Martxoa 38: Kla­se kon­tzien­tzia berreskuratu

Martxoa­ren 3 eta 8a ezin­bes­te­ko datak dira eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren borro­ka­ren his­to­rian. Mun­du­ko eta Eus­kal Herri­ko lan­gi­le kla­sea­ren inda­rra eta ado­rea iru­di­katzen dituz­ten bi borro­ka irdui­katzen baitituzte.

Martxoa­ren hiru­ga­rren egu­nean 1976ean Gas­tei­zen aurre­ka­ri­rik ez zuen eta mila­ka lan­gi­le mobi­li­zatze­ko gai izan borro­ka oroi­tu eta omen­tzen da. Hiri­ko lan­te­giak gutxi­na­ka eta banan banan batze­ko gai eta giro iraul­tzai­le bat sor­tze­ko gai izan zen borro­ka hura. Lan­gi­le kla­sea­ren bere kabuz­ko anto­la­ke­tan eta asan­bla­da eta bata­su­nean oina­rri­tu­ri­ko borro­ka. Garai latza izan zen, ia garai har­tan , eta erre­pre­sio­rik gogo­rre­na­ri aurre egi­nez borro­ka aurre­ra era­man zuten lan­gi­lee­na bezain­bes­te. Borro­ka bat, non sis­te­mak bere zuta­be­rik sen­do­enak ere dar­dar­ka iku­si­ta, borro­ka hura odo­la­ren inda­rra eta usain San Fran­cis­co de Asis eli­za­ren ata­ri­rano erma­nez amai­tu zuen.,bertan aurre­ra era­ma­ten ari zen asan­bla­da­ko lan­gi­leei arra­zoi­rik gabe tiro egi­nez eta Pedro María Ocio, Fran­cis­co Aznar, Romual­do Barro­so, José Cas­ti­llo eta Bien­ve­ni­do Pere­da erahi­laz. Ondo­ren ger­ta­tu­ri­ko isti­lue­tan Basau­ri eta Tarra­go­nan bes­te bi lan­gi­le erahi­laz. Beti­ko orgia lan­gi­le kla­sea­ren heroientzat.

Martxoa­ren 8a, ema­ku­me sozia­lis­ten inter­na­zio­na­lak, egun hura ema­ku­me lan­gi­lea­ren alda­rri eta borro­ka egu­na beza­la eza­rri zuen. Esta­tu batue­ta­ko lan­te­gi tex­til batean eman­da­ko sutean hil­da­ko 123 ema­ku­meen memo­riak eta Cla­ra Zet­kin edo Rosa Luxem­bur­gok utzi­ta­ko onda­reak, ezin digu egun honen kla­se izae­ra ahaz­tua­ra­zi. Inter­kla­sis­moak ez du ema­ku­mea kapi­ta­lis­moa­ren katee­ta­tik aska­tu­ko, ema­ku­me lan­gi­leok, gure borro­ka, gure kla­se sozia­la­ren aska­pe­ne­ra­ko borro­ka­ren zati banae­zin beza­la uler­tu behar dugu.

Bi data hauek gu itotzen, explo­tatzen, amaie­ra­rik zita­le­raino ete­ki­nen balo­reak lehe­nes­ten saiatzen den sis­te­ma honen aur­ka­ko borro­ka oroitzen du. Etxe­ga­betzeak, kale­ratzeak, lan­te­gie­tan eman­da­ko heriotzak,errepresioa eta ema­ku­meek asig­na­tu­ta dau­ka­ten rola, ete­kin eko­no­mi­koen alde­ko logi­kan bes­te­rik ezin dira uler­tu. Logi­ko horren barruan,hau da, kapi­ta­lis­moa­ren barruan ez da eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren egoe­ra hobe­tu eta kon­pon­tze­ko modurik.

Kla­se anto­la­ke­ta, dis­kur­tso eta ideo­lo­giaz homi­tu beha­rra dugu. Kon­tzien­tzia bar­ne­ra­tu, aurre­tik eman­da­ko borro­ke­ta­tik ika­si, kla­se beza­la indar­tzen lagun­du­ko digu­ten balia­bi­deak sor­tu bajar ditu­gu. Gas­tei­ze­ko lan­gi­leak anto­la­tu eta egoe­ra gogo­rre­ne­tan anto­la­tu ziren lan­gi­leen tes­ti­gua jaso behar dugu, sis­te­mak mise­ria eta explo­ta­zio­tik irtee­ra­rik ez digu­la eskai­ni­ko uler­tuz. Kapi­ta­lis­moa­re­ki­ko haus­tu­ra­ren aide egin behar­ko dugu apos­tu, bere mer­ka­tu logi­ke­kin hautsi, hori egin ezean, gobe­mu eta par­la­men­ta­riek eza­rri­ta­ko mise­ria kudeatze­ko auke­ra bes­te­rik ez bal­tu­gu izango.

Elkar­ta­sun eta ome­nal­di­rik beroe­na Martxoa­ren 3an buru­tu­ta­ko borro­ka eta ber­tan ero­ri­ta­koei, lan­gi­le ema­ku­meen defen­t­sa eta kla­se batasuna.

Gora lan­gi­le kla­sea­ren borroka!

Eus­kal Herrian, 2020ko martxoa­ren 3an

Erai­ki

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *