Amni­si­ta­ren alde­ko mani­fes­ta­zioa Bil­bon «Borro­katzea zile­gi dela­ko, amnis­tia osoa» lelo­pean Bilbon

Dani Pas­tor eus­kal pre­so poli­ti­koa­ren esku­titza amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioa­ren harira

GORA, HERRI MUGIMENDUA!

2019-11-16

Kai­xo, lagunok:

Aur­ten ere, pre­so poli­ti­kook jakin dugu dagoe­ne­ko fin­ko ager­tzen den, eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko eus­kal mugi­men­duak deitzen duen AMNISTIAREN alde­ko mani­fes­ta­zioa­ren berri. Aur­ten ere, pla­ze­rra da zuen­ga­na jotzea, eta Eus­kal Herri­tik 1000 km.-ra dagoen eus­kal bolun­ta­rio honek inda­rra eta keme­na hela­ra­zi nahi dizkizue.

Badi­ra urte batzuk erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugi­men­dua anto­la­tu zenu­te­la, eta une hone­tan, zei­ne­tan Esta­tu espai­no­la­ren kon­trae­sa­nak area­go­tu egin diren, argi eta gar­bi ikus­ten da zuen ana­li­si poli­ti­koak zuze­nak iza­teaz gain, gaur gaur­koak direla.

Fas­zis­mo espai­no­lis­ta, zei­na­ri aurre egi­ten dio­gun, due­la gutxie­nez men­de erdi, era guz­tie­tan (lega­lak eta ez lega­lak, indar­ke­ria han­dia­goaz edo txi­kia­goaz), bere tres­ne­ria erre­pre­si­bo guz­tiak era­bil­tzen ari da herri kata­la­na men­de­ratze­ko, eta han ozen­ki oihu­katzen da AMNISTIA . 

Gaur egun, txo­bi­nis­mo bur­ges txi­kia­ren alde­tik horren­bes­te era­so txatxu eta ergel jaso ondo­ren, Amnis­tia­ren alda­rria ozen­ki entzu­ten da ibe­riar penin­tsu­la osoan: nazio eus­kal­du­nean, kata­la­nean, gale­goan, Madril borro­ka­la­ri eta anti­fa­xis­tan, eta­ba­rrean… Pro­ze­su demo­kra­ti­zatzai­leak ezin­bes­tean hona­koak jaso behar ditu: Auto­de­ter­mi­na­zioa; herri mugi­men­duen anto­la­ke­ta­ren eta gara­pe­na­ren erres­pe­tua, pre­so poli­ti­ko guz­tion bal­din­tza­rik eta kon­tze­sio­rik gabe­ko aska­ta­su­na; bes­teak bes­te, eus­kal­du­nak, kata­la­nak, gale­goak, komu­nis­tak. Azken batean, borro­ka­la­ri erre­pre­sa­lia­tu guz­tion AMNISTIA: libe­ra­zio nazio­na­la­ren alde­ko borro­ka, herria­ren esku­bi­de sozia­len alde­ko borro­ka eta horre­la­ko borro­kak egi­tea­ga­tik erre­pre­sioa jasan­da­ko guz­tion AMNISTIA.

Amnis­tia­ren alde­ko borro­kak, ez lituz­ke, (logi­koa ikus­ten dut), alde bate­ra utzi behar egoe­ra larriak eta pre­miaz­koak; hala nola, gai­xo dau­den pre­soen aska­ta­su­na, saka­ba­na­ke­ta eta urrun­tzea­ren amaie­ra, eta inda­rrean dagoen legea­ren sala­ke­ta. Izan ere, inda­rrean dagoen lege­diak espetxe pro­gre­sioa sale­ros­ke­ta­ra­ko era­bil­tzen du: onar­tu inpo­si­zio ideo­lo­gi­koak! Onar­tu disi­den­teak zigo­rra mere­zi due­la, eta pro­gre­sioa eman­go zaizu!.

Bada­kit ez zai­zue­la erra­za egi­ten ari Eus­kal Herria dagoen egoe­ran lan egi­tea. Egoe­ra horre­tan berritzai­lea den guz­tiak aurre egin behar die ara­zoei eta ozto­po­ei, bai­na kri­ti­ka eta auto­kri­ti­ka­ri esker, indar han­dia­goa eman­go dio mugi­men­du orga­ni­koa­ri; hori uste dut, nik behintzat.

Hipo­kri­ta eta zuria da ASKATASUNA (letra larriaz) ima­ji­natzea , Esta­tu inpe­ria­lis­ten demo­kra­zia fal­tsua eta haien kapi­tal finan­tzie­roa alde bate­ra uztea, eta sozia­lis­moa lor­tzea, mili­tan­tzia zalan­tza­ti, aben­tu­ra­za­le, kon­zi­liatzai­le eta kala­ka­ri bate­kin. Azken batean, ezin da Aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­kak daka­rren kon­pro­mi­soa har­tze­ko gai ez diren per­tso­ne­kin ASKATASUNAREN alde­ko borro­ka aurre­ra eramatea.

“Pozik” egon behar duzue, jaki­na! Dia­lek­ti­ka his­to­ri­koak berri­ro ere age­rian utzi du Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­duan infil­tra­tu­ta­ko bur­ge­sia txi­kia­ren era­gi­na, age­rian utzi ditu abs­trak­zio idea­lis­tak, eta argu­dio fal­tsu eta iru­zur­tiak, bes­teak bes­te, hone­la­ko “per­lak” adie­raz­ten zituztenak:

  1. Amnis­tia eskatzea akats bat da, amnis­tia ego­nez gero, Espai­nia­ren zer­bitzu­ra dau­den Giza Esku­bi­deen urratzai­leak erru­ga­be gera­tu­ko direlako.
  2. Bide indi­bi­dua­lak eta etsaia­ren legeak onar­tzen dituz­te­nak, zein onar­tzen ez dituz­te­nak, ater­ki berean babes­tuak egon­go dire­la (kon­tua da azken hauek “de fac­to” kale gorrian geratzen dire­la… hori bai, eurek hala nahi dutelako)
  3. Eta horre­la­ko maki­na bat… Esta­tu­ko “gaiz­ki­leak” epaitze­ko eta gaitzes­te­ko ardu­ra har­tu­ko balu­te, alde iraul­tzai­le­tik” hur­bi­la­go egon­go lira­te­ke altzo ados­tai­le “sozial­de­mo­kra­ta­tik” (gaur egun kata­lo­go­tik kan­po­ko hitza) baino.

Egi­tu­ra eko­no­mi­koak, mili­ta­rrak, judi­zia­lak, poli­ti­koak, sozia­lak eta kul­tu­ra­lak dira Ibe­riar Penin­tsu­la­ko nazioen eta beren lan­gi­le­ria­ren zapal­tzai­leak. Errea­li­ta­te hori eta bere legeak aldatzen saiatzea alfe­rri­ka­koa da, ikus­mol­de meta­fi­si­koak (oso­ta­su­ne­tik zatia bakar­tu) eza­rriz. Ikus­ke­ra horiek datoz aka­de­mia sozial eta poli­ti­koe­ta­ko sek­to­re sasi­ja­kin­tsue­ta­tik, zei­nak des­ideo­lo­gi­za­tuak, dudatsuak eta lotsa­tiak diren. Azter­ke­ta bur­ges honen aurrean adi eta esna ibi­li behar dugu.

Horre­ta­ra­ko, gaur egun Kata­lu­nia­ko egoe­rak berri­ro ere era­kutsi digu ezin­bes­te­koa dela zue­na beza­la­ko herri era­kun­deak, mugi­men­du anti­fa­xis­ta, gaz­te sozia­lis­te­na, anto­la­kun­de femi­nis­ta, eta abar indar­tzea. Era berean, berauen oina­rri iraul­tzai­leak biz­kor­tzea eta Espai­niar Esta­tu­ren faxis­mo mono­po­lis­ta­re­ki­ko saia­ke­ra bate­ratzai­lea bis­tan geratzea nahi­taez­koa da. Nora­bi­de horre­tan eta nor­be­ra­ren bila­kae­ra ahaz­tu gabe, Gaz­te­la. Kata­lu­nia, Kan­ta­bria, Astu­rias, Gali­zia, Anda­lu­zia eta Madri­le­ko lagu­ne­ki­ko ekin­tza eta anaiar­te­ko bata­su­na itxa­ro­pe­ne­ra­ko arra­zoia da. Hau pen­tsae­ra itxien ohi­tu­ren gain­ditzea­ren adie­raz­lea da, hain zuzen ere.

Herri mugi­men­du indar­tsu­rik gabe, herriak bur­ge­sia nazio­na­la­ren alde­tik etsi­pe­na eta kea baino ez du jaso­ko eta horre­kin bate­ra, esku­bi­deen gal­tzea eta beraien alde­ko mobi­li­za­zioe­tan erre­pre­sioa. Ez luzatzea­rren. AMNISTIA berri­ro eus­kal kalee­tan oihu­ka­tu­ko den egu­nean zue­kin egon­go naiz alda­rri­ka­pen poli­ti­koa aza­la­raz­ten lagun­tze­ko. Alda­rri­ka­pen hori luba­ki ideo­lo­gi­ko­tik inoiz ez zen ate­ra behar izan, nazio zapal­duen herriek Esta­tuen eta kapi­ta­la­ren borre­roei aur­ka egi­ten die­ten testuingurutik.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!! 

GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!! 

PRESO ETA ERREPESALIATU POLITIKOENTZAKO AMNISTIA

JO TA KE AUTODETERMINAZIOA TA AMNISTIA LORTU ARTE!!

Jon Kepa Pre­cia­do eus­kal pre­so poli­ti­koak larun­ba­te­ko amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko deia egin du

Larun­ba­tean, Jon Kepak ez du bisi­ta­rik egin­go bat egi­nez Bil­bon ospa­tu­ko den Amnis­tia­ren alde­ko manifestazioarekin,eta ber­tan par­te har­tze­ko deial­dia luza­tu nahi du.

Borro­ka da bide bakarra!!!

Amnis­tia osoa !!!

Patxi Ruiz eus­kal pre­so poli­ti­koak amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko deia egin du

Dato­rren larun­ba­tean, Patxik ez du bisi­ta­rik egin­go bat egi­nez Bil­bon ospa­tu­ko den Amnis­tia­ren alde­ko manifestazioarekin,era berean par­te har­tze­ko deial­dia egin nahi du…

Jen­dar­tea­ri Amnis­tia­ren alde­ko mani­fa­ra joa­te­ko deia egi­nez eta Amnis­tia ez dela egun baka­rre­ko kon­tua, joan ezin due­nak egu­ne­ro­koan ere amnis­tia osoa­ren alde lan egin eta anto­la­tu dadi­la ani­ma­tu nahi du.

Saioa San­chez eus­kal pre­so poli­ti­koak larun­ba­te­ko amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko deia egin du

Ohar honen bidez jaki­na­ra­zi nahi dut larun­ba­tean amnis­tia­ren alde Bil­bon egin­go den mani­fes­ta­zioa­re­kin bat egi­ten duda­la eta, ondo­rioz, aste­bu­ru­ko bisi­tei uko egin diedala.

Borro­ka egi­tea zile­gi dela­ko, amnis­tia osoa!

Ren­ne­se­ko espetxe­tik, Saioa San­chez Iturregi.

Emi­lio Mar­ti­nez de Mari­gor­ta eus­kal depor­ta­tu poli­ti­koa­ren bideoa amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zio­ra deituz

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Un comentario

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *