HOBEKUNTZEN INERTZIAN AZALEKO BEGIRADA BAT – ITAIA


Alda­ke­ta eten­ga­bean bizi garen hone­tan, egi­tu­ra sozia­lak eta honen erre­pro­duk­zio moduek ere for­ma ezber­di­nak har­tzen dituz­te, momen­tuan momen­tu­ko eta tokian toki­ko bal­din­tzei aha­lik eta hobe­ren ego­kitze­ko. Egi­tu­ra sozial honen par­te den gene­ro zapal­kun­tzak ere logi­ka ber­di­na jarrai­tu izan du his­to­rian zehar, hau da, alda­ke­ta eten­ga­bean egon da ema­ku­meak zuzen­ki era­sotzen gai­tuen zapal­kun­tza moda­li­ta­tea, eta horren aurrean nola ez, zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko ekar­pen anitz egin dira. Aurre­ka­ri his­to­ri­ko hauen ana­li­sia jaso genuen azke­ne­koz publi­ka­tu genuen iritzi arti­ku­luan, azken men­dee­ta­ko ideia oro­kor bat egi­te­ko balio­ga­rria zai­gu­na: Harre­man sozia­len alda­ke­tez eta indar­ke­ria matxis­taz. Ana­li­si horri jarrai­bi­dea ema­te­ko asmoa du arti­ku­lu honek, ondo­ren­go gal­de­rak abia­pun­tu iza­nik: nola atze­ma­ten dugu egun aldatzen joan den zapal­kun­tza hau? Ze era­gin du horrek zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko eran­tzu­ki­zu­nean edo­ta har­tzen diren neu­rri tak­ti­koe­tan?

Azke­ne­ko men­dee­tan ger­ta­tu izan den beza­la, egun ere ema­ku­mea sub­jek­tu subor­di­na­tu iza­te­ra kon­de­natzen duen indar­ke­ria moda­li­ta­teak bizi­rik dirau. Indar­ke­ria hau modu age­ri­koan antze­man dai­te­ke (erail­ke­te­tan, bortxa­ke­te­tan, edo­ta ahoz­ko irain eta gutxies­pe­ne­tan) edo­ta hain age­ri­koa ez den sexua­ren ara­be­ra­ko lana­ren bana­ke­ta kua­lia­ti­boan (sol­da­ta­pe­ko lane­tan ema­ku­me asko sol­da­ta baxu­ko eta lan bal­din­tza gogo­rre­ta­ko lane­ta­ra bide­ratzen dire­la­rik, zein lan esfe­ra sozia­lean egu­ne­ro­ko jar­du­na eskatzen duten beha­rrez­ko lanak bere gain ero­riz). Hala ere, esan beha­rra dago, gizon eta ema­ku­meen arte­ko hie­rar­kian hobe­kun­tzak egon dire­la, egun­go ema­ku­meak pasa den men­de­koak baino esku­bi­de eko­no­mi­ko, sozial eta poli­ti­ko gehia­go ditu. Esa­te­ra­ko, egun­go ema­ku­meak sol­da­ta bat iza­te­ko eta bere bizitza bere kabuz erre­pro­du­zitze­ko auke­ra gehia­go dauz­ka, senar bate­ki­ko depen­den­tzia osoa izan beha­rrik gabe (ema­ku­meak men­pe­ko izan dituen fami­lia ere­du tra­di­zio­na­la bir­pen­tsatze­ko eta aldatze­ko auke­ra ema­ten due­na). Sozia­li­za­zioa­ri dago­kio­nez ere, lehen kaleak eta taber­nak gizo­nen sozia­li­zatze­ko espa­rruak bazi­ren, egun espa­zio mix­to bila­ka­tu dira. Esku­bi­de poli­ti­koei dago­kie­nez, lehen gizo­nez osa­tu­ta­ko agin­te mar­koe­tan egun ema­ku­meen pre­sen­tzia nabar­men han­di­tu da, honek ema­ku­me kon­kre­tu horiei aitor­tza poli­ti­koa ema­ten lagun­tzen die­la­rik.

Hobe­kun­tza horiek, bes­te asko beza­la, ema­ku­mea­ren aska­pen pro­ze­suan aurre­ra­pau­soak izan dire­la age­ri­koa da, eta ez da maka­la izan egun lor­pen hauek edu­kitze­ko ira­ga­nean egin­da­ko lana. Hala ere, gene­ro zapal­kun­tza­ren for­ma alda­ke­tak bes­te­rik ez dira, gene­ro zapal­kun­tza erre­pro­du­zitzen jarrai­tu dadin egin­da­ko apa­rien­tziaz­ko hobe­kun­tzak, ale­gia. Izan ere, ema­ku­mea domi­na­zio asa­la­ria­tuan txer­tatzeak ez du fami­lia nukleo­tik askatze­ko gai­ta­su­nik izan, gehie­ne­tan lanal­di bikoitza supo­sa­tu dio­la­rik. Era berean, ema­ku­me batzuek goi postuak lor­tu iza­nak, ez du ema­ku­mea aska­tu, ema­ku­me iza­tea ez bai­ta ema­ku­me guz­tien aska­pe­na­ren alde ego­tea­ren sino­ni­mo. Hori dela eta, ez du bere posi­zioa oke­rren dau­den ema­ku­meen alde bizia ema­te­ko zer­tan era­bi­li. Hau da, ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza for­maz aldatzen joan da, bai­na ez da inon­dik inora gain­di­tu, pisu hori ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nen­gan isu­riz. Beraz, esan gene­za­ke gene­ro zapal­kun­tza­ren gain­di­pe­ne­ra bidean egi­ten diren lor­pe­nak sis­te­ma kapi­ta­lis­tak asi­mi­la­tu izan ditue­la, esen­tzia ber­di­na man­ten­duz bai­na apa­rien­tzian hobe­kun­tza beza­la aur­kez­tuz. Horre­la, sis­te­ma kapi­ta­lis­tan, ema­ku­me des­ja­be­tuon zaur­ga­rri­ta­su­na bote­re bur­ge­sa inpo­satzen jarraitze­ko meka­nis­mo bila­katzen da.

Finean, bote­re bur­ge­sa kolo­kan ez jar­tzea da egun­go for­ma­zio sozia­la­ren hel­bu­rua, horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren zapal­kun­tzen for­ma alda­ke­tak asu­mi­tuz. Horre­ga­tik, garran­tzitsua deritzo­gu  ema­ku­meak sub­jek­tu azpi­ra­tu gisa sozia­li­za­tua iza­tea­ga­tik jasan behar dituen apa­rien­tziaz­ko domi­na­zio for­mak, honen atzean izku­tatzen diren fun­tzioe­kin lotzea, horrek bes­te zapal­kun­tza batzue­kin elkar­lo­tua ego­tea­ga­tik arti­ku­latzen duen bote­re bur­ge­sa­ri erre­fe­ren­tzia egi­ten dio­la­rik. Bote­re honen oina­rrian dirua­ren meta­ke­tak daka­rren pro­ze­su sozia­len gai­ne­ko era­ba­kitze ahal­me­na dago, eta horre­ga­tik, zapal­kun­tzen for­ma alda­ke­tek zapal­kun­tza hori erre­pro­du­zitzen duen domi­na­zioa kolo­kan jar­tzen ez duten bitar­tean, bote­re bur­ge­sa­ren­ga­tik asi­mi­la­tuak izan­go dira, azken ins­tan­tzian, pro­ze­su sozia­lak ema­ku­meak sub­jek­tu subor­di­na­tu iza­ten jarraitze­ko egi­tu­ra­tu­ko dire­la­rik, ber­ta­tik ete­ki­na ate­ratzen jarrai­tu ahal iza­te­ko.

Todas las “for­mas de apa­ri­ción” tie­nen su “fun­da­men­to ocul­to”. Las pri­me­ras se repro­du­cen de mane­ra direc­ta­men­te expon­tá­nea, como for­mas comu­nes y corrien­tes del pen­sa­mien­to; el otro tie­ne pri­me­ra­men­te que ser des­cu­bier­to por la cien­cia”

Enri­que Dus­sel, 2006[i]

Apa­rien­tziaz­ko for­ma guz­tiek, beraz, bere exis­ten­tzia­ren arra­zoia man­ten­tzen dute ezku­tuan. Gene­ro auziak berak, gizar­tea­ren anto­la­kun­tza­ren oina­rria den kapi­tal-harre­ma­na bera ezku­tatzen du, hau da, kla­seen arte­ko bana­ke­ta. Horren ordez, sexuen arte­ko bereiz­ke­ta sozia­la gain­jar­tzea lor­tzen du, hauen arte­ko etsai­ta­su­na meka­nis­mo ezber­di­ne­kin gara­tuz. Horrek ara­zoa­ren erroa eta ardu­ra desitxu­ratzen ditu, ondo­ren­go plan­te­amen­duei ateak ire­kiz.

Esa­te­ra­ko, gene­ro zapal­kun­tza (bere for­ma guz­tie­tan) gain­ditze­ko eran­tzu­ki­zu­na nor­ba­na­ko­tik garatzea­ren ideia guz­tiz onar­tua dago, guz­tiok bai­tu­gu zer alda­tu, nos­ki.. Hone­kin bai­na, egin beha­rre­ko alda­ke­tak soi­lik nor­be­ra­ren bai­tan dau­de­la uler­tu izan da, alda­ke­ta errea­le­ra­ko bidea nor­ba­na­koak bere kabuz era­ba­kiak har­tzea eta alda­ke­tak egi­tea izan­go balitz beza­la.

Hala, maiz aur­ki ditza­ke­gu ingu­ruan pro­ble­ma­ti­ka baten gain­di­pe­ne­ra­ko bidean apor­ta­zio gisa era­ba­ki indi­bi­dua­lak har­tu dituz­ten per­tso­nak: hara­gia jatea­ri utzi dion lagun bege­ta­ria­noa, alkoho­la eda­tea­ri utzi dion eza­gu­na, bere gor­putze­ko ileak depi­latzea­ri utzi dion nes­ka­la­gu­na, etab. Per­tso­na hauek era­ba­ki indi­bi­dual horiek har­tu eta tin­ko jarraitzeak ekar­pe­na egin deza­ke ingu­ru­koen kon­tzien­tzia­zioan; erre­fe­ren­te bila­katzen dira, gau­zak bes­te modu bate­ra izan dai­tez­kee­la demos­tratzen dute, era­ba­ki horien atzean dau­den pro­ble­ma­ti­kak mahai­gai­ne­ratzen dituz­te eta horien gai­ne­ko haus­nar­ke­tak bul­tza­tu edo­ta zalan­tzak aza­le­ratzen dituz­te.

Era­ba­ki indi­bi­dual horiek, aipa­tu­ri­ko fun­tzioak betetze­ko balio bade­za­ke­te ere, pro­po­sa­men horrek, hain­bat muge­kin topo egi­ten du alda­ke­ta errea­le­ta­ra­ko pro­po­sa­men estra­te­gi­ko moduan plan­te­atzen dire­nean. Alda­ke­ta errea­le­ta­ra­ko irten­bi­dea nor­ba­na­koa­ren ardu­ra­pean uzten denean, ingu­ru­koei indi­bi­dual­ki era­ba­kiak har­tzea eta alda­ke­tak egi­tea exiji­tuz, kon­tuan izan gabe inter­pe­la­tu nahi dugun sub­jek­tua­ren errea­li­ta­tean arau sozial horiek apli­ka­ga­rriak diren, gure kon­tra tal­ka egi­ten dute. Horre­ga­tik, era­ba­ki horiek errea­li­ta­tea­ren ana­li­si kon­kre­tua eta haus­nar­ke­ta kolek­ti­boa behin­tzat gal­de­gi­ten ditu, era­ba­ki horiek denok onar­tu ahal iza­te­ko bal­din­tzak sor­tzea­ren auzia­re­kin bate­ra. Nor­ba­na­koa­ren mora­li­ta­tea­ren ara­be­ra­ko era­ba­ki gisa plan­te­atzeak aitzi­tik, gizar­te­ko alda­ke­ta errea­lak era­gi­te­ko zail­ta­sun nabar­me­nak izan­go ditu.

Era­ba­kiak nor­ba­na­koa­ren ardu­ra­pean uztea­ren hari­ra, maiz entzun izan dugu ere guz­tiok zalan­tzan jarri behar ditu­gu­la ditu­gun pri­bi­le­gioak eta horiek aldatze­ko neu­rriak har­tu, bakoitzak bereak alda ditzan: ema­ku­me aza­lez zuri­koak etor­ki­nen aurrean edo­ta bes­te etnie­ta­koen aurrean ditu­gu­nak, gizon zuriek ema­ku­me zurie­ki­ko dituz­te­nak, edo­ta ema­ku­me bur­ge­sek des­ja­be­tue­ki­ko dituz­te­nak. Arti­ku­lu honen hel­bu­rua pri­bi­le­gioen haus­nar­ke­tan okatzen ez abda ere, garran­tzitsua iru­ditzen zai­gu hauen ingu­ru­ko ondo­ren­go apun­teak mahai­gai­ne­ratzea. Pri­bi­le­gioak lan­gi­le kla­sea mai­la­ka­tua man­ten­tze­ko bote­re kuo­tak beza­la uler­tu­ta, lan­gi­le kla­se­ko kide batzuk bes­te batzue­ki­ko bal­din­tza hobea­goak iza­tea ahal­bi­detzen dute; izan jaio­te­rria herrial­de kapi­ta­li­sa aurre­ra­tua iza­tea­ga­tik, ekoiz­pen pro­ze­suan bal­din­tza dui­nak dituen fami­lian jaio iza­na­ga­tik, bio­lo­gi­ko­ki sexu jakin bate­kin jaiotze­ra­koan gene­ro rol batzuk iza­tea­ga­tik, etab. Pri­bi­le­gio horiek sozia­li­za­zio ezber­di­ne­ta­ra bide­ratzen gai­tuz­te, kla­se bata­su­ne­ra­ko kon­tzien­tzia eki­di­nez. Hala ere, kla­se bur­ge­se­ko kideek dituz­ten pri­bi­le­gioak ez dira lan­gi­le kla­se­ko kideok ditu­gu­ne­kin kon­pa­ra­ga­rriak, hauek (kla­se jabe­du­nek) bote­re eko­no­mi­ko, sozia­la eta poli­ti­koa duten hei­nean, pri­bi­le­gioen oso­ta­su­na­ren gai­ne­ko era­ba­ki­me­na dute. Hor­taz, haien bote­re posi­zioa man­ten­du ahal iza­te­ko beha­rrez­koak diren opre­sio moda­li­ta­te oro sor­tu­ko dituz­te, bana­ke­ta sozia­la eten­ga­be ber­ma­tuz. Era berean, opre­sio horien kon­tra­ko ideo­lo­giak ere honen par­te­tik bul­tza­tuak izan­go dira, guz­tiz kapi­ta­lak asi­mi­la­tuak, haien pri­bi­le­gioen deu­sez­ta­pe­na erreal­ki lor­tze­ko poten­tzia­la duten teo­riak ez gai­len­tze­ko asmoz.

Orain arte esan­da­koa­re­kin gene­ro zapal­kun­tzak egun har­tzen duen for­ma­ren ideia oro­kor bat egin deza­ke­gu, bai­ta honen aurrean egi­ten diren plan­te­amen­duek duten inpli­ka­zioa ere. Modu labu­rrean ondo­ren­go ondo­rioak ate­ra ditza­ke­gu:

  • Azke­ne­ko men­dee­tan ema­ku­mea­ren egoe­rak izan duen bila­kae­ra iku­si­ta, egun esku­bi­de gehia­go ditu­gu­la antze­man deza­ke­gu, bai­na horrek ez du esan nahi askea­goak gare­nik, bote­re bur­ges horren guz­tiz men­pe­ko iza­ten jarraitzen bait dugu. Hau da, apa­rien­tzian alda­ke­tak egin diren arren, ema­ku­meon zapal­kun­tza ez da inodik inora gain­di­tu eta ema­ku­me lan­gi­leok sub­jek­tu azpi­ra­tu iza­ten jarraitzen dugu.

  • Ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza man­ten­tzea fun­tzio­na­la zaio egi­tu­ra sozia­lean bote­rea duen kla­sea­ri. Izan ere, bur­ge­siak ete­kin eko­no­mi­koa ate­ra dezan mai­la ezber­di­ne­tan azpi­ra­tu­ta­ko sub­jek­ti­bi­ta­teak behar ditu. Ema­ku­meon kasuan, aurre­tik zeto­rren sexua­ren ara­be­ra­ko des­ber­di­na­ta­su­na sub­su­mi­tu zuen, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bereiz­ga­rria den ema­ku­meon lan inda­rra deba­lua­tuz ete­kin eko­no­mi­koa han­ditze­ko.

  • Orduan zer­ta­ra­ko apa­rien­tziaz­ko alda­ke­tak? Azken hamar­ka­de­tan lan han­dia egin da ema­ku­meen­ga­na­ko zapal­kun­tza auzi­tan jar­tze­ko eta sub­jek­tu honen posi­zioa hobetzen joa­te­ko. Honen aurrean, era­ba­ki­men eko­no­mi­ko eta sozia­la dute­nak neu­rriak har­tu beha­rrean egon dira, hori bai, beti ere honen oina­rria kolo­kan jarri gabe. Horre­la, egin­da­ko apa­rien­tziaz­ko alda­ke­tak balia­tu izan dituz­te kon­tsu­mis­moa sus­tatze­ko, sexu aska­ta­su­na­ren sines­me­na­ren bitar­tez hiper­se­xua­li­za­zioa indar­tze­ko, aske iza­tea­ren sines­men fal­tsua edu­kitze­ko eta modu hone­tan gene­ro zapal­kun­tza­ren oina­rri errea­laz hain­bes­te ez kez­katze­ko. Beraz, egun borro­ka­tu beha­rre­ko erre­for­mek bote­re bur­ge­sa izan behar dute opun­tu eta bide horri estra­te­gi­ko horre­tan txer­ta­tu­ta­ko pau­su tak­ti­koa izan behar dute.

  • Ema­ku­meen posi­zioa hobetze­ko alda­ke­tak plan­te­atzen jarraitzea ezin­bes­te­koa da, bai­na hauek ezin dira nor­ba­na­koa­ren ardu­ra­pen soi­lean ero­ri, alda­tu nahi den sub­jek­tua ez bai­ta nor­ba­na­koa bera, sub­jek­tu kolek­ti­boa bai­zik. Hor­taz, alde bate­tik, kolek­ti­boa­ren alda­ke­ta­ra­ko gai­ta­su­nen azter­ke­ta egin behar da eta bes­te­tik, arau sozia­la modu kolek­ti­boan onar­tua iza­te­ko bal­din­tzak sor­tu behar dira.

[i]Enri­que Dus­sel, (2006). KATEGORIE. Hemen­dik esku­ra­tua:

https://​mar​xis​mo​cri​ti​co​.files​.word​press​.com/​2​0​1​1​/​1​0​/​k​a​t​e​g​o​r​i​e​.​pdf



Sour­ce link

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *