APIRILAREN 28ko HAUTESKUNDE ARROTZETAN ABSTENTZIOA!

Des­kar­gak /​Des­car­gas (530 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] A4Des­car­gar 
[PDF] A5Des­car­gar 
[PDF] Let­terDes­car­gar 
[ePub]Des­car­gar 
[mobi] Kind­leDes­car­gar 

Espai­niar esta­tuak hau­tes­kun­deak dei­tu ditu, men­pean duen eus­kal ere­muan, dato­rren api­ri­la­ren 28rako. Bere Kon­gre­sua eta Sena­tua berri­tu behar ditu eta due­la hain­bat hamar­ka­de­ta­tik egi­ten duen moduan, hau­tes­kun­de horiek gure herria­ren oku­pa­zioa egon­kor­tu eta zapal­kun­tza­ri mozo­rro demo­kra­ti­koa ema­te­ko bitar­te­ko izan­go dira.

Bi esta­tu zapal­tzai­leek eus­kal lurral­dean hau­tes­kun­deak anto­latzen dituz­ten bakoitzean beza­la, nazio aska­pe­na­ren alde­ko eus­kal­du­nok, oku­patzai­leen hel­bu­ruak zapuz­tu eta beraien bote­rea indar­tu ordez, eus­kal erre­sis­ten­tzia indar­tze­ko erron­ka dugu.

Azken urtee­tan gure herriak zein aska­pen borro­kak kri­si latz bat pai­ratzen dute. Nazioar­te­ko inpe­ria­lis­moa­re­ki­ko tra­tuek eta erre­for­mis­moak aska­ta­sun auke­ra indar­ga­be­tu eta behin-beti­ko asi­mi­la­tuak iza­tea­ren ata­rian koka­tu gai­tuz­te.

Horre­ga­tik, une haue­tan bere­bi­zi­koa dugu kon­pro­mi­so aber­tza­lez eta ausar­diaz, etsaie­ki­ko indar-harre­ma­na iraul­tze­ko pau­suak bul­tzatzea. Zere­gin horre­tan, eus­kal lan­gi­le­riak eta herri sek­to­reok, hots Eus­kal Herri Lan­gi­leak, eran­tzu­ki­zun bere­zia dugu. Ikus­pe­gi estra­te­gi­koa atxi­kiz, espai­niar eta fran­tziar sis­te­ma poli­ti­koan inte­gratze­ko joe­ra­ri kon­tra­ja­rriz, aska­pen borro­ka iraul­tzai­lea sus­ta­tu behar dugu.

Hor­taz, dei egi­ten dio­gu herri eus­kal­dun osoa­ri, api­ri­la­ren 28ko hau­tes­kun­de arrotze­tan ez par­te har­tze­ra eta aldiz, inde­pen­den­tzia­ren alde­ko aha­le­gi­nak bider­katze­ra.

INDEPENDENTZIAREN ALDE ERRESISTENTZIA HAUSPOTU!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *