Tor­tu­ra­ren Aur­ka­ko Egu­na: 39 urte Joxe Arre­gi­ren erailketatik

Otsai­la­ren 13 hone­tan 39 urte betetzen dira Joxe Arre­gi Cara­ban­chel­go kar­tze­lan hil zene­tik Espai­nia­ko Poli­ziak, atxi­lo­ke­ta epeak iraun zuen den­bo­ran zehar, egin­da­ko tor­tu­rek era­gin­da­ko zau­rien ondo­rioz. Ordu­tik eta urte­ro, otsai­la­ren 13an Tor­tu­ra­ren Aur­ka­ko Egu­na izan da Eus­kal Herrian.

Joxe Arre­gi ez zen izan, inolaz ere, Eus­kal Herriak bere aska­ta­su­na­ren alde man­ten­tzen duen borro­ka­ri era­so egi­te­ko asmoz Esta­tuek tor­tu­ra­tu­ta­ko lehe­nen­go per­tso­na, ezta azke­ne­koa ere. Mila­ka izan dira oku­pa­zio inda­rrek tor­tu­ra­tu­ta­ko eus­kal herri­ta­rrak, eta hori horre­la izan da tor­tu­ra era­ba­ki poli­ti­koa delako.

Maki­na­ria oso bat jarri zuten martxan era­ba­ki poli­ti­ko hau aurre­ra era­ma­te­ko, eta horren par­te dira poli­ziak, bai­na bai­ta epai­leak, fis­ka­lak, epai­te­gie­ta­ko auzi-medi­kuak, poli­zien aurrean kokil­tzen diren ofi­zioz­ko abo­ka­tuak, bitar­te­ko hauek guz­tiak ber­matzen dituz­ten poli­ti­ka­riak eta, nola ez, tor­tu­ra­ren alde­ko iritzia sor­tzen duten enpre­sa­ri han­dien komu­ni­ka­bi­deak ere.

Ezin­bes­te­koa da tor­tu­rak betetzen duen pape­ra uler­tzea Eus­kal Herria­ren aska­pen borro­ka bera uler­tze­ko. Tor­tu­ra zapal­kun­tza bitar­te­ko gor­di­na den hei­nean, tor­tu­ratzai­leen aur­ka­ko borro­ka ere gor­di­na izan da ezin­bes­tean, izan ere sis­te­mak berak tor­tu­ratzai­leak babes­tu, sari­tu eta ordain­du dituen bitar­tean, herriak bere burua defen­datze­ko meka­nis­moak jarri bai­ti­tu martxan. Tor­tu­ra­ren prak­ti­kak zile­giz­tatzen du, are eta gehia­go, Espai­nia eta Fran­tzia­ko Esta­tuen aur­ka­ko borroka.

Asko dira orain­dik tor­tu­ra­pean lapur­tu­ta­ko dekla­ra­zioe­tan oina­rri­tu­ta kar­tze­la zigo­rra pai­ratzen ari diren eus­kal mili­tan­te­ak. Tor­tu­ratzai­leak sari­tuak iza­ten eta kar­gue­tan mai­la-igoe­rak jasotzen dituz­ten bitar­tean, hauei aurre egin zie­ten mili­tan­te poli­ti­koek bizi oso­ra­ko zigo­rrak betetzen jarraitzen dute. Inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­ka­la­rien amnis­tia eskatzea­re­kin bate­ra, mer­tze­na­rio tor­tu­ratzai­leen zigor­ga­be­ta­su­na­ren amaie­ra alda­rri­katzen jarrai­tu­ko dugu.

Eus­kal Herria, 2020ko otsai­la­ren 13a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *