Sortuk gonbidapenari uko eginda, bere gain hartu du Ikasle Abertzaleakek egoitzaren auziari aterabidea emateko ardura

Pasa den astean Ikas­le Aber­tza­leak eta ikas­le mugi­men­du­ko hain­bat era­gi­le­ta­ko ehun bat mili­tan­tek dei egin zie­ten, pren­tsau­rrean, Sor­tu­ko kideei, atzo, oste­gu­na, egin zen batzar oro­ko­rrean par­te har zeza­ten. Sor­tu­ko kideak bai­na, uko egin zio­ten ber­ta­ratzea­ri. Hala, ikas­le mugi­men­duak «lan poli­ti­ko eta sin­di­ka­la» egi­te­ko beha­rrez­koa duen egoitza uka­tua zaio­la iku­si­ta, beren gain har­tu dute egoitza­ren auzia kon­pon­tze­ko ardu­ra.

Atzo, urriak 3, egin zuen Eus­kal Ikas­leen Era­kun­deak bere baz­ki­deen batzar oro­ko­rra, Bil­bi­ko kul­tur etxean (Bil­bo). Bile­ra horre­tan par­te har­tze­ra dei egin zie­ten Sor­tu­ko kideei, Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­re­kin egin dituz­ten «mugi­men­du irre­gu­la­rrak» azal­tze­ko eta «era­gin duten ara­zo larria kon­pon­tze­ko». Hain zuzen ere, gutun sines­ta­men­da­tu bana igo­rri zie­ten «irre­gu­lar­ki» Eus­kal Ikas­leen Eran­kun­de­ko zuzen­da­ritzan dau­den Sor­tu­ko hiru mili­tan­te­ei. Azken horiek bai­na, ez ziren ager­tu atzo­ko batzar oro­ko­rre­ra, ez bes­te Sor­tu­ko ordez­ka­ritza­rik ere. Era­kun­dea sor­tu zene­tik, Ikas­le Aber­tza­lea­ke­ko mili­tan­te­ek kudea­tu eta ordez­ka­tu dute era­kun­dea; pasa den ikas­tur­tean Sor­tuk «irre­gu­lar­ki» era­kun­dea­ren zuzen­da­ritza alda­tu zuen, eta bere hiru mili­tan­te izen­da­tu zituen era­kun­de­ko zuzen­da­ritzan.

Ikas­le Aber­tza­lea­kek adie­ra­zi zuen argi gera­tu dela Sor­tuk auzia­ri kon­pon­bi­dea ema­te­ko dau­kan «boron­da­te fal­ta»: «gure asmoa zen Sor­tu­ko hiru mili­tan­te horiek Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea­ren mar­ko hone­ta­ra etor zite­zen eta ber­tan azal zitza­ten zein izan diren egin dituz­ten mugi­men­du irre­gu­la­rrak. Ondo­ren, horiei ate­ra­bi­de bat pro­po­satze­ko».

Gau­zak horre­la, Ikas­le Aber­tza­leek "larritzat" jo zuten ikas­le mugi­men­duak «lan poli­ti­ko eta sin­di­ka­la» egi­te­ko «behar-beha­rrez­koa» duen egoitza­ra sar­bi­dea uka­tua izan eta Sor­tuk auzi hori kon­pon­tze­ko «inon­go pro­po­sa­me­nik» ez iza­tea. Ikas­le anto­la­kun­deak azpi­ma­rra­tu zuen azken hamar­ka­de­tan Ikas­le Aber­tza­lea­kek zein ikas­le mugi­men­duak egoitza horre­tan era­man dute­la aurre­ra beren akti­bi­ta­te poli­ti­koa; eta, ikas­le anto­la­kun­dea­ren gain ero­ri dela egoitza horren «kudea­ke­ta logis­ti­ko eta eko­no­mi­koa». Hori dela eta, «ikas­tur­te aurre­ra doa­la iku­si­ta», atzo­ko batza­rrean ere Sor­tu­ri egoitza «itzul dezan» exiji­tu zio­ten. Are eta gehia­go, «Sor­tuk ez beza­la», ikas­le anto­la­kun­deak zein ikas­le mugien­duak dituen balia­bi­de logis­ti­koak "urriak dire­la» iku­si­ta.

Bere egin dute egoitzaren auziari irtenbidea emateko ardura

Batzar oro­ko­rrean mahai gai­nean jarri zuten ikas­le mugi­men­duak Bil­bo­ko egoitza era­bil­tze­ko ezin­ta­su­nak daka­rren egoe­ra «kez­ka­ga­rria». Sala­tu zuten «ikas­tur­tea aurre­ra doa­la» eta ikas­le mugi­men­dua­ri uka­tua zaio­la «lan poli­ti­ko eta sin­di­ka­la» egi­te­ko «behar-beha­rrez­koa» duen egoitza. Hori dela eta, lehen­ta­su­nez­kotzat jo dute auzi horri kon­pon­bi­de bat ema­tea. Sor­tu alder­diak «horre­ta­ra­ko inon­go boron­da­te eta pro­po­sa­me­nik» ez due­la iku­si­ta, «behar hoiek ebatzi eta horiei eran­tzu­na ema­te­ko ardu­ra» bere gain har­tu dute. Hala, mili­tan­te­ek «hor­tan jar­du­te­ko pres­tu­ta­su­na» adie­ra­zi dute.

Irrregulartasunak mahai gainera

Era berean baz­ki­deei aditze­ra eman zie­ten era­kun­dea­ren egoe­ra juri­di­koa­ren zein egoitza­ren jabetza­ren gai­nean azken hila­be­tee­tan Sor­tu alder­diak aurre­ra era­man dituen «mugi­men­du irre­gu­la­rrak». Hain zuzen ere, baz­ki­deei azal­du zie­ten zuzen­da­ritza alda­ke­tak era­kun­dea­ren bera­ren esta­tu­tuak urratzeaz gain lege orga­ni­ko bat ere hautsi zue­la. «Bate­tik, zuzen­da­ritza alda­ke­tak era­kun­de­ko baz­ki­de iza­te­ko bal­din­tza urra­tu zuen. Izan ere, era­kun­de­ko kide iza­te­ko ezin­bes­te­koa da ikas­lea iza­tea. Zuzen­da­ritza zaha­rre­ko kideak bai­na, jada ez ziren ikas­leak, beraz, ezin zeza­ke­ten hala­ko mugi­men­du­rik onar­tu» ‑elkar­te­ko baz­ki­de iza­te­ko oina­rriz­ko bal­din­tza betetzen ez zute­la­ko. «Bes­te­tik, zuzen­da­ritza alda­ke­ta aurre­ra era­ma­te­ko pro­ze­du­rak urra­tu egin zuen baz­ki­deek era­kun­dea­ren era­ba­kie­ta par­te har­tu eta horiek boz­katze­ko dugun esku­bi­dea». Era berean, sala­tu zuten «mugi­men­du irre­gu­lar guz­ti horiek» balia­tu ditue­la Sor­tuk «egoitza lapur­tze­ko». Izan ere, pasa den ekai­nean, Bil­bo­ko egoitza­ko zerrai­la alda­tu zuen Sor­tuk.

2019ko urria­ren 4an

https://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​_​Q​K​m​U​v​T​l​Xok

Itu­rri: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​m​u​g​i​m​e​n​d​u​s​o​z​i​a​l​i​s​t​a​/​s​o​r​t​u​k​-​g​o​n​b​i​d​a​p​e​n​a​r​i​-​u​k​o​-​e​g​i​n​d​a​-​b​e​r​e​-​g​a​i​n​-​h​a​r​t​u​-​d​u​-​i​k​a​s​l​e​-​a​b​e​r​t​z​a​l​e​a​k​e​k​-​e​g​o​i​t​z​a​r​e​n​-​a​u​z​i​a​r​i​-​a​t​e​r​a​b​i​d​e​a​-​e​m​a​t​e​k​o​-​a​r​d​ura

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: