Otsailean aurkeztu zen GKS, Gazte Koordinadora Sozialista, Gasteizko Auzolana Pilotalekuan. Bi kiderekin hitz egiteko aukera izan dugu Hizpidean, GKSk irratirako emandako lehen elkarrizketan.
Lehen elkarrizketa izanik, antolakundearen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu. Nondik sortzen den, zergatik den Gazte Koordinadora Sozialista, antolakundearen helburuak, gazte prespektibaz egiten duten irakurketa…
GKSk Euskal Herriko eszenatoki politikoan egingo duen ekarpena ikusteko dagoela diote, hilabete gutxiko bizitza baitauka oraindik eragile honek. Klase ikuspegia txertatzeko beharra azpimarratu dute, eta Euskal Estatu Sozialista eratzeko bidean pausoak emateko asmoa erakutsi dute.
Ikasle Abertzaleak antolakundearekin Gazte Sozialiston Topaguena ospatuko dute Azpeitian, ekainaren 12tik 16ra bitartean, eta ekimen honen nondik norakoak ere eman dituzte. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
📹
— Gazte Koordinadora Sozialista (@Gazte_KS)#ZerEraman | Topagunea lan egiteko, aisirako, edukia lantzeko eta burututako lana ospatzeko momentua izango dugu.
Horretarako, ez ahaztu batez ere honakoa ekartzeaz:
🛠️Lanerako arropa egokia.
🛌Lozaku eta esterilla
✊Ikasteko eta lanerako gogoa!pic.twitter.com/CwQXUrEqof
June 9, 2019
— Gazte Koordinadora Sozialista (@Gazte_KS)
#Edukia | Hemen duzue datorren asteko Ostiral eta Larunbatean jorratuko ditugun hitzaldien informazio gehigarria. Eztabaidatu, hausnartu eta ikasteko izango da honakoa, hitzaldi eta mahaiguruekin.
pic.twitter.com/JXtBtT2F8w
June 9, 2019
Una respuesta