HARREMAN SOZIALEN ALDAKETEZ ETA INDARKERIA MATXISTAZ – ITAIA

“Beti izan da, eta beti izan­go da.” Baiez­ta­pen hori akats sako­na da. Horren fal­tsu­ta­su­naz kon­tu­ratze­ko, ira­ga­ne­ko jen­dea nola bizi zen ira­kur­tzea bes­te­rik ez dugu, eta bereha­la ikus­ten dugu nola dagoen dena alda­ke­ta­ren men­pe, eta nola ez dagoen ez ohi­tu­ra­rik, ez era­kun­de poli­ti­ko­rik, ez mora­lik, fin­ko eta aldae­zin man­ten­tzen denik.
Alek­san­dra Kollon­tai, 1920

Bizi garen for­ma­zio sozia­laz ari gare­nean, argi dago ez ditue­la his­to­rian zehar eta leku guz­tie­tan ezau­ga­rri eta for­ma ber­di­nak har­tu. Gizar­te bur­ge­sa­ri dago­kio­nez, honen sorre­ran gizar­te feu­da­le­ko ezau­ga­rrien arras­toak zeu­den lana­ren anto­la­ke­tan eta kul­tu­ran, eta ez dute zeri­ku­si­rik gaur egun­go gizar­tean ditu­gu­ne­kin. Aldi berean, esan gene­za­ke, for­ma­zio sozial bate­ko harre­man sozia­lak ez dire­la puruak. Hau da, bes­te for­ma­zio sozial batzue­ta­ko arras­toe­kin edo eto­rri­ko dire­nen espe­ri­men­ta­zio for­me­kin elkar­bi­zi dira.

Cin­zia Arruz­zak esan beza­la, “gene­ro zapal­kun­tza kapi­ta­lis­moa­ren aurre­ra­go­tik exis­titzen bazen ere, honek ez du esan nahi ondo­ren [gene­ro zapal­kun­tzak] har­tzen dituen for­mak ber­di­nak dire­nik.”i Gizar­te bur­ge­sa­ren sorre­ran, gizar­te aurre-kapi­ta­lis­te­ta­ko sexuen ara­be­ra­ko des­ber­din­ta­sun sozia­lak eta horrek har­tzen zituen for­ma hie­rar­ki­ko eta bio­len­to­ak bir­mol­da­tu ziren, jen­dar­tean harre­man­tze­ko kodeak bir­mol­da­tu ziren beza­la. Gene­ro zapal­kun­tza, hasie­ra-hasie­ra­tik, nabar­men onu­ra­ga­rria zitzaien kla­se gisa osa­tu berri ziren jabe­du­nei. Hala, aurre­ko men­dee­ta­tik zeto­rren ema­ku­meen subor­di­na­zioa kapi­ta­la­ren zikloan sub­su­mi­tu zen, honen gizar­te anto­la­ke­tan fun­tzio kon­kre­tu bat betez, eta ema­ku­me lan­gi­leak zapal­tze­ko for­mak eta tres­nak egu­ne­ra­tuz.

Ema­ku­meen gai­ne­ko zapal­kun­tzak bete dituen fun­tzioak, hor­taz, alda­ko­rrak izan dira, gara­pen sozia­la­ren ara­be­ra­koak, his­to­riak mol­da­tuak. Badi­ra, hala ere, zapal­kun­tza egi­ka­ritze­ko for­ma kon­kre­tu batzuk kons­tan­te­ak izan dire­nak, indar­ke­ria sexua­la adi­bi­dez. Bortxa­ke­ta neu­rri her­tsatzai­lea izan da ema­ku­meen­tza­ko jabetza pri­ba­tua­ren his­to­rian zehar. Ger­da Ler­ner antro­po­lo­goak antzi­na­ro­ko eskla­butzaz zera dio: “terro­rea eta indar­ke­ria fisi­koak, per­tso­na askeak eskla­bu bihur­tze­ko pro­ze­suan fun­tsez­ko osa­gaiak zire­nak, kasu feme­ni­noan bortxa­ke­ta­ren for­ma har­tu zuten. Bortxa­ke­ta­ren bidez fisi­ko­ki azpi­ratzen zituz­ten ema­ku­meak; haur­dun gera­tu ondo­ren, haien jabeei psi­ko­lo­gi­ko­ki lotu­ta gel­di­tu­ko ziren [umea sal­batze­ko espe­ran­tza dela eta].”ii Men­deak aurre­ra egin­da, Ange­la Davi­sek AEB­ta­ko eskla­bu bel­tzez “bal­din eta pro­betxu­ga­rria bazen [eskla­bo-jabeen­tza­ko] ema­ku­me eskla­boak esplo­tatzea gizo­nak bali­ra beza­la, orduan, gene­ro­rik ez balu­te beza­la tra­tatzen zituz­ten; bes­tal­de, soi­lik ema­ku­meei zego­kien gisan esplo­ta­tu, zigor­tu eta zapal­du bazitza­ke­ten, bada, orduan, ema­ku­mea­ren rolean gil­tza­petzen zituz­te­la”iii aipatzen du. Gaur egu­ne­ra eto­rri­ta, femi​ni​ci​dio​.net web­gu­nean jaso dute­nez, 2019 urtean Espai­niar Esta­tuan erail­da­ko ia 100 ema­ku­mee­ta­tik hiru pros­ti­tu­tak ziren, eta erail­ke­ta­ren arra­zoia bortxa­ke­ta ins­ti­tu­zio­na­li­za­tu hori zen kasu batean behin­tzativ.

Kasuan kasu, sexu indar­ke­riak fun­tzio des­ber­di­nak bete izan ditu for­ma­zio sozial bakoitzean. Alde bate­tik, antzi­na­roan, tri­buen arte­ko gerra­ren ostean, tri­bu gal­tzai­le­ko ema­ku­meak harra­pa­ki­na­ren (botín) par­te iza­nik, gal­tzai­leak umi­liatzea eta haien oho­rea lai­dotzea lor­tzen zen. Bes­te alde­tik, XIX. men­dea­ren hasie­ran eskla­buen sale­ros­ke­ta legez debe­ka­tu ostean, ema­ku­meak bortxa­tuz –edo bortxa­tu-ara­ziz– eskla­bu zire­nen ondo­ren­gotza ber­matzen zen, hau da, eskla­bu-jabeen esplo­tatzai­le egoe­ra man­ten­tzea. Susan Brown­mi­lle­rren hitze­tan ema­ku­me bel­tzen ugal­ke­ta-sis­te­ma­ren gai­ne­ko kon­tro­lak eskla­boen “eten­ga­be­ko hor­ni­kun­tza” eka­rri zuen.v Azke­nik, gizar­te bur­ge­sak gaur egun duen gara­pen pro­duk­ti­bo eta kul­tu­ra­la­ren mai­la ain­tzat har­tu­ta, pros­ti­tu­zioak ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nen (Eus­kal Herrian batez ere migran­te­ak edo­ta transak) esplo­ta­zio­tik esku­ra­tu­ta­ko moz­ki­na esku­ratzea eta sozial­ki ema­ku­mea­ren gor­putza­ren objek­ti­bi­za­zioa –fetitxi­za­zioa esan gene­za­ke, gur­tze objek­tu eta mer­kan­tzia izae­ra due­la eta– arautzea eta nor­ma­li­zatzea lor­tzen du.

Zer esa­nik ez, men­de bat atze­ra egi­ten badu­gu: for­dis­moa­ren arra­kas­ta­ren bal­din­tza gisa sor­tu­ta­ko fami­lia ere­dua­ren eta etxe­ko-andre figu­ra­ren mol­da­ke­tan indar­ke­ria sexua­lak izan­da­ko pape­raz, erli­jio kris­taua­ren arauen bai­tan beti ere, lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­meei beraien sena­rren sexu gri­na asetzea exi­gitzen baitzitzaien. Horrez gain, garai­ko sines­men eta ohi­tu­rek herrial­de indus­tria­li­za­tue­ta­ko ema­ku­me des­ja­be­tuei atxi­ki­tu ziz­kie­ten zain­tzai­le enpa­ti­ko eta irra­zio­na­len ezau­ga­rriak natu­ra­li­zatzea­ren ondo­tik, etxe barrue­tan osten­du­ta gera­tu ziren. Hala, ber­tan egi­ten zituz­ten lan­gi­le kla­sea­ren erre­pro­duk­zio lan asko eta asko­ren kos­tuak aurrez­ten zituen bur­ge­sia jaio­be­rriak: lan­gi­le­ria­ren erre­pro­duk­zio bio­lo­gi­koa­re­nak eta hezi­ke­ta­re­nak esa­te­ra­ko. Ema­ku­me lan­gi­leen sena­rra­re­ki­ko derri­gor­ta­sun sozia­la beraz, ez zen ausaz­koa, moral kris­taua­ren apa­rien­tzia har­tzen zuen inpe­ra­ti­bo eko­no­mi­koa bai­zik, ekoiz­pen modu kapi­ta­lis­ta­ren exijen­tzia.

Era berean, sexu indar­ke­riak, honen kon­tra anto­la­tu­ri­ko mugi­men­du zabal baten his­to­ria utzi digu mahai­gai­nean. Luze eta sakon lan­du­ta­ko gaia izan da hau, batez ere auto­re eta mugi­men­du femi­nis­ten par­te­tik. Horren labur­pen eta ondo­rio dugu hurren­go azal­pe­na:

Ilus­tra­zioa­ren has­ta­pe­ne­tan, gara­pen tek­ni­ko eta zien­ti­fi­koa­ri esker, tra­di­zio eta sines­me­nei arra­zio­nal­ta­su­na gai­len­du zitzaien pen­tsa­men­du korro­te berria­ren esku­tik. Hez­kun­tzak eta esku­bi­dee for­ma­lek garran­tzia han­dia har­tu zuten, eta sona han­dia du 1791eko Olym­pe de Gou­ges-en hiri­tar­ta­su­na­ren alde­ko adie­raz­pe­nak, ema­ku­me eta gizo­nek esku­bi­de ber­be­rak izan behar zituz­te­la jasotzen zue­nakvi, esa­te­ra­ko.

XIX. men­dean zehar alda­ke­ta sozial han­diak eman ziren for­ma­zio sozial kapi­ta­lis­ta­ren gara­pe­nean, ema­ku­me lan­gi­leen masak sol­da­ta­pe­ko lanean hasi ziren eta ema­ku­me bur­ge­sa etxe­ko lane­ta­ra bide­ra­tua izan zen. Horrek ema­ku­me bur­ge­sen sumin­du­ra eta anto­latze­ko nahia era­gin zituen, sufra­gis­ten mugi­men­dua­ri bide ema­nez. Fami­lia pro­le­ta­rioei dago­kie­nez, Engel­sek hauen bai­tan erro­tu­ta­ko ema­ku­meen aur­ka­ko basa­ke­ria aipa­tuvii aurre­tik, Flo­ra Tris­tá­nek adie­ra­zi zuen “ger­tu­tik iku­si behar zire­la lan­gi­le kla­se­ko etxe horiek (batez ere txa­rre­nak), sena­rrak pai­ratzen duen zori­gaitza, ema­ku­meak jasa­ten duen sufri­men­duaz ideia bat iza­te­ko. Gaitzes­pe­nak, irai­nak, kol­peak, nega­rrak eta etsi­pe­na” aipa­tu zituen beza­la, horiek saihes­te­ko nes­ken hez­kun­tza­ren alde ager­tu zen, lan­gi­le kla­se osoa­ren hobe­kun­tza eka­rri zue­la sinetsiz.viii Zen­bait akti­bis­ta eta idaz­lek ezkon­tzak kla­se ertai­ne­ko ema­ku­me inge­le­sen­tza­ko era­gi­ten zuen men­de­ra­kun­tza sala­tu zutenix garai har­tan, ema­ku­me ezkon­duen babes­ga­be­ta­su­na eta azpi­ra­ke­ta nabar­men­du zituz­te­la­rik. Sufra­gis­tak ere batu ziren alda­rri har­ta­ra eta ezkon­tza pro­ble­ma­ti­za­tu zuten. Adi­bi­dez alkoho­la­ren kon­tsu­moa­ren kon­tra ager­tu ziren, honek biko­teen bai­ta­ko ema­ku­meen kon­tra­ko indar­ke­rian zuen pape­ra aza­le­ra­ziz.

XX. men­de­ko hasie­ra­ko boltxe­bi­keek Erru­sia­ko ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­rien egoe­ra negar­ga­rria­ren aurrean, hain­bat pro­po­sa­men poli­ti­ko jarri zituz­ten martxan ema­ku­meen zapal­kun­tza­ri aurre egin asmozx. Horien artean aipa­ga­rrie­nak, ema­ku­mea etxe­ko iso­la­men­du­tik ate­ratze­ko egi­ni­ko kolek­ti­bi­za­zio pro­po­sa­me­nak, honen par­te har­tze poli­ti­ko eta sozia­la ber­matzen zuten lege eta bal­din­tzak. Ema­ku­meen kon­tra­ko indar­ke­ria des­ager­tu asmoz, alda­rri­ka­pen des­ber­di­nei lotu­ta­ko hain­bat alda­ke­ta poli­ti­ko gau­za­tu zituz­ten boltxe­bi­keek. Horre­la, meta­tu­ta­ko bote­rea­ri esker, kla­se kon­tzien­tzia­ren zabal­pe­na­ren esku­tik aurre­ra­pen mate­rial eta kul­tu­ra­lak lor­tu zituz­ten ema­ku­meak iraul­tza­ren sub­jek­tu inte­gral izan zite­zen, esta­tu sozia­lis­ta­ko esku­bi­de for­mal eta erreal guz­tien jabe. Adi­bi­dez, 1917ko aben­dua­ren 18an onar­tu­ta­ko dibor­tzioa­ren legeak, ema­ku­meei beraien gizo­nen­gan­dik banatze­ko auke­ra eskain­tzen zien bi aste­ko epean asko jota, Alek­san­dra Kollon­tai­ren hitze­tan.xi

Bes­tal­de, ema­ku­me neka­za­riak base­rrie­ta­ra lotzea era­gi­ten zuen jabetza for­ma pri­ba­tua­ren kri­ti­ka gogo­rra gara­tu zuten, eta eska­la txi­ki­ko neka­za­ritzak erli­jioa­ren heda­pen eta errotzean ahal­bi­detzen zue­la adie­ra­zi. Hor­ta­ra, neka­za­ritza­ren kolek­ti­bi­za­zioak alda­ke­ta kul­tu­ra­lean eka­rri­ko zituen onu­rak argu­dia­tu zituz­ten, ema­ku­me neka­za­rien iso­la­men­dua­re­kin, eta haien gai­nean sena­rrak zuen indar­ke­ria era­blil­tze­ko auke­ra­re­kin amaitze­ko bidea ire­kiz.xii Pros­ti­tu­zioa­ri dago­kio­nezxiii, lan­gi­le kla­se osoa­ren gaitz gisa jorra­tu zen, zuze­nean ema­ku­me lan­gi­le guz­tiei era­gi­ten zie­na. Horre­kin amaitze­ko pun­tu anitz asko jasotzen zituen plan­te­amen­duak gara­tu ziren: ema­ku­meen sol­da­ta baxuek ema­ku­meak pros­ti­tu­zio­ra jotzea era­gi­ten zue­nez, haien lane­ra­ko tek­ni­ka eta abi­le­ziak garatze­ko pro­gra­mak; ema­ku­me masa zaba­len­gan kla­se kon­tzien­tzia heda­tu eta komu­nis­moa­ren erai­kun­tzan lerro­katzea; depar­ta­men­tuen arte­ko elkar­la­na bul­tzatzea, esa­te­ra­ko etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matze­ko ema­ku­me iritsi berriei herriz herri; sexu-hezi­ke­ta aldatzea…

Biga­rren ola­tu femi­nis­ta­ra sal­to egin­da, 60. hamar­ka­da­ko egoe­ra sozio­po­li­ti­ko azto­ra­tua oso eman­ko­rra izan zen anti-sis­te­ma gisa izen­da­tu­ta­ko borro­ke­tan eta ekoiz­pen teo­ri­koan. Femi­nis­moa­ri dago­kio­nez, ema­ku­me sozia­lis­ta eta bel­tzek gene­roa­ren, arra­za­ren eta kla­sea­ren ingu­ru­ko iker­ke­tak, ezta­bai­dak eta pro­po­sa­men poli­ti­koak gara­tu zituz­ten.xiv Bes­tal­de, femi­nis­mo erra­di­ka­lak patriar­ka­tua­ren kon­tzep­tua lan­du zuen; horren bidez, sexu-gene­roan oina­rri­tu­ta­ko eta bes­te domi­na­zio-sis­te­me­ki­ko inde­pen­den­tea zen domi­na­zio-sis­te­ma bat zegoe­la espli­zi­tu egin zuten, Ana de Migue­len hitze­tan.xv Ema­ku­meen zapal­kun­tza­ren kon­tzep­tua­li­za­zio berri bat gara­tu zuten horre­la, bes­teak bes­te, Kate Mille­tek, Sexual Poli­tics lana­ren egi­leak, eta aurrez aipa­tu dugun Brown­mi­lle­rrek. Mar­ko teo­ri­ko horre­ta­tik abia­tu­ta per­tso­na­la poli­ti­koa da alda­rria pla­za­ra­tu zuten femi­nis­ta erra­di­ka­lek. Aurre­ko korron­teei jarrai­ki, ema­ku­meak gizar­tean bar­ne­ratze­ko nahia ager­tu zuten, dis­kri­mi­na­zio posi­ti­boa eta kuo­tak beza­la­ko pro­po­sa­me­nak mahai­gai­ne­ra­tuz. Horrez gain, alda­ke­ta kua­li­ta­ti­bo bat eka­rri zuen korron­te berri hark, espa­zio pri­ba­tua­ren pro­ble­ma­ti­za­zio eta poli­ti­za­zioa, hain zuzen ere. Horren esku­tik, etxe barrue­tan ema­ten zen ema­ku­meen kon­tra­ko indar­ke­ria, iso­la­tua eta ema­ku­me ahu­len ezau­ga­rria baino, egi­tu­raz­koa zela adie­ra­zi zuten. Horren aurrean, auto-eza­gutza alda­rri­ka­tu zuten, eta hain­bat zer­bitzu “ez-patriar­kal” gara­tu zituz­ten, gine­ko­lo­gia, tra­tu txa­rrak jasan­da­ko ema­ku­meen­tza­ko egoitzak edo­ta haur­tzain­de­giak, esa­te­ra­ko.

XX. men­de­ko amaie­ra­ri so egi­ten badio­gu, bi ezau­ga­rri azpi­ma­rra­tu ditza­ke­gu kla­se ertai­ne­ko ema­ku­meen egoe­raz. Bate­tik, ema­ku­mea esku­bi­de oso­ko hiri­tar gisa­ra egi­ka­ri­tu zen: mai­la guz­tie­ta­ko hez­kun­tza jasotze­ko, sol­da­ta­pe­ko lanean aritze­ko eta ins­ti­tu­zioe­tan par­te har­tze­ko esku­bi­deak esku­ra­tu zituen. Ema­ku­meen kon­tra­ko indar­ke­ria­ri aurre egi­te­ko legeak eta auzi pena­lak gara­tu ziren. Horren adi­bi­de dugu Espai­niar Esta­tu­ko 1/​2004 Gene­ro indar­ke­ria­ren aur­ka­ko babes oso­ra­ko neu­rriei buruz­ko Lege Orga­ni­koa. Bes­te­tik, femi­nis­moa aka­de­mia­ra iritsi zen, bes­te mugi­men­du sozia­lak iritsi ziren beza­la. Ema­ku­me- edo­ta Gene­ro-ikas­ke­tak bider­ka­tu egin ziren uni­ber­tsi­ta­tee­tan. Iraul­tza sozia­lis­ten gain­behe­ra­re­kin bate­ra agor­tutzat eman zen mar­xis­moa errea­li­ta­tea azter­tu eta eral­datze­ko tres­na gisa, eta bes­te­la­ko teo­ria eta meto­do­lo­giak gara­tu ziren. Pos­mo­der­nis­moa­ren esku­tik, ideal ilus­tra­tuen sub­jek­tu auto­no­mo­ren agor­pe­na ira­ga­rri zen, eta bes­te­la­ko plan­te­amen­duak garatze­ko auke­rak ire­ki ziren, inter­sek­zio­na­li­ta­tea­re­na edo­ta gene­roen per­for­ma­ti­bi­ta­tea­re­nak adi­bi­dez, femi­nis­moa­ri lotu­ta­ko bi aipatzea­rren.

Ongi­za­te Esta­tua­ren gain­behe­ra­rar­te baketsua ziru­dien gizar­te kapi­ta­lis­tan, bai­na, ez zen ema­ku­meen kon­tra­ko indar­ke­ria­re­kin bukatze­ko bitar­te­koe­kin asma­tu, are gutxia­go peri­fe­ria­ko herrial­dee­tan. Gaur gaur­koz, men­de­bal­de­ko gizar­tee­tan ema­ten ari den kla­se ertai­na­ren desin­te­gra­zioa­ren esku­tik, gai­ne­ra, ema­ku­me pro­le­ta­rioen kon­tra­ko indar­ke­ria kua­li­ta­ti­bo­ki area­gotzen ari da eta sek­to­re sozial hau kuan­ti­ta­ti­bo­ki han­ditzen. Poli­ti­ka inter­kla­sis­ten porro­ta bizitzen ari garen hone­tan, bai­na, indar­ke­ria horren area­gotze eta iku­sa­raz­tea­ren ondo­rioz, honi aurre egi­te­ko pro­po­sa­me­nak garatze­ko auke­ra ager­tu zai­gu. Izan ere, fro­ga­tutzat eman deza­ke­gu poli­ti­ka horien inefi­ka­zia, batez ere ema­ku­me lan­gi­leon gai­ne­ko indar­ke­ria eta zapal­kun­tzak gizar­te bur­ge­sean betetzen dituen fun­tzioak albo­ra­tu bai­ti­tuz­te. Area­go, ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza bur­ge­sia­ren bote­rea­ren estruk­tu­ra­ren par­te den gene­ro pro­ble­ma­ti­ka­ren ondo­rio gisa ager­tzen zai­gu.

Ez gaitza­te­la, hor­taz, his­to­rian zehar ema­ku­meak zapal­tze­ko, zau­ritze­ko, bortxatze­ko eta erail­tze­ko moduek itsu­tu. Espe­rien­tzia his­to­ri­ko­tik, nos­ki, ira­kas­pen poli­ti­koak ate­ratzen jarrai­tu behar dugu, espe­rien­tzia honen aku­mu­la­zio­rik gabe, gaur ez gina­te­ke eta hemen egon­go. Horrek aldiz, ezin gai­tu ira­kur­ke­ta his­to­ri­koe­ta­ra muga­tu. Ema­ku­me lan­gi­leon egun­go egoe­ra ana­li­za­tu eta gal­de­ra ikus­pu­tu ego­ki­tik for­mu­latzen asma­tu behar dugu. Beraz, segi deza­gun iker­tzen gaur egun ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza ahal­bi­detzen dituz­ten auke­rak zein­tzuk diren, asetzen dituen intere­sak nore­nak eta zein har­tzen dituen for­mak. Nola ez, indar­ke­ria horre­kin amaitze­ko estra­te­gia zein den gara­tu deza­gun, eta prak­ti­ka­ra sal­to egi­te­ko gure tak­ti­ka disei­na deza­gun.

ii Ger­da Ler­ner. (1986). La crea­ción del patriar­ca­do. Iru­ñea: Kata­krak.

iii Ange­la Davis. (1981). Ema­ku­meak, arra­za eta kla­sea. Donos­tia: Elkar.

v Susan Brown­mi­ller. (1975). Against Our Will. Men, Women and Rape. New York: Ballan­ti­ne Books.

vi Olym­pe de Gou­ges. (1791). Ema­ku­mea­ren eta Ema­ku­mez­ko Herri­ta­rra­ren Esku­bi­deen Adie­raz­pe­na.

xv Ana de Miguel. (2015). Neo­li­be­ra­lis­mo Sexual. El mito de la libre elec­ción. Madril: Edi­cio­nes Cáte­dra.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *