[Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas II

Des­kar­gak /​Des­car­gas (526 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] [A4] [Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas IIDes­car­gar 
[PDF] [A5] [Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas IIDes­car­gar 
[PDF] [Let­ter] [Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas IIDes­car­gar 
[EPUB] [Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas IIDes­car­gar 
[mobi] [Aurre­rantz 11] Ikus­pe­giak II/​Perspectivas IIDes­car­gar 

Maiatza-Api­ri­la alde­ra egin­da­ko hau­tes­kun­de zikloa­ren ana­li­sian genioe­nEs­ta­tuak kapi­ta­lak agin­du­ta­ko poli­ti­ka gau­zatze­ko modu­ko lor­pe­naes­ku­ra­tu due­la hau­tes­kun­dee­tan, lege­gin­tzal­dia nola­bai­te­ko lasai­ta­su­ne­zau­rre­ra era­ma­te­ko bes­te. Hori dena Madril alde bate­ra utziz, ber­tan­po­de­mo­se­ko erre­for­mis­mo ezja­ki­na­ren bere­koi­ke­ria tri­fatxi­toa­ren­ba­ta­su­nak kan­po utzi bai­tu. PSOEk lasai har­tu deza­ke arna­sa tar­te atean,bere lurral­de agin­tea dezen­te han­di­tu bai­tu. Kata­lu­nian Esta­tua­re­ki­ko­Bar­tze­lo­na­ren fidel­ta­su­na ziur­ta­tu du eta ERCri bene­tan nork agin­tzen­duen era­kutsi dio. Hegoal­dean, EH Bil­du­ren garran­tzia­rik eza nahi­ko­na­bar­me­na da EAJ eta PSOE‑k nafa­rroan gober­natze­ko egin­da­kohitzar­me­na­ren ondoan. Bote­re txi­ki hori EH Bil­du beza­la eus­kal­kon­tzien­tzai nazio­na­la zuhur­tziaz ahul­du­ko dute, UPN-PP‑k dara­bil­ten­neo­fa­xis­moa­re­kin ezi­nez­koa den beza­la.

Hala ere, lasai­ta­su­na aza­le­koa da ara­zo estruk­tu­ra­lek gero etahan­dia­goak iza­ten jarraitzen dute­la­ko. Sako­ne­ko ara­zoek sor­tzen­diz­kio­ten ara­zo estruk­tu­ra­len adie­raz­ga­rri da Madril­go par­la­men­tuan­gehien­goa ziur­tatze­ko egin behar dituen juku­triak.


Lehen ata­lean inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­nia­rra urdu­ri eta bel­dur­tu­rik­ze­goe­la genioen: orain oke­rra­go dago urta­rri­le­tik ekai­ne­ra bere ara­zoak

are larria­goak bihur­tu bai­ti­ra, api­ri­la eta maiatza artean egon­da­ko ziklo elek­to­ra­lean nola­bai­te­ko arna­sal­dia lor­tu badu ere. Bai­na biga­rren atal honen hel­bu­rua Eus­kal Herri­ko egi­tu­ra kla­sis­ta pai­ratzen ari den sako­ne­ko eral­da­ke­ta azter­tzea da, hau da, pro­le­tal­goa eta bur­ge­se­ria zer­tan diren jaki­tea, ezein ezta­bai­da estra­te­gi­ko abia­tu aurre­tik, ezin­bes­te­ko abia­pun­tua. Alda­ke­ta hauek dira Kapi­ta­la­ren ezi­ne­go­na sor­tzen dute­nak, PSOE eta PNVren artean gotor­tu eta eskuin espai­no­la­ri aurre egi­te­ra ere bul­tzatzen dituz­te­nak.

Zai­la da nazio ikus­pe­gi bate­ra­tua iza­tea, inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­no­lak hiru zati­tan apur­tzen gai­tue­la­ko, eta horie­ta­ko bakoitzak azter­ke­ta­ra­ko sis­te­ma bur­ges pro­pioak ditue­la­ko, baino ideia oro­kor bat har­tu deza­ke­gu: bur­din­gin­tza­ren indus­tria, metal­gin­tza, meka­ni­ka eta ontzio­le­tan zen­tra­tua, XIX. Men­dean Eus­kal Herria­ren erna­mui­na izan zen, 1980. Hamar­ka­da erdi-alde­ra desegi­ten hasi ziren, arra­zoi poli­ti­ko eta eko­no­mi­ko bikoitzak tar­te­ko: Herri lan­gi­lea­ren oina­rri mate­ria­la sun­tsitzea, eta Mer­ka­tu Batua­ren agin­duak betez, eus­kal bur­ge­sia­ren­tzat Espai­nia eta Fran­tzia­ren esku­tik Euro­pa kapi­ta­lis­ta­ren onar­pe­na lor­tzea. La Naval ixteak eus­kal kapi­ta­lis­moa­ren fasea­ren amaie­ra iru­di­katzen du. Pobretzea, pre­ka­rie­ta­te gel­die­zi­na, gen­tri­fi­ka­zioa, eus­kal kul­tu­ra eta hiz­kun­tza­ren motel­tze edo atze­ra egi­tea, eta abar, fase berria­ren hasie­ra adie­raz­ten duten ezau­ga­rriak dira.

Hamar­ka­da eta erdiz, gutxi gora behe­ra, finan­tza-zati neo­li­be­ra­la­goak baz­te­rrean utzi zuen bur­ge­sia indus­tria­la. Alda­ke­ta­ren para­dig­ma beza­la 2004eko urta­rri­lean Arza­llus-tal­dea­ren kan­po­ratzea eta Imaz-tal­dea bote­rean jar­tzea jarri deza­ke­gu, urte­be­te beran­dua­go Iba­rretxe pla­na albo bate­ra utzi, eta lehen­da­ka­ria bera baz­te­rrean utzi­ko zuen alda­ke­ta. Argi dago eus­kal bur­ge­sia EAJ baino zaba­la­goa dela, baino alder­di hau da, bur­ge­sia ertai­na­ren buro­kra­zia eta bur­ge­sia txi­kia­ren morron­tza­ren bidez, kla­se intere­sak hobe­kien defen­datzen ditue­na. Harrez­ke­roz­tik eta orain­dik ere nabar­me­na­go Urku­llu­ren garaian, Ipa­rral­de, EAE eta Nafa­rroan dau­den des­ber­din­ta­su­nak gora behe­ra, Espai­nia eta Fran­tzia­re­kin lotu­rak nabar­men estu­tu ditu bur­ge­se­riak. Alda­ke­ta honen arra­zoiak kapi­ta­la­ren meta­ke­ta eta kapi­ta­len zen­tra­li­za­zio lege­ra ego­kitzea dira, kapi­ta­lis­moa­ren finan­tzia­zioak era­bat indar­tzen duen legea.

Herri lan­gi­leak, oro­ko­rrean, eta pro­le­tal­goak zehaz­ki, alda­ke­ta are han­dia­goak pai­ra­tu ditu. Alda­ke­ta horiek borro­ka herri­koi eta lan­gi­le borro­ka berrie­tan ikus dai­tez­ke. Azken garaie­tan buru­tu diren mobi­li­za­zio sin­di­kal kla­si­koak,- Gipuz­koa­ko paper­te­gien gre­ba, Biz­kai­ko metal­gin­tza­ren gre­ba, arte gra­fi­koen deial­dia gipuz­koan, Tec­man-eko mobi­lia­zioak, DHL, SGE, Donos­ti­ko gar­bi­ke­ta lan­gi­lee­na, Gipuz­koa­ko erre­si­den­tzie­ta­koa, Osa­ki­detza­ko lehen mai­la­ko arre­ta­ri dagoz­kion mobi­li­za­zioak, eta abar luze bat- eta eta 2019ko api­ri­le­ko hau­tes­kun­de sin­di­ka­le­ta­ko emaitzak aipa­tu gabe zen­bait ondo­rio pro­bi­sio­nal ate­ra ditza­ke­gu: lehe­nik kri­sia­ren aurre­tik hegoal­dean zegoen dele­ga­tu kopu­rua berres­ku­ratzea asko ari da kos­tatzen; biga­rre­nik, sin­di­ka­lis­mo espai­no­lis­ta atze­ra bidean dago eta hegoal­dean dagoe­ne­ko sin­di­ka­lis­mo aber­tza­lea da nagu­si, EAEn ELA nabar­men­tzen da eta Nafa­rroan aurre­rantz doa LAB; ema­ku­me lan­gi­leak inda­rra har­tzen ari dira sin­di­kal­gin­tza aber­tza­lea­ren bai­tan, herri lan­gi­lea aurre­ra doan sei­na­le.

Ipa­rral­dean dauz­ka­gun datuek lerro-buru hauek baiez­tatzen dituz­te, bi ezau­ga­rri pro­pio nabar­men­duz: sin­di­ka­lis­mo aber­tza­lea­ren gora­ka­dak era­gin behar lukeen sin­di­ka­lis­mo esta­ta­lis­ta fran­tse­sa­ren higi­du­ra mote­la­goa ari da iza­ten, aber­tza­le­ta­su­na­ren aurre­ra­ka­da gel­dia­raz­te­ko sis­te­ma­ren ozto­po­ak uga­riak bai­ti­ra, erre­pre­sio zuze­na ez denean, ozto­po ikus­ga­rriak zein iku­se­zi­nen bidez; eta txa­le­ko horien sarre­ra bere­zi­tua Ipa­rral­dean. Mugi­men­du kon­ple­xu honek eder­ki adie­raz­ten du, kri­si estruk­tu­ral eten­ga­bean hamar­ka­da oso bat iga­ro ostean, kapi­ta­lis­mo inpe­ria­lis­tan ema­ten ari den kla­se borro­ka­ren berre­gi­tu­ratzea. Ondo begi­ra­tu­ta, eta nazio eta esta­tu mai­la­ko tes­tuin­gu­ru­tik hara­ta­go, kla­sea­ren erraie­tan Esta­tu Batue­tan geratzen ari diren mugi­men­duen antze­ko ezau­ga­rriak sumatzen dira, eta ez da kasua­li­ta­tea. Lana eta kapi­ta­la­ren arte­ko mun­du mai­la­ko borro­kan esan­gu­ratsua den eske­na­to­ki bat iza­nik, eten­ga­be hazi eta gogor­tzen ari den tes­tuin­gu­rua.

Hau­tes­kun­de sin­di­ka­lek, gai­ne­ra­koek beza­la, pro­ze­su osoa gel­dia­raz­ten duten argaz­kia eskain­tzen dute, gel­die­zi­na den eta mugi­men­duan dagoen ten­den­tzia bat izan arren. Aza­le­tik bada ere, kla­se borro­kan dau­den indar sako­nak eta zapal­du­ta­ko nazioa­ren era­kus­leiho dira hala ere. Hiru dina­mi­ka hauek, Ipa­rral­de­ko ezau­ga­rri bere­zi­tue­kin bate­ra, pro­le­tal­goa­ren eta eus­kal herri lan­gi­lea­ren nazio mai­la­ko kla­se borro­ka­ren berre­gi­tu­ratzea islatzen dute, eus­kal bur­ge­sia­ren pro­ze­su kon­tra­ja­rria­re­kin bat egin eta banan­du ezi­na den pro­ze­sua. Nazioar­te­ko tes­tuin­gu­ruak ere berre­gi­tu­ratze hauek azpi­ma­rratzen ditu, iza­tez, baka­rra dire­la argi utziz, ale­gia, Euro­pa eta mun­du mai­la­ko kla­se borro­ka­ren eus­kal adie­raz­pe­na. Lan­gi­le esta­tu edo Eus­kal Komu­na eratzea ‑aza­le­ko deba­tee­tan sar­tu gabe- ezin­bes­te­koa hel­bu­rua da pro­le­tal­goa inter­na­zio­na­lis­ta­ren logi­ka­ren bai­tan.

Herri lan­gi­lea­ren berre­gi­tu­ratze­tik sor­tzen diren ezau­ga­rri berriak para­me­tro haue­ta­tik uler­tzen ditu­gu, gaur egun kla­se borro­kal­di oso adie­raz­ga­rrien leku­ko iza­ten ari gara eta: Den­bo­ran luza­tu eta eus­ten ari diren ema­ku­me lan­gi­leen borro­kak, etxe­ko lagun­tza, osa­su­na, osta­la­ritza, gar­bi­ke­ta … eta abar, pro­le­tal­goa­ren par­te­rik zapal­due­na izan diren ema­ku­meak auto­an­to­latzen ari dire­la argi utziz. Borro­ka horien luza­pe­na dira Osa­sun­gin­tza eta Osa­ki­detza­ko lan­gi­leen borro­kak, eta oro­ko­rrean ema­ku­meen­gan bal­din­tza kax­ka­rre­nak uzten dituz­ten zer­bitzu publi­koe­ta­ko lan­gi­leen borro­kak. Bes­te leku asko­tan beza­la, «zer­bitzu publi­ko» deritzen horie­ta­ko ema­ku­mez­ko lan­gi­leen borro­kak gora­bi­dean ari dira, fase ezber­di­ne­ta­tik iga­rotzen dira, eta ez dira beti gre­ban amaitzen.

«Hez­kun­tza indus­trian» nazioar­te­ko kla­se borro­ka­ren izae­ra anitza azpi­ma­rratzen duen bes­te adi­bi­de bat ira­kas­kun­tza «kon­tzer­ta­tu­ko» lan­gi­leen gre­ban dau­ka­gu, EAJ‑k diruz lagun­tzen duen Eli­za­ren hez­kun­tza indus­trian ale­gia. Ikus­pe­gi guz­tie­ta­tik uler­ga­rria da gre­ba hori, indus­tria kato­li­koa­ren esplo­ta­zioa bere­zi­ki gogo­rra bai­ta, eta aldi berean hiru alo­rre­tan ezta­bai­da estra­te­gi­koa ari da sor­tzen. Alde bate­tik bere esku­bi­de sin­di­ka­lak alda­rri­katzen ari den lan­gi­le mugi­men­dua, herri lan­gi­leak oso­ta­su­nean dauz­kan esku­bi­deak alda­rri­katzen ditue­na, peda­go­gia askatzai­le eta doa­ko bate­kin eta hez­kun­tza alie­natzai­lea kri­ti­katzen due­na. Bes­te alde­tik Eli­za eta bur­ge­se­ria­ren intere­sak, hau da, kapi­ta­la­ren eta beren onu­ra pro­pioa baino bilatzen ez duen bas­kon­ga­de­ta­ko gober­nutxoa­re­nak. Eta erdian haien artean ezber­din­ta­sun uga­ri dituz­ten gura­so tal­deak, hasi esku­ma patrio­ti­ko ‑bur­ges eta kato­li­ko­tik eta hez­kun­tza indus­tria, EAJ eta Eli­za ardu­ra­dun nagu­si beza­la salatzen dituz­te­ne­ta­raino.

Ondo­rio kua­li­ta­ti­boak dituen mobi­li­za­zioa da, kapi­ta­lis­moa­ren oina­rriz­ko indar erre­pre­si­bo eta alie­natzai­lea­ri, zapal­kun­tza nazio­na­la­ren erdi­gu­nea­ri era­gi­ten dio­la­ko: haur eta nera­beak beren lehen eta biga­rren sozia­li­za­zioan alie­natzea, kris­tau­ta­su­na­ren ber­tsio kato­li­koan gaiz­ki-hez­tea, zen­bait kasu­tan gai­ne­tik pin­tu­ra bas­kon­ga­doa eman­da. EAJ eta Eli­za­ren buru­go­gor­ke­ri atze­ra­koiak, era ez demo­kra­ti­koan diruz lagun­du­ta­ko indus­tria erren­ta­ga­rri horren bidez kapi­ta­la­ren moz­kin eko­no­mi­ko, poli­ti­ko eta ideo­lo­gi­koak han­ditze­ko beha­rra­ri baino ez dio eran­tzu­ten. Bis­tan dago beraz, peda­go­gia eta eus­kal nazioa­ri buruz­ko ikus­pe­gi ezber­din bi tal­kan ari dire­la.

Gaz­te­ria lan­gi­lea­ren inda­rra ere kla­se borro­kan sar­tu da, sei gunee­tan gutxie­nez. Lehe­na hez­kun­tza esku­bi­dee­na, gehien­bat fran­tse­sez eta espai­no­lez, eta esa­ne­ko lan-eskua for­matze­ko edo gaiz­ki-hez­te­ko sor­tu den sis­te­ma publi­koa kri­ti­katzen due­na. Biga­rre­na, egu­ne­ro­ko lan esplo­ta­zioa­ri, gero eta esku­bi­de eta aska­ta­sun erreal gutxia­go uzten dituen horri, aurre egi­ten dio­na. Hiru­ga­rre­na, sis­te­ma patriar­kal-bur­ge­sa­ren, dik­ta­du­ra afek­ti­bo eta sexua­la­ren, bere nagu­si­goa­ren eta terro­ris­mo sexua­la­ren kon­tra­ko borro­ka. Lau­ga­rre­na, gaz­tetxe, etxe­bi­zitza kolek­ti­bo eta kul­tu­ra herri­koian oina­rri­tuz auto­an­to­la­tu­ta­ko tal­de eta elkar­teak, komu­ni­ka­zio tek­no­lo­gia berrien era­bi­le­ran tre­ba­tuak. Bos­ga­rre­na, esku­bi­deen defen­tsan, aska­ta­su­na berres­ku­ra­tu eta berau zabal­tze­ko alda­rri­ka­pe­nean, eta erre­pre­sio anitzen sala­ke­tan pro­ta­go­nis­moa har­tuz borro­kan ari dena. Eta sei­ga­rre­na, ezta­bai­da poli­ti­koak eta teo­ria iraul­tzai­leak berres­ku­ratzen ari dena.

Ez ditu­gu ahaz­tu behar turis­moa­ren moz­ki­nak han­ditze­ko bur­ge­se­ria­ren plan urba­nis­ti­koak zapuz­te­ko borro­kan ari diren herri eta auzo mugi­men­duak. Hotel eta pen­tsioak neu­rri gabe haz­tea­ren kon­tra­ko borro­kak, metroa­ren kon­tra­ko borro­kak Donos­tian, auzoe­ta­ko komer­tzio txi­kiak des­ager araz­tea­ren kon­tra­ko mogi­men­duak … eta abar. Erre­sis­ten­tzia guz­ti horiek egun­go kapi­ta­lis­moa­ren alo­rrik erren­ta­ga­rrie­ne­ta­ko bati egi­ten dio­te aurre. Auzo­ki­deak beti batu izan dira eta auto­an­to­la­tu, bai­na gehie­ne­tan beren auzoei begi­ra­tu izan die­te gehien­bat. Ez dira iritsi kapi­ta­lak behar duen turis­mo eta komu­ni­ka­zio azka­rre­ko bide-sare han­dia­ren aurrean bes­te­la­ko hiri­gin­tza ere­duak mahai gai­nean jar­tze­ra, ber­ta­ko gara­pe­na erdi­gu­nean jar­tze­ra. Orain auzoak ikus­pe­gi nazio­nal horre­ta­tik ari dira auto­an­to­latzen.

Eta gehia­go luza­tu gabe, eus­ka­ra eta eus­kal kul­tu­ra herri­koia berres­ku­ratze­ko mobi­li­za­zioak berriz martxan jarri dira, inpe­ria­lis­mo fran­tses eta espai­nia­rra­ren eta indus­tria kapi­ta­lis­ta poli­ti­ko-kul­tu­ra­la­ren eten­ga­be­ko era­so­pean, erre­for­mis­moa norae­zean ego­nik eta agin­tean dagoen sis­te­ma­ko alder­di, sin­di­ka­tu eta era­kun­deen kon­tra­ko jarre­ra­re­kin. Kasu onar­te­zi­na dugu, esa­te­ra­ko, Gas­tei­zen. Auzo mugi­men­duek HABEk erre­gu­latzen dituen era­kun­dee­tan eus­ka­ra hel­duen­tzat doa­koa iza­te­ko aur­kez­tu­ta­ko eska­ria­ri EH Bil­duk eman­da­ko ezez­koa. EH Bil­duk EAJ, PP, PSE, Pode­mos eta Ira­ba­zi­re­kin batu zituen botoak ezez­koa ema­te­ko. Kri­ti­ka prak­ti­ko gutxi dugu hala­ber erre­for­mis­moa­ren par­te­tik masak alie­natze­ko komu­ni­ka­bi­deen ingu­ruan, EITB-ri esa­te­ra­ko. Kri­ti­ka gutxi batzue­tan eus­kal itxu­ra eta bes­te­tan itxu­ra inpe­ria­lis­ta fran­tses edo espai­no­la har­tzen duen bur­ges kul­tu­ra­ri.

Eske­na­to­ki haue­ta­ko bakoitza lau pun­tu haue­tan zeda­rritzen da gutxie­nez: Lehe­nik inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­nia­rra­ren arma­da­ren babe­sean bere moz­ki­nak han­ditzea hel­bu­ru iza­nik lana­ren esplo­ta­zio oro­ko­rra aurre­ra era­ma­ten duen kapi­ta­le­tik sor­tu eta hor jos­ten dira. Biga­rre­nik, nazio mai­la­ko kla­se borro­ka hut­sa dira, eus­kal bur­ge­se­ria­ren bataz bes­te­ko ira­ba­zi tasa eta bere domi­na­zio poli­ti­ko eta ideo­lo­gi­koa­ri era­gi­ten bai­tio­te. Hiru­ga­rre­nik, eus­kal herri lan­gi­lea­ren ezau­ga­rri asko­ta­ri­ko bezain beha­rrez­koak prak­ti­ka­ra era­man eta age­rian uzten dituz­te, gaur egun­go gizar­te bur­ge­sa­re­kin tal­ka egi­nez. Eta lau­ga­rre­nik, bes­te herri batzue­ki­ko elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta errea­la dakar­ten prak­ti­kak dira, nazio beza­la zapal­duak egon ala ez, gaur egun­go kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­san oina­rriz­koe­ta­tik sor­tzen bai­ti­ra, eta gizar­te sozia­lis­ta bate­ra bide­ra­tu­ta dau­den ere­duak era­bil­tzen dituz­te hauei aurre egi­te­ko.

Eus­kal Herri­ko kla­se borro­ka­ren ezau­ga­rri nagu­siak azter­tu ditu­gu: bate­tik, zere­kin iden­ti­fi­katzen den egun­go bur­ge­sia modu bate­ra­tuan, kapritxo auto­no­mis­ta hutsen eta bur­ge­sia txi­ki eta ertai­na­ren uto­pia inde­pen­den­tis­ta­ren muga objek­ti­bo gain­die­zi­nak zein­tzuk diren; eta kon­tra­ko aldean, apur­ka aurre­ra doan pro­le­tal­goa­ren eta herri lan­gi­lea­ren berran­to­la­ke­ta, prak­ti­ka errea­le­tan oina­rri­tua, kri­siak, kapi­ta­la­ren zapal­kun­tza eta aber­tza­le­ta­sun erre­for­mis­ta­ren bira­ke­ta tes­tuin­gu­ruan guz­tiz ahul­du­ta­ko nazio mai­la­ko kla­se iden­ti­ta­tea berre­rai­kiz.

Aurrean ditu­gun egi­te­koan izu­ga­rriak dira, bai­na baka­rra ezin­go da gau­za­tu errea­li­ta­tea­ren eza­gutza kri­ti­ko eta objek­ti­bo­rik gabe. Sakon­ki azter­tu­ta aska­pen mugi­men­dua­ren inda­rrak ber­piz­ten ari dire­la iku­si­ko dugu, lan­gi­le­ria berriz ere martxan jar­tzen ari dela. Baino gain­di­tu beha­rre­ko ozto­poa lau­koitza da: Inola­ko anto­la­kun­de aber­tza­le iraul­tzai­le­rik eza, gaz­te mugi­men­duek momen­tuz duten espe­rien­tzia fal­ta uler­ga­rria; erre­for­mis­moa egi­ten ari den difa­ma­zio eta uka­zio lana; bene­ta­ko pobretzea eta balia­bi­de eta tres­na eska­sia; eta bur­ge­sia auto­no­mis­ta eta erre­gio­na­lis­tak buru ditue­la­rik sis­te­ma kapi­ta­lis­ta bera­ren aur­ka­ko­ta­sun sis­te­ma­ti­ko, irens­le, alie­natzai­le eta erre­pre­si­boa.

Ikus­ten dugu­nez zail­ta­su­nak zinez han­diak dira. Baino atze­ra begi­ra­tu­ta, azken 8 urtee­tan bene­ta­ko dina­mi­kan aurre­ra­pau­so esan­gu­ratsuak ikus­ten ditu­gu zen­tzu guz­tie­tan. Gogoan izan due­la zor­tzi urte herri lan­gi­lea­ren gre­ba deial­di masi­boak ber­tan behe­ra gera­tu zire­la, Esta­tua­ri bar­ka­me­na eska­tu eta legeak onar­tzen hasi zitzaiz­kio­la, herri mugi­men­dua­ri burua moz­tu eta mili­tan­tzia iraul­tzai­lea­ren zati han­di baten borro­ka­ra­ko pres­tu­ta­su­na­ren gain­behe­ra eto­rri zela.

Hiru­ga­rren eta azken ata­lean, bate­ratze eta era­kun­detze bate­ra iris­te­ko zen­bait pro­po­sa­men gara­tu­ko ditu­gu.

Eus­kal Herrian, 2019ko abuz­tuan

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *