M8| HEZKUNTZATIK EMAKUME LANGILEON ANTOLAKUNTZARI EKIN! : Ikas­le Aber­tza­leak

Urte­ko gai­non­tze­ko egun guz­tien gisa­ko borro­ka egu­na bada ere, martxoa­ren 8ak badu izae­ra his­to­ri­ko bat, mili­tan­te iraul­tzai­leon­tzat garran­tzia bere­zia due­na. 1910ko ema­ku­me sozia­lis­ten II. Inter­na­zio­na­lean bil­du­ta­ko ema­ku­me lan­gi­leek Ema­ku­me Lan­gi­lea­ren Nazioar­te­ko Egun beza­la izen­da­tu zuten.

His­to­rian zehar lan­gi­le kla­sea­ren bai­tan eman diren borro­ka ezber­di­nak desitxu­ratze­ko hau­tu gar­bia du bur­ge­siak, Ema­ku­me Lan­gi­lea­ren Nazioar­te­ko Egu­nean zuzen­ki era­gi­nez: borro­ka egun hau bere intere­sen ara­be­ra mol­da­tuz eta egu­na­ren sorre­ra­ren his­to­ria kome­ni zaion moduan kon­ta­tuz, ema­ku­me zapal­duon izae­ra iraul­tzai­lea murriz­tu eta kla­se bata­su­na ozto­pa­tu du. Horre­ga­tik, lan­gi­le his­to­ria­ren berres­ku­ra­pe­nean jar­du­tea dago­ki­gu ikas­le lan­gi­leoi, ira­kas­pen poli­ti­koek ekar­pe­na egin­go digu­te­la jaki­nik.

Gaur-gaur­koz, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren oina­rri objek­ti­boa­ren bai­tan, hau da, lan bana­ke­ta sozia­la­ren bai­tan arti­ku­latzen den lan bana­ke­ta sexua­la­ren ondo­rioz, kapi­ta­lak ema­ku­me lan­gi­lea sub­jek­tu azpi­ra­tu moduan hez­tea lor­tzen du. Ema­ku­mea aitor­tza poli­ti­ko­rik gabe­ko eta gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe­ko sub­jek­tua da, hau da, errea­li­ta­te sozia­la­ren mai­la guz­tie­tan biga­rren mai­la­ko sub­jek­tu gisa sozia­li­za­tua da. Aipa­tu­ta­ko guz­tiak bete-betean era­gi­ten du ema­ku­meon sub­jek­ti­bi­ta­tean: segur­ta­sun eza, nor­gehia­go­kak, asan­bla­de­tan gure iritzia ema­ten ez ausar­tzea… Pro­le­tal­go feme­ni­noa­ren des­po­li­ti­za­zioa beha­rrez­koa zaio bur­ge­sia­ri, horre­la, lan­gi­le­ria­ren sek­to­re han­di bat gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe uzten bai­tu, iraul­tza pro­ze­sua eten­ga­be atze­ra­tuz. Horren aurrean, beha­rrez­koa dugu ema­ku­me lan­gi­lea akti­bo mili­tan­te bila­ka­tu eta beha­rrez­koak diren gai­ta­sun poli­ti­koak lor­tze­ko anto­la­kun­tza tres­nak mahai­gai­ne­ratzea.

Hez­kun­tza espa­rrua­ri dago­kio­nez, espa­zio hone­tan gene­ro auziak har­tzen duen for­ma­ren iker­ke­ta urgen­tziaz­koa dugu, ber­tan ager­tzen diren pro­ble­ma­ti­ka ezber­di­nak iden­ti­fi­ka­tu eta ate­ra­bi­de era­gin­ko­rre­nak pro­po­satzea xede. Horien artean aipa­ga­rria da, gizar­tea lan bana­ke­ta sexua­la­ren bai­tan hez­te­ko hez­kun­tzak betetzen duen fun­tzioa, aurre­tik aipa­tu beza­la gene­ro zapal­kun­tza­ren oina­rri beza­la iden­ti­fi­katzen dugu­la­rik lan bana­ke­ta sexua­la. Beraz, ezin­bes­te­koa da guretzat hez­kun­tza­tik ema­ku­me lan­gi­leon anto­la­kun­tza martxan jar­tzea, egu­ne­ro­ko­ta­su­ne­ko anto­la­kun­tzan eta elkar­ta­su­nean oina­rri­tu­ta­ko jar­du­na­ren bitar­tez, ema­ku­me lan­gi­leon aska­pen pro­ze­suan gure ekar­pe­na egi­te­ra bidean. Guz­ti hau gar­bi ikus gene­za­ke modu des­ber­di­ne­tan aurre­ra era­ma­ten ari den prak­ti­ka­ren bitar­tez: uni­ber­tsi­ta­te­ko ema­ku­me tal­deen egu­ne­ro­ko jar­du­na, ikas­tetxee­tan hila­be­te osoan zehar aurre­ra era­man­da­ko dina­mi­ka edo­ta gar­bitzai­leek gre­ba­ra­ko hau­tua egin iza­na, euren lan bal­din­tzak hobetze­ra bidean.

Hor­taz, ema­ku­me lan­gi­leok borro­ka­ren lehen lerroan izan­go gara, des­ja­be­tuon kon­tzien­tzia gara­tu eta eten­ga­be era­sotzen gai­tuen ofen­tsi­ba­ri eran­tzu­nak bila­tuz. Aspal­di ohar­tu gine­la­ko nor den bur­ki­de eta nor etsai, guri dago­ki­gu lan­gi­le kla­se­ko sek­to­re zapal­du guz­tien aska­ta­sun errea­la erdies­tea.

Bor­titz erai­ki­ta­ko mun­duan mira­ri­rik ez denez ger­ta­tu­ko, guk argi dau­ka­gu: anto­la­kun­tzan datza iraul­tza.

GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA!

Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *