1983ko aben­dua­ren 19an Ramon Oñe­de­rra, Kat­tu, ETA­ko mili­tan­tea erail zuten, egu­nez Baio­na­ko Kaie­te­nea taber­nan. GALek be…

1983ko aben­dua­ren 19an Ramon Oñe­de­rra, Kat­tu, ETA­ko mili­tan­tea erail zuten, egu­nez Baio­na­ko Kaie­te­nea taber­nan. GALek bere gain har­tu zuen erailketa. 

PSOEk ZEN pla­na martxan jarri zuen 1983ko otsai­lean. Plan hori izan zen ETA­ko mili­tan­teen eta, oro har, Eus­kal Herrian inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde borro­katzen zuen edo­no­ren kon­tra­ko olda­rral­di erre­pre­si­boa­ren oina­rria. Erre­fu­xia­tu moduan Ipar Eus­kal Herrian zeu­den eus­kal mili­tan­te­ak jazar­tze­ko, atxi­lotze­ko, kon­fi­natze­ko eta Ipa­rral­de­tik botatze­ko Esta­tu fran­tses eta espai­no­la­ren arte­ko akor­dioen abia­pun­tua izan zen. GALe­ko mer­tze­na­rioek baze­ki­ten, ordea, Esta­tu fran­tse­sa­ren muga admi­nis­tra­ti­boen barruan aurre­ra era­man­go zituz­ten ekin­tzei ez iku­sia­re­na egin­go zie­la Esta­tu fran­tse­sak. Era berean, eus­kal pre­so poli­ti­koen dis­per­tsioa ZEN pla­na­ren mar­koa­ren barruan koka­tu zen.

1983ko aben­duan har­tu zuen GAL ize­na gerra ile­gal pla­ni­fi­ka­tuak. Tal­de horiek 1983tik 1989ra arte egon ziren akti­bo, eta 27 erail­ke­ten ardu­ra izan zuten, bai­ta bahi­ke­ta, tor­tu­rak eta aba­rre­na ere.

Hori guz­tia gure his­to­ria­ren par­te da, Eus­kal Herria­ren borro­ka­ren par­te. Ez dugu ger­ta­tu­ta­koa ahaz­tu behar, ezta PSOEk bene­tan erre­pre­sen­tatzen due­na ere. PSOE kal­te txi­kitzat aur­kez­tu nahi digu­ten arren, his­to­rian ara­ka­tuz gero, bere bene­ta­ko aur­pe­gia iku­si­ko dugu: espai­nar kapi­ta­lis­moa­ren defen­datzai­lea da, Espai­na­ren bata­su­na­ren defen­datzai­lea. Horre­ta­ra­ko, egoe­rak eskatzen due­na­ren barruan dena egi­te­ko gai da. Herriak ez du ahaztu!!!

https://​www​.boltxe​.eus/​?​s​=​x​a​b​i​e​r​+​m​a​k​a​z​aga
https://www.lamarea.com/…/recuerdos-de-felipe-gonzalez-gra…/
https://elpais.com/…/1995/07/21/espana/806277614_850215.html
https://es.wikipedia.org/…/Grupos_Antiterroristas_de_Libera…
https://​archi​ve​.org/​s​t​r​e​a​m​/​G​u​e​r​r​a​S​u​c​i​a​E​n​I​p​a​r​r​a​l​d​e​1​9​7​5​1​987…
https://ia800206.us.archive.org/…/PlanZe…/POEMA_PLAN_ZEN.pdf
https://ia800207.us.archive.org/…/i…/PlanZen_307/PlanZEN.pdf
https://books.go

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *