Bilboko Erronda kaleko egoitzaren harira jasan dugun erasoaren aurrean

Deskargak /​Descargas (9 aldiz/​veces)

[PDF] A4
[PDF] A4
[PDF] A5
[PDF] A5
[PDF] Let­ter
[PDF] Letter
[ePub]
[ePub]
[mobi] Kind­le
[mobi] Kindle

2018ko urrian argi­ta­ra­tu genuen idatzi baten bitar­tez, gure Bil­bo­ko egoitza­ren ingu­ru­ko ger­tae­ra batzuen berri eman genuen. Orduan azal­du genuen beza­la, egoitza­ren titu­lar­ta­su­na «Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea» elkar­tea­ren esku dago, eta ber­ta­ko zuzen­da­ritza tal­dea urte­tan Ikas­le Aber­tza­lea­ke­ko mili­tan­te­ek osa­tu dute. Ikas­tur­te honen hasie­ran ordea, egoitza era­bil­tzen eta kudeatzen dugu­non ezku­tuan, Sor­tuk «Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko» zuzen­da­ritza batzor­dea alda­tu zuen, egoitza­ren titu­lar­ta­su­na Sor­tu­ko kideen ize­nean jarriz. Mugi­men­du hau egin ondo­ren, Sor­tuk Ikas­le Aber­tza­leok mehatxa­tu gin­tuen: egoitza hus­tu eta epe batean ber­ta­tik alde egin ezean, inon­go erre­pa­ro­rik gabe egoitza­tik botatzea­re­kin mehatxa­tu gin­tuen.

Sor­tuk Esta­tu Espai­nia­rra­ren apa­ra­tu juri­di­koak balia­tuz egin­da­ko mugi­men­duen eta hela­ra­zi­ta­ko mehatxuei entzun­gor egi­nez eta egoitza­ren jabe legi­ti­moa Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea den hei­nean, egoitza era­bil­tzen jarrai­tu dugu Ikas­le Mugi­men­dua­re­kin eta bes­te hain­bat hez­kun­tza era­gi­le­re­kin bate­ra. Gure lan poli­ti­ko eta sin­di­ka­le­ra­ko beha­rrez­koa den azpie­gi­tu­ra iza­nik, due­la hogei­ta hamar urte Ikas­le Aber­tza­leak sor­tu zene­tik ikas­tur­te­ro eman dio­gun era­bi­le­ra eman dio­gu aur­ten ere. Era­bi­le­ra legi­ti­mo hau ozto­pa­tua izan da ordea. Izan ere, Sor­tu alder­diak Ikas­le Aber­tza­leon egoitza­ko sarrai­la alda­tu du eta, hone­la, egoitza eta ber­tan dagoen mate­rial guz­tia lapur­tu digu. Gai­ne­ra, ez da kasua­li­ta­tea lapu­rre­ta hau udan ger­ta­tu iza­na, ikas­tur­te aka­de­mi­koa amai­tu denez ikas­le mugi­men­dua­ren jar­du­na modu naba­rian jeis­ten den momen­tua dela­ko uda.

Lapu­rre­ta hau Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea­ren eta ikas­le mugi­men­dua­ren aur­ka­ko era­soa da. Sor­tu alder­di mili­oi­du­na da (eurek argi­ta­ra­tu­ta­ko datuen ara­be­ra 6 mili­oi euro baino gehia­go dituen alder­di poli­ti­koa da) eta azpie­gi­tu­ra logis­ti­ko uga­ri­ren jabe da. Gurea beza­la­ko egoitza batek ez dio ete­kin eko­no­mi­ko eta logis­ti­ko han­di­rik eman­go eta, horre­ga­tik, lapu­rre­ta honen hel­bu­rua bere kon­trol­pe­tik ate­ratzen den ikas­le sin­di­ka­tua eta oro­ko­rrean izae­ra poli­ti­koa duen herri mugi­men­dua eko­no­mi­ko­ki itotzea dela argi ikus­ten dugu. Sor­tu­ren balia­bi­deei erre­pa­ra­tu­ta hus­ke­ria bat diru­dien egoitza hau ezin­bes­te­ko azpie­gi­tu­ra da Ikas­le Aber­tza­leon­tzat. Mili­tan­teen boron­da­tean oina­rri­tu­ta jar­du­ten duen ikas­le anto­la­kun­dea­ren­tzat Bil­bo­ko egoitza behar-beha­rrez­koa da bere lan poli­ti­koa egin­go badu.

Azke­nik, urrian adie­ra­zi genuen beza­la, gu iza­nik egoitza­ren jabe eta era­bil­tzai­le legi­ti­moak, bere defen­t­sa burutze­ko deter­mi­na­zio osoa adie­raz­ten dugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: