Urriak 12: Alarde Antifaxista Bilbon

[EUS]

Dato­rren Urria­ren 12an, «his­pa­ni­ta­tea­ren», «arra­za­ren», Guar­dia Zibi­la­ren eta gaur egun Ame­ri­ka beza­la eza­gutzen dugu­na­ren jato­rriz­ko herrien aur­ka­ko geno­zi­dioa­ri hasie­ra eman zitzaion egu­nean, eus­kal anti­fa­xis­tok ospatze­ko ezer ez dugu­la adie­raz­te­ra goaz, alar­de anti­fa­xis­ta baten bidez gure alda­rri­ka­pe­nak kale­ra­tuz.

Eki­men anti­fa­xis­ta hone­tan Bil­bo­ko Gran Via osoa zehar­ka­tu­ko dugu faxis­ten aur­ka borro­katze­ra guda fron­te­ra abia­tu aurre­tik Euz­ka­di­ko Guda­ros­tea­ren zuzen­da­ritza­pean anto­la­tu­ta­ko batai­loien antze­ra. Bai­na eki­men hone­kin ez dugu soi­lik guda­ri eta mili­ziar haiek omen­du nahi bai­zik eta borro­ka hura bizi­rik darraie­la eta, faxis­moa­ren haus­po eta oina­rria den sis­te­ma kapi­ta­lis­ta garai­tu artean, bizi­rik iraun­go due­la alda­rri­katzea.

1934tik gaur egu­ne­ra arte borro­ka anti­fa­xis­tak ez du gel­diu­ne­rik eza­gu­tu: Kapi­ta­lis­moa­ren ezar­pe­ne­tik eman­da­ko borro­kak ahaz­te­ko inola­ko inten­tzio­rik gabe, Erra­di­ka­lak eta CEDAk gida­tu­ta­ko eskui­ne­ko Gober­nua­ren aur­ka 1934ko Urrian eman­da­ko lan­gi­le eta herri altxa­men­dua har­tu­ko dugu abia­pun­tutzat. Altxa­men­duak Esta­tu­ko zonal­de ezber­di­ne­tan gau­za­tu egin zen eta Eus­kal Herrian ere bere aztar­na utzi zuen, han-hemen­ka mila­ka lan­gi­le kar­tze­le­ra­tu zituz­te­la­rik. Hila­be­te gutxi­ren buel­tan, 1936.eko otsai­le­ko hau­tes­kun­dee­tan, Herri Fron­tea­ren pro­gra­ma poli­ti­ko demo­kra­ti­ko eta aurre­ra­za­leak eza­gu­tu­ta­ko hau­tes­kun­de garai­pe­nak bul­tza­tu­ta, lan­gi­le, neka­zal eta herri masek His­to­ria­ri nora­bi­de berri bat ema­te­ko auke­ra iku­si zuten. Honek eran­tzun mili­ta­rra era­gin zuen, ban­ka eta indus­tria­ren ordez­ka­ri nagu­si ziren sek­to­re oli­gar­ki­koek, lur jabe han­diek, Eli­za kato­li­koa­ren jerar­kia nagu­siak eta arma­da­ren sek­to­re erreak­zio­na­rioe­nak gida­tu­ta­ko altxa­men­du faxis­ta baten bitar­tez. Ale­ma­nia nazia­ren eta Ita­lia faxis­ta­ren lagun­tza­re­kin, eurak izan ziren demo­kra­zia­ren defen­tsan eta gaur egu­ne­ra arte kla­se borro­ka­ren esen­tzia eta jasa­ten dugun zapal­kun­tza­ren izae­ra ezau­ga­rritzen dituen faxis­moa­ren aur­ka piz­tu­ta­ko Guda Iraul­tzai­le eki­die­zi­na era­gin izan zute­nak. Hiru urte luzez Herri Erre­sis­ten­tzia Anti­fa­xis­tak gogor eutsi eta gero, faxis­tak gai­len­du ziren bai­na Erre­sis­ten­tziak men­di­ra jo zuen, makis dei­tu­ta­koa anto­la­tuz: men­die­tan 1939tik 1960. hamar­ka­da­ra luza­tu zen borro­ka mol­dea man­ten­duz. Ezin ditu­gu ahaz­tu porrot mili­ta­rra eta gero Biga­rren Mun­du Gerran borro­ka berean man­ten­du zire­nak; izan nazis­moa­ren aur­ka, kola­bo­ra­zio­nis­mo fran­tse­sa­ren aur­ka, ita­liar faxis­moa­ren aur­ka, kon­tzen­tra­zio espa­rru fran­tses eta ale­man­da­rre­tan, Lenin­gra­do sobie­ta­rre­ko setioan, bar­ne­kal­de­ko zein erbes­te­ko berran­to­la­ke­ta poli­ti­koan, etab….. ari­tu­ta­ko guz­tiak. Bes­te horren­bes­te faxis­moak afu­si­la­tu­ta­ko, desage­rra­ra­zi­ta­ko, bide baz­te­rre­ta­ra bota­ta­ko, tor­tu­ra­tu eta kar­tze­la­ra­tu­ta­ko mila­ka eta mila­ka kideak. Ia men­de bat geroa­go, gaur egun, Espa­ña deitzen duten esta­tu ustel honen gura­soek inpo­sa­tu­ta­ko basa­ke­ria­ren aurrean euren ideal demo­kra­ti­ko eta aurre­ra­za­leak modu kon­tse­kuen­tee­nean defen­da­tu zuen belau­nal­di baten hilotze­kin bete­rik dirau­te bide baz­te­rrak.

Dena amai­tu­ta ema­ten zue­nean, iraul­tzai­le belau­nal­di berri batek egin zuen ager­pe­na, garai har­tan eta gaur egun lan­gi­le eta herri mugi­men­dua­ren bai­tan esis­ti­tu eta esis­titzen diren auke­ra poli­ti­ko ezber­di­nen lerroe­tan anto­la­tuz: Aber­tza­leak, Anar­kis­tak, Komu­nis­tak, Auto­no­moak… Anti­fa­xis­tak denak.

1939tik gaur arte, Herri Fron­tea­ren eskae­ra demo­kra­ti­ko guz­tiak armen inda­rrez eze­rez­tu zituz­ten sek­to­re oli­gar­ki­ko ber­di­nek agin­tean jarrai­tu izan dute. 1978an, edo­zein demo­kra­ta kon­tse­kuen­tek onar­tze­ko modu­ko oina­rrien ezar­pe­na eta esta­tuan nagu­si den erre­xi­men faxis­ta­re­ki­ko apur­ke­ta demo­kra­ti­koa gau­za­tu ezi­nik gera­tu zen. Lan­gi­le­ria­ren, herri masen eta gurea beza­la­ko herri zapal­duen esku­bi­de nazio­na­len aur­ka­ko poli­ti­ka eko­no­mi­ko eta erre­pre­si­boak man­ten­tze­ko itxu­ra alda­tu zuen erre­xi­me­nak, bes­teak bes­te, Eus­kal Herrian onar­tu egin ez zen eta mal­tzur­ki Tran­tsi­zio dei­tu­ta­koa­ren itxu­ral­datzea­ren oina­rria izan zen Kons­ti­tu­zioa­ren bidez. Une har­tan, amo­re eman zuten sek­to­re poli­ti­ko batzuek bat egin zuten erre­xi­me­na­re­kin, par­tze­la ins­ti­tu­zio­na­len bat kudeatze­ko auke­ra­ren tru­ke bere burua sal­duz eta fran­kis­moa­ren zehar eman­da­ko borro­ken hel­bu­ruei trai­zio berria egi­nez. Trai­zio honek zera egiaz­ta­tu digu egu­nez egun azken 40 urteo­tan: lan­gi­leoi, herri zapal­duoi, aska­ta­su­nean, jus­ti­zian eta aurre­ra­pe­nean oina­rri­tu­ta­ko idea­lak man­ten­tzen ditu­gu­noi ez zaiz­ki­gu­la balio euren hau­tes-kon­pon­bi­deak eta euren bizi­ki­detza. Argi eta ozen dio­gu: gure lan­pos­tue­tan egu­ne­ro matxa­katzen gai­tuz­te­ne­kin, etxe­tik botatzen gai­tuz­te­ne­kin, euren tor­tu­ra gunee­tan pre­so poli­ti­ko eta sozia­lak erail­tzen dituz­te­ne­kin, auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea buru­ra era­ma­tea debe­katzen digu­te­ne­kin, sare sozia­le­tan gure iritzia ema­tea­ga­tik atxi­lotzen gai­tuz­te­ne­kin edo NATO­ren izen­pean herrial­de subirauak sun­tsi­tu eta har­pi­latze­ko asmoz tro­pak eta armak bidal­tzen dituz­te­ne­kin ez dugu elkar­bi­zi nahi. Lot­sa barik dio­gu: Ban­ka­ri, esplo­tatzai­le eta euren sol­da­ta­pe­ko mer­tze­na­rio arma­tue­kin bizi­ki­detza­rik ez dugu onar­tzen, gure botoen tru­ke ongi­za­tea sal­tzen digu­te­nen gezu­rrak sinis­ten ez ditu­gun beza­la.

Faxis­moa ez da alder­di poli­ti­ko zehatz bat, for­ma zehatzak albo­ra­tu­ta, sek­to­re oli­gar­ki­koek kapi­ta­lis­moa­ren une gore­ne­ra iritsi­ta zuzen­tzen duten dik­ta­du­ra terro­ris­ta bai­zik. Eta honi aurre egi­ten dihar­du­gu, egoe­ra onar­tu beha­rra dagoe­la dio­ten makur­tuen aurrean. Atze-oiha­lak eta mozo­rroak era­bi­liz, hiz­kun­tza­ren mani­pu­la­zioaz eta bes­te­la­ko mas­ka­ra­den bitar­tez ezin­go dute errea­li­ta­te hau ezku­ta­tu eta guk ezin dio­gu berau sala­tu eta borro­katzea­ri utzi. Bur­ki­deok, horre­la joka­tuz gero, borro­kan ero­ri­ta­ko guz­tien memo­ria baz­ter uzten egon­go gina­te­ke eta horre­ta­ra bai ez gau­de­la prest.

Herri honen his­to­riak argi utzi duen beza­la, belau­nal­diz belau­nal­di, borro­ka anti­fa­xis­ta­ren ban­de­ra zutik man­ten­du da, amo­re eman gabe zutik dirau eta horren fro­ga ema­te­ko batu gara gaur hemen. Euro­pa osoan zehar eta hemen ere ema­ten ari den kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­sa­nen zorroz­te eta area­gotzea­ren aurrean, sek­to­re oli­gar­ki­ko eta mono­po­lis­tek faxis­moa auke­ratzen ari dira men­pe­ratze for­ma eta euren pri­bi­le­gioak beti­kotze­ko tres­na gisa. Guri dago­ki­gu anto­la­kun­tza eta borro­ka­ren bitar­tez XXI. men­de­ko faxis­moa­ri aurre egi­tea. Kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan sal­ba­zio­rik dagoe­la sines­ta­ra­zi nahi duten bide erre­for­mis­tak baz­ter­tzen dituen eta kapi­ta­lis­moa borro­ka­tu­ko duen herri mugi­men­du anti­fa­xis­ta­ren alde egi­nez. Kla­se­ko anti­fa­xis­mo borro­ka­la­ria tokiz toki sus­per­tuz, anto­la­tuz eta indar­tuz kalean, herri eta auzoe­tan, lan­to­kie­tan, ikas­tetxe eta uni­ber­tsi­ta­tee­tan, gure egu­ne­ro­ko harre­ma­ne­tan,… Mugi­men­du anti­fa­xis­ta horrek prin­tzi­pio eta alda­rri­ka­pen demo­kra­ti­koak bar­ne har­tzen dituen Pro­gra­ma baten ingu­ru­ko Bata­su­na gau­zatze­ko gai izan behar­ko da. Lan eta etxe­bi­zitza dui­ne­ra­ko esku­bi­dea, herrien auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea, Amnis­tia, giza­kion arte­ko era­ba­te­ko ber­din­ta­sun era­gin­ko­rra, Goar­dia Zibi­la­ren eta Audien­tzia Nazio­na­la­ren deu­ses­tatzea, Eli­za­ren pri­bi­le­jioen eze­rez­tatzea, herria­ren zer­bitzu­ra jarri­ta­ko kali­ta­tez­ko Hez­kun­tza eta Osa­sun­gin­tza publi­koak, inpe­ria­lis­moa­ren aur­ka­ko nazioar­te­ko elkar­ta­su­na,… dira, bes­teak bes­te, bata­sun horri for­ma eman behar­ko dio­ten alda­rri­ka­pe­nak. Asko dau­ka­gu borro­katze­ko eta ez gau­de hasi­be­rria den borro­ka batean. Etor­ki­zu­nez bete­rik dau­den aldarrri­ka­pen his­to­ri­koak dira, zile­giak, ezin­bes­te­koak. Etor­ki­zun hori Borro­ka­ren bidea ber­tan behe­ra uzten dugu­nean baino ez da desager­tu­ko.

Urria­ren 12an arratsal­de­ko 18:30etan Bill­bo­ko Bihotz Sakra­tu­tik ate­ra­ko den alar­dean par­te har­tze­ko deia zabal­du nahi dugu: Gran Via zehar­ka­tu­ko duten batai­loie­tan edo «Atzo­ko eta Bihar­ko Erre­sis­ten­tzia Anti­fa­xis­ta­ren alde» dioen pan­kar­ta­ren atze­tik ibil­bi­dea gure­kin egi­nez.

Atzo eta gaur, Faxis­moa­ren aurrean, for­ma­kun­tza, anto­la­kun­tza eta borro­ka!

2019ko irai­lean 17an

[ES]

El pró­xi­mo 12 de octu­bre, el día de «la his­pa­ni­dad», de «la raza», de la Guar­dia Civil, día del ini­cio del geno­ci­dio de los pue­blos ori­gi­na­rios de lo que hoy cono­ce­mos como Amé­ri­ca, lxs anti­fas­cis­tas vascxs vamos a demos­trar que no tene­mos nada que cele­brar y vamos a salir a la calle rea­li­zan­do un des­fi­le anti­fas­cis­ta.

En este acto anti­fas­cis­ta reco­rre­re­mos la Gran Vía bil­baí­na simu­lan­do a los bata­llo­nes que bajo el man­do del «Euz­ka­di­ko Guda­ros­tea» des­fi­la­ron por ella antes de par­tir al fren­te a luchar con­tra los fas­cis­tas. Pero con este acto no solo pre­ten­de­mos home­na­jear a aquellxs guda­ris y mili­cianxs, sino que que­re­mos dejar cla­ro que esa lucha con­ti­núa y con­ti­nua­rá has­ta derro­tar al fas­cis­mo y al sis­te­ma que lo impul­sa y sus­ten­ta, el sis­te­ma capi­ta­lis­ta.

Des­de 1934 has­ta nues­tros días, en la lucha con­tra el fas­cis­mo no ha habi­do tre­gua. Sin que­rer obviar ni pasar por alto el con­jun­to de luchas desa­rro­lla­das des­de la implan­ta­ción del capi­ta­lis­mo, el levan­ta­mien­to obre­ro y popu­lar de Octu­bre de 1934 con­tra las polí­ti­cas del Gobierno de dere­chas for­ma­do por los Radi­ca­les y la CEDA, y la bru­tal repre­sión que la siguió en amplias zonas del Esta­do inclu­yen­do Eus­kal Herria, don­de se rea­li­za­ron cona­tos insu­rrec­cio­na­les que aca­rrea­ron encar­ce­la­mien­tos de miles de obrerxs, es un cla­ro pun­to de par­ti­da de ello. Pocos meses des­pués, empu­ja­dos por la vic­to­ria del Fren­te Popu­lar en las elec­cio­nes del 16 de febre­ro de 1936 tenien­do como base un pro­gra­ma polí­ti­co demo­crá­ti­co y pro­gre­sis­ta, las masas obre­ras, cam­pe­si­nas y popu­la­res vie­ron una opor­tu­ni­dad de dar­le un nue­vo rum­bo a la His­to­ria. Esto fue lo que gene­ró la con­si­guien­te res­pues­ta mili­tar por medio de un alza­mien­to fas­cis­ta diri­gi­do por los sec­to­res oli­gár­qui­cos repre­sen­tan­tes máxi­mos de la ban­ca e indus­tria, los gran­des terra­te­nien­tes, la alta jerar­quía de la Igle­sia cató­li­ca y la rama más reac­cio­na­ria del Ejér­ci­to. Apo­ya­dos por la Ale­ma­nia nazi y la Ita­lia fas­cis­ta, el 18 de julio de ese mis­mo año fue­ron ellos quie­nes pro­vo­ca­ron la inevi­ta­ble Gue­rra Revo­lu­cio­na­ria en defen­sa de la demo­cra­cia y con­tra el fas­cis­mo que has­ta nues­tros días sigue carac­te­ri­zan­do la esen­cia de la lucha de cla­ses y la opre­sión con­ti­nua­da que pade­ce­mos. Tras tres años de Resis­ten­cia Anti­fas­cis­ta popu­lar, los fas­cis­tas can­ta­ron vic­to­ria pero la gue­rri­lla anti­fran­quis­ta se echó a los mon­tes for­man­do el maquis: Gue­rri­llerxs resis­tien­do des­de las mon­ta­ñas des­de el mis­mo 1939 has­ta bien entra­da la déca­da de los 60. No pode­mos olvi­dar a todxs lxs que con­ti­nua­ron en la mis­ma lucha tras ser mili­tar­men­te derro­tadxs: en la Segun­da Gue­rra Mun­dial com­ba­tien­do en todos los fren­tes al nazis­mo ale­mán, al cola­bo­ra­cio­nis­mo fran­cés o al fas­cis­mo ita­liano, en los cam­pos de con­cen­tra­ción fran­ce­ses y ale­ma­nes, en el cer­co del Lenin­gra­do sovié­ti­co, en la reor­ga­ni­za­ción polí­ti­ca del inte­rior y del exi­lio, etc. Tam­po­co a los miles y miles de fusi­ladxs, des­apa­re­cidxs, cune­teadxs, tor­tu­radxs, encar­ce­ladxs,…. por el fas­cis­mo. A día de hoy, casi un siglo des­pués, per­ma­ne­cen toda­vía las cune­tas lle­nas de cadá­ve­res de una gene­ra­ción que no dudó en defen­der de mane­ra con­se­cuen­te sus idea­les demo­crá­ti­cos y de pro­gre­so fren­te a la bar­ba­rie impues­ta por los padres de este podri­do esta­do que se hace lla­mar Espa­ña.

Cuan­do todo pare­cía ter­mi­na­do, nue­vas gene­ra­cio­nes de revo­lu­cio­na­rixs fue­ron sur­gien­do, orga­ni­zán­do­se en las filas de las dife­ren­tes opcio­nes polí­ti­cas que exis­tie­ron y siguen exis­tien­do a día de hoy en el cam­po obre­ro y popu­lar: aber­tza­les, anar­quis­tas, comu­nis­tas, autó­no­mas… anti­fas­cis­tas todxs.

Des­de 1939 has­ta hoy, los mis­mos sec­to­res oli­gár­qui­cos que aplas­ta­ron por la fuer­za de las armas todas las deman­das demo­crá­ti­cas del Fren­te Popu­lar con­ti­núan gober­nan­do. En 1978, al no haber­se mate­ria­li­za­do nin­gu­na rup­tu­ra demo­crá­ti­ca para con el régi­men fas­cis­ta impe­ran­te en el esta­do que logra­se esta­ble­cer unas bases míni­ma­men­te acep­ta­bles por cual­quier demó­cra­ta con­se­cuen­te, solo se dio un lava­do de cara que posi­bi­li­ta­se dar con­ti­nui­dad a las mis­mas polí­ti­cas eco­nó­mi­cas y repre­si­vas con­tra­rias a los intere­ses de la cla­se obre­ra, las masas popu­la­res y los dere­chos nacio­na­les de los pue­blos opri­mi­dos como el nues­tro. La Cons­ti­tu­ción que se recha­zó en Eus­kal Herria fue la base prin­ci­pal de aque­lla ope­ra­ción de maqui­lla­je fal­sa­men­te lla­ma­da Tran­si­ción. La incor­po­ra­ción al régi­men de los sec­to­res polí­ti­cos clau­di­can­tes que se ven­die­ron a cam­bio de poder ges­tio­nar algu­na par­ce­la ins­ti­tu­cio­nal, supu­so una nue­va trai­ción a las aspi­ra­cio­nes del con­jun­to de las luchas desa­rro­lla­das duran­te el fran­quis­mo. Esta trai­ción no ha hecho más que cla­ri­fi­car dia­ria­men­te duran­te 40 lar­gos años que a lxs obrerxs, a los pue­blos opri­midxs, a lxs que segui­mos cre­yen­do en idea­les de liber­tad, jus­ti­cia y pro­gre­so, no nos valen sus solu­cio­nes elec­to­ra­les ni la con­vi­ven­cia con los que nos macha­can a dia­rio en nues­tros pues­tos de tra­ba­jo o nos desahu­cian de nues­tras casas o exter­mi­nan a lxs presxs polí­ticxs y socia­les en sus cen­tros de tor­tu­ra o no nos per­mi­ten poder ejer­cer el dere­cho de auto­de­ter­mi­na­ción o nos detie­nen por dar nues­tra opi­nión en las redes socia­les o man­dan tro­pas y arma­men­to para des­truir y saquear paí­ses sobe­ra­nos bajo el man­to de la OTAN. Lo deci­mos alto y cla­ro, y sin aver­gon­zar­nos por ello: no que­re­mos con­vi­vir ni con ban­que­ros y explo­ta­do­res ni con sus mer­ce­na­rios arma­dos ni tam­po­co vamos a acep­tar las men­ti­ras de los que pro­me­ten bien­es­tar a cam­bio de nues­tro voto.

El fas­cis­mo no es un par­ti­do polí­ti­co con­cre­to sino que es, por enci­ma de las for­mas con­cre­tas que pue­da adop­tar, la dic­ta­du­ra terro­ris­ta abier­ta diri­gi­da por los sec­to­res oli­gár­qui­cos al lle­gar el capi­ta­lis­mo a su últi­ma fase. Y es a eso a lo que nos esta­mos enfren­tan­do toda­vía por mucho que nos quie­ran hacer creer que esto es lo que hay. Por enci­ma de los telo­nes, sus dis­fra­ces, cor­ti­nas de humo y per­ver­sión del len­gua­je exis­te esa dic­ta­du­ra y no pode­mos per­mi­tir­nos el lujo de dejar de denun­ciar­la y com­ba­tir­la. Sería fal­tar a la memo­ria de todxs nuestrxs caídxs y a eso, no esta­mos dis­puestxs, com­pa­ñerxs.

Como la his­to­ria de este pue­blo ha demos­tra­do, gene­ra­ción tras gene­ra­ción, la ban­de­ra de la lucha anti­fas­cis­ta no ha clau­di­ca­do, con­ti­nua viva y aquí esta­mos nosotrxs para ates­ti­guar­lo. Ante la agu­di­za­ción de las con­tra­dic­cio­nes del capi­ta­lis­mo, como se esta vien­do en toda Euro­pa y tam­bién aquí, los sec­to­res oli­gár­qui­cos y mono­po­lis­tas recu­rren al fas­cis­mo como for­ma de domi­na­ción y defen­sa de sus pri­vi­le­gios. Es a nosotrxs a quie­nes corres­pon­de hacer fren­te al fas­cis­mo del siglo XXI. Hacer­le fren­te por medio de la orga­ni­za­ción y la lucha. Actuan­do en favor de un movi­mien­to anti­fas­cis­ta popu­lar que luche con­tra el capi­ta­lis­mo dejan­do de lado las vías refor­mis­tas que hagan pen­sar que exis­te sal­va­ción posi­ble den­tro del sis­te­ma capi­ta­lis­ta. Impul­san­do y for­ta­le­cien­do un anti­fas­cis­mo de cla­se y com­ba­ti­vo en la calle, en los barrios y pue­blos, en los pues­tos de tra­ba­jo, en los ins­ti­tu­tos, en la uni­ver­si­da­des, en nues­tras rela­cio­nes coti­dia­nas… Y ese movi­mien­to anti­fas­cis­ta debe ser capaz de for­jar la Uni­dad en torno a unos prin­ci­pios y a un pro­gra­ma de reivin­di­ca­cio­nes demo­crá­ti­cas que reco­ja como míni­mo el dere­cho al tra­ba­jo y a la vivien­da dig­nos, a la auto­de­ter­mi­na­ción de los Pue­blos, la Amnis­tía, la igual­dad ple­na, real y efec­ti­va entre seres huma­nos, la diso­lu­ción de la Guar­dia Civil o la Audien­cia Nacio­nal, la abo­li­ción de los pri­vi­le­gios de la Igle­sia, esté por una Edu­ca­ción y Sani­dad real­men­te públi­cas y de cali­dad al ser­vi­cio del pue­blo, pro­mue­va la soli­da­ri­dad en con­tra del impe­ria­lis­mo, etc. Hay mucho por lo que pelear y no es una lucha nue­va. Son reivin­di­ca­cio­nes his­tó­ri­cas tan jus­tas como nece­sa­rias que tie­nen for­ma de futu­ro. Y ese futu­ro solo lo habre­mos per­di­do el día en que aban­do­ne­mos el camino de la Lucha.

Hace­mos un lla­ma­mien­to a tomar par­te en el Alar­de Anti­fa­xis­ta que se va a lle­var a cabo el 12 de Octu­bre a las 18:30 des­de el Sagra­do Cora­zón de Bil­bo y ani­ma­mos a for­mar par­te de los dife­ren­tes bata­llo­nes que des­fi­la­rán por la Gran Vía, así como a mar­char tras la pan­car­ta que irá detrás de los mis­mos bajo el lema «Atzo­ko eta bihar­ko Erre­sis­ten­tzia Anti­fa­xis­ta­ren alde».

Ayer y hoy, fren­te al fas­cis­mo ¡Orga­ni­za­ción, For­ma­ción y Lucha!

17 de sepriem­bre de 2019

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: