[Aurrerantz 10] Normalizazioaren itxurazko garaipena /​El triunfo, aparente, de la normalización

Deskargak /​Descargas (37 aldiz/​veces)

[PDF] A4
[PDF] A4
[PDF] A5
[PDF] A5
[PDF] Let­ter
[PDF] Letter
[ePub]
[ePub]
[mobi] Kind­le
[mobi] Kindle

[EUS]

Hego Eus­kal Herrian izan­da­ko lau hau­tes­kun­deek, api­ri­la­ren 28an eta maiatza­ren 26an, baiez­tatzen dute, ezer baino lehen, 2006an Anoe­ta­ko mitin batean ezker aber­tza­lea­ren sek­to­re batek proiek­ta­tu­ta­ko «nor­ma­li­za­zio sozia­la­ren» estra­te­gia­ren garai­pe­na, «gataz­ka kalee­ta­tik ate­ratzea nego­zia­zio mahai­ra era­ma­te­ko» zioen hura esan zenean. Hori bai, garai­le ate­ra dena ez da herri lan­gi­lea izan, bai­zik eta Esta­tu espai­no­la eta bere bortxa tres­nen azpian babes­ten den bur­ge­sia. Ospa­tu­ta­ko lau hau­tes­kun­deen artean –oro­ko­rrak, fora­lak, uda­le­ta­koak eta euro­pa­rrak– udal-hau­tes­kun­deak baino ez ditu­gu azter­tu­ko, udal eki­me­nak eman diz­kio­la­ko beti emaitza­rik one­nak ezker aber­tza­lea­ri, eta «estra­te­gia berria­re­kin» udal­gin­tza fun­tsez­koa dela­ko buru­ja­be­ta­su­ne­rantz aurre­ra egi­te­ko. 2006an ezker aber­tza­lea­ren buru­za­gitzak uste zuen bi aldeen­tzat onu­ra­ga­rriak izan litez­keen bal­din­tza objek­ti­boak eta sub­jek­ti­boak exis­titzen zire­la Esta­tua­re­kin nego­zia­zio bat aurre­ra ate­ratze­ko. Kas­ta poli­ti­koa­ren oso­ta­su­na beza­la, 2007ko kri­sial­diak ezus­tean harra­pa­tu zuen ezker aber­tza­lea­ren zuzen­da­ritza, zei­nek azken bi hamar­ka­de­tan gara­tu­ta­ko eta 2007ko eztan­da­re­kin bat-batean ager­tzen ziren alda­ke­ta sako­nei muzin egi­ten jarrai­tu zuen. Ares­ti­ko hau­tes­kun­deen emaitzek Esta­tua­ren garai­pen ia era­ba­te­koa baiez­tatzen dute 2007tik eta, bere­zi­ki 2010an Bru­se­la­ri eta kapi­tal trans­na­zio­na­la­ri bere buru­ja­betza eko­no­mi­koa sal­du zio­ne­tik, azpiak janak ziz­kion kri­sian; 15‑M gisa eza­gu­tu­ta­ko pro­tes­ta masi­boak ger­ta­tu zire­nean, 2011n; kapi­ta­lak aipua gal­du­ta zeu­kan erre­ge bat eze­za­gu­na zen bes­te bate­ga­tik ordez­ka­tu zue­nean 2014an; Kata­lu­nia­ko herriak gehien­go han­diz erre­fe­ren­dum bat egi­te­ko bere esku­bi­dea gau­zatzea gal­de­gin zue­nean jakin­da bere popu­la­zioa­ren ia %50ak inde­pen­den­tis­moa onar­tzen zue­la 2017ko uda-udaz­ke­nean, une­rik eza­gu­ne­nak aipatzea­rren. Oina­rriz­koa da jaki­tea Esta­tuak birri­tan alda­tu zue­la bere kons­ti­tu­zioa –2010 eta 2014– sikie­ra «kon­tsul­ta demo­kra­ti­koa» izen­da­tu­ta­ko tra­mi­te for­ma­la bete gabe, eta 2017an sal­bues­pen egoe­ra apli­ka­tu zue­la Kata­lu­nian 155. arti­ku­lua­ren bitar­tez. Hain larriak ziren egoe­ra eko­no­mi­koa eta sozio­po­li­ti­koa Esta­tuak ez zue­la zalan­tza­rik izan bere «demo­kra­zia» for­ma­la urratze­ko eta, neu­rri han­di batean, ordu­ra­ko «bas­koiak garai­tuak zitue­la­ko» egin ahal izan zuen. 2011tik 2015ko euro­par hau­tes­kun­dee­ta­ra arte, Pode­mos-ek errei­nu­ko suhil­tzai­le nagu­sia­ren lanak egin zituen. Gero, pix­ka­na­ka­ko bar­ne desin­te­gra­zioak, kan­poal­dean isla ez zue­nak, PP man­ten­du zuen gober­nuan 2018ko udan zen­tsu­ra-mozioa gal­du zuen arte, gober­natzai­le berria PSOE bila­ka­tuz. Den­bo­ra luze hone­tan, 2007tik 2019ra arte, gaur egu­ne­ko garai­pen ia era­ba­te­ko­ra arte Esta­tuak iku­si ditu­gun kri­sial­diak gain­di­tu zituen epe horre­tan, ezker aber­tza­leak gora­behe­ra hauen artean oszi­la­tu zuen: 2007ko udal-hau­tes­kun­dee­tan, bere mar­ka elek­to­ra­lak, ANVk ale­gia, %12,95 ordez­katzen zuten 184.067 boz lor­tu zituen, ala­jai­na 89.307 boz balio­ga­be­tu ziz­kio­ten arren eta, beraz, onar­tu izan baliz­kio­te, 273.374ra iritsi­ko zitza­keen. Ofi­zial­ki ez onar­tu­ta­ko zifra da bai­na inde­pen­den­tis­mo sozia­lis­ta­ren indar elek­to­ral han­dia­ren adie­raz­lea da, lege kan­po­ratzea­ren erdian udal espa­rruan, ezker inde­pen­den­tis­ta­ren gogo­koe­nean, izan ere auzo, lan­gi­le, mugi­men­du sozia­len eta aba­rren ekin­tza­ren gune­rik zuze­ne­na bai­ta. Eta Eak, beran­dua­go ezker aber­tza­le berri­ra batu­ko zena 2011ko udal-hau­tes­kun­dee­tan, %5,11 eta 72.590 boz lor­tu zituen; 2011n Bil­du­re­kin bate­ra par­te har­tzea­ri uko egin zion eta beran­dua­go batu­ko zen Ara­la­rrek, bere alde­tik, %5,92 eta 84.166 boz jaso zituen. Hurren­go udal-hau­tes­kun­dee­tan, 2011n, ordu­ra­ko legez­ta­tu­ta zegoen EH Bil­du­ren por­tzen­ta­jea EAren inte­gra­zioa­re­kin, %21,98koa izan zen 313.231 boze­kin, eta Ara­la­rrek, bera baka­rrik joan­da, %2,25 eta 32.113 boz ate­ra zituen. Batu­ke­ta eta ken­ke­ta sin­ple bat egin behar da lehe­nen­go­ko EAk eta ANVk osa­tu­ta­ko EH Bil­du bene­tan zen­bat hazi zen ikus­te­ko, 2007an eta ANVri lapur­tu­ta­ko 89.307 boze­ta­tik bakar bat ere gehi­tu gabe 256.657 boz batu­ko lituz­ke­te­nak. Hala izan­da, EH Bil­du­ren boz-emai­leak gutxi-gora­behe­ra ber­be­rak izan bali­ra –ANVri lapur­tu­ta­ko boze­kin egin­da­ko alian­tza­re­kin ados ez ego­tea­ga­tik izan­da­ko gale­rak kon­pen­tsa­tuz, gehi «estra­te­gia alda­ke­ta­ga­tik» eta «bio­len­tzia­ri uko» egi­tea­ga­tik batu­ta­ko berriak– gutxi-gora­behe­ra lor­tu­ko zira­te­keen 256.657, EH Bil­duk, bene­tan, 313.231 boz %21,98rekin lor­tu zuen bitar­tean, hau da, 56.574ko haz­kun­dea gutxi-gora­behe­ra. Hur­bi­le­ko balioak diren arren, zifra hauek ideia argi bat ema­ten dute bozen haz­kun­de erla­ti­bo­ki txi­kia­ri buruz kon­tu­tan har­tzen badi­tu­gu tes­tuin­gu­ru oro­ko­rra eta herrie­tan zein hirie­tan bizi ziren kri­siak, bai­na bai­ta lan­te­gie­tan ere, batez ere kapi­ta­lak apli­ka­tu­ta­ko aus­te­ri­zi­dioa­ren aur­ka Hego Eus­kal Herrian buru­tu­ta­ko hain­bat gre­ba oro­ko­rre­kin, jen­dea ilu­sio­natze­ko eta kon­ben­tzitze­ko egin­da­ko pro­pa­gan­da han­diaz gain, kon­tu­tan izan­da PNVren eta Nafa­rroa­ko bere filia­la­la den NaBai-ren bozen batu­ke­ta 359.311 izan zela eta Ara­la­rrek 32.113 lor­tu zitue­la. Beraz, EH Bil­du eta Ara­lar batu­ta ere ez zitza­kee­la hel­du­ko PNVren emaitza­ra. Hala ere boz­ka­rioa gai­len­du zen ezker aber­tza­le berrian eta zuzen­da­ritza berriak orduan bider­ka­tu zuen bere «poli­ti­ka errea­lis­ta» boz gehia­go era­kar­tze­ko eta PNV gai­len­tze­ko edo, gutxie­nez, ber­din­tze­ko. Hori bai, iku­si dugun moduan, 2011n kri­siak orro egi­ten zuen eta gre­ba oro­kor gehia­go egon ez zen arren, hemen zehaz­tu ezin ditu­gun asko­ta­ri­ko erre­sis­ten­tziak ari ziren bor­bor­ka. Kli­ma hone­tan udal-hau­tes­kun­dee­tan haz­kun­dea iza­te­ko itxa­ro­pe­na zegoen bizi­rik, 2015ean zapuz­tu egin zena EH Bil­du­ren boz kopu­rua 309.473ra jaitsi zenean, errol­da­ren %21,78rekin. Jaitsie­ra ari­na izan zen, 3758 boz gutxia­go. Bai­na bene­tan kez­ka­ga­rria izan zena, eta are gehia­go eus­kal ezke­rra beti PNVren pare egon­da­ko udal espa­rruan, zera izan zen: PNV eta Geroa Bai bere filia­la­ren arte­ko boz kopu­rua ez da ez zela jaitsi EH Bil­du­ri ger­ta­tu beza­la, bai­zik eta askoz gehia­go igo zela, 390.204 boze­ra, hau da, lehe­nen­go 2011n baino 30.894 boz gehia­go EH Bil­duk 3.758 gutxia­go ate­ra zituen bitar­tean; eta biga­rre­na, 2015ean EH Bil­du­ri 70.371ko dife­ren­tzia ate­ra zio­la, 2011n dife­ren­tzia 46.080 boze­ta­koa izan zen bitar­tean, hau da, dis­tan­tzia 24.291 boze­ra han­di­tu zela. Zer­bait asko zebi­len 2008tuik hain­bes­te amo­re ema­te poli­ti­ko eta uko egi­te teo­ri­ko­ren erdian, zen­tzu guz­tie­tan kri­sia atse­ka­be­ga­rria batean eta espai­niar inpe­ria­lis­moa­ren eta PPren zen­tra­lis­moa­ren haz­kun­dea­ren ondo­rioz­ko zapal­kun­tza nazio­na­la­ren gogor­tzea­ren erdian, tes­tuin­gu­ru horre­tan ezker aber­tza­leak atze­ra­ka­da txi­ki bat izan zuen boze­tan, baino askoz gehia­go PNVre­ki­ko balo­re erla­ti­boe­tan, hain zuzen ere egin­tza-espa­rru nagu­sian. Zuzen­da­ritza aber­tza­le berriak garai­pen abso­lu­tu gisa aur­kez­tu zuen bere porrot erla­ti­boa nahiz eta kri­ti­kak eta baren ezta­bai­dak area­go­tu ziren. Bai­na Esta­tua­ren eta bere ins­ti­tu­zioen kri­sia­ren larria­gotze bat egon zen: PPren lur-jotzea zen­tzu guz­tie­tan, ez baka­rrik ustel­ke­ria­ga­tik, eta PSOE­ren igoe­ra Esta­tu­ko gober­nu­ra 2018ko udan. Alda­ke­ta hau Kata­lu­nia­ren kon­tra­ko erre­pre­sioa­ren area­gotzea­ren, auto­no­mien aur­ka­ko era­so zen­tra­lis­ten, motel­tze eko­no­mi­ko berri baten, eten­ga­be­ko pobretze baten eta, ondo­rioz, era guz­tie­ta­ko mobi­li­za­zioen erdian, batez ere ema­ku­me lan­gi­lee­na, eman zela. 2018ko Anda­lu­zia­ko hau­tes­kun­deek hiru gau­za era­kutsi zituz­ten: faxis­moa­ren berra­ger­pe­na kri­sial­dia­ren babes­pean, eskui­na­ren zati­ke­ta tri­fatxi­toan eta, batez ere, zati­ke­ta honek lagun zeza­kee­la, erre­bo­tean, hurren­go hau­tes­kun­dee­tan tri­fatxi­toa­ren alian­tzak osa zite­zen –PP, C's eta Vox–, bai­ta Esta­tua­ren gober­nuan ere, Anda­lu­zia­ko lezioa apli­ka­tuz. Mani­pu­la­zio psi­ko­po­li­ti­koa­ren maki­na­ria martxan jarri zen kla­se eta esplo­ta­tu­ta­ko herrie­tan orain­dik bizi­rik zegoen faxis­moa­ri bel­du­rra bider­katze­ko. Bai­na esku har­tu zuten kapi­tal trans­na­zio­na­lak eta Euro­par Bata­su­nak ere Esta­tua «nor­ma­li­zatze­ko» asmoz, eus­kal lan­gi­le herria «nor­ma­li­za­tu» zuten beza­la. Euro­par bur­ge­sia­ren mul­tzo domi­nan­te­ak bere exijen­tziei fide­la eta otza­na izan­go zen PSOE indar­tsu bat; orain­dik ez zuen faxis­mo lotsa­ga­bea­ri hel­tze­ko beha­rrik, Euro­pa­ko Par­la­men­tuak dituen alie­na­zio, inte­gra­zio eta erre­pre­sioa bitar­te­koak agor­tu nahi zituen. PNVk bereha­la uler­tu zuen eta ira­ba­zi­ko zuen ban­do­ra pasa­tu zen, eta EH Bil­duk ere PSOE babes­tu zuen bere inbes­ti­du­ran. Tes­tuin­gu­ru horre­tan maiatza­ren 26ko hau­tes­kun­de hiru­koitza pun­tu gore­ne­ko une gisa aur­kez­tu zuten, eta bene­tan horre­la izan da, batez ere EH Bil­du­ren­tzat, gutxie­nez lau arra­zoi­ren­ga­tik: PNV eta Pode­mo­se­kin man­ten­du­ta­ko borro­ka­ga­tik bozak ken­tze­ko; bere udal­gin­tza inter­kla­sis­ta Laclau eta Mouf­fe-ren tesien Hegoal­de­ra­ko mol­da­ke­ta dela­ko; 2015eko porro­te­tik berres­ku­ratzea behar zue­la­ko; eta, gai­ne­ra, bere udal inda­rra area­go­tuz bai­ta fora­le­tan eta Euro­pa­koe­tan ere egin­go zue­la­ko. 2015etik koiun­tu­ra oso alda­tu­ta zegoen eta tes­tuin­gu­rua gaiz­to­tu­ta, beraz EH Bil­du­ren igoe­ra bat espe­ro zite­keen. Bere zuzen­da­ritzak behin eta berriz zin egin zuen EH Bil­du izan­go zela, indar poli­ti­ko era­ba­ki­ga­rri eta ezin­bes­te­koa ez bazen, bai behin­tzat oso garran­tzitsua faxis­moa garaitze­ko eta «demo­kra­zian» aurre­ra egi­te­ko. Pasa den api­ri­la­ren 28ko hau­tes­kun­de oro­ko­rre­tan lor­tu­ta­ko berres­ku­ra­pen sen­tsa­zioak uda­le­koe­tan jen­de gehia­gok par­te har­tze­ko bul­tza­ga­rria zen. Hemen, esan dugun moduan, ez dugu ez hau­tes­kun­de oro­ko­rren, ez fora­len ez euro­pa­rren azter­ke­ta zehatza egi­ten, bai­na bai egin­go die­gu­la 2019ko oro­ko­rrei erre­fe­ren­tzia txi­ki bat, uda­le­ta­koak baino hila­be­te eskas lehe­na­go izan zire­la­ko eta joe­rak era­kus­ten zituz­te­la­ko: EH Bil­duk 258.840 boz esku­ra­tu zituen errol­da­ren %15,81ekin, 2016an 184.713 boz eta errol­da­ren %12,39 lor­tu zituen bitar­tean: 74.127 boze­ko haz­kun­dea. 2019ko api­ri­la­ren 28an lor­tu­ta­koak, ezker aber­tza­leak bera baka­rrik aur­kez­tu­ta bere his­to­rian lor­tu­ta­ko emaitza altue­na baino 7.840 boz gehia­go baino ez ziren, ale­gia, 1987ko euro­pa­rre­tan baino, zei­ne­tan Hegoal­dean 251.00o boz lor­tu zituen. Hau, berez, bazen hau­tes­kun­dee­ta­ra­ko nukleo aber­tza­lea­ren goi­ko eta behe­ko mugen adie­raz­ga­rria. 2019ko maiatza­ren 26ko udal-hau­tes­kun­de­tan EH Bil­duk 347.764 boz lor­tu zituen errol­da­ren %23,66rekin, 2015ean 309.473 boz eta errol­da­ren %21,78 ate­ra zuen bitar­tean: 38.311 boz eta errol­da­ren 1,78ko haz­kun­dea. Bai­na PNVren eta Nafa­rroa­ko bere filia­la­ren, Geroa Bai­ren arte­ko batu­ke­ta 429.095era igotzen zen hau­tes­kun­de ber­be­re­tan, 2015ean 390.204 izan ziren bitar­tean. Hau da, den­bo­ra tar­te berean eta bal­din­tza ber­be­re­tan PNVk 81.331 boze­ko haz­kun­dea izan zuen, EH Bil­du­re­na 43.020ko izan zen bitar­tean. Bes­te behin ere EH Bil­duk aurre­ra egi­ten zuen boz abso­lu­tue­tan bai­na PNVre­ki­ko atze­ra­ka­da zuen boz erla­ti­boe­tan. Eta PSOE­ri dago­kio­nez? Kon­pa­ra­zio hau beha­rrez­koa da udal-hau­tes­kun­dee­tan PSOE bere­zi­ki ahu­la dela­ko: 2015ean PSOEk 202.487 boz esku­ra­tu zituen eta errol­da­ren %14,25 eta 2019an 245.482 boz eta errol­da­ren %16,70, hau da, 42.998 boz-emai­le­ren eta errol­da­ren %2,45aren haz­kun­dea. Zer adie­raz­ten digu honek EH Bil­du­ren emaitze­kin kon­pa­ratzen badu­gu? Zen­ba­ki erla­ti­boe­tan PSOEk EH Bil­du garai­tu due­la 4.684 boz gehia­go­tan eta errol­da­ren %0,67 gehia­go­tan. Ira­kas­gaia argia da: erre­for­mis­mo aber­tza­lea­ren­tzat hain garran­tzitsua den udal poli­ti­kan, PNVk EH Bil­du­re­ki­ko aban­tai­la han­ditzen doa eta PSOEk dis­tan­tziak labur­tzen diz­kio pix­ka­na­ka, eta dena "nor­ma­li­za­zio" hamar­ka­da baten ostean. Nahi­ta, ez dugu ezer esan Elka­rre­kin-Pode­mo­si buruz, eztan­da egin due­la­ko eta erre­fe­ren­tzia pun­tu­rik ez dau­ka­gu­la­ko 2015eko udal-hau­tes­kun­dee­tan ez zela­ko aur­kez­tu. Bai esan behar dugu zer­bait erre­for­mis­mo pode­mi­ta eta erre­for­mis­mo aber­tza­lea­ren bar­ne-ildo baten antze­ko­ta­sun ideo­lo­gi­koei buruz, azke­nen­goak indar nahi­koa dau­ka­la­rik era­ba­kitze gunee­tan. EH Bil­du­ren era­ke­ta­ra­ko zuzen­da­ritza berriak «ezta­bai­da­ra­ko» aur­kez­tu­ta­ko doku­men­tuek –sarean esku­ra­ga­rri– hitzon­tzi­ke­ria pode­mi­ta­ren berez­ko toxi­ka­zio kon­tzep­tua­la zeu­ka­ten, Pode­mo­sen zuzen­da­ritza­ren gida­ri ideo­lo­gi­koak diren Laclau eta Mouf­fe-en inter­kla­sis­moa­re­nak, hala nola «adie­raz­le hutsak», «demos»-a, «hiri­tar­ta­sun demo­kra­ti­koa» eta abar. Zuzen­da­ritza pode­mi­tak ebi­den­tzia guz­tien aur­ka Esta­tua­ren gober­nu­ra hel­du­ko zela lau-hai­ze­ta­ra barreia­tu eta itxa­ro­pen fal­tsu eta kal­te­ga­rriak era­gin zitue­nean beza­la, zuzen­da­ritza aber­tza­le berriak ere, bere era­ra eta eus­kal bal­din­tzen­ga­tik, «estra­te­gia berria­re­kin» «buru­ja­betza­rantz», pre­soen eta erbes­te­ra­tuen «etxe­ratze­rantz», «jus­ti­zia sozia­le­rantz» eta aba­rre­rantz bereha­la aurre­ra egin­go genue­la sinetsia­ra­zi zuten, aldi berean amnis­tia, inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa, kla­se borro­ka, herri lan­gi­lea, femi­nis­mo aber­tza­lea eta abar beza­la­ko oina­rriz­ko kon­tzep­tuak albo bate­ra uzten zituen bitar­tean, Laclau san­tuak eta Mouf­fe guruak agin­du beza­la. Ideo­lo­gia erre­for­mis­ta hau sarri­tan ager­tzen da EH Bil­du­ren apa­ra­tu pro­pa­gan­dis­ti­koan (Naiz-Gara, Iratzar, Erria…), erre­for­mis­mo aber­tza­lea­ren eki­tal­di «teo­ri­koe­tan» ohi­koak diren Iba­rretxe kla­ne­ko oso ger­tu­ko VI Asan­bla­da trots­kis­ta­ren kide ohi diren hain­bat euro­ko­mu­nis­tak osa­tu­ta­ko influen­tzia inte­lek­tua­le­ko korron­tee­tan sar­tu gabe. Era berean eta nahas­te-mul­tzo honen hutsu­ne kon­tzep­tual eta estra­te­gi­koa oina­rri izan­da, EH Bil­du­ren zuzen­da­ritza berriak eta Sor­tuk sinetsia­ra­zi zuten las­ter Buru­ja­betza Esta­tu­tu berria era­tu­ko zela, haien pro­po­sa­me­na­ren ingu­ru­ko pren­tsau­rre­ko triun­fa­lis­tak eskai­niz, eta bai­ta hau­tes­kun­de hauek EH Bil­du Esta­tu­ko par­la­men­tuan zein Hegoal­dean posi­zio, era­ba­ki­ga­rrian ez bazen, bai oso garran­tzitsuan jarri­ko zue­la nabar­men­duz ere. Gozo­ki haue­ta­ko bat ere ez dute lor­tu. Alde­ran­tziz, EH Bil­du hutsa­la da, ez soi­lik Esta­tuan, bai­zik eta Hegoal­dean ere, PNV-PSOE pak­tua arra­bo­la izan­go dela­ko Bas­kon­ga­de­tan eta PSOEk Nafa­rroa­ko «espai­niar esen­tzia» ber­matzen due­la­ko. Gai­ne­ra, Esta­tuak ia kri­si guz­tiak gain­di­tu ditu berres­ku­ra­pe­ne­ra­ko hil ala bizi­koa den den­bo­ra tar­te bat lor­tuz Euro­par Bata­su­na jada­nik pla­ni­fi­katzen ari den kon­trae­ra­so era­gin­ga­rria­go bate­ra­ko; PSOE indar­tu­ta ate­ra da zen­tro aniz­tun aglu­ti­natzai­le gisa, aban­tai­laz nego­zia­tu bai­te­za­ke bai erre­for­mis­mo pode­mi­ta­re­kin zein Ciu­da­da­no­sen eskuin neo faxis­ta­re­kin, bere nora­bi­de estra­te­gi­koa arris­ku han­di­tan jarri gabe; eta beha­rrez­koa balitz, hor dau­ka PNV, Esta­tua­ren kar­lin-txa­ku­rra 1979ko Kons­ti­tu­zia baino lehe­na­go­tik, Hegoal­dean kapi­ta­la­ren zakur gisa lan egi­ten duen txa­kurtxoa. Eta EH Bil­du berak asma­tu­ta­ko «nor­ma­li­za­zioan» gel­di­tu da gil­tza­pe­ra­tu­ta, berak sor­tu­ta­ko tran­pan ero­ri da. Hurren­go doku­men­tue­tan gure pro­po­sa­me­nak plan­te­atzen joan­go gara.

[ES]

Las cua­tro elec­cio­nes habi­das en Hego Eus­kal Herria, el 28 de abril y el 26 de mayo, con­fir­man antes que nada el triun­fo de la estra­te­gia de «nor­ma­li­za­ción social» pro­yec­ta­da por un sec­tor de la izquier­da aber­tza­le en un mitin de Anoe­ta de 2006, cuan­do se dijo aque­llo de «sacar el con­flic­to de las calles para lle­var­lo a la mesa de nego­cia­ción». Aho­ra bien, quien ha sali­do ganan­do no es el pue­blo tra­ba­ja­dor sino el Esta­do espa­ñol y la bur­gue­sía que se ampa­ra bajo sus ins­tru­men­tos de vio­len­cia.

De entre las cua­tro elec­cio­nes cele­bra­das –gene­ra­les, fora­les, muni­ci­pa­les y euro­peas– solo vamos a ana­li­zar las muni­ci­pa­les por­que la inter­ven­ción muni­ci­pal es la que ha dado siem­pre a la izquier­da aber­tza­le los mejo­res resul­ta­dos y por­que con la «nue­va estra­te­gia» el muni­ci­pa­lis­mo tie­ne una fun­ción cla­ve en el avan­ce a la «sobe­ra­nía».

En 2006, la cúpu­la de la izquier­da aber­tza­le creía que exis­tían las con­di­cio­nes obje­ti­vas y sub­je­ti­vas para una nego­cia­ción con el Esta­do que fue­ra mutua­men­te bene­fi­cio­sa. Como a la tota­li­dad de la cas­ta polí­ti­ca, la cri­sis de 2007 cogió por sor­pre­sa a la direc­ción aber­tza­le que siguió igno­ran­do los cam­bios pro­fun­dos que se había ges­ta­do en las dos últi­mas déca­das y que, con el esta­lli­do de 2007, apa­re­cían de sope­tón.

Los resul­ta­dos de las recien­tes elec­cio­nes cer­ti­fi­can la vic­to­ria polí­ti­ca casi total del Esta­do en las cri­sis que le mina­ban des­de 2007 y, en espe­cial, des­de 2010 cuan­do ven­dió su sobe­ra­nía eco­nó­mi­ca a Bru­se­las y al capi­tal finan­cie­ro trans­na­cio­nal; cuan­do tuvie­ron lugar las pro­tes­tas masi­vas cono­ci­das como el 15‑M, en 2011; cuan­do el capi­tal cam­bió un rey des­pres­ti­gia­do por otro des­co­no­ci­do en 2014; y cuan­do muy mayo­ri­ta­ria­men­te el pue­blo cata­lán exi­gió ejer­ci­tar su dere­cho a rea­li­zar un refe­rén­dum para deci­dir su futu­ro sabien­do que casi el 50%de su pobla­ción asu­mía, en verano-oto­ño de 2017, el inde­pen­den­tis­mo, por citar los momen­tos más cono­ci­dos. Es fun­da­men­tal saber que el Esta­do cam­bió dos veces su pro­pia cons­ti­tu­ción –2010 y 2014– sin ni siquie­ra cum­pli­men­tar el trá­mi­te for­mal que se lla­ma «con­sul­ta demo­crá­ti­ca» y que en 2017 apli­có el esta­do de excep­ción en Cata­lun­ya con el artícu­lo 155.

La gra­ve­dad eco­nó­mi­ca y socio­po­lí­ti­ca era tal que el Esta­do no dudó en incum­plir su pro­pia «demo­cra­cia» for­mal y, en bue­na medi­da, pudo hacer­lo por­que ya había «ven­ci­do a los vas­co­nes». Entre 2011 y las elec­cio­nes euro­peas de 2015, Pode­mos actuó como bom­be­ro mayor del reino, con la ayu­da ines­ti­ma­ble del sin­di­ca­lis­mo ama­ri­llo, logran­do apa­gar los fue­gos del 15‑M. Des­pués, la pau­la­ti­na desin­te­gra­ción inter­na, no refle­ja­da en el exte­rior, man­tu­vo al gobierno del PP has­ta que en verano de 2018 per­dió la moción de cen­su­ra, sien­do el PSOE el nue­vo par­ti­do gober­nan­te.

Duran­te este lar­go tiem­po, des­de 2007 a 2019, perío­do en el que el Esta­do pasó por las varias cri­sis que hemos vis­to has­ta su casi total vic­to­ria pre­sen­te, la izquier­da aber­tza­le osci­ló entre estos vai­ve­nes: en la elec­cio­nes muni­ci­pa­les de 2007 su mar­ca elec­to­ral, ANV, obtu­vo 184.067 votos, que repre­sen­ta­ban 12,95%, aun­que se le anu­la­ron nada menos que 89.307, es decir, si se le hubie­sen reco­no­ci­do habría lle­ga­do a 273.374 votos. Es una cifra no reco­no­ci­da ofi­cial­men­te pero muy indi­ca­ti­va de la gran fuer­za elec­to­ral del inde­pen­den­tis­mo socia­lis­ta en medio de la ile­ga­li­za­ción en el mar­co muni­ci­pal, el pre­fe­ri­do por la izquier­da inde­pen­den­tis­ta ya que es el espa­cio más direc­to de acción veci­nal, obre­ra, de movi­mien­tos popu­la­res, etc.

El PNV obtu­vo el 21,77%en la CAV y el 3,69%en Nafa­rroa, con 361.765 en total. El PSOE obtu­vo el 21,48%con 305.142 votos. Y EA, que lue­go se uni­ría a la nue­va izquier­da aber­tza­le suman­do sus votos en las muni­ci­pa­les de 2011, obtu­vo el 5,11%y 72.590 votos; por su par­te, Ara­lar, que se resis­ti­ría a par­ti­ci­pan jun­to a EH Bil­du en 2011 para inte­grar­se más ade­lan­te, tuvo el 5,92%y 84.166 votos. En las siguien­tes elec­cio­nes muni­ci­pa­les, 2011, el por­cen­ta­je del ya lega­li­za­do EH Bil­du con la inte­gra­ción de EA, obtu­vo el 21,98%y 313.231 votos, y Ara­lar en soli­ta­rio, 2,25%y 32.113 votos.

Hay que hacer una sim­ple suma y res­ta para ver cuán­to aumen­tó real­men­te EH Bil­du for­ma­do por las anti­guas EA y ANV, que en 2007 hubie­ran suma­do tal vez 256.657 sin aña­dir­le nin­guno de los 89.307 votos roba­dos a ANV. Pues bien, si las y los votan­tes de EH Bil­du hubie­ran sido más o menos los mis­mos –com­pen­san­do las pér­di­das por no estar de acuer­do con la alian­za con par­te de los votos roba­dos a ANV más los nue­vos que se hubie­sen suma­do por eso del «cam­bio de estra­te­gia» y de «recha­zo de la vio­len­cia»– se hubie­ran obte­ni­do alre­de­dor de 256.657, más o menos, mien­tras que en reali­dad EH Bil­du obtu­vo 313.231 con el 21,98%, es decir, un aumen­to de alre­de­dor de 56.574 más o menos.

Aun­que son cifras apro­xi­ma­das, sí dan una idea algo cla­ra sobre el rela­ti­va­men­te poco incre­men­to si tene­mos en cuen­ta el con­tex­to gene­ral de cri­sis que se vivían en los pue­blos y ciu­da­des, pero tam­bién en fábri­cas, sobre todo con varias huel­gas gene­ra­les en Hego Eus­kal Herria con­tra el aus­te­ri­ci­dio apli­ca­do por el capi­tal, ade­más de la inten­sa pro­pa­gan­da rea­li­za­da para ilu­sio­nar y con­ven­cer a la gen­te, tenien­do en cuen­ta que la suma de votos del PNV y de su filial en Nafa­rroa, NaBai, fue de 359.311 y que Ara­lar obtu­vo 32.113. O sea, que ni suman­do Ara­lar y EH Bil­du se hubie­se siquie­ra igua­la­do al PNV. Aun así, la eufo­ria des­bor­dó a la nue­va izquier­da aber­tza­le y la nue­va direc­ción mul­ti­pli­có enton­ces su «polí­ti­ca rea­lis­ta» para atraer más votos y des­pla­zar o al menos igua­lar al PNV.

Aho­ra bien, como hemos vis­to, en 2011 la cri­sis rugía y si bien ya no hubo más huel­gas gene­ra­les, sí bullían resis­ten­cias múl­ti­ples que no pode­mos deta­llar aquí. En este cli­ma exis­tían espe­ran­zas de una subida en las muni­ci­pa­les que falla­ron en 2015 cuan­do el núme­ro de votos de EH Bil­du bajó a 309.473, con el 21,78%del cen­so. Fue un des­cen­so leve, 3.758 votos menos. Pero lo real­men­te inquie­tan­te, y más en el ámbi­to muni­ci­pal don­de siem­pre la izquier­da vas­ca se había codea­do con el PNV, fue que en 2015 la suma de votos del PNV y de su filial en Nafa­rroa, Geroa bai, no solo no des­cen­dió como había ocu­rri­do con EH Bil­du sino que subió mucho más, a 390.204 votos, es decir, pri­me­ro, 30.893 votos más que en 2011, mien­tras que EH Bil­du había des­cen­di­do 3.758; y segun­do, le había saca­do a EH Bil­du una dife­ren­cia de 70.371 en 2015, mien­tras que en 2011 la dife­ren­cia solo había sido de 46.080 votos, es decir, la dis­tan­cia había aumen­ta­do en 24.291 votos.

Algo anda­ba mal, cuan­do en la mitad de tan­tas con­ce­sio­nes polí­ti­cas y renun­cias teó­ri­cas rea­li­za­das des­de 2008 en ade­lan­te, en la mitad de una cri­sis desola­do­ra en todos los sen­ti­dos y de un endu­re­ci­mien­to de la opre­sión nacio­nal debi­do al incre­men­to del impe­ria­lis­mo espa­ñol y del cen­tra­lis­mo del PP, en ese con­tex­to la nue­va izquier­da aber­tza­le retro­ce­de leve­men­te en votos abso­lu­tos pero mucho más en votos rela­ti­vos en com­pa­ra­ción al PNV, pre­ci­sa­men­te en la que era su área más fuer­te de acción. La nue­va direc­ción aber­tza­le pre­sen­tó la derro­ta rela­ti­va como vic­to­ria abso­lu­ta aun­que pro­li­fe­ra­ron las crí­ti­cas y los deba­tes inter­nos.

Pero hubo un agra­va­mien­to inten­so de la cri­sis del Esta­do y de sus ins­ti­tu­cio­nes: el derrum­be del PP en todos los sen­ti­dos, no solo por la corrup­ción, y la subida del PSOE al gobierno del Esta­do en verano de 2018. Este cam­bio se pro­du­jo duran­te el incre­men­to de la repre­sión en Cata­lun­ya, de los ata­ques cen­tra­lis­tas a las auto­no­mías, de sig­nos cla­ros de una nue­va ralen­ti­za­ción eco­nó­mi­ca, de empo­bre­ci­mien­to cre­cien­te y, por tan­to, de nue­vas movi­li­za­cio­nes de toda índo­le, espe­cial­men­te de las muje­res tra­ba­ja­do­ras. Las elec­cio­nes anda­lu­zas de diciem­bre de 2018 mos­tra­ron tres cosas: el resur­gir del fas­cis­mo al ampa­ro de la cri­sis, la divi­sión de la dere­cha en el tri­fa­chi­to y, sobre todo, que esta divi­sión podía, en reac­ción de rebo­te, ayu­dar a que en las siguien­tes elec­cio­nes se for­ma­ran alian­zas del tri­fa­chi­to –PP, C's y Vox– inclu­so en el gobierno del Esta­do, apli­can­do la lec­ción anda­lu­za.

La maqui­na­ria de mani­pu­la­ción psi­co­po­lí­ti­ca se puso en mar­cha para mul­ti­pli­car el mie­do al fas­cis­mo que aún latía en las cla­ses y pue­blos explo­ta­dos. Pero tam­bién inter­vino el capi­tal trans­na­cio­nal y la Unión Euro­pea muy intere­sa­dos en que se «nor­ma­li­za­ra» el Esta­do como se había «nor­ma­li­za­do» al pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co. La frac­ción domi­nan­te de la bur­gue­sía euro­pea nece­si­ta­ba un PSOE fuer­te, fiel y dócil a sus exi­gen­cias; toda­vía no nece­si­ta­ba recu­rrir al fas­cis­mo des­ca­ra­do, que­ría apu­rar los medios de alie­na­ción, inte­gra­ción y repre­sión que tie­ne el Par­la­men­to Euro­peo. El PNV lo com­pren­dió al acto y se pasó al ban­do que iba a ganar, tam­bién EH Bil­du apo­yó al PSOE en su inves­ti­du­ra.

La tri­ple elec­ción del 26 de mayo se pre­sen­ta­ba en esa coyun­tu­ra como un momen­to cul­men, y real­men­te lo ha sido, sobre todo para EH Bil­du por, al menos, cua­tro moti­vos: por su pelea par­ti­cu­lar con el PNV y Pode­mos para qui­tar­les votos; por­que su refor­mis­mo se basa en un muni­ci­pa­lis­mo inter­cla­sis­ta que es una adap­ta­ción a Hegoal­de de las tesis de Laclau y Mouf­fe; por­que nece­si­ta­ba recu­pe­rar­se de la derro­ta de 2015; y por­que, ade­más, incre­men­tan­do su fuer­za muni­ci­pal tam­bién lo haría en las simul­tá­neas elec­cio­nes fora­les y en las euro­peas. Des­de 2015 la coyun­tu­ra había cam­bia­do mucho y el con­tex­to se había encres­pa­do, por tan­to se podía espe­rar un ascen­so de EH Bil­du. Su direc­ción pro­me­tió una y mil veces que, gra­cias a ese incre­men­to elec­to­ral en ese con­tex­to y coyun­tu­ra, EH Bil­du sería sino una fuer­za polí­ti­ca tal vez deci­si­va e impres­cin­di­ble, si sería muy impor­tan­te para ven­cer al fas­cis­mo y avan­zar en la «demo­cra­cia».

La sen­sa­ción de recu­pe­ra­ción obte­ni­da en las elec­cio­nes gene­ra­les del pasa­do 28 de abril ani­ma­ba a la par­ti­ci­pa­ción al alza en las muni­ci­pa­les. Aquí, como hemos dicho, no ana­li­za­mos al deta­lle las elec­cio­nes gene­ra­les ni fora­les ni euro­peas, pero sí vamos a hacer una bre­ve refe­ren­cia solo a las gene­ra­les de 2019 por­que tuvie­ron lugar menos de un mes antes y mos­tra­ban ten­den­cias: EH Bil­du obtu­vo 258.840 votos con el 15,81%del cen­so, mien­tras que en 2016 había saca­do 184.713 con el 12,39%: un aumen­to de 74.127 votos. Lo obte­ni­do el 28 de abril de 2019 solo supe­ra­ba en 7.840 al resul­ta­do elec­to­ral más alto en la his­to­ria aber­tza­le pre­sen­tán­do­se en soli­ta­rio, el de las euro­peas de 1987 en las que obtu­vo 251.000 votos en Hegoal­de. Esto ya era un indi­ca­ti­vo de los lími­tes por arri­ba y por aba­jo del núcleo elec­to­ral aber­tza­le.

En las muni­ci­pa­les de 26 de mayo de 2019 EH Bil­du obtu­vo 347.764 votos con el 23,66%del cen­so, mien­tras que en 2015 había saca­do 309.473 con el 21,78%: un incre­men­to de 38.311 pape­le­tas y de 1,78%en el cen­so. Pero la suma del PNV y su filial en Nafa­rroa, Geroa bai, ascen­día en esas mis­mas elec­cio­nes a 429.095 votos, mien­tras que en 2015 fue­ron 390.204. Es decir, en el mis­mo lap­so de tiem­po y en las mis­mas elec­cio­nes, el PNV incre­men­tó su fuer­za muni­ci­pal en 81.331 pape­le­tas mien­tras que EH Bil­du en 38.311, o dicho de otro modo: el PNV aumen­ta­ba su dis­tan­cia con res­pec­to a EH Bil­du lo hizo en 43.020 nue­vos votan­tes. Una vez más, EH Bil­du ascen­día en votos abso­lu­tos, pero retro­ce­día en votos rela­ti­vos con res­pec­to al PNV.

¿Y con res­pec­to al PSOE? Esta com­pa­ra­ción es nece­sa­ria por­que en las muni­ci­pa­les el PSOE es espe­cial­men­te débil: en 2015 el PSOE obtu­vo 202.487 votos con el 14,25%del cen­so y en 2019 fue­ron 245.482 con el 16,70%, es decir, un incre­men­to de 42.995 votan­tes y del 2,45%en el cen­so. ¿Qué nos dice esto si lo com­pa­ra­mos con los resul­ta­dos de EH Bil­du? Pues que en núme­ros rela­ti­vos el PSOE le ha ven­ci­do a EH Bil­du por 4.684 votos más y por un 0,67%más en el cen­so. La lec­ción es cla­ra: en la polí­ti­ca muni­ci­pal tan impor­tan­te para el refor­mis­mo aber­tza­le, el PNV le va sacan­do ven­ta­ja a EH Bil­du y el PSOE le va recor­tan­do dis­tan­cias poco a poco, y todo des­pués de una déca­da de «nor­ma­li­za­ción».

Deli­be­ra­da­men­te no hemos dicho nada de Elka­rre­kin-Pode­mos por­que ha explo­ta­do y por­que no tene­mos pun­to de refe­ren­cia al no pre­sen­tar­se en las muni­ci­pa­les de 2015. Sí tene­mos que decir algo con res­pec­to a las simi­li­tu­des ideo­ló­gi­cas entre el refor­mis­mo pode­mi­ta y una corrien­te inter­na del refor­mis­mo aber­tza­le, más o menos fuer­te según las áreas de deci­sión. Los docu­men­tos pre­sen­ta­dos a «deba­te» por la nue­va direc­ción aber­tza­le –dis­po­ni­bles en la red– para la cons­ti­tu­ción de EH Bil­du tenían una cla­ra into­xi­ca­ción con­cep­tual con la ver­bo­rrea pode­mi­ta de los «sig­ni­fi­can­tes vacíos», del «demos», de la «ciu­da­da­nía demo­crá­ti­ca», etcé­te­ra, del inter­cla­sis­mo de Laclau y Mouf­fe, guías ideo­ló­gi­cas de la direc­ción de Pode­mos.

De for­ma pare­ci­da a cómo la direc­ción pode­mi­ta cre­yó, con­tra toda evi­den­cia, que esta­ba a pun­to de lle­gar al gobierno del Esta­do y lo aireó a los cua­tro vien­tos gene­ran­do fal­sas y muy con­tra­pro­du­cen­tes expec­ta­ti­vas, tam­bién, pero a su for­ma por las con­di­cio­nes vas­cas, la nue­va direc­ción aber­tza­le hizo creer que con el «cam­bio de estra­te­gia» se avan­za­ría rápi­da­men­te a la «sobe­ra­nía», a la «vuel­ta a casa» de pre­sos y pre­sas, de las per­so­nas exi­lia­das, a la «jus­ti­cia social», etc., aban­do­nan­do con­cep­tos cla­ves como Amnis­tía, inde­pen­den­cia y socia­lis­mo, lucha de cla­ses, pue­blo tra­ba­ja­dor, femi­nis­mo aber­tza­le, etc., tal cual lo orde­na­ban el san­tón Laclau y la gurú Mouf­fe.

Esta ideo­lo­gía refor­mis­ta apa­re­ce con mucha fre­cuen­ta en el apa­ra­to pro­pa­gan­dís­ti­co de EH Bil­du, en Naiz-Gara, Iratzar, Erria…, sin ana­li­zar aho­ra a las peque­ñi­tas corrien­tes de algu­na influen­cia inte­lec­tual for­ma­da por euro­co­mu­nis­tas, anti­guos miem­bros de la VI Asam­blea trots­kis­ta muy cer­ca­nos al clan Iba­rretxe y fre­cuen­tes en los actos «teó­ri­cos» del refor­mis­mo aber­tza­le. De igual modo, y en base al vacío con­cep­tual y estra­té­gi­co de este con­glo­me­ra­do, la nue­va direc­ción de EH Bil­du y Sor­tu hizo creer que pron­to se ela­bo­ra­ría un nue­vo Esta­tu­to de Sobe­ra­nía, dan­do rue­das de pren­sa triun­fa­lis­tas en base a su pro­pues­ta, lo mis­mo que, como hemos vis­to, insis­tió en que estas elec­cio­nes ele­va­rían a EH Bil­du a una posi­ción sino deci­si­va en el mis­mo Par­la­men­to espa­ñol y por supues­to en Hegoal­de, sí muy impor­tan­te.

No se ha obte­ni­do nin­gu­na de estas golo­si­nas. Al con­tra­rio, EH Bil­du es irre­le­van­te no solo en el Esta­do, sino en Hegoal­de por­que el pac­to PNV-PSOE será un rodi­llo en Vas­con­ga­das y el PSOE garan­ti­za la «esen­cia espa­ño­la» de Nafa­rroa. Ade­más, el Esta­do ha supe­ra­do casi todas las cri­sis obte­nien­do un tiem­po vital de recu­pe­ra­ción para un más efec­ti­vo con­tra­ata­que que la Unión Euro­pea ya está pla­ni­fi­can­do; el PSOE ha sali­do for­ta­le­ci­do en su com­po­nen­te de cen­tro múl­ti­ple aglu­ti­na­dor, ya que pue­den nego­ciar con ven­ta­ja con el refor­mis­mo pode­mi­ta y con la dere­cha neo fas­cis­ta de Ciu­da­da­nos, ponien­do en poco ries­go su direc­ción estra­té­gi­ca; y si fue­ra estric­ta­men­te nece­sa­rio, ahí tie­ne al PNV, el perri­to fal­de­ro del Esta­do des­de antes de la Cons­ti­tu­ción de 1979, perri­to que en Hegoal­de actúa como txa­ku­rra al ser­vi­cio del capi­tal. Y EH Bil­du ha sido ence­rra­da en la «nor­ma­li­za­ción» que ella mis­ma ideó, ha caí­do en su mis­ma tram­pa. En docu­men­tos pos­te­rio­res ire­mos plan­tean­do nues­tras pro­pues­tas.

Aurre­rantz

Eus­kal Herria. 2019ko ekai­na­ren 20an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: