Tasak mer­ke­tu, bekak hobe­tu! Martxoa­ren 26ean ikas­le gre­ba : Ikas­le Aber­tza­leak

Gaur Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­de­ko hain­bat mili­tan­te bil­du gara hemen dato­rren martxoa­ren 26ean Hego Eus­kal Herri­ko uni­ber­tsi­ta­tean, biga­rren mai­la­ko hez­kun­tzan eta lan­bi­de hezi­ke­tan egun guz­ti­ko ikas­le gre­ba deitze­ko eta Hegoal­de­ko lau hiri­bu­rue­tan egoar­dian egin­go ditu­gun mobi­li­za­zioen berri ema­te­ko. Uni­ber­tsi­ta­te­ko tasak jaitsi eta bekak hobetzea­ren alde­ko ikas­le gre­ba izan­go da martxoa­ren 26koa, borro­ka horre­tan inda­rrak bil­du eta alda­rri­ka­pe­nen gau­za­pe­nean aurre­ra pau­su bat ema­te­ko, hain zuzen ere. Uni­ber­tsi­ta­te­ko tasak mer­ke­tu eta bekak hobetzea­ren alde­ko dina­mi­ka­re­kin hez­kun­tza pro­ze­su osoa­ren doa­ko­ta­su­na­ren alde­ko borro­ka­ri egin­go dio­gu ekar­pe­na, beraz, doa­ko hez­kun­tza­ren alde­ko ikas­le gre­ba ere izan­go da.

Azken hamar­ka­de­tan, kri­si kapi­ta­lis­ta­ren aza­le­raz­tea­re­kin bate­ra, lan­gi­le kla­sea­ren bizi bal­din­tzak oker­tu egin dira. Bur­ge­siak, bere kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zioa gel­dotzen doa­la iku­si­rik, esplo­ta­zioa are gehia­go gogor­tu du gal­du­ta­ko ira­ba­ziak berres­ku­ra­tu nahian. Ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta horren adie­raz­le argiak dira gaur egun nagu­si diren pre­ka­rie­ta­tea, lan­ga­be­zia eta murriz­ke­tak. Fun­tsean, Ongi­za­te Esta­tua dei­tu­ri­koa­ren gale­ra pro­ze­su honen frui­tua da.

Ofen­tsi­ba horrek era­gi­na izan du hez­kun­tzan ere. Gas­teiz, Madril zein Bru­se­la­tik apli­ka­tu diren alda­ke­ta sako­nek uni­ber­tsi­ta­te, lan­bi­de hezi­ke­ta­ko zen­tro eta ins­ti­tu­tuak kapi­ta­la­ren egun­go beha­rre­ta­ra mol­da­tu dituz­te. Erre­for­men bidez gau­za­tu diren neu­rri hauek, LOMCE eta Hezi­be­rri kasu, hez­kun­tza­ren kos­tua han­di­tu dute. Uni­ber­tsi­ta­tean, zehaz­ki, argi eta gar­bi ikus deza­ke­gu pro­ze­su hori: Bolo­nia­ko adie­raz­pe­ne­tik 20 urte pasa diren hone­tan begi­bis­ta­koa da orduan ire­ki zen zikloan eman diren alda­ke­tek uni­ber­tsi­ta­tea­ren eli­ti­za­zioa, mer­kan­ti­li­za­zioa, iker­ke­ta­ren pri­ba­ti­za­zioa eta lan­gi­leen pre­ka­rie­ta­tea bul­tza­tu dituz­te­la, bes­teak bes­te. Pro­ze­su horren ondo­rioz, ikas­le iza­tea geroz eta gares­tia­goa da.

Guz­ti horri aurre egin behar dio­gu lan­gi­leok, eta kasu hone­tan bere­zi­ki ikas­leok; Era­gin­ko­rrak izan­go diren meka­nis­moen bidez ikas­le­ria lan­gi­lea anto­la­tu behar dugu bal­din­tzen oker­tze oro­ko­rra­ri aurre egin eta hez­kun­tza pro­ze­sua lan­gi­leon intere­sen ara­be­ra anto­latze­ko. Horre­ga­tik ari dira sor­tzen lan­gi­leon bizi bal­din­tzen aur­ka­ko era­soen aurrean defen­datze­ko ikas­le auto­de­fen­t­sa sareak biga­rren mai­la­ko hez­kun­tzan eta Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­na (UIB) uni­ber­tsi­ta­tean. Azken horrek uni­ber­tsi­ta­te­ko lan­gi­le­ria­ren borro­ka­ren zuta­be gisa defi­ni­tu du tasa eta beken auzia, eta alda­tu beha­rre­ko 5 pun­tu lehe­netsi ditu, uni­ber­tsi­ta­teak eta gober­nuak sei­na­la­tuz. Tasen gares­titzea, gain­di­tu ez diren ira­kas­gaie­tan berri­ro matri­ku­latze­ko obli­ga­zioa, beke­tan erren­di­men­du aka­de­mi­koa ozto­po iza­tea, kre­di­tu kopu­ru mini­mo batean matri­ku­la­tu beha­rra beka jasotze­ko eta gra­duz aldatzea­ga­tik den­bo­ra batez beka esku­bi­dea gal­tzea dira alda­tu beha­rre­ko lehen­ta­su­nez­ko pun­tu horiek. Ikas­le Aber­tza­leon ustez ere alda­rri­ka­pen horiek erdi­gu­nean jar­tze­ko garaia da. Horre­ga­tik, UIBk beka eta tasen hari­ra gara­tu dituen bost alda­rri­ka­pe­nak indar­tu eta horiek gau­zatze­ko aurre­ra pau­su bat ema­te­ko dei­tu dugu martxoa­ren 26ko ikas­le gre­ba.

Izan ere, azken urtee­tan area­gotzen joan den beka eta tasen pro­ble­ma­ti­ka­ri aurre egi­te­ko garaia iritsi dela uste dugu. Bada­ki­gu tasak mer­ke­tu eta bekak hobetze­ko hel­bu­ruak ez ditu­gu­la gre­ba deial­di hone­kin guz­tiz ase­ko, bai­na dato­zen hila­be­te eta urtee­ta­ko hel­bu­ruak izan­go dire­nei ekar­pe­na egi­te­ra goa­ze­la uler­tzen dugu, Gober­nuak eta EHU zein NUP hai­pa­tu­ta­ko alda­rri­ka­pe­nak nego­ziatze­ra ese­ri dai­te­zen behar­tze­ko pau­su garran­tzitsua izan­go da.

Akats larria egin­go genu­ke, ordea, pro­ble­ma­ti­ka hau uni­ber­tsi­ta­te­ko ikas­leen ara­zoa dela uste­ko bage­nu. Ikas­ke­ta pro­ze­su osoa­ren gares­titzea­ri gal­ga jarri eta doa­ko hez­kun­tza­ren nora­bi­dean aurre­ra­pau­so gisa uler­tzen dugu martxoa­ren 26ko gre­ba deial­dia, horre­ga­tik uste dugu ikas­le guz­tion auzia dela. Lan­gi­le kla­sea­ren sek­to­re des­ber­di­nak inter­pe­latzen dituen pro­ble­ma­ti­ka da hez­kun­tza­ren kos­tuen gares­titzea­ren auzia: ira­kas­le, gar­bitzai­le edo man­te­ni­men­du­ko lan­gi­lee­ta­tik hasi­ta, gura­so, ikas­le eta auto­bus gida­rie­ta­raino. Gai­ne­ra, prin­tzi­pio poli­ti­ko uni­ber­tsal gisa­ra uler­tzen dugu guz­tiok hez­kun­tza­ra­ko auke­ra errea­la iza­tea, beraz, guz­tioi dago­ki­gu honen alde­ko inda­rrak batzea. Horre­ga­tik, Ikas­leoi dago­ki­gu­nean, bata­su­nez jar­du­te­ko apos­tua egin­go dugu nora­bi­de horre­tan: uni­ber­tsi­ta­te, biga­rren mai­la­ko hez­kun­tza eta lan­bi­de hezi­ke­ta­ko ikas­leen inda­rrak batuz martxoa­ren 26ko gre­ba deial­dian eta Hego Eus­kal Herri­ko hiru­bu­rue­ta­ko mani­fes­ta­zioe­tan, hain zuzen.

Martxoa­ren 26ko mobi­li­za­zioe­tan iku­si­ko dugu elkar!

Tasak mer­ke­tu, bekak hobe­tu!

Ikas­leok kale­ra!

Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *