1976ko martxoa­ren 3an poli­zia arma­tu espai­no­lak 5 lan­gi­le hil zituen Gas­tei­zen gre­ba oro­ko­rra­ren tes­tuin­gu­ruan. 1976ko …

1976ko martxoa­ren 3an poli­zia arma­tu espai­no­lak 5 lan­gi­le hil zituen Gas­tei­zen gre­ba oro­ko­rra­ren tes­tuin­gu­ruan.

1976ko urta­rri­la­ren 9an 6.000 lan­gi­le ingu­ruk haien lan-egoe­ra hobetze­ko gre­ba hasi zuten. For­jas Ala­ve­sas enpre­san sor­tu zen pro­tes­ta, bai­na den­bo­rak aurre­ra egin aha­la, Gas­teiz oso­ko enpre­se­ta­ra zabal­du zen. 

Martxoa­ren 3an, hiru­ga­rren gre­ba oro­ko­rre­ra dei­tu zuten. Aurre­ko gre­ba oro­ko­rre­tan ez beza­la era­ba­te­ko jarrai­pe­na izan zuen lan­gi­le­ria­ren sek­to­re guz­tiak batu baitzi­ren. Gas­teiz­ko lan­gi­leek era­kutsi zuten euren anto­la­kun­tza gai­ta­su­na haz­ten ari zela. Gai­ne­ra, esta­tu oso­ko lan­gi­leen­tzat ere­du izan zitezkeen. 

Bai­na Esta­tua­ren egi­tu­rak kapi­ta­lis­moa­ren bidean jarri­ta zeu­den aspal­di eta hura babes­te­ko prest zeu­den. Egun osoan zehar gre­ba deial­dia erre­pri­mi­tu zuen poli­ziak. Dena dela, deial­diak aurre­ra egin zuen eta arratsal­de­ko bos­te­tan asan­bla­da dei­tu­ta zegoen Zara­ma­ga auzo­ko San Fran­tzis­ko Asis­koa eli­zan. 5000 per­tso­na ingu­ru sar­tu ziren eta asko kan­poan gera­tu ziren. Poli­zia Arma­tuak eli­za ingu­ra­tu zuen eta, azke­nean, gas negar-era­gi­lea era­bi­li zituen hura hus­te­ko. Ate­ra aha­la lan­gi­leak jipoi­tu eta tiro­ka­tu zituz­ten. 150 lan­gi­le zau­ri­tu eta Pedro Maria Mar­ti­nez Ocio, Fran­cis­co Aznar Cle­men­te, Romual­do Barro­so Cha­pa­rro, Jose Cas­ti­llo Gar­cía eta Bien­ve­ni­do Pere­da Moral lan­gi­leak hil zituzten. 

Elkar­ta­su­na azkar batean zabal­du zen, bai­ta erre­pre­sioa ere. Martxoa­ren 6an Tarra­go­nan Juan Gabriel Rodri­go Kna­fo hil zen poli­zia­ren olda­rral­dia­ri ihes egi­ten; martxoa­ren 8 Eus­kal Herrian egin zen gre­ba oro­ko­rrean zehar Vicen­te Antón Ferre­ro hil zuen poli­ziak Basau­rin; eta
Erro­ma­ko enba­xa­da espai­no­la­ren aurrean pro­tes­ta egi­ten ari zire­la Mario Marot­ta hil zuten cara­bi­nie­rien tiroek. 

Fran­ko jada hil­da baze­goen ere, gaur arte hel­du den sis­te­ma­ren jarrai­kor­ta­su­na era­ba­te­koa zen.
Fra­ga Iri­bar­ne gober­na­ritza minis­troa zen orduan eta Mar­tin Villa Sin­di­ka­tue­ki­ko Erla­zioe­ta­ko minis­troa. Beraiei egoz­ten zaie ger­ta­tu­ta­koa­ren eran­tzu­ki­zun osoa. 

https://m.facebook.

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *