Ikas­le Aber­tza­lea­ken oha­rra Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­ren ingu­ruan : Ikas­le Aber­tza­leak

Ohar honen bitar­tez, Ikas­le Aber­tza­leok 2019ko aza­roa­ren 17 goi­zean, Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza berres­ku­ra­tu dugu­la jaki­na­raz­ten dugu. Egoitza era­bil ez gene­zan udan Sor­tuk alda­tu zuen sarrai­la ken­du dugu eta berri­ro ere Ikas­le Aber­tza­leon eta ikas­le mugi­men­dua­ren eskue­tan utzi dugu egoitza.

Egoe­ra horre­tan iritsi gara aza­roa­ren erdi­ra. His­to­ri­ko­ki era­bi­li eta kua­dea­tu dugun azpie­gi­tu­ra garran­tzitsu horren fal­tak, asko ozto­pa­tu du, azken hila­be­tee­tan, Ikas­le Mugi­men­dua­ren ohi­ko jar­dun poli­ti­ko eta sin­di­ka­la. Sor­tu­ren­tzat ez beza­la, Ikas­le Aber­tza­lea­ken­tzat eta ikas­le mugi­men­du­ko hain­bat era­gi­le­ren­tzat behar beha­rrez­koa da egoitza hau. Anto­la­kun­tza pre­miek eta Sor­tu­ren boron­da­te ezak ez digu bide hau har­tzea bes­te auke­ra­rik utzi.

Nabar­me­na da Sor­tu alder­diak modu kon­tzien­tean era­gin duen gataz­ka honi ate­ra­bi­dea ema­te­ko dau­kan boron­da­te fal­ta. Gataz­ka­ren hasie­ran, 2018an, dei­tu geni­tuen lehen aldiz, kon­pon­bi­dea lor­tze­ko asmoz; ez zigu­ten eran­tzun. Ikas­tur­te honen hasie­ran (2019−20), publi­ko­ki dei­tu geni­tuen bil­tze­ra, irail erdi­ko deial­di horre­ta­ra ere ez ziren ber­ta­ra­tu. Gure­kin harre­ma­ne­tan jar­tze­ko auke­ra eta bide asko izan dituz­ten arren, ez dute gataz­ka zehatz honi ate­ra­bi­dea ema­te­ko boron­da­te­rik adie­ra­zi. Bes­tal­de, Ernai anto­la­kun­dea­re­kin hain­bat komu­ni­ka­zio izan badi­tu­gu ere, horiek ere ez digu­te egoitza­ren ingu­ruan hitz egi­te­ko pres­tu­ta­su­nik adie­ra­zi. Edo­zein auzi­ren gai­nean hitz egin eta ezta­bai­datze­ko boron­da­te guz­tia dau­ka­gu; elka­rriz­ke­ta­ra­ko pres­tu­ta­su­na zin­tzoa izan dadin bai­na, elka­rre­ki­ko erres­pe­tua ber­matzea lehen­ta­su­nez­koa deritzo­gu. Egoitza­ren ara­zoa lehen mai­la­koa da gure jar­dun poli­ti­ko­ra­ko. Hori ondo daki­ten arren, ez dira kon­pon­bi­de erreal bat eskain­tze­ko gai izan. Erres­pe­tuz eki­te­ko boron­da­tea prak­ti­ka­ren bidez era­kus­ten da, eta ez dute balio hitz tote­lek eta aitza­kiek, kon­pon­bi­deek bai­zik.

Honen­bes­tez, gataz­ka­ri behin beti­ko ate­ra­bi­dea ema­te­ko hel­bu­rua­re­kin, Sor­tu­ri dei egi­ten dio­gu gure­kin harre­ma­ne­tan jar dadin. Izan ere, orain arte era­kutsi dugun moduan, Ikas­le Aber­tza­leok ara­zoa ebaz­te­ko boron­da­tea adie­raz­ten dugu. Dia­lo­goak zin­tzoa eta kon­pro­me­ti­tua izan behar du, ezin­bes­tean; Ikas­le Aber­tza­leok dugun azpie­gi­tu­ra pre­mia­ri eran­tzu­na eman behar zaio. Ez dugu itxa­ron­go egoitza­ren era­bi­le­ra ber­matzen ez digun pro­po­sa­men bat hel­du arte: gurea den azpie­gi­tu­ra era­bil­tzen jarrai­tu­ko dugu.

Azken ger­ta­ka­rien ingu­ruan azal­pen bat eskai­ni­ta, Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­ren gataz­ka­ren labur­pen bat egi­tea beha­rrez­koa dela uste dugu:

Egoitza­ren gataz­ka 2018 urte­ko urrian hasi zen, Sor­tu alder­diak bere era­bil­tzai­leon biz­ka­rre­ta­ra, egoitza­ren titu­la­ri­ta­tea Sor­tu­ko hiru mili­tan­te­ren esku jarri zue­nean. Berri­ro dio­gu: egoitza­ren titu­la­ri­ta­te alda­ke­ta, hamar­ka­de­tan egoitza era­bi­li eta kudea­tu duen Ikas­le Aber­tza­lea­ken biz­ka­rre­ra eta horre­ta­ra­ko zile­gi­ta­su­nik edu­ki gabe egin zuen, pro­ze­du­ra irre­gu­la­rrak era­bi­liz. Izan ere, egoitza­ren titu­la­rra den Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko (egoitza kudeatze­ko hel­bu­rua­re­kin sor­tu zen elkar­tea) zuzen­da­ritza batzor­dea 2006 urte­tik egu­ne­ra­tu gabe zegoen. Egoe­ra hori balia­tu zuen Sor­tuk Ikas­le Aber­tzal eake­ko mili­tan­te ohiak diren eta juri­di­ko­ki Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko zuzen­da­ritza batzor­dea osatzen zute­ne­kin elkar­tu, eta Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko zuzen­da­ritza batzor­dea bere mili­tan­teen titu­la­ri­ta­te­pean jar­tze­ko. Ezku­tu­ko mugi­men­du irre­gu­lar horre­kin, Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea­ren kon­trol juri­di­koa lor­tu zuen Sor­tuk; ondo­rioz, bai­ta Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea­ren (EIE) titu­la­ri­ta­tean dagoen Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­ren ber­me juri­di­koa ere. Berri­ro azpi­ma­rra­tu­ko dugu, zuzen­da­ritza alda­ke­ta batek beti eskatzen du baz­ki­deen oni­ritzia: ez genuen bai­na horren berri­rik izan. Are eta gehia­go, zuzen­da­ritza zaha­rre­ko kideek ez zituz­ten baz­ki­de iza­te­ko bal­din­tzak betetzen. Beraz, ez zuten egin zute­na egi­te­ko esku­me­nik. Hala, behin egoitza­ren titu­la­ri­ta­te juri­di­koa esku­ra­tu­ta, bile­ra bate­ra dei­tu gin­tuz­ten. Ber­tan jaki­na­ra­zi zigu­ten egoitza 2018ko irai­la bukae­ra baino lehen utzi behar genue­la; hala ez egi­te­ko­tan, erre­pa­ro­rik gabe ber­ta­tik bota­ko gin­tuz­te­la mehatxu egin zigu­ten.

Horren aurrean, zile­gia den mar­koan, ara­zoa kon­pon­tze­ko lehen deial­dia egin genien: EIE­ren batzar oro­kor bat dei­tu genuen. Batzar horren berri eman genien Sor­tu­ko mili­tan­te­ei gutun zer­ti­fi­ka­tuz, bai­na ez zen inor ager­tu.

Bitar­tean, gurea dena defen­datze­ko dau­ka­gun zile­gi­ta­su­na geu­re egin­da, ikas­le mugi­men­du­ko hain­bat era­gi­le­re­kin bate­ra egoitza era­bil­tzen jarrai­tu genuen, 2018 – 2019 ikas­tur­te amaie­ra arte. Ikas­tur­tea amaitzea­re­kin bate­ra ordea, udan Ikas­le Mugi­men­dua­ren jar­du­na gutxitzen dela jaki­tun Sor­tuk egoitza­ko sarrai­la alda­tu zuen. Hala, mutu­rre­raino era­man zuten euren jokal­di irre­gu­la­rra: egoitza eta ber­ta­ko mate­ria­la lapur­tu zigun ikas­le mugi­men­dua­ri eta egoitza­tik kan­po­ra­tu gin­tuen. Mugi­men­du horren larri­ta­su­nak atze­tik dagoen boron­da­te kon­tzien­tea age­rian jarri bes­te­rik ez du egi­ten.

Gau­zak horre­la, ikas­tur­tea hasi zene­tik, ikas­le mugi­men­duak, azken urtee­tan ez beze­la, ezin du bere jar­dun poli­ti­ko eta sin­di­ka­la aurre­ra era­ma­te­ko egoitza­ren era­bil­pe­na egin. Horren aurrean hain­ba­te­tan adie­ra­zi dugu Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza behar beha­rrez­koa dela Ikas­le Aber­tza­leon­tzat zein ikas­le mugi­men­du­ko bes­te hain­bat era­gi­leen­tzat gure jar­du­na aurre­ra era­ma­te­ko. Horre­ga­tik, modu publi­koan, biga­rre­nez, Sor­tu Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko bile­ra bate­ra dei­tu genuen bere mugi­men­duen berri eman eta ara­zoa­ri ate­ra­bi­dea ema­te­ko hel­bu­rua­re­kin. Beraien burua irre­gu­lar­ki Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko zuzen­da­ritza gisa­ra izen­da­tu zuten Sor­tu­ko mili­tan­te­ak ez ziren ager­tu bile­ra­ra, eta Sor­tu­ren par­te­tik ara­zoa kon­pon­tze­ko boron­da­te fal­ta nabar­men gera­tu zen.

Egoe­ra­ri ate­ra­bi­dea ema­te­ko ez digu­te bes­te auke­ra­rik utzi. Berretsi egi­ten dugu gure zile­gi­ta­su­na. Sor­tu­ri egoitza­ren era­bi­le­ra eta jabetza IA eta ikas­le mugi­men­dua­ri ber­matze­ko egin beha­rre­ko mugi­men­duak egin ditzan exi­gitzen dio­gu, berriz ere.

Ikas­le Aber­tza­leak

2019/​11/​17 7

Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Una respuesta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *