LAN DOMESTIKOAREN KOLEKTIBIZAZIO ESPERIENTZIA SOBIETARRA – ITAIA

Ema­ku­me eta gizo­nen artean ezber­din­ta­su­nak dau­de­la, batzuek bes­teek baino pri­bi­le­gio gehia­go dituz­te­la eta hor­taz apro­betxatzen dire­la, edo­ta batzuek bes­teek baino zapal­kun­tza gehia­go pai­ratzen dituz­te­la maiz aipa­tu izan diren ideiak dira, femi­nis­moa­ren ingu­ru­ko lan­ke­ta bat egi­ten den edo­zein espa­rru­tan: etxe­ko lana­ren bana­ke­ta eta agu­re zein hau­rren zain­tza des­kon­pen­tsa­tua dela ema­ku­me eta gizo­nen artean, ordain­du gabe­ko lan horren pisua ema­ku­mea­ren gain jaus­ten dela… Asko­tan horre­la­ko argu­dioak oina­rritzat har­tu izan dira gene­roen arte­ko hie­rar­ki­za­zioa aza­le­ratze­ko, eta ema­ku­mea­ren ahal­dun­tze eta aska­pe­ne­ra­ko beha­rra alda­rri­katze­ko.

Argi dago oro­ko­rrean ema­ku­meak sub­jek­tu gutxietsiak gare­la; eta hau fun­tzio­na­la zaio mur­gil­du­ta gau­den sis­te­ma­ri, ema­ku­meok doan egi­ten ditu­gun lan horien­ga­tik ete­ki­na ate­ratzen bai­tu. Garran­tzitsua da fun­tzio­nal­ta­sun edo sis­te­ma­re­ki­ko lotu­ra estruk­tu­ral horren ana­li­sia egi­tea, ema­ku­meak gutxietsiak ego­teak zeri eran­tzu­ten dion uler­tze­ko. Bai­na aldi berean, garran­tzitsua da ere feno­meno horren irten­bi­de edo aurre­ra­pau­so posi­bleak azter­tzea eta pen­tsatzea, bai­ta ema­ku­meen aska­pe­ne­ra­ko har­tu diren neu­rrien espe­rien­tzia his­to­ri­koak azter­tzea ere, neu­rri posi­ble errea­lak balo­ratze­ko. Dato­zen lerroe­tan ideia haue­tan sakon­du­ko dugu, arra­zoia bilatzea­ren ana­li­si­tik hara­go, aska­pe­na­ren nora­bi­dean koka­tu ditza­ke­gun irten­bi­de posi­blee­tan pen­tsatzen lagun­du­ko digu­la­koan.

1. OINARRI MATERIALA

Sis­te­ma kapi­ta­lis­tan kla­se jabe­du­nak anto­la­ke­ta eko­no­mi­ko zein sozia­la­ren gai­ne­ko bote­rea dau­ka, ete­ki­nak nahie­ran esku­ratze­ko balio dio­na, lana­ren bana­ke­ta sozia­la hel­bu­ru horren (abe­ras­ta­su­na) bai­tan egi­tu­ra­tuz. Hau da, azpi­ra­tua dagoen kla­se sozia­le­ko lan­gi­le orok esfe­ra mer­kan­ti­lean zein sozia­lean egi­ten duen lana­ren bitar­tez sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bizi­rau­pe­na ber­matzen da, lan hori sis­te­ma bera borro­katze­ko bide­ra­tua ez dagoen bitar­tean behin­tzat. Lan mer­ka­tuan aritze­ra­koan gure lane­ra­ko gai­ta­su­nak eta ber­ta­tik sor­tzen den balio guz­tia bote­re bur­ge­sa­ren esku uzten ditu­gu, honek zuze­nean izan­go due­la­rik horren gai­ne­ko era­ba­ki­me­na. Bai­na horrez gain, lan mer­ka­tu horre­ta­tik kan­po, esfe­ra sozia­lean ere gure bizitzak erre­pro­du­zitze­ko lanean jarraitze­ra behar­tuak gau­de (jana­ria pres­ta­tu, etxea eta arro­pak gar­bi­tu, eros­ke­tak egin, ingu­ru hur­bi­le­ko agu­re edo hau­rrak zain­du…) lan horie­ta­ko asko modu pri­ba­tuan egi­te­ko anto­la­tuak dau­de­la­rik (nor­be­ra­ren beha­rrak edo askoz jota etxe­koe­nak asetze­ko) eta haue­ta­ri­ko gehie­nak mer­ka­tuan kon­tsu­mitzea exijitzen dute­la­rik (oro­ko­rrean bizi­rau­te­ko beha­rrez­koak ditu­gun pro­duk­tuak eros­tea). Hor­taz, sis­te­ma kapi­ta­lis­tak esfe­ra sozia­lean egi­ten diren lanen ete­ki­na ere zehar­ka­ko for­man bere egi­ten du.

Bes­tal­de, kon­tuan har­tze­koa da lan bana­ke­ta sozia­la­ren bai­ta­ko lan bana­ke­ta sexua­la. Erraz atze­man deza­ke­gu sol­da­ta­pe­ko lane­tan sozial­ki deba­lua­tuak diren zen­bait lan (gar­bitzai­leak, zain­tzai­leak…) ema­ku­mez osa­tuak dau­de­la oro har, lan bal­din­tza kax­ka­rra­goak eta sol­da­ta baxua­goak iza­nik. Sol­da­ta­pe­koak ez diren lane­tan ere naba­ria da lan bana­ke­ta sexual hori, esfe­ra pri­ba­tu­ko (etxea zein ger­tu­ko fami­lia) hain­bat lan ema­ku­me lan­gi­leak egi­ten bai­ti­tu orohar (etxe­ko gar­bi­ke­ta, sukal­datzea…).

2. PROPOSAMEN TAKTIKOA: LANEN KOLEKTIBIZAZIOA

Argi dago beraz egun­go lan bana­ke­ta sozial zein sexua­lak ema­ku­me lan­gi­lea sub­jek­tu azpi­ra­tua iza­tea ber­matzen dute­la eta esfe­ra pri­ba­tue­ta­ko (domes­ti­koa edo ger­tu­ko fami­lia­koa) egin­beha­rren eran­tzu­le iza­tea natu­ra­li­zatzen dute­la, aska­ta­sun eko­no­mi­ko, sozial eta poli­ti­ko­rik gabe­koa.

Hau horre­la, ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko bidean oina­rri mate­rial horien (lan bana­ke­ta sozia­la eta sexua­la) berran­to­la­ke­ta beha­rrez­koa ikus­ten dugu, horrek gizar­tea­ren (lana­ren) berran­to­la­ke­ta exijitzen due­la­rik. Anto­la­ke­ta berri horrek beraz, bizitzak erre­pro­du­zitze­ko beha­rrak logi­ka bur­ge­se­tik at eta des­ja­be­tuon intere­sen bai­tan bir­pen­tsatze­ra gara­matza.

Alta, lanen kolek­ti­bi­za­zioaz ari gare­nean ez gara hauek ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan anto­latzeaz ari, horrek kapi­tal meta­ke­ta­ra­ko espa­zio berriak ire­kitzea supo­sa­tu­ko lukee­la­ko. Apos­tua ema­ku­meak etxe­ko esfe­ran dituen ardu­re­ta­tik askatzea bada, esfe­ra pri­ba­tu horrek eskatzen dituen zer­bitzu edo lanak iden­ti­fi­ka­tu eta horiek pro­le­tar­goa­ren intere­sak ber­matze­ko for­ma ego­kie­na pen­tsa­tu beha­rrean gau­de, gizar­tea­ren anto­la­ke­tak guz­tion beha­rrak modu anto­la­tu eta era­gin­ko­rrean ase­tu eta zama hori fami­lia guz­tie­ta­ko ema­ku­meen­gain ez jaus­te­ko. Jana­ria pres­tatze­ko, esa­te­ra­ko, kon­tuan har­tze­koa da zen­bat lan indar, diru eta den­bo­ra inber­ti­tu behar den adi­bi­dez 20 per­tso­nak haien egu­ne­ko otor­duak modu indi­bi­dua­lean pres­tatzen (per­tso­na bakoitzak bere etxean inber­titzen due­na bider 20) edo per­tso­na gutxi batzuk 20 per­tso­nen­tza­ko aldi berean pres­tatze­ra­koan inber­ti­tu beha­rre­koa. Lan bana­ke­ta sozia­la des­ja­be­tuon intere­sak modu era­gin­ko­rrean asetze­ko anto­la­tua ego­tea supo­sa­tu­ko luke lanen kolek­ti­bi­za­zioak, sexua­ren­ga­tik lanen arte­ko bereiz­ke­ta kua­li­ta­ti­bo zein kuan­ti­ta­ti­bo­rik egin gabe.

Ins­ti­tu­zioe­tan gure bizi bal­din­tzak hobetze­ra begi­ra exiji­tu­ri­ko erre­for­mak ez dira beraz, nahi­koa, nahiz eta tak­ti­ko­ki aurre­ra era­man beha­rre­ko borro­ke­tan kokatzen ditu­gun. Hori bai­ta azken finean, estra­te­gia erre­for­mis­ta baten eta erre­for­men era­bil­pen tak­ti­koa­ren ezber­din­ta­su­na, esen­tzian des­ber­di­na dena: mun­du hau batzuen­tzat jus­tua­goa bila­katzea alde bate­tik eta mun­du jus­tu bat erai­kitzea bes­te­tik.

3. ESPERIENTZIA HISTORIKOAK: Erre­pu­bli­ka Sobie­ta­rra XX. men­de­ko lehen erdial­dea

Lan domes­ti­koa­ren kolek­ti­bi­za­zioa­ren ideia, bai­na, ez da geuk sor­tu­ta­koa inon­dik inora. Ideia hau ezta­bai­da­tu ez ezik prak­ti­kan ere jar­tze­ra iritsi zen Sobier­tar Bata­su­ne­ko bote­re pro­le­ta­rioa.

Con la Revo­lu­ción de Octu­bre, tras el paso del poder a manos de los soviets, la libe­ra­ción com­ple­ta de las obre­ras median­te la supre­sión de las vie­jas for­mas de la fami­lia y la eco­no­mía domés­ti­ca, no sólo se ha vuel­to posi­ble, sino que es una de las con­di­cio­nes nece­sa­rias de la ins­tau­ra­ción del socia­lis­mo.
Armand, Ines­sa, 1920: 2 – 3

Garran­tzia bere­zia ema­ten zio­ten beraz auzi honi, beha­rrez­koa baitzen ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­riak haien bizitza tamal­ga­rrie­ta­tik askatzea. Horre­la, Sobie­ten bote­re-har­tze­tik (1917) den­bo­ra gutxi­ra, gene­ro auziak errea­li­ta­tea­re­kin topo egin zuen. Auzi honek ezta­bai­da­tik prak­ti­ka­ra sal­to egin zuen lehen aldia dugu hau. Erre­pu­bli­ka Erru­sia­rrak ez zuen itxa­ron, ema­ku­me erru­sia­rrak pai­ratzen zuen egoe­ra laz­ga­rria­ren aurrean lehen irten­bi­deak mahai-gai­ne­ratze­ko. i

Ala­bai­na, beha­rrez­koa zai­gu ordu­ko tes­tuin­gu­rua zertxo­bait aipatzea, kolek­ti­bi­za­zioek izan zituz­ten muga his­to­ri­koak uler­tu nahi badi­tu­gu. Izan ere, bate­tik, garai horre­tan Erru­sia gerra zibil batean zegoen, horrek pro­le­tal­goa­ren gehien­goa borro­kan ego­tea behar­tzen zue­la­rik. Bes­te­tik, Erru­siak ira­gan zaris­ta iza­na­ga­tik, auzi kul­tu­ral eta mora­lei dago­kie­nez aurrei­ritziz josi­ta zeu­den bai lan­gi­le zein neka­za­riak, azken hauek herrial­dea­ren gehien­goa iza­nik. Honen­bes­tez, gerra-tes­tuin­gu­ru eta herri­ta­rren aurrei­ritzi erro­tu hauek ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko ozto­po izan ziren; bai­ta Sozia­lis­mo­ra­ko trans­for­ma­zio­ra­ko bes­te­la­ko alder­di asko­ren­tzat ere.

Tes­tuin­gu­ru hone­tan aur­kitzen ditu­gu, beraz, Sobie­tak. Bai­na, ozto­po­ak ozto­po, pro­le­tar­goa­ren dik­ta­du­ra­ren for­ma sobie­ti­koa lira­te­keen hauek gizar­tea­ren eral­da­ke­ta sozial eta poli­ti­ko­ra­ko tres­na bote­retsuak bihur­tu ziren.

Ema­ku­mea­ren aska­pe­na­ri dago­kio­nean haien egin­ki­zu­nak alder­di ezber­di­nak zituen, ondo­ren­goak iza­nik esan­gu­ratsue­nak: lege zaha­rren deu­sez­ta­pe­na, etxe­ko lanen kolek­ti­bi­za­zioa eta ema­ku­mea­ren par­te-har­tze poli­ti­ko eta sozia­la indar­tzea. ii

Aipa­tu­ta­ko­tik hara­ta­go­ko, lor­tu­ta­ko esku­bi­deak hain­bat izan bazi­ren ere (Segur­ta­sun Sozia­la, homo­se­xua­li­ta­tea­ren onar­pe­na…), ondo­ren­go ata­la­ri eman nahi­ko genio­ke garran­tzia. Izan ere, jakin bada­ki­gu ber­din­ta­sun lega­la ez dela ber­din­ta­sun errea­la­ren isla. Horre­ga­tik, ema­ku­meen aska­pe­ne­ra­ko pro­gra­ma boltxe­bi­kea ez zen horre­ta­ra mugatzen. Aitzi­tik, pro­gra­ma­ren mui­na, ema­ku­mea­ren ardu­ra natu­ral gisa ikus­ten ziren etxe­ko lanen kolek­ti­bi­za­zioan kokatzen zen. Etxe­ko lanek ema­ku­mea eskla­bu bila­katzen zue­na­ren ideia­ri eran­tzu­ten zion horrek, ema­ku­mea­ren anto­la­kun­tza poli­ti­koa eta esfe­ra poduk­ti­boan zuen par­te har­tzea ozto­patzen zitue­la­ko. Lana­ren anto­la­kun­tza horrek, ema­ku­meek gizo­ne­ki­ko bal­din­tza ber­din­ta­su­nean par­te har­tu­ko zuten eko­no­mia kolek­ti­bo bat exijitzen zuen, beraz.

3.2. Etxe­ko lanen kolek­ti­bi­za­zioa

Gerra zibil baten erdian, lan­gi­le esta­tuak haur­tzain­de­giak (jar­di­nes de infan­cia, mater­na­les), jan­ge­lak eta arro­pa gar­bi­te­giak sor­tu zituen, bes­teak bes­te. “Gerra­ren komu­nis­moa” dei­tu zio­ten bizi komu­na­la ezar­tze­ko lehen saia­ke­ren tar­te honi. Ondo­ren­goak lira­tez­ke ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko tres­na gisa­ra sor­tu­ta­ko ins­ti­tu­zioe­ta­ko batzuk:

Hau­rren zain­tza
Ema­ku­mea­ren eskla­butza domes­ti­koa­re­kin amaitze­ko gako nagu­sie­ta­ko bat hau­rren zain­tza­ren sozia­li­za­zio­tik zeto­rren. Ares­tian aipa­tu­ta­ko blo­keo eta era­soen erdian, Bote­re Sobietarrak, par­tzial­ki bazen ere, hau­rren man­te­nu publi­koa ber­matzen zuen: tar­je­ta infan­til dela­koa sor­tu zen, fami­liek pro­duk­tuak lortze­ko bitar­te­ko. Esko­le­tan debal­de­ko jan­ge­la eta kan­ti­nak sor­tu zituz­ten. Hez­kun­tza bere oso­ta­su­nean dohai­nik zuen herri­tar orok. Horre­kin bate­ra, ordu­ra arte eza­gu­nak ez ziren haur­tzain­de­gi eta haur-esko­lak sor­tu ziren eta bertan, umeei beha­rrez­ko onda­su­nak ema­ten zitzaiz­kien (arro­pak…). vi

Jan­ge­la publi­koak, kan­ti­na popu­la­rrak (1918)
Jan­ge­la publi­koei esker, etxe­ko sukal­dea pix­ka­na­ka des­ager­tuz joan zen. Sobie­tek garran­tzia bere­zia ema­ten zio­ten honi, lehen esan beza­la, etxe­ko sukal­dea ema­ku­mea­ren eskla­butza domes­ti­ko­tik askatze­ko tra­ba nagu­si modu­ra iden­ti­fi­katzen baitzu­ten.

“La coci­na case­ra, tan glo­ri­fi­ca­da por los bur­gue­ses, pero que des­de el pun­to de vis­ta de la eco­no­mía no es en abso­lu­to ade­cua­da al obje­ti­vo, es para las cam­pe­si­nas y en espe­cial para las obre­ras un cas­ti­go inso­por­ta­ble que les con­su­me todo el tiem­po libre, las pri­va de la posi­bi­li­dad de ir a las reunio­nes, de leer y de tomar par­te en la lucha de cla­ses: la coci­na domés­ti­ca, en el régi­men bur­gués, es uno de los mejo­res alia­dos del capi­tal con­tra el obre­ro, al favo­re­cer la igno­ran­cia y el retra­so de las obre­ras”
Armand, Ines­sa, 1920: 2

Ume­zur­tzen­tzat etxe­bi­zitza: Bes­pri­zor­ni­ki
Ira­ga­ne­ko noble­zia­ren lur­sai­lak ume­zur­tzen­tza­ko etxe­bi­zitza bila­ka­tu zituz­ten. Ume­zur­tzak esta­tua­ren seme-ala­batzat jotzen ziren, eta beraz, denek izan behar zuten etor­ki­zu­ne­ko gizar­te sozia­lis­ta­ren balia­bi­de oro­taz pro­bes­te­ko auke­ra. vii

Komu­na-etxe­bi­zitzak
Komu­na-etxe­bi­zitza edo­ta etxe­bi­zitza kolek­ti­bo hauek pisu alo­ka­tuak ordez­katzea zuten hel­bu­ru; horiek fami­liak (ema­ku­meak honen bai­tan) iso­latzen zituz­te­nez, harre­man sozial komu­nis­ten gara­pe­ne­ra­ko tra­ba han­dia baitzi­ren. Komu­ni­ta­te berri haue­tan, bizitza komu­ni­ta­rioa­ren espe­rien­tziak jarri nahi ziren abian; ber­tan, arro­pa-gar­bi­te­gi zen­tra­lak, haur esko­lak, hau­rren­tza­ko jan­ge­lak… zire­la­rik maiz­ta­su­nez. Horre­la, ema­ku­me lan­gi­lea­ren­tza­ko aska­pe­ne­ra­ko bal­din­tza errea­lak sor­tzen hasi ziren, egin­behar domes­ti­koak komu­ni­ta­tea­ren auzi gisa uler­tzen baitzi­ren, eta ez fami­lia uni­ta­te barru­ko ema­ku­mea­ren egin­behar modu­ra. Garai­ko infor­ma­zio esta­tis­ti­koa­ren ara­be­ra, 1920an Mos­kun etxe­bi­zitza guz­tie­ta­tik %40, 9000 etxe­bi­zitza baino gehia­go, etxe­bi­zitza komu­ni­ta­te kolek­ti­boak ziren. viii

Bes­tal­de, ama­ta­sun-etxe­bi­zitzak ere sor­tu ziren. Etxe­bi­zitza hauek batik bat haur­dun zeu­den ema­ku­meen­tza­ko edo­ta jada hau­rra izan zute­nen­tza­ko zuzen­duak ziren. Ema­ku­mea­ren­tza­ko babes­le­ku, den­bo­ra tar­te batean haien fami­lia uni­ta­teak sor zitza­keen pre­oku­pa­zioe­ta­tik askatze­ko hel­bu­rua zuten. ix

Aipa­tu­ta­ko ins­ti­tu­zio hauek eta bes­te hain­bes­tek, beha­rrez­koak suer­tatzen ziren toki dene­tan iku­si zuten argia. Hala ere, lan­gi­le eta neka­za­rien beha­rrek beti gain­di­tu izan zituz­ten sor­tu­ta­ko balia­bi­de guz­tiak, tes­tuin­gu­ru his­to­ri­ko gogor horren bai­tan nekez lor­tu ahal izan baitzu­ten haien hel­bu­ru bai­ko­rrak betetzea.

3.3. Par­te har­tze poli­ti­ko eta sozia­la

Sobie­tek gar­bi zuten soi­lik ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­riak haien lan-kar­ga domes­ti­ko­tik askatzean eman­go zela erreal­ki ema­ku­mea­ren par­te har­tzea esfe­ra pro­duk­ti­boan eta mili­tan­tzia poli­ti­koan. Horren­bes­tez, pre­mi­sa hori beha­rrez­koa zitzaion ema­ku­mea­ri gero­ra gai­non­tze­ko alo­rre­ta­ra sal­to egi­te­ko.

Horre­la, iku­si­ta­ko kolek­ti­bi­za­zio for­ma hauen bul­tzatzai­le eta anto­latzai­le sutsue­nak ema­ku­meak izan ziren. Alder­di Boltxe­bi­kea­ren bai­tan ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­rien depar­ta­men­tu bere­zi bat sor­tu zen: Zhe­not­del. Honen fun­tzioa, bate­tik, ema­ku­meen egoe­ra­ri erre­pa­ratzea zen, azal­du­ta­ko haur­tzain­de­gi, esko­la eta arro­pa-gar­bi­te­gien kudea­ke­taz ardu­ra­tuz. Bes­te­tik, ema­ku­meak par­te-har­tze poli­ti­ko­ra ger­tu­ra­tu zite­zen zuen hel­bu­ru, hauek Sobie­ten par­te nahiz Esta­tu pro­le­ta­rioa­ren anto­la­ke­ta zuze­na­ren par­te izan zite­zen. x Hone­kin lotu­rik aur­kitzen dugu, esa­te bate­ra­ko, Kom­mu­nist­ka aldiz­ka­ria, ema­ku­me zaur­ga­rrie­nei zuzen­dua.

Bes­tal­de, Ema­ku­me Ordez­ka­rien Asan­bla­dak ere sor­tu ziren. Asan­bla­da haue­tan lan­te­gi eta tai­ler ezber­di­ne­ta­ko ordez­ka­ri ema­ku­meak bil­tzen ziren. Ber­tan, ema­ku­me lan­gi­leek poli­ti­ko­ki anto­latzen ikas­ten zuten. Are gehia­go, aipa­tu beha­rra dago ema­ku­mea­ren paper garran­tzitsua lan­te­gi, Sobiet eta mili­zie­tan. Izan ere, gizon lan­gi­leak arma­da gorria­re­kin gerra-fron­te­ra joan behar zire­nez, ema­ku­meek hauek ordez­ka­tu zituz­ten. Hala ere, ema­ku­me pro­le­ta­rio asko izan ziren lehen lerroan borro­katze­ko hau­tua egin zute­nak. Gai­ne­ra, behin gerra amai­tu­ta, gai­non­tze­ko herrial­de kapi­ta­lis­te­tan ez beza­la, Sobie­tar Bata­su­nean ema­ku­me lan­gi­leak ez ziren lan­te­gie­ta­tik kan­po­ra­tu; kon­tra­ra, hauek kali­fi­ka­zio han­dia­goa izan zeza­ten lanean jarrai­tu zuten. xi Aurre­ko guz­tia kon­tuan iza­nik, ez da harritze­koa ema­ku­meen for­ma­kun­tza teo­ri­ko eta prak­ti­koa­ri ema­ten zitzaion garran­tzi bere­zia. xii

4. KRITIKA ETA ONDORIOAK

Iku­si beza­la, XX. men­dea­ren lehe­nen­go erdial­dean, Sobie­tar Bata­su­nean, ema­ku­mea­ren aska­pe­na egi­ka­ritze­ko hain­bat neu­rri har­tu zituz­ten garai­ko koiun­tu­ra eta bal­din­tze­ta­tik abia­tuz. Hauek lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­me eta neka­za­rien bizi bal­din­tzak hobetze­ko eta sub­jek­tu akti­boak bila­katze­ko aurre­ra­pau­su han­diak eka­rri bazi­tuz­ten ere, lan bana­ke­ta sexua­la gain­ditze­ko zail­ta­sun naba­riak izan zituz­ten. Izan ere, lan domes­ti­ko horiek komu­ni­ta­tea­ren esku jarri bazi­ren ere, ema­ku­mez­koak natu­ral­ki egin beha­rre­koak beza­la iden­ti­fi­ka­tuak ziren. Ondo­rioz, komu­ni­ta­te­ko ema­ku­meek jarraitzen zuten lan horiek burutzen, nahiz eta logi­ka edo hel­bu­rua bes­te­la­koa izan.

Egun, etxe­ko lanen for­ma, orain­dik ere anto­la­kun­tza “pre­mo­derno” modu­ra koka­tu ahal­ko genu­ke, moder­ni­ta­teak exijitzen duen lana­ren sozia­li­za­zio­tik urrun. Hala ere, kapi­ta­lak sol­da­ta­ren kon­tzep­tua gizar­tea­ren zirri­ki­tu guz­tie­ta­ra hedatzea du xede; horre­ga­tik, meta­bo­lis­mo sozia­lean beha­rrez­koa den lan oro mer­kan­ti­li­zatze­ko joe­ra du. Sis­te­ma­ren bar­ne kon­trae­sa­ne­ta­ko baten aurrean gau­de: etxe­ko lanak for­ma pri­ba­tuan man­ten­tzeak horien kos­tua aurrez­te­ko auke­ra ema­ten dion bitar­tean, gain­ba­lio tasak han­ditze­ko mer­ka­tu bide berriak zabal­tzea beha­rrez­koa du.

Horren aurrean, lan horien sozia­li­za­zio for­ma sol­da­ta­pe­ko lanean kokatzeak, sis­te­ma­ren mui­na eli­katzen jarraitzea dakar, bur­ge­sia­ren intere­se­ta­ra for­mu­la­tua dagoen lana­ren bana­ke­ta sozial for­ma indar­tzen bai­tu. Beraz, ikus­pe­gi sozia­lis­ta­tik lana­ren anto­la­ke­ta berri bat garatzea beha­rrez­koa dugu eta kon­kre­tu­ki, etxe­ko lanen sozia­li­za­zio era­gin­ko­rre­na asmatzea­ri ekin behar dio­gu gaur­da­nik: esplo­ta­zioan eta sexuen bereiz­ke­ta sozia­lean oina­rritzen diren lan anto­la­ke­te­kin amai­tuz.

Espe­rien­tzia his­to­ri­koak garai­ko alda­ke­ta sozia­le­ta­ra­ko ikas­ke­ta pro­ze­su moduan kon­tuan har­tu­ta, has gai­te­zen bada egun­go tes­tuin­gu­rua ana­li­zatzen eta gure gai­ta­su­nak ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko alda­ke­ta errea­lak lor­tze­ko arti­ku­latzen.

i Tole­do, Ceci­lia (2006): El Mar­xis­mo y el Pro­ble­ma de la Eman­ci­pa­ción de la Mujer. Mar­xists Inter­net Archi­ve.

ii Ibi­dem

iii Armand, Ines­sa (1920): La obre­ra en la Rusia sovié­ti­ca. Bulle­tin Com­mu­nis­te. (Helè­ne Blo­ni­na modu­ra sina­tua – bere bene­ta­ko ize­na)

iv Ibi­dem

v (2006ko aza­roa) La Revo­lu­ción Rusa y la eman­ci­pa­ción de la mujer: Mujer y Revo­lu­ción. Spar­ta­cist (59).

vi Men­do­za M, Vla­di­mir: La revo­lu­ción rusa y la cons­truc­ción de la nue­va edu­ca­ción: 1917 – 1921.

vii (2006ko aza­roa) La Revo­lu­ción Rusa y la eman­ci­pa­ción de la mujer: Mujer y Revo­lu­ción. Spar­ta­cist (59).

viii Kollon­tay, Ale­xan­dra (2014): Cator­ce con­fe­ren­cias en la uni­ver­si­dad de Sverd­lov de Lenin­gra­do 1921: Mujer, eco­no­mía y socie­dad. Estu­dio pre­li­mi­nar de Gra­cie­la Teje­ro Coni. Argen­ti­na: Cien­flo­res.

ix Ibi­dem

x Andreu Nin (1932) : Los Soviets: su ori­gen, desa­rro­llo y fun­cio­nes . Valen­cia: Cua­der­nos de cul­tu­ra LXV.

xi Armand, Ines­sa (1920): La obre­ra en la Rusia sovié­ti­ca. Bulle­tin Com­mu­nis­te.

xii Sere­bren­ni­kov, T. (1943): La mujer en la Unión Sovié­ti­ca. Mos­cu: Edi­cio­nes en len­guas extran­je­ras.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *