1920 eta1922 artean argen­ti­nar Pata­go­nian (San­ta Cru­ze­ko lurral­dean) ger­ta­tu­ta­ko neka­zal gre­ba eta bir­ja­betze sasoia iza…

1920 eta1922 artean argen­ti­nar Pata­go­nian (San­ta Cru­ze­ko lurral­dean) ger­ta­tu­ta­ko neka­zal gre­ba eta bir­ja­betze sasoia izan zen Pata­go­nia Erre­bel­dea. Pata­go­nia­ko eko­no­mia arti­lea­ren sek­to­rean oina­rri­tu­ta zegoen eta lur­ja­be gutxi batzuen esku zeu­den lati­fun­dioe­tan banatzen zen lurra­ren jabetza. Lan­gi­leak, oro har, XIX. men­de amaie­ra­tik aurre­ra hel­du­ta­ko euro­par migratzai­leak ziren, asko beraien joe­ra eta prak­ti­ka poli­ti­koen ondo­rioz erbes­te­ra­tu behar izan zuten anarkistak.

I Mun­du Gerra amaitzean arti­lea­ren pre­zioak behe­ra egin zuen eta sek­to­re­ko lan­gi­leak zuze­nean kal­te­tu zituen. Beraien eskae­rak, bes­teak bes­te, hona­koak ziren: 16 m²-ko gele­tan 3 per­tso­nek baino ez lo egi­tea, igan­de eta larun­ba­te­tan jai iza­tea, jakien erra­zio hobeak, 100 peso­ta­ko sol­da­ta hilean, eta Socie­dad Obre­rak hau­ta­tu­ta­ko kidea ordez­ka­ritzat onar­tzea. FORA sin­di­ka­tua­ren toki­ko ordez­ka­ritza zen Socie­dad Obre­ra, nagu­si­ki korron­te anar­ko­sin­di­ka­lis­ta­koa. Socie­dad Rura­le­ko lati­fun­dis­tek ez zuten onar­tu eta, toki­ko gre­ba batzuen ondo­ren, egoe­ra horretxek aza­roa­ren 1eko gre­ba oro­ko­rre­ra era­man zituen. Gre­ban zehar lan­gi­leek estan­tziak bir­ja­betzen zituz­ten; poli­ziak, estan­tzie­roak eta haien fami­liak atxi­kitzen zituz­ten, eta armak eta eli­ka­gaiak eure­nak egi­ten zituz­ten. Aldi­ro poli­zia­re­kin kon­fron­ta­zio arma­tuak izan zituzten.

1920ko gre­ba deial­dia­ri eran­tzu­te­ko Hipó­li­to Yri­go­yen pre­si­den­teak Benigno Vare­la koro­ne­la bida­li zuen. Gre­ba hura alde­bi­ko hitzar­men bate­kin amai­tu zen. Bai­na hila­be­te batzuen buruan naba­ria zen Socie­dad Rura­le­ko lati­fun­dis­tek ez zute­la hitzar­me­na betetze­ko asmo­rik eta lan­gi­leek 2. pro­tes­ta fasea­ri ekin zioten.

1921eko urrian hasi­ta­ko gre­bak eta bir­ja­betzeek arma­da­ren erre­pre­sio latza eka­rri zuten. Anar­kis­ta edo boltxe­bi­kea iza­tea­ren sus­mo­pean mila­ka lan­gi­le kar­tze­la­ra­tu zituz­ten eta pren­t­sa ofi­zia­la­ren lagun­tzaz gizar­tea into­xi­ka­tu zuten. 1500 lan­gi­le erail zituen arma­dak sin­di­ka­tue­ta­ko pren­tsa­ren ara­be­ra; horie­ta­ko gehie­nak behin erren­di­tu eta gero, Paso Iba­ñe­ze­ko 900 lan­gi­leak kasu. Pren­t­sa ofi­zia­lak 300 baino ez zituen onar­tu. 1922ko urta­rri­la­ren 10ean amai­tu zen ofi­zial­ki erre­pre­sioa, arma­dak azken gre­ba­la­riak atxi­ki­tu eta fusi­la­tu zitue­nean. Hala ere, maiatze­ra arte 10. erre­ji­men­tua San­ta Cru­ze­ko pro­bin­tzian jarrai­tu zuen.

Erre­pre­sio bor­titza­ri gain jarri eta borro­kak urtee­tan zehar man­ten­du dira eta ber­tan dirau­te, gober­nu argen­ti­na­rra isi­la­raz­ten saia­tu den arren. Horren kasu­rik ger­tue­na San­tia­go Mal­do­na­do­ren des­ager­ke­ta eta hilotza­ren ager­pe­na. San­tia­go Mal­do­na­do gaz­te anar­kis­ta Pata­go­nian zegoen maputxe herria­ren borro­ka­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­ten eta borro­kan par­te har­tzen ari zen. Maputxe herria Pata­go­nia­ko biz­tan­le his­to­ri­koe­ta­ko bat da eta Esta­tu argen­ti­na­rra­ren ere­du sozial, poli­ti­ko eta eko­no­mi­koa­ren heda­pe­na­ren kaltetuenetakoa.

https://​es​.wiki​pe​dia​.org/​w​i​k​i​/​P​a​t​a​g​o​n​i​a​_​r​e​b​e​lde

Libu­rua: La Pata­go­nia rebel­de; Bayer, Osval­do; Txa­la­par­ta https://www.folkloretradiciones.com.ar/…/La%20Patagonia_reb…

Fil­mea: La Pata­go­nia rebel­de, Oli­ve­ra Héc­tor, 1974
https://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​R​k​L​W​t​-​7​1​9O4

Erre­por­ta­jeak:
https://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​v​H​4​U​e​C​P​A​WvA
https://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​D​r​d​m​Z​H​9​d​whQ

Kan­tak:
https://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​5​3​u​k​b​r​4​c​fYE
https://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​3​B​d​C​a​-​I​N​8SA

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *