1941eko ekai­na­ren 22an Ale­ma­niak Sobie­tar Bata­su­na inba­di­tu zuen. 1941eko aben­du­ra­ko argi zegoen gerra­ren nora­bi­dea ez z…

1941eko ekai­na­ren 22an Ale­ma­niak Sobie­tar Bata­su­na inba­di­tu zuen. 1941eko aben­du­ra­ko argi zegoen gerra­ren nora­bi­dea ez zela Ale­ma­nia­ko Agin­te Nagu­siak buruan zeu­ka­na. Izan ere, Lenin­gra­dok eta Sebas­to­po­lek erre­sis­ten­tzian jarraitzen zuten ipar eta hegoal­dean, hurre­nez hurren. Horrek Mos­ku­ren kon­tra­ko ofen­tsi­ba eten­da utzi zuen.

1941eko uztai­la­ren 10ean Lenin­gra­do­ko defen­tsa­ri ekin zio­ten. Hiri­ko biz­tan­leek Agin­te Nagu­si Sobie­ta­rra­ren deial­dia­ri eran­tzun zio­ten eta indar guz­tie­kin ale­ma­nia­rren aurre­ra­pe­nen erre­sis­titzea­ri ekin zio­ten. Ema­ku­me, ume eta nagu­siek gotor­le­kuak erai­ki zituz­ten, lan­te­gie­tan armak eta tek­no­lo­giak fabri­ka­tu zituz­ten, sol­da­duen arro­pak josi zituz­ten. Esfor­tzu ika­ra­ga­rria egin zuten Lenin­gra­do­ko biz­tan­leek, bai­na hiria defen­datzea lor­tu zuten, ale­ma­nia­rren ofen­tsi­ba gel­dia­ra­zi zuten. Orduan, Lenin­gra­do­ko biz­tan­leak gosez aka­batzea eta hiria sun­tsi­pe­ne­raino bon­bar­datzea era­ba­ki zuen Hitle­rrek. Era­ba­te­ko blo­keoa 1941eko irai­la­ren 8an hasi zen eta 1944ko urta­rri­le­ra arte luza­tu zen. Herri sobie­ta­rra­ren keme­na­ren sin­bo­lo bihur­tu ziren leningradotarrak.

Blo­keoak 2.887.000 per­tso­na­ri era­gin zion guz­ti­ra, 400.000 ume bar­ne. Hitle­rren tro­pek 150.000 jaur­ti­gai ingu­ru bota zituz­ten eta 107.000 bon­ba su-era­gi­le baino gehia­go. Ale­ma­nia­rrek egu­ne­ro lau orduz bon­bar­datzen zuten hiria, goi­ze­ko zor­tzien eta gaue­ko hama­rren artean. Bitar­tean, mutu­rre­ko gosea pasa­raz­ten zie­ten hiri­ta­rrei. 1942ko urta­rri­lean elek­tri­zi­ta­te eta ur-korron­te­rik gabe utzi zituzten. 

Biz­tan­leen boron­da­te kolek­ti­boak man­ten­du zuen erre­sis­ten­tzia eta ale­ma­nia­rrek hiria har­tzea gala­ra­zi zuen. Mili­oi bat ingu­ru hil­da­ko izan ziren arren, Lenin­gra­do­ko biz­tan­leek basa­ke­ria­ri aurre egin zio­ten eta ez zuten etsi.
Arma­da Gorriak 1944ko urta­rri­la­ren 14ean hasi zuen Lenin­gra­do­ko setioa haus­te­ko ofen­tsi­ba. Urta­rri­la­ren 26an setioa hautsi­ta zegoe­la eta ale­ma­nia­rrak kan­po­ra­tuak izan zire­la alda­rri­ka­tu zuen Iosif Sta­li­nek. Lenin­gra­don egun horre­tan ber­tan ospa­tu zuten beren aska­pe­na 324 tirotako

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *