EMAKUME LANGILEON NAZIOARTEKO EGUNA: ANTOLAKUNTZAN DATZA IRAULTZA – ITAIA

1910ean pro­po­sa­tu zuen Cla­ra Zet­ki­nek Ema­ku­me Sozia­lis­ten Mun­du Mai­la­ko II.Konferentzian ema­ku­me lan­gi­leon nazioar­te­ko egu­na burutzea. Kon­fe­ren­tziak urte­ro, herrial­de guz­tie­tan anto­latzea onar­tu zuen, “ema­ku­mea­ren boz­kak gure inda­rrak batu­ko ditu sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­kan” lelo­pean.

Indus­tria­li­za­zio garai­tik ema­ku­me lan­gi­lea­ren egoe­ra objek­ti­boak eral­da­ke­ta nabar­me­nak jasan zituen, horrek ondo­rio bereiz­ga­rriak izan zitue­la­rik eratzen ari zen pro­le­tal­goa­ren kons­ti­tu­zio poli­ti­koan: ema­ku­mea zapal­du­ta­ko sub­jek­tua zela aza­le­ra­zi zuen. Horrek era berean, lan­gi­le­ria­ren anto­la­ke­tan supo­satzen zituen ozto­po­ak mahai­gai­ne­ra­tu zituen.

Aitzi­tik, kapi­ta­lak ema­ku­me eta gizo­nak elka­rren kon­tra egi­te­ko pres­ta­tu bazi­tuen ere, lan­gi­le mugi­men­due­tan ema­ku­me lan­gi­leen par­te har­tzeak era­ba­te­ko gora­ka­da izan zuen. Urtee­ta­ko kon­pro­mi­so mili­tan­tea­ren ondo­rio izan zen beraz, egun honen sorre­ra. Lan­gi­le alder­diek iraul­tza sozia­lis­ta­ren bidean mar­ka­tu­ri­ko pau­su tak­ti­koa.

Hala ere, eta porrot his­to­ri­koak medio, ema­ku­me lan­gi­leok men­de­ko sub­jek­tu iza­ten jarraitzen dugu, hau for­man alda­tu bada ere. Hala, jakin bada­ki­gu ema­ku­meon gai­ne­ko zapal­kun­tza erro­tik kon­pon­du ezean, nor den kal­te­tue­na: ema­ku­me pro­le­ta­rioa.

Azken hamar­ka­de­tan gai­ne­ra, kri­si tes­tuin­gu­ruak egoe­ra orain­dik oke­rra­goan utzi ditu ema­ku­me lan­gi­leon bizitzak. Gain­ba­lioa­ren erauz­ke­ta ber­matze­ko esplo­ta­zio meka­nis­moak per­fek­zio­na­tu behar izan ditu kapi­ta­lak, lan egoe­ra gero eta mise­ra­blea­goe­ta­ra kon­de­na­tu gai­tue­la­rik. Horren adi­bi­de gar­bia ditu­gu azken den­bo­re­tan lan femi­ni­za­tuen sek­to­re­tik aurre­ra era­man­da­ko borro­ka guz­tiak: erre­si­den­tzie­ta­ko lan­gi­leak, gar­bitzai­leak, etxez etxe­ko lan­gi­leak…

Era berean, ukae­zi­na da gizar­tea­ren eral­da­ke­tek auzi sozia­le­tan duten era­gi­na. Kasu hone­tan, aipatze­koa da ziklo eko­no­mi­ko berri horre­kin dato­rren ofen­tsi­ba kul­tu­ra­lak, bio­len­tzia matxis­ta­ren gora­ka­da­ra­ko bal­din­tzak sor­tu ditue­la: 4 ema­ku­me erai­lak izan dira 2019an Eus­kal Herrian, egu­ne­ro ira­kur ditza­ke­gu sexu jazar­pe­nak jasan dituz­ten ema­ku­meen albis­teak, tal­de bortxa­ke­tak eta sexu esplo­ta­zio­ra­ko ema­ku­meen sale­ros­ke­ta kasuak.

Urgen­tziaz­koa dugu beraz, auzi hone­ki­ko inizia­ti­ba poli­ti­koa berres­ku­ratzea. Bada­ki­gu ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza­re­kin bukatze­ko auke­ra baka­rra kla­se anto­la­kun­de batek soi­lik eskai­ni deza­kee­la. Bide horre­tan, ema­ku­meon lan ildoa egun­go bote­re moda­li­ta­tea­ren aur­ka­ko­ta­su­nean anto­latzea dugu egi­te­ko.

Horre­ta­ra­ko beha­rrez­koa izan­go da, ema­ku­me lan­gi­leok egu­ne­ro­ko­ta­su­nean jasa­ten ditu­gun zapal­kun­tzei eta ara­zoei eran­tzun­go dien anto­la­kun­tza tres­nak osatzen has­tea. Beraz, ema­ku­me lan­gi­leon anto­la­kun­tza espa­zioe­tan jar­du­tea dago­ki­gu: elkar­ta­sun for­mak berres­ku­ra­tu, auzi labo­ra­leen onu­ren defen­t­sa alda­rri­ka­tu edo esku­bi­deen alde­ko borro­kak aurre­ra era­ma­tea. Anto­la­kun­tza tres­na eta prak­ti­ka poli­ti­koen bitar­tez ema­ku­me lan­gi­leon hezi­ke­ta poli­ti­koa garatzea ezin­bes­te­koa izan­go da. Hau da, kla­se kon­tzien­tzia area­gotzea hel­bu­ru izan behar dute.

Bide horre­tan, martxoa­ren 8a beza­la­ko egu­nak, estra­te­gia bera indar­tzen duten borro­ka tak­ti­koei bul­tza­da ema­te­ko balia­tu behar ditu­gu, beti ere argi iza­nik, egu­ne­ro­ko­ta­su­ne­ko anto­la­kun­tza­ren osa­ga­rri gisa­ra soi­lik eman ditza­ke­tee­la frui­tuak egun hauek. Beraz, ema­ku­me lan­gi­leok sub­jek­tu poli­ti­ko bila­katze­ko auke­rak sor­tzen jarraitzea dago­ki­gu. Egu­ne­ro­ko lana­ren bana­ke­ta era­gin­kor bat egin eta ema­ku­me lan­gi­leok ber­tan anto­latze­ra bul­tza­tuz. Bene­ta­ko par­ti­da egu­ne­ro­ko borro­kan jokatzen dela­ko.

Gora ema­ku­me lan­gi­leon borro­ka!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *