OHARRA| Hego Eus­kal Herri­ko ikas­tetxe eta uni­ber­tsi­ta­teen jar­due­ra­ren ete­tea dela eta, Ikas­le Aber­tza­leon oha­rra : Ikas­le Aber­tza­leak

Biz­kaia, Ara­ba, Gipuz­koa eta Nafa­rroa­ko ikas­tetxe eta cam­pu­sak itxi dituz­te Covid-19 biru­sa­ren zabal­pe­na­ri aurre egi­te­ko pre­ben­tzio neu­rri modu­ra. Neu­rri horren hari­ra, eta egoe­ra naha­sia dela jaki­nik, Ikas­le Aber­tza­leok ondo­ren­goa adie­ra­zi nahi dugu:

1‑Martxoaren 26an Hego Eus­kal Herri­ko biga­rren hez­kun­tza eta lan­bi­de hezi­ke­ta­ko zen­troe­tan eta uni­ber­tsi­ta­tee­tan dei­tu genuen ikas­le gre­ba ezin­go da aurrei­ku­si genuen moduan gara­tu: hezi­gu­nee­tan apli­ka­tu diren neu­rriak dire­la eta gre­ba behar den beza­la egi­te­ko inola­ko bal­din­tza­rik ez dago. Beraz, martxoa­ren 26ko ikas­le gre­ba deial­dia ber­tan behe­ra uzte­ra behar­tu­ta gau­de.

2‑Gertakarien bila­kae­ra arre­taz jarrai­tu­ko dugu eta egoe­ra­ren ara­be­ra­ko neu­rriak har­tu­ko ditu­gu. Gaur gaur­koz, ez dugu baz­ter­tzen gre­ba deial­di berri bat egi­tea dato­zen hila­be­tee­tan. Hau da, martxoa­ren 26an egi­te­koak ginen gre­ba api­ri­lean edo maiatzean egi­te­ko bal­din­tza­rik dagoen balo­ratzen ari gara.

3‑Amaitzeko, gure babe­sa eta ani­moa hela­ra­zi nahi diz­kie­gu EHU­ko gar­bitzai­leei. Azken bi astee­tan ikas­leo­kin bate­ra gara­tu duten gre­ba eta mobi­li­za­zio ere­du­ga­rrien ondo­ren gre­ba ber­tan behe­ra uzte­ra derri­gor­tuak izan dira, bes­teak bes­te, haien gre­ba esku­bi­dea urra­tua izan dela­ko. Gre­ba­ren hari­ra azken astee­tan prak­ti­kan jarri den ikas­le eta gar­bitzai­leen arte­ko elkar­ta­su­nak era­kus­ten digu aurre­ra egi­te­ko bidea.

Ikas­le Aber­tza­leak

2020ko martxoa­ren 12a

Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: