Itaiak (ema­ku­me sozia­lis­ten sarea) bat egi­ten du 30ko gre­ba deial­dia­re­kin

Ira­ku­ker­ta honen bitar­tez ITAIA-ko kideok urta­rri­la­ren 30ean buru­tu­ko den Gre­ba Oro­ko­rre­ra batzen gare­la adie­ra­zi nahi dugu. Lan­gi­leon bizi bal­din­tzak eten­ga­be oke­rre­ra doaz bizi dugun kri­si tes­tuin­gu­ruan. Zer esa­nik ez, sis­te­ma kapi­ta­lis­tan sub­jek­tu azpi­ra­tuok bizi dugun egoe­ra orain­dik ere laz­ga­rria­goaz.

Ema­ku­me lan­gi­leok, eko­no­mi­ko­ki deba­lua­tu­ri­ko eta kul­tu­ral­ki zapal­du­ta­ko sub­jek­tuak gara. Hori egun bizi dugun lan­gi­leon kon­tra­ko ofen­tsi­ba berrian kokatzen badu­gu, alde bate­tik, esplo­ta­zio gero eta kua­li­fi­ka­tua­go baten bik­ti­ma gare­la atze­man deza­ke­gu: lan par­tzia­lak, kon­tra­tu­rik gabe, egoe­ra mise­ra­blee­tan… eta gai­ne­ra, hori fami­lian inpo­sa­tuak izan zaiz­ki­gun lane­kin bate­ra­ga­rri egin beha­rrean gau­de. Bes­te­tik, pro­le­ta­ri­za­zio pro­ze­suak bio­len­tzia matxis­ta­ren gora­ka­da­ra­ko bal­din­tzak sor­tu ditue­la ikus gene­za­ke. Gai­ne­ra, iso­la­men­du sozia­lak, lan kar­gak eta sozia­li­za­zio azpi­ra­tuak, poli­ti­ko­ki subor­di­na­tu­rik man­ten­tzen gai­tu.

Egoe­ra horren aurrean, beha­rrez­koa eta urgen­tziaz­koa ikus­ten dugu oro­ko­rrean lan­gi­le kla­sea­ren eta kon­kre­tu­ki ema­ku­me lan­gi­leon lan eta bizi bal­din­tzen hobe­kun­tzen alde­ko alda­rriak inoiz baino gehia­go kon­tuan iza­tea. Horien artean hurren­goak azpi­ma­rra­tu nahi geni­tuz­ke:

  • Lan ber­di­na­ren­ga­tik sol­da­ta ber­di­na lemaz hara­ta­go, sol­da­ta arra­ka­la­ren aurrean, per­tso­na guz­tien­tza­ko bizi bal­din­tza ber­di­nak exijitzen ditu­gu.
  • Erre­pro­duk­zio­ra­ko beha­rrez­koak diren eta mer­kan­ti­li­za­tu gabe dau­den lanen sozia­li­za­zio kolek­ti­boa alda­rri­katzen dugu.
  • Bio­len­tzia matxis­ta­ren aurrean figu­ra dizi­pli­na­rioak sei­na­la­tu eta haue­kin amaitze­ko meka­nis­mo era­gin­ko­rren sorre­ra gal­de­gi­ten dugu.

Hala ere, alda­rri horiek lor­tze­ko pro­po­satzen diren bideo­rriak dira garran­tzia har­tzen dute­nak. Horre­ga­tik, guk estra­te­gia pro­le­ta­rioa­ren alde­ko apus­tua egi­ten dugu: domi­na­zio for­ma oro gain­ditze­ko hel­bu­rua duen proiek­tu estra­te­gi­koa­ren alde, hots, Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren alde.

Hori gara­tu ahal iza­te­ko, bere­bi­zi­koa deritzo­gu lan­gi­leon inde­pen­den­tzia poli­ti­koa oina­rri iza­tea, gure intere­sen alde borro­katze­ko ber­me baka­rra dela argi gera­tu bai­ta. Horre­ga­tik, gene­ro zapal­kun­tza ere, bote­re bur­ge­sa­ri for­ma anta­go­ni­koan lan­du beha­rre­ko lan ildoa dugu, ema­ku­me lan­gi­leon beha­rrak oina­rri iza­nik. Era berean, kapi­ta­lak lan­gi­leon bai­tan sor­tzen dituen mai­la­katze sozia­len aurrean, kla­se bata­su­na berres­ten dugu.

Hau posi­ble izan dadin, beha­rrez­koa dugu pro­le­tar­goa eta kon­kre­tu­ki ema­ku­me lan­gi­lea akti­bo mili­tan­te bila­katzea eta beraz, garran­tzi bere­zia du gaur­koan, horre­ta­ra­ko gai­ta­su­na izan­go duen anto­la­kun­tza eta mobi­li­za­zio ere­dua erdies­tea. Beraz, alda­rri zerren­dak egi­te­tik hara­ta­go, horiek gau­za­ga­rri bihur­tze­ko pro­ze­su kon­kre­tuak defi­nitzea­ri ekin behar dio­gu, horrek eskatzen dituen tres­nak sor­tzea lehe­netsiz.

Hori dela eta, ITAIA-ko kideok gre­ba oro­ko­rre­ra batu eta hurren­go mobi­li­za­zioe­ta­ra dei egi­ten dugu:

Donos­tia: 11:15etan aula­rio­pe­tik

Bil­bo: 11:45etan La Casi­lla­tik

Gas­teiz: 11 :30etan Rafa pla­za­tik

Iru­ñea: 12:00etan San Fran­tzis­ko pla­za­tik

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *