Amnis­tia Egu­na buru­tu dute Legu­tion

Dato­rren Martxoa­ren 7an amnis­tia egu­na ospa­tu­ko dugu Legu­tion. Hitzal­di bat, ber­tso baz­ka­ria eta kon­tzen­tra­zioa buru­tu­ko ditu­gu eta ber­tan par­te har­tze­ko gon­bi­tea luzatzen dugu.

Gaur, inoiz baino gehia­go, amnis­tia­ren alda­rria pla­za­ratze­ko beha­rra ikus­ten dugu eta hori aurre­ra era­ma­te­ko Eus­kal Herri­ko auzo eta herri guz­tie­tan inda­rrak batu eta anto­latze­ko pre­mia. Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na ez dugu pre­so, ihes­la­ri eta depor­ta­tu poli­ti­koen aska­ta­su­ne­ra mugatzen, gakoa berauek espetxe­ra edo deserri­ra era­man zituz­ten arra­zoien gain­ditzean dagoe­la uste dugu­la­ko.

Gaur egun ehun­ka Eus­kal Herri­tar aur­kitzen dira orain­dik aska­ta­sun-gabe­tuak espai­niar eta fran­tziar esta­tuek gure herria­ri men­dee­tan zehar inpo­sa­tu­ta­ko jazar­pe­na­ri aurre egi­tea­ga­tik. Borro­ka­la­ri hauek, bakoitza­ren one­na aska­ta­sun kolek­ti­boa­ga­tik eskai­niz, Eus­kal Herria­ren his­to­ria­ren par­te bihur­tu dira. Aurre­tik hain­bat belau­nal­dik egin beza­la inpo­sa­ke­ta­ri aurre egi­te­ko anto­la­tu ziren eta har­tu­ta­ko kon­pro­me­zu poli­ti­koan duin­ta­su­nez man­ten­tzea­ga­tik ondo­rio erre­pre­si­boak pai­ratzen jarraitzen dute.

Ez luke zen­tzu­rik izan­go espetxe­ra­tuak edo ihe­sean aur­kitzen dire­nen etxe­ratzea soi­lik giza esku­bi­deen edo koiun­tu­ra poli­ti­ko baten para­me­tro­tan kokatzeak, beraien mili­tan­tzia eta ibil­bi­dea edu­kiz hus­teaz apar­te ara­zoa­ren mui­na kon­pon­du gabe utzi­ko bai­lu­ke. Amnis­tia­ren alda­rria­re­kin bat egi­teak beraz, borro­ka­la­ri hauen aska­ta­su­na eskatzean ez ezik Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde­ko hau­tua egi­tean ere badatza, ez bai­ta amnis­tia­rik egon­go pre­so, ihes­la­ri edo depor­ta­tuak iza­te­ko arra­zoiak gain­di­tu arte.

ANTOLAKUNTZAZ ETA BORROKAZ, AMNISTIA ETA ASKATASUNA!

Bazkariaren argazki bat

Bazkariaren beste argazki bat

Hitzaldiaren argazkia

Azaleko argazki berbera

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: