1909ko urta­rri­la­ren 28an AEB­ko oku­pa­zioa amai­tu zen Kuban. Otsai­la­ren 1ean tro­pa yan­kiak irla­tik alde egi­ten hasi ziren …

1909ko urta­rri­la­ren 28an AEB­ko oku­pa­zioa amai­tu zen Kuban. Otsai­la­ren 1ean tro­pa yan­kiak irla­tik alde egi­ten hasi ziren eta api­ri­la­ren 1ean azke­ne­ko tro­pek han­ka egin zuten. Hala ere, Guan­ta­na­mo AEBn men­pe gera­tu zen gaur­daino.

AEBk itsa­son­tzi-basea jarri zuten 1903ko ekai­na­ren 2an Guan­ta­na­mon haren koka­pen estra­te­gi­koa­ga­tik eta Itsa­son­tzi Esta­zioe­ta­ra­ko Alo­kai­ruen Hitzar­me­na balia­tu­ta. Hitzar­men hori Platt Zuzen­ke­tan du oina­rria. Azke­ne­ko hori AEBk Kuba­ko kons­ti­tu­zioa­ri atxi­ki zio­ten zuzen­ke­ta da, zei­na­ren ara­be­ra AEBk Kuba­ri lurral­de­koak zein eko­no­mi­koak ziren kon­tze­sioak inpo­sa­tu ziz­kio­ten. Oro har, Kuba­ko buru­ja­betza murriz­ten zituz­ten esku­bi­deak bere­ga­na­tu eta neu­rriak inpo­sa­tu zituz­ten AEBk.

1898an Espai­na­ren men­pean zeu­den azke­ne­ko kolo­niek euren aska­pe­na lor­tu zuten, tar­tean Kuba. 1902ko maiatza­ren 20an Kuba­ko Erre­pu­bli­ka alda­rri­ka­tu zen. Hala ere, Kuba AEBen oku­pa­zio­pean jarrai­tu zuen eta esta­tu­ba­tua­rrek Kuba­ko Kons­ti­tu­zioa­ri Platt Zuzen­ke­ta atxi­ki­tu zio­ten. Oku­pa­zioa 1902ra arte luza­tu zen.

1906an AEBk biga­rren oku­pa­zioa hasi zuten Kuban. 1909ko urta­rri­la­ren 28an eta José Mar­tí jaiotza­ren urteu­rre­na­ren ome­nez AEB­ko oku­pa­zioa amai­tutzat eman zen. Hala ere, ares­tian esan beza­la, Guan­ta­na­mo­ko itsa­son­tzi-baseak oku­pa­zio horren isla iza­ten jarraitzen du.

http://www.iri.edu.ar/…/03/efem%C3%A9rides-pereyra-enero.pdf

https://archivos.juridicas.unam.mx/…/b…/libros/6/2525/15.pdf
https://​www​.goo​gle​.com/​url…

http://​www​.auten​ti​co​.org/​o​a​0​9​3​3​5​.​php

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *