Dani Pastor euskal preso politikoaren eskutitza amnistiaren aldeko manifestazioaren harira
GORA, HERRI MUGIMENDUA!
2019-11-16
Kaixo, lagunok:
Aurten ere, preso politikook jakin dugu dagoeneko finko agertzen den, eta errepresioaren aurkako euskal mugimenduak deitzen duen AMNISTIAREN aldeko manifestazioaren berri. Aurten ere, plazerra da zuengana jotzea, eta Euskal Herritik 1000 km.-ra dagoen euskal boluntario honek indarra eta kemena helarazi nahi dizkizue.
Badira urte batzuk errepresioaren aurkako mugimendua antolatu zenutela, eta une honetan, zeinetan Estatu espainolaren kontraesanak areagotu egin diren, argi eta garbi ikusten da zuen analisi politikoak zuzenak izateaz gain, gaur gaurkoak direla.
Faszismo espainolista, zeinari aurre egiten diogun, duela gutxienez mende erdi, era guztietan (legalak eta ez legalak, indarkeria handiagoaz edo txikiagoaz), bere tresneria errepresibo guztiak erabiltzen ari da herri katalana menderatzeko, eta han ozenki oihukatzen da AMNISTIA .
Gaur egun, txobinismo burges txikiaren aldetik horrenbeste eraso txatxu eta ergel jaso ondoren, Amnistiaren aldarria ozenki entzuten da iberiar penintsula osoan: nazio euskaldunean, katalanean, galegoan, Madril borrokalari eta antifaxistan, etabarrean… Prozesu demokratizatzaileak ezinbestean honakoak jaso behar ditu: Autodeterminazioa; herri mugimenduen antolaketaren eta garapenaren errespetua, preso politiko guztion baldintzarik eta kontzesiorik gabeko askatasuna; besteak beste, euskaldunak, katalanak, galegoak, komunistak. Azken batean, borrokalari errepresaliatu guztion AMNISTIA: liberazio nazionalaren aldeko borroka, herriaren eskubide sozialen aldeko borroka eta horrelako borrokak egiteagatik errepresioa jasandako guztion AMNISTIA.
Amnistiaren aldeko borrokak, ez lituzke, (logikoa ikusten dut), alde batera utzi behar egoera larriak eta premiazkoak; hala nola, gaixo dauden presoen askatasuna, sakabanaketa eta urruntzearen amaiera, eta indarrean dagoen legearen salaketa. Izan ere, indarrean dagoen legediak espetxe progresioa salerosketarako erabiltzen du: onartu inposizio ideologikoak! Onartu disidenteak zigorra merezi duela, eta progresioa emango zaizu!.
Badakit ez zaizuela erraza egiten ari Euskal Herria dagoen egoeran lan egitea. Egoera horretan berritzailea den guztiak aurre egin behar die arazoei eta oztopoei, baina kritika eta autokritikari esker, indar handiagoa emango dio mugimendu organikoari; hori uste dut, nik behintzat.
Hipokrita eta zuria da ASKATASUNA (letra larriaz) imajinatzea , Estatu inperialisten demokrazia faltsua eta haien kapital finantzieroa alde batera uztea, eta sozialismoa lortzea, militantzia zalantzati, abenturazale, konziliatzaile eta kalakari batekin. Azken batean, ezin da Askatasunaren aldeko borrokak dakarren konpromisoa hartzeko gai ez diren pertsonekin ASKATASUNAREN aldeko borroka aurrera eramatea.
“Pozik” egon behar duzue, jakina! Dialektika historikoak berriro ere agerian utzi du Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduan infiltratutako burgesia txikiaren eragina, agerian utzi ditu abstrakzio idealistak, eta argudio faltsu eta iruzurtiak, besteak beste, honelako “perlak” adierazten zituztenak:
- Amnistia eskatzea akats bat da, amnistia egonez gero, Espainiaren zerbitzura dauden Giza Eskubideen urratzaileak errugabe geratuko direlako.
- Bide indibidualak eta etsaiaren legeak onartzen dituztenak, zein onartzen ez dituztenak, aterki berean babestuak egongo direla (kontua da azken hauek “de facto” kale gorrian geratzen direla… hori bai, eurek hala nahi dutelako)
- Eta horrelako makina bat… Estatuko “gaizkileak” epaitzeko eta gaitzesteko ardura hartuko balute, alde iraultzailetik” hurbilago egongo lirateke altzo adostaile “sozialdemokratatik” (gaur egun katalogotik kanpoko hitza) baino.
Egitura ekonomikoak, militarrak, judizialak, politikoak, sozialak eta kulturalak dira Iberiar Penintsulako nazioen eta beren langileriaren zapaltzaileak. Errealitate hori eta bere legeak aldatzen saiatzea alferrikakoa da, ikusmolde metafisikoak (osotasunetik zatia bakartu) ezarriz. Ikuskera horiek datoz akademia sozial eta politikoetako sektore sasijakintsuetatik, zeinak desideologizatuak, dudatsuak eta lotsatiak diren. Azterketa burges honen aurrean adi eta esna ibili behar dugu.
Horretarako, gaur egun Kataluniako egoerak berriro ere erakutsi digu ezinbestekoa dela zuena bezalako herri erakundeak, mugimendu antifaxista, gazte sozialistena, antolakunde feminista, eta abar indartzea. Era berean, berauen oinarri iraultzaileak bizkortzea eta Espainiar Estaturen faxismo monopolistarekiko saiakera bateratzailea bistan geratzea nahitaezkoa da. Norabide horretan eta norberaren bilakaera ahaztu gabe, Gaztela. Katalunia, Kantabria, Asturias, Galizia, Andaluzia eta Madrileko lagunekiko ekintza eta anaiarteko batasuna itxaropenerako arrazoia da. Hau pentsaera itxien ohituren gainditzearen adierazlea da, hain zuzen ere.
Herri mugimendu indartsurik gabe, herriak burgesia nazionalaren aldetik etsipena eta kea baino ez du jasoko eta horrekin batera, eskubideen galtzea eta beraien aldeko mobilizazioetan errepresioa. Ez luzatzearren. AMNISTIA berriro euskal kaleetan oihukatuko den egunean zuekin egongo naiz aldarrikapen politikoa azalarazten laguntzeko. Aldarrikapen hori lubaki ideologikotik inoiz ez zen atera behar izan, nazio zapalduen herriek Estatuen eta kapitalaren borreroei aurka egiten dieten testuingurutik.
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!!
PRESO ETA ERREPESALIATU POLITIKOENTZAKO AMNISTIA
JO TA KE AUTODETERMINAZIOA TA AMNISTIA LORTU ARTE!!
Jon Kepa Preciado euskal preso politikoak larunbateko amnistiaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du
Larunbatean, Jon Kepak ez du bisitarik egingo bat eginez Bilbon ospatuko den Amnistiaren aldeko manifestazioarekin,eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu nahi du.
Borroka da bide bakarra!!!
Amnistia osoa !!!
Patxi Ruiz euskal preso politikoak amnistiaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du
Datorren larunbatean, Patxik ez du bisitarik egingo bat eginez Bilbon ospatuko den Amnistiaren aldeko manifestazioarekin,era berean parte hartzeko deialdia egin nahi du…
Jendarteari Amnistiaren aldeko manifara joateko deia eginez eta Amnistia ez dela egun bakarreko kontua, joan ezin duenak egunerokoan ere amnistia osoaren alde lan egin eta antolatu dadila animatu nahi du.
Saioa Sanchez euskal preso politikoak larunbateko amnistiaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dut larunbatean amnistiaren alde Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egiten dudala eta, ondorioz, asteburuko bisitei uko egin diedala.
Borroka egitea zilegi delako, amnistia osoa!
Renneseko espetxetik, Saioa Sanchez Iturregi.
Un comentario