Eus­kal Herri­ko bar­ne estol­dak /​Las cloa­cas de Inte­rior en Eus­kal Herria

Des­kar­gak /​Des­car­gas (485 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] A4Des­car­gar 
[PDF] A5Des­car­gar 
[PDF] Let­terDes­car­gar 
[ePub]Des­car­gar 
[mobi] Kind­leDes­car­gar 

[EUS]

Ordezkari politiko ezagun bati berriki egindako jazarpen polizialak eta beraren kontra fabrikatutako datu faltsuak direla kausa, beste garai batean barra-barra erabili ohi zen esamoldea berragertu egin zaigu hedabideetan: «estatuko kloakak edo estoldak», hain justu. Bada, euskal herritarrok oraindik dugu gogoan Felipe Gonzalezek esandakoa: «Zuzenbidezko Estatua Epaitegietan eta Aretoetan ez ezik, estoldetan ere defenditzen da».

Haiek bai garai latzak, hara han, GAL urdina, GAL berdea, hainbat egunetan desagertutako zinegotzi abertzaleak «kontrolik gabeko» taldeek ikasle gazteei eragindako agresioak, «tirar a matar» poliziak erabilitako kontsigna.

Gaur egun, ordea, badirudi ahaztu egin dugula zorigaiztoko iragan hartan pairatutako errepresioa, baina estatuko estoldek, kloakek eta hondakinek bere horretan diraute, zelatan eta edonoiz ekiteko prest.

Hori guztia gugan eraginik ez duela pentsatzeko joera daukagu herritar xumeok nahiz oinez gabiltzanok, eta politikari edo finantzari boteretsuei dagokiela soilik, baina kontua da, diktadorea hil ondorengo trantsizio politikoan estatuko segurtasun indarrak birmoldatu eta garbitu gabe gelditu zirela, horrez gain, muturreko faxismoa nagusi da euren baitan.

Duela gutxi, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hainbat lagunen kontrako salaketa jarri zuen kontzentrazio batean parte izanagatik, zeinetan gaixo terminal zegoen euskal preso baten aitarekin azken kontaktua izateko baimena eskatzen zuten.

Bada, halako ikerketen harira, Polizia Nazionaleko Informazio Brigadako zenbait txosten ikusteko aukera izan dugu, eta talde politiko eta presoak laguntzeko erakunde jakinen bilerak zaintzapean izateaz gain, espainiar erarako benetako Macarthismo alardean, hainbat pertsonen ibilbide osoa agertzen da 2014. urteaz geroztik, haien kontzentrazio, hitzaldi eta bilera politikoekin batera. Oraingoan azken lau urteotako zaintza politikoaren historialak erantsi dituzte diligentzietara. Pertsona xumeak besterik ez dira ikertzen ari direnak eta modu askean biltzeko, manifestazioetan parte hartzeko eta ideiak adierazteko eskubidea baliatu dutenak, inolako deliturik egin gabe.

Azken finean, kontzentrazioetan eta manifestazioetan parte hartu izateak eskubide politikoak eta askatasun zibilak baliatzea dakar berekin besterik ez, baina halako historial politikoa beharrezkotzat jotzen da egile-zuzenbide penala konfiguratzerako orduan, zuzenbidezko estatuaren printzipio demokratikoetatik urruti, hainbeste aldarrikatzen diren arren.

Kloakek eta estoldek indar politikoetako goi-ordezkariak ez ezik, herritar arruntak eta normalak ere zelatatzen dituzte, norberaren ideologiaren araberako zerrendak sortuz, modu horretara, salatu eta haien kontra jardun ahal izateko behin helburua ezarritakoan, eta, agian, beste era batez jarduteko asmoarekin baldin eta egoerak horretarako aukera ematen badu.

Kloakak Madrilen bakarrik ez, badaude gure lurraldean ere gure askatasunerako mehatxu gisa. Tribuna apal honetatik, letratu honek exijitzen du askatasun adierazpenaren kontrako epaiketekin, zorigaiztoko jazarpenekin eta manifestazioetan parte hartzen dutenen fitxategiekin amaitzea. Agente jaun-andreak, jakin ezazue nik neuk, ahal dela, beti hartzen dudala parte Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatutako manifestazio eta kontzentrazioetan eta halaxe egiten segituko dudala, halaber, liburu desegokiak irakurri ohi ditudala eta gure inguruko maila demokratiko eskasak sekulako lotsa eragiten didala. Amnistia eta askatasunaren beharrean gaude, amnistia eta askatasuna exijitzen ditugu.

Santiago Gonzalez Arias, abokatua

2019ko maiatzaren 3an

[ES]

Recientemente, con ocasión de los seguimientos policiales y la fabricación de informes falsos contra un conocido representante político, la prensa ha recuperado una antigua expresión que, en su día hizo furor, la de las cloacas o alcantarillas del estado, puesto que los ciudadanos de Euskal Herria todavía recordamos a Felipe González: «El Estado de Derecho se defiende en los Tribunales y en los salones, pero también en las alcantarillas».

Eran años duros, en los que actuaba el GAL azul, el GAL verde, había concejales abertzales que desaparecían varios días, agresiones a jóvenes estudiantes por parte de grupos de «incontrolados», actuaciones policiales bajo la consigna de «tirar a matar».

Pues bien, ahora, en nuestros días, parece que nos olvidamos de todo este siniestro pasado represivo que hemos sufrido, pero las alcantarillas, las cloacas, los desechos del Estado continúan ahí, dispuestos a actuar, espiando y preparados para lo que sea necesario.

Los ciudadanos comunes, de a pie, tendemos a pensar que estas cosas no nos pueden afectar, que se trata de situaciones propias de los políticos o de los financieros con gran poder, pero resulta que, cuando se dio el proceso de la transición política, a la muerte del dictador, no hubo depuración de las Fuerzas de Seguridad del Estado, y, en su seno, anida el fascismo más extremo.

Recientemente la Fiscalía de la Audiencia Nacional inició una denuncia contra varias personas por haber participado de una concentración en la que se pidió que un preso vasco pudiese mantener un último contacto con su padre, que tenía una enfermedad terminal.

Pues bien, al hilo de estas investigaciones, hemos tenido acceso a distintos informes de la Brigada de Información del Cuerpo Nacional de Policía, en los que, por una parte, se realiza la vigilancia de las reuniones de determinados grupos políticos y determinadas organizaciones de apoyo a los presos, y, por otra parte, en un verdadero alarde de macarthismo a la española, se incluye toda una trayectoria, desde 2014, referente a distintas personas, indicando en qué concentraciones han participado, a qué charlas y conferencias han acudido, en qué reuniones de política han tomado parte, ahora nos han traído a las diligencias los historiales de vigilancia política de los últimos cuatro años de los investigados, personas sencillas que se han limitado a ejercer su derecho a la libertad de reunión y manifestación, han expresado sus ideas, sin cometer ningún delito.

Su actividad, en todas esas concentraciones y manifestaciones, supone el simple ejercicio de sus derechos políticos y libertades civiles, pero este historial político se quiere emplear para configurar un derecho penal de autor, lejos de los proclamados principios democráticos del Estado de Derecho.

Las cloacas, las alcantarillas no vigilan solo a los altos representantes de según que fuerza política, vigilan a los ciudadanos comunes y corrientes y los colocan en listas según su ideología, para poder ejercer denuncias y acciones contra ellos, una vez establecido el objetivo y, tal vez, para poder actuar de otro modo si la situación lo permite.

Las cloacas no se quedan en Madrid, llegan a nuestra tierra y amenazan nuestra libertad, desde esta modesta tribuna este letrado exige el fin de los juicios a la libertad de expresión y el fin de esos siniestros seguimientos y archivos de participantes en las manifestaciones, señores agentes, sepan ustedes que yo mismo participo siempre que puedo en las manifestaciones y concentraciones del Movimiento por la Amnistía y contra la Represión y lo seguiré haciendo, también leo libros inconvenientes y me avergüenza enormemente el escaso nivel democrático que nos rodea, necesitamos y exigimos amnistía y libertad, amnistía ta askatasuna.

Santiago Gonzalez Arias, abogado

3 de mayo de 2019

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Una respuesta

  1. Pingback: Red News | Protestation

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *