Gazte Koordinadora Sozialista eta Ikasle Abertzaleei elkarrizketa: «Prozesu sozialistari bultzada ematea, komunitate politikoa indartzea eta langile kultura hedatzea dagokigu»

«Jaial­di kapi­ta­lis­tak daka­rren des­po­li­ti­za­zioa­ren aurrean, guri bes­te ospa­ki­zun ere­du bat garatzea dago­ki­gu. Guk ez dau­ka­gu for­mu­la per­fek­tu­rik, bai­na Eus­kal Herri­ko Gaz­te Sozia­lis­ten Topa­gu­neak ospa­ki­zun ere­du horre­tan ekar­pe­na egin nahi du»

Api­ri­la­ren 23an aur­kez­tu zenu­ten Eus­kal Herri­ko Gaz­te Sozia­lis­ten Topa­gu­nea, Azpei­tian (Gipuz­koa). Zerk era­man zai­tuz­te Ikas­le Aber­tza­lea­ke­ko eta Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ko kideei Topa­gu­nea elka­rre­kin anto­latze­ra?

IA eta GKS pro­ze­su sozia­lis­ta­re­kin lerro­katzen garen bi anto­la­kun­de gara, eta hor­tik dator gure arte­ko harre­ma­na. Hau da, ere­mu des­ber­di­ne­tan gau­zatzen dugu prak­ti­ka, bai­na kon­pro­mi­so eta boron­da­te berak batzen gai­tu: lan­gi­le anto­la­kun­tza­ren indar gabe­zia eta sub­jek­ti­bi­ta­te des­po­li­ti­koa gizar­tean era­bat heda­tu­ta dau­den garai hone­tan, sozia­lis­moa­ren defen­t­sa egi­tea beha­rrez­koa dela uste dugu. Izan ere, gaur egun Eus­kal Herrian pro­ze­su sozia­lis­ta garatze­ko auke­rak ire­kitzen ari dira, eta pro­ze­su horren gaur­ko­ta­su­na eta beha­rrez­ko­ta­su­na alda­rri­katze­ko, Topa­gu­nea bate­ra anto­latzea era­ba­ki genuen.

Topa­gu­nea­ren edu­kien eta egi­ta­raua­ren zehaz­ta­pe­ne­tan sar­tu aurre­tik, argi­tu deza­ke­zue zein den Topa­gu­nea­ren hel­bu­rua?

Esan behar dugun lehen gau­za da Topa­gu­neak ez dio­la hel­bu­ru baka­rra­ri eran­tzun nahi. Aitzi­tik, Eus­kal Herrian has­ta­pe­nean dagoen pro­ze­su sozia­lis­ta­ri bul­tza­da ema­tea, komu­ni­ta­te poli­ti­koa indar­tzea eta lan­gi­le kul­tu­ra hedatzea dago­ki­gu gaur egun: guz­ti horri eran­tzu­te­ko anto­la­tu dugu Topa­gu­nea.

Ize­nak dioen modu­ra, Eus­kal Herri­ko gaz­te sozia­lis­tei bide­ra­tu­ta­ko Topa­gu­nea izan­go da. Beraz, horren hel­bu­rua ez da aha­lik eta jen­de gehien bil­tzea. Hau da, hel­bu­rua ez da kuan­ti­ta­ti­boa, kua­li­ta­ti­boa bai­zik. Izan ere, Topa­gu­nea topo egi­te­ko unea iza­nik, topo zer­ta­ra­ko egi­ten dugun gal­de­tu eta eran­tzun behar­ko genu­ke. Hor kokatzen da gure plan­te­amen­dua: ospa­ki­zu­nak, lan egu­nek eta edu­ki poli­ti­koak zen­tra­li­ta­tea izan­go duten Eus­kal Herri­ko Gaz­te Sozia­lis­ton Topa­gu­nea da anto­la­tu dugu­na.

Horre­kin bate­ra, bata­su­na­ren eta anto­la­kun­tza­ren beha­rra azpi­ma­rra­tu nahi­ko genu­ke. Gizar­te honek sor­tzen dituen ara­zoei modu era­gin­ko­rrean aurre egi­te­ko eta modu horre­tan ildo sozia­lis­ta gor­puz­te­ko beha­rrez­ko bidea da anto­la­kun­tza. Horren fal­tan ezin­go geni­tuz­ke, bes­teak bes­te, ikas­leen ikas-bal­din­tzak hobetze­ko aur­ten hain­bat borro­ke­tan lor­tu ditu­gun garai­pe­nak ospa­tu, ezta loratzen ari diren gune eta proiek­tu sozia­lis­tak indar­tu ere.

Azke­nik, esan beha­rra dau­ka­gu Topa­gu­nea anto­latze­ra­koan bes­te zen­bait era­gi­lek eta nor­ba­na­kok ere lagun­tza eman digu­te­la; Eskla­be­ta­ko (Azpei­tia) zein ingu­ru­ko jen­deak era­kutsi duen pres­tu­ta­su­na ere txa­lotze­koa da. Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik oso esker­tu­ta gau­de, eta gogoz bete­ta.

Ospa­ki­zun egu­nak izan­go dira, beraz. Bai­na zer esan nahi duzue ospa­ki­zun ere­du poli­ti­koa­ren beha­rra alda­rri­katzen duzue­nean?

Ospa­ki­zun ere­du poli­ti­koa ospa­ki­zun ere­du kapi­ta­lis­ta­ri kon­tra­jar­tzen zaion ere­dua da, ez bai­ta­go fes­ta ere­dua gizar­te ere­dua­ri lotu­ta uler­tzea bes­te auke­ra­rik. Beraz, gizar­te kapi­ta­lis­tak fes­ta ere­du kapi­ta­lis­ta sor­tzen du, bere beha­rren ara­be­ra­koa dena. Hala, diru kan­ti­ta­te han­dia mugitzen duten fes­tak dira, indus­tria han­diei (alkoho­la­re­na, kos­me­ti­koe­na eta abar) ira­ba­ziak ema­ten diz­kie­ten jaiak. Gaz­te lan­gi­le askok bal­din­tza pre­ka­rioe­tan lan egi­ten duten egun eta orduak dira. Gai­ne­ra, gizar­te kapi­ta­lis­tak eskain­tzen duen sozia­li­za­zio momen­tu baka­rre­ne­ta­ri­koa iza­tea­re­kin bate­ra, jaia­ren tes­tuin­gu­ruak berak ere kon­pro­mi­soan oina­rri­tu­ta­ko harre­man ere­duak garatzea ozto­patzen du. Are gehia­go; gene­ro bio­len­tzia kasuak sarri ema­ten diren uneak iza­ten dira, bes­te hain­bat gau­zen artean.

Labur­bil­duz, jaial­di kapi­ta­lis­tak gizar­tean sub­jek­ti­bi­ta­te des­po­li­ti­koa eratzen eta hedatzen due­la esan gene­za­ke; his­to­rian zehar iku­si dugun beza­la, jaki­tun gara jen­dar­te des­po­li­ti­za­tu batean sozia­lis­moa­ren alde­ko jarre­ra garatzea zail­du egi­ten due­la.

Horri kon­tra­ja­rri­ta uler­tu nahi dugu ospa­ki­zun ere­du poli­ti­koa, guk sor­tu nahi dugun sub­jek­ti­bi­ta­te ere­dua des­po­li­ti­za­zioa­ren kon­tra­koa dela­ko. Soi­lik poli­ti­za­tu­ta­ko gizar­te batean, hau da, ins­ti­tu­zio, alder­di zein kalee­tan, eta herriaz gain mun­duan ger­tatzen ari denaz ardu­ratzen den jen­dar­tean, indar­tzen bai­ta pro­ze­su sozia­lis­ta: jen­deak bizi duen tes­tuin­gu­ru poli­ti­koa­ren bai­tan, kon­pro­mi­so­ak eta posi­zioak har­tzen dituen gizar­te ere­duan. Beraz, jaial­di kapi­ta­lis­tak daka­rren des­po­li­ti­za­zioa­ren aurrean, guri bes­te ospa­ki­zun ere­du bat garatzea dago­ki­gu. Guk ez dau­ka­gu for­mu­la per­fek­tu­rik, bai­na Topa­gu­neak ospa­ki­zun ere­du horre­tan ekar­pe­na egin nahi du.

Age­ri­koa den beza­la, guk ez dugu ospa­ki­zu­na baz­ter­tzen. Topa­gu­nea goian aipa­tu dugun guz­ti horren ospa­ki­zu­na iza­tea nahi genu­ke. Egu­ne­ro­koan, herrie­tan, eskual­dee­tan zein mai­la nazio­na­lean, anto­la­kun­tza­ren bitar­tez pro­ze­su sozia­lis­ta pix­ka­na­ka eli­katzen ari gare­la ospa­tu nahi dugu, eta bai­ta ekai­ne­ko egun horie­tan Azpei­tian egin­go dugun lan guz­tia ere.

Lan egu­nak ere ospa­ki­zu­na eta kon­pro­mi­so poli­ti­koa uztar­tze­ko hel­bu­ruz anto­la­tu ditu­zue?

Bai, lan egu­nek ere hor har­tzen dute zen­tzua. Izan ere, gaz­te lan­gi­leok nor­ma­lean mise­riaz­ko sol­da­tak jasotzen ditu­gu, bes­te baten­tzat lan egi­tea­ga­tik, adi­bi­dez, super­mer­ka­tu han­die­tan kutxa­zai­ne­tan eta hor­nitzai­le lanean aritzen gare­nean. Sol­da­ta­pean egi­ten dugun lana enpre­sen intere­sak gau­zatze­ko bitar­te­ko soil bat baino ez da. Kon­tra­ra, Topa­gu­nean egin­go dugun lana­ga­tik ez dugu sol­da­ta­rik jaso­ko, bai­na tru­kean jaso deza­ke­gu­nak ez du pre­zio­rik. Topa­gu­nean egin­da­ko lana­ren ondo­ren, ez dugu ezer edu­ki­ko mer­ka­tuan sal­tze­ko eta ber­ta­tik dirua ate­ratze­ko. Guretzat lanak bes­te fun­tzio bat du: des­po­li­ti­za­zioak jan­da­ko gizar­te hone­tan, Eskla­ba­tan gara­tu asmo duten proiek­tu sozia­la­ri bul­tza­da eman­go dio­gu. Elkar­la­nean aritzeak, ber­tan izan­go garen Eus­kal Herri­ko mili­tan­te­oi hel­bu­ru komun bat jar­tzen digu, eta ere­du kul­tu­ral berria jar­tzen du mahai gai­nean. Hori ezin da sol­da­ta­ren bitar­tez ordain­du.

Zer egin­go duzue zehaz­ki lan egu­ne­tan?

Lan egu­nek bi hel­bu­ru nagu­si dituz­te: alde bate­tik, espa­zio des­ber­di­nak ego­kitzea; eta bes­te­tik, jakin­tza tek­ni­ko des­ber­di­nak ikas­te­ko auke­ra eskain­tzea. Horre­la, espa­zioa bera era­bil­ga­rri jar­tzeaz gain, gure jakin­tza eta gai­ta­sun tek­ni­koak bider­ka­tu­ko ditu­gu. Horre­ta­ra­ko, lan-tal­dee­tan bana­tu eta ikas­ta­ro for­ma­tua­ren bidez hain­bat lan buru­tu­ko ditu­gu.

Zehaz­ki, hauek dira egin­go ditu­gun lanak eta ikas­ta­roak: itur­gin­tza, elek­tri­zi­ta­tea, arotze­ria, mural mar­go­ke­ta, komu­ni­ka­zioa, txos­nen mun­taia eta sukal­da­ritza. Beraz, Topa­gu­ne­ra etor­tze­ko asmoa duten guz­tiei lane­ra­ko arro­pa ekar­tzea eskatzen die­gu: esku­la­rruak, botak eta zikin­tze­ko arro­pa, gehien­bat.

Egi­ta­raua­ri begi­ra­tuz, ospa­ki­zu­naz eta lanaz gain, Topa­gu­nean edu­ki poli­ti­koak ere zen­tra­li­ta­tea izan­go due­la ikus dai­te­ke. Zein izan­go da Topa­gu­ne­ko hitzal­diek jorra­tu­ko duten edu­kia eta zer­ga­tik auke­ra­tu ditu­zue gai horiek?

Osti­ral arratsal­dean, hez­kun­tza edo­ta gene­ro eta gaz­te pro­ble­ma­ti­ka lan­tze­ko hiru hitzal­di izan­go ditu­gu, ordu berean. IAko kideak ari­tu­ko dira hez­kun­tza pro­ble­ma­ti­kaz; Itaia­koak gene­ro pro­ble­ma­ti­kaz, eta GKS­koak gaz­te pro­ble­ma­ti­kaz. Hiru pro­ble­ma­ti­ka horiek kapi­ta­lis­moa­ren bar­nean egi­tu­raz­ko auziak dire­la uste dugu; hau da, soi­lik gizar­te bur­ge­sa­ren bai­ta­ko pro­ble­ma­ti­ka espe­zi­fi­ko gisa uler dai­tez­kee­la uste dugu. Horren­bes­tez, beha­rrez­koa zai­gu sei­na­latzea bur­ge­siak nola indar­tzen dituen bere posi­zio poli­ti­koak pro­ble­ma­ti­ka horien bitar­tez. Izan ere, pro­ble­ma­ti­ka horien uler­ke­ra ego­kiak, poli­ti­ka horiei kon­tra­ja­rri­ko zaiz­kien lan-lerro sozia­lis­tak garatzen joa­te­ko auke­rak jar­tzen ditu mahai gai­nean. Hori izan­go dute jomu­ga hiru hitzal­diek.

Osti­ral arratsal­de­ko biga­rren zatian, Eus­kal Herri­ko gaz­te anto­la­kun­dee­tan jar­dun duten mili­tan­te­ekin mahai ingu­rua egin­go dugu. Bakoitza bere espe­rien­tzia per­tso­na­le­tik abia­tu­ko da, eta gaz­te anto­la­kun­deen ingu­ruan hitz egin­go du. Hala, hain­bat auzi­ren ingu­ruan ezta­bai­datze­ko tar­tea izan­go da.

Larun­bat goi­ze­ko lehe­nen­go zatian, pro­ze­su sozia­lis­ta­ren ingu­ru­ko hitzal­dia izan­go dugu bi, mili­tan­te­ren esku­tik. Gaur egun, pro­ze­su sozia­lis­ta­ri eman die­zaio­ke­gun kon­tzep­tua­li­za­zio posi­ble bat mahai­ra ate­ra­ko dute, eta prak­ti­ka­ra­ko zen­bait gako estra­te­gi­ko ere azal­du­ko dituz­te. Azke­nik, larun­bat goi­ze­ko biga­rren zatian, egun­go ziko poli­ti­ko berria­ri buruz ezta­bai­datze­ko mahai ingu­rua izan­go dugu. Gaur egun espa­rru des­ber­di­ne­tan bere ekar­pe­na egi­ten duten mili­tan­te­ekin ziklo poli­ti­koaz ezta­bai­datze­ko auke­ra izan­go dugu ber­tan, eta mode­ra­zio lanak egin­go dituen kide batek dina­mi­za­tu­ko du saioa.

Aisial­di­ra­ko momen­tuak ere egon­go dire­la esan duzue. Zer eskain­tza egon­go da?

Egun guz­tie­tan egon­go da aisial­di­ra­ko tar­tea. Adi­bi­dez, lan egu­nen amaie­ran lasai ego­te­ko eta ondo pasatze­ko ikus­ki­zu­nak eskai­ni­ko dira. Bes­tal­de, lan ordue­tan ere, den­bo­ra librea izan­go dugu, batik bat lane­ra­ko beha­rrez­koa baino jen­de gehia­go etor­tzen bada.

Azpi­ma­rra­tu nahi dugun bes­te pun­tu bat ere bada­go. Bada­ki­gu ekai­ne­ko egun horiek ez dire­la one­nak ikas­leen­tzat; izan ere, asko­ren­tzat azter­ke­ta garaia da. Horren­bes­tez, ikas­te­ko guneak ego­ki­tu­ko ditu­gu, egu­nean zehar beha­rra due­nak lasai ikas­te­ko espa­zioa izan dezan.

Topa­gu­nea­ren ata­rian, zer esan­go zenie­ke­te Eus­kal Herri­ko gaz­teei?

GKS­ko eta IAko kideek Topa­gu­nean par­te har­tze­ko deia luzatzen dio­gu Eus­kal Herri­ko gaz­te­ria­ri. Topa­gu­nea urte osoan auzo, herri zein hezi­gu­ne des­ber­di­ne­tan egin­da­ko lan mili­tan­te ere­du­ga­rria ospatze­ko unea izan­go da; bai­ta hitzal­diak entzu­te­ko, lane­ra­ko eta ikas­te­ko, kan­tu­ra­ko, lasai ego­te­ko eta ezta­bai­datze­ko gunea ere. Ani­ma­tu dadi­la, beraz, gaz­te­ria, etor­ki­zu­nean sozia­lis­moa loratze­ra: hazia gaur­da­nik lan­da­tu eta anto­la­tu behar dugu.

2019ko Ekai­nak 3

Itu­rria: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​p​r​o​z​e​s​u​s​o​z​i​a​l​i​s​t​a​/​p​r​o​z​e​s​u​-​s​o​z​i​a​l​i​s​t​a​r​i​-​b​u​l​t​z​a​d​a​-​e​m​a​t​e​a​,​-​k​o​m​u​n​i​t​a​t​e​-​p​o​l​i​t​i​k​o​a​-​i​n​d​a​r​t​z​e​a​-​e​t​a​-​l​a​n​g​i​l​e​-​k​u​l​t​u​r​a​-​h​e​d​a​t​z​e​a​-​d​a​g​o​k​igu

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: