Pales­ti­na aske baten alde, elkar­ta­su­na pales­ti­nar erre­sis­ten­tzia­re­kin! /​¡Por una pales­ti­na libre, toda la soli­da­ri­dad con la resis­ten­cia pales­ti­na!

[EUS]

1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatuak bere estatuaren sorrera aldebakartasunez aldarrikatu zuen ehunka palestinar herriren gainean eta 700.000 palestinarretik gora euren lurretatik kanporatuz. Geroztik, palestinar herriak egun hau Nakba-ren egun gisa oroitzen du, arabieraz hondamendia esan nahi duena.

Oroimenerako eta salaketarako eguna da gaurkoa. Israelgo Estatuak palestinarrak euren etxe eta lurretatik kanporatuz, herri eta etxebizitzak suntsituz, sei milioi errefuxiatu palestinar baino gehiagori etxera itzultzeko eskubidea ukatuz eta sarraskiak, erailketak eta palestinarren ausazko atxiloketa bidegabeak eginez, lurralde berriak kolonizatzen jarraitzeko saiakera etengabeak egiten dihardu. Hauek eta beste hainbat dira palestinar herriak egunerokotasunean jasan behar dituen eskubide urraketak, beraz, argi esan behar dugu Nakba deiturikoak bere horretan jarraitzen duela. Gainera gogoan izan behar dugu 2019ko Nakba hau Gazak jasandako azken bonbardaketak gertatu eta egun gutxitara ospatuko dela. Okupazio indar sionisten eraso berri honek 27 eraildako eta hamarnaka zauritu utzi zituen eta gertakari honek Gazak duela jada 13 urtez bizi duen larrialdi egoera areagotu baino ez du egiten. Blokeoak eta indar sionisten etengabeko sarraskiek bere horretan darraite. Ozen diogu ez garela inoiz eraso hauek salatzeaz nekatuko.

Baina gaurkoa ere, palestinar herriaren erresistentziarekiko gure elkartasunean berresteko eguna dugu, kolonizazio sionistaren saiakera guztien gainetik, erresistentzia hori egon badagoela argi uzten duena. Erailketen, kontrolen, euren bizitzen militarizazioaren, explotazio laboralaren, irainen eta, finean, kolonizazioaren egunerokotasuneko biolentziaren aurrean, erresistentziak aurrera darrai, heriotzaren aurrean bizitza dagoela erakutsiz, euren askatasunaren alde borrokan determinazio osoa erakutsiz. Izan ere, pasa den martxoan Gazaren jazarpena salatu eta errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea aldarrikatzen duen protestaldi zikloari, Itzuleraren Martxa Handiari, hasiera eman ziola urtebete ospatu zen. 2018ko martxoaren 30etik dagoeneko 200 pertsonatik gora erail eta 12.000tik gora zauritu ditu Israelgo Estatuak. Errepresio honi aurre eginez, Gazako palestinarrek astero oroitarazten diote munduari ez dutela etsiko euren eskubideak lortu arte. Gazan, Zisjordanian, historikoki Palestina den lurralde osoan zein erbestean, palestinarrek euren etxeetako giltzak gordetzen dituzte, euren lurretarako zein euren herriaren askatasunerako ateak parez pare irekiko dizkietenak.

Palestinaren kolonizazio sionista, baina, ezingo zatekeen mantendu AEBak moduko nazioarteko instituzio, potentzia eta enpresa multinazionalen konplizitaterik gabe. Izan ere, duela hilabete gutxi batzuk AEBek siriar lurraldean daude Golango Gainak Israeli aitortu zizkion, eta Europar Batasunak eta bere estatukideek akordio komertzial, instituzional eta kulturalak indarrean mantentzen dituzte, Israelgo Estatuarekin harremanak legitimatuz eta normalizatuz. Horren adibide da, esaterako, Israelgo Estatuak Eurovision lehiaketan parte hartzea edota aurtengo edizioa Tel Aviven ospatzea. Israelek mota honetako ekimen «kulturalak» erabiltzen ditu nazioartean bere burua legitimatu eta herrialde moderno eta multikulturala delaren mozorropean herri palestinarra zanpatzen jarraitzeko. Izan ere, lehiaketaren 2018ko edizioko Israelgo ordezkariaren garaipena, armada israledarrak Gazan 60 palestianarretik gora erailtzen zituela gertatu zen. Zaila izango da abesti sorta batek etengabeko kolonizazio politikak, garbiketa etnikoa eta Estatu israeldarraren apartheida ezkutatzea eta gero eta gehiago dira datorren maiatzaren 18an ospatuko den musika lehiaketa boikoteatzeko deia luzatzeko batutako ahotsak.

Horregatik guztiagatik, euskal herritar orori dei egiten diogu palestinar herriarekiko eta kolonizazioaren aurreko erresistentziarekiko elkartasuna biderkatzen jarraitzeko. Eta, bereziki, Euskal Herritik sionismoaren konplize diren eta sionismoa babesten duten adierazpide guztiei aurre egiteko indarrak batzeko deia egiten dugu, Israelen aurkako Boikot, Desinbertzio eta Zigor kanpainaren bitartez.

Gora Palestina askatuta! Euskal Herrian sionismoari ez!

Askapena

2019ko maiatzaren 15an

[ES]

El 15 de mayo de 1948 el Estado de Israel proclamaba unilateralmente su creación sobre las ruinas de cientos de pueblos palestinos y a través de la expulsión de más de 700.000 palestinos y palestinas de su tierra. Desde entonces, el pueblo palestino conmemora ese día como el día de la Nakba, el desastre, en árabe.

Día de recuerdo y denuncia de los continuos intentos por parte del Estado de Israel por seguir colonizando nuevos territorios mediante la expulsión de palestinos y palestinas de sus casas y terrenos, la destrucción de pueblos y viviendas, la negación del derecho al retorno de los más de 6 millones de refugiados y las masacres, asesinatos y detenciones arbitrarias de palestinos, entre otras violaciones de derechos del pueblo palestino, en lo que se conoce como la Nakba continua. De hecho, esta conmemoración llega pocos días después de los últimos bombardeos del ejército de ocupación sionista contra Gaza en los que fueron asesinadas 27 palestinas y que agravan aún más la situación de emergencia que se vive en Gaza, castigada por un bloqueo que dura ya 13 años, y continúas masacres por parte del ejército sionista. ¡No nos cansaremos de denunciar todas y cada una de estas agresiones!

Pero también es un día para reafirmar nuestra solidaridad con la resistencia del pueblo palestino, que, pese a todos los intentos de la colonización sionista, sigue reafirmando su existencia. Frente a los asesinatos, los controles, la militarización de su vida, la explotación laboral, los insultos, la violencia cotidiana de la colonización, la resistencia sigue en pie, enseñando vida y demostrando su firme determinación a seguir luchando por su libertad. De hecho, el pasado mes de marzo se cumplía un año del comienzo del ciclo de protestas contra el asedio a Gaza y el derecho al retorno de los y las refugiadas palestinas conocida como La Gran Marcha por el Retorno. Pese a la represión israelí, que desde el 30 de marzo del año pasado ha asesinado a más de 200 personas y herido a más de 12.000, los palestinos y las palestinas de Gaza siguen recordando cada semana que no van a parar hasta conseguir sus derechos. En Gaza, en Cisjordania, en toda la Palestina histórica y en el exilio, las palestinas conservan las llaves que les abrirán de nuevo las puertas de su tierra y la liberación de su pueblo.

Es imprescindible recordar, que la colonización sionista de Palestina no se podría mantener sin la complicidad de empresas multinacionales, potencias e instituciones internacionales como EEUU, que hace unos meses reconocía la soberanía de Israel sobre los altos del Golán sirios, o la Unión Europea y sus Estados Miembros, que mantienen acuerdos comerciales, institucionales y culturales que legitiman y normalizan las relaciones con el Estado de israel. Un ejemplo de ello es la participación del Estado de Israel en el festival de Eurovisión y la celebración de la edición de este año en Tel Aviv. Este tipo de eventos «culturales» son utilizados por Israel para legitimarse a nivel internacional y poder seguir oprimiendo al pueblo palestino bajo un disfraz de país multicultural y moderno. De hecho, la victoria de la representante israelí en la edición del festival de 2018 se dio a la vez que el ejército israelí asesinaba a más de 60 palestinas en Gaza. Difícilmente unas cuantas canciones podrán ocultar las continuas políticas de colonización, limpieza étnica y apartheid del Estado de Israel, y cada vez son más las voces que se han unido al boicot de la competición musical que se celebrará el próximo 18 de mayo.

Por todo ello, lanzamos un llamamiento al pueblo de Euskal Herria para que muestre su solidaridad con el pueblo palestino y su resistencia frente a la colonización. Y, especialmente a que se una a los esfuerzos por acabar con cualquier complicidad y apoyo a la colonización sionista desde Euskal Herria, mediante la campaña de Boicot, Desinversión y Sanciones contra Israel.

Gora Palestina askatuta! Euskal Herrian sionismorik ez!

Askapena

15 de mayo de 2019

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Una respuesta

  1. Pingback: Red News (Español) | Protestation

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *