Unibertsitateko Indar Batasuna sortu da

Deskargak /​Descargas (30 aldiz/​veces)

[PDF] A4
[PDF] A4
[PDF] A5
[PDF] A5
[PDF] Let­ter
[PDF] Letter
[ePub]
[ePub]
[mobi] Kind­le
[mobi] Kindle

Leioa­ko Cam­pu­sean bil­du gara hamar­na­ka ikas­le, UIBren sorre­ra­ren berri ema­te­ko. Hego Eus­kal Herri­ko Cam­pus ezber­di­ne­ta­ko ikas­leak batu gara, uni­ber­tsi­ta­te espa­rruan sufritzen ditu­gun ezin­ta­sun, muga eta zapal­kun­tza ezber­di­nei eran­tzun bate­ra­tua anto­latzen ari gare­la azal­tze­ko.

Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­na (UIB), ordea, ez da ikas­le era­gi­le bat gehia­go. Ikas­le mugi­men­duan dina­mi­ka asko­ren par­te izan garen ikas­leak gara gaur hemen elkar­tu gare­nok. Indar ezber­di­nak batuz, Eus­kal Herri­ko Uni­ber­tsi­ta­te eta Nafa­rroa­ko Uni­ber­tsi­ta­te Publi­koan lan­gi­le sek­to­re ezber­di­nen bizi bal­din­tzak hobetzea da gure hau­tua eta xedea.

Gaur egun­go uni­ber­tsi­ta­te ere­duak, lan pol­t­sa inter­na­zio­na­len ara­be­ra fun­tzio­natzen du. Hau da, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta glo­ba­li­za­tua­ren dina­mi­ka­ri eran­tzu­ten dion ins­ti­tu­zio bat da, eta horrek hain­bat for­ma har­tzen ditu uni­ber­tsi­ta­tea­ren bai­tan eta geo­gra­fia ezber­di­nen ara­be­ra. Inber­tsio enpre­sa ahal­guz­ti­du­nek eskain­tzen dituz­ten lan kua­li­fi­ka­tuak era­kus­ten dira, geo­gra­fi­ko­ki erren­ta­ga­rriak diren jakin­tza zien­ti­fi­ko eta pres­ta­kun­tza labo­ra­la eskain­tzen dela­rik uni­ber­tsi­ta­te bakoitzean. Horren hain­bat adi­bi­de aur­ki ditza­ke­gu, izan El Correorekin zuze­nean lotu­ta dau­den kaze­ta­ritza mas­te­rrak, edo­ta izan lan­gi­le aha­lik eta kua­li­fi­ka­tue­nak sor­tze­ra bidean Mer­ce­des enpre­sak Gas­teiz­ko Inge­nie­ritza esko­lan sor­tu­ta­ko ikas­gaiak. Adi­bi­de horie­tan argi iku­si deza­ke­gu uni­ber­tsi­ta­te hone­tan ikas­leok jasotzen dugun edu­kia edo iker­la­riek jorra­tu behar iza­ten duten edu­kia, zuzen-zuze­nean enpre­sa han­dien intere­se­ta­ra bide­ra­tuak ego­ten dire­la. Bes­te­tik, ekoiz­ten den edu­kiaz gain, uni­ber­tsi­ta­te espa­rruan lanean dabil­tzan eta ikas­ke­ta pro­ze­sua gau­zatzen ari diren ikas­leek gero eta bal­din­tza gogo­rra­goe­tan ari­tu behar iza­ten dute. Kasu gor­din uga­ri ditu­gu gaur­ko egu­nean, izan hila­be­te amaie­ra­ra iris­tea zai­la duten gar­bitzai­leen bal­din­tzak, izan uni­ber­tsi­ta­teak exijitzen dien alo­kai­rua­ren pre­zioa­ren ondo­rioz kafe­te­giak eta kopis­te­giak iste­ra behar­tu­ta dau­den lan­gi­leak, izan ikas­leek ordain­du behar duten diru kopu­ru guz­tia ikas­ke­tak aurre­ra ate­ra ahal iza­te­ko, edo eta iker­la­riek bekak jasotze­ko dituz­ten ozto­po guz­tiak.

Uni­ber­tsi­ta­te espa­rru­ko egoe­ra oso laz­ga­rria da, eta gure gai­ta­su­nak eta bizi bal­din­tzak gero eta gor­di­na­goak bihur­tu dira. Horren aurrean, egoe­ra­ri buel­ta erdi eman behar dio­gu, eta uni­ber­tsi­ta­tean beha­rrez­koak ikus­ten ditu­gun alda­ke­tak egi­ka­ri­tu behar ditu­gu. Eten­ga­beak dira gure aza­lean jasa­ten ditu­gun era­soal­diak; hala ere, era­soal­di horiek ez ditu­gu kal­te iso­la­tu beza­la iden­ti­fi­ka­tu behar, uni­ber­tsi­ta­te espa­rruan gehien­goak jasa­ten duen zapal­kun­tza moduan bai­zik. Uni­ber­tsi­ta­te mai­lan inon­go era­ba­kitze gai­ta­su­nik eta bote­re­rik ez duen sub­jek­tuak jasa­ten duen zapal­kun­tza da hona­koa, eta horren aurrean gu guz­tiok batu behar gara. Egu­ne­ro­ko­ta­su­nean sufritzen ditu­gun olda­rral­di horien guz­tien aurrean defen­t­sa anto­latzea dago­ki­gu. Uni­ber­tsi­ta­te mai­lan beha­rrez­ko ikus­ten ditu­gun alda­ke­tak aurre­ra era­man behar ditu­gu, horre­la, gure bizi bal­din­tzen gain era­ba­ki ahal­men gutxien dugu­non gai­ta­sun poli­ti­ko, eko­no­mi­ko eta sozia­lak hobe­tu dai­te­zen.

Eus­kal Herri­ko hain­bat uni­ber­tsi­ta­te­tan, uga­riak izan dira ikas­le pre­ka­ri­za­tue­nen eta bes­te­la­ko kapa pro­le­ta­ri­za­tuen aur­ka­ko arau­di, lege edo bal­din­tza baten aurrean, martxan jarri­ta­ko borro­kak eta alda­rri­ka­pe­nak. Era­soal­di zehatzei eran­tzun bat ema­te­ko anto­la­tu gara behin baino gehia­go­tan. Horren adi­bi­de ditu­gu Bolog­na pro­ze­suan Euro­pa­ko inpo­si­zio hau geratze­ko borro­katzea, gar­bitzai­leek 2017ko urrian beraien lan bal­din­tza kax­ka­rren aur­ka gre­ba­ra irte­tea, iker­la­riek beka jasotze­ko dituz­ten zail­ta­su­nak salatzea, NUPe­ko eus­ka­ra­ren egoe­ra tamal­ga­rria­ren aurrean honen alde­ko kan­pai­nak gau­zatzea, edo­ta iaz­ko martxoak 8an ira­kas­le baten era­soa­ri aurre egi­te­ko tal­de femi­nis­tek borro­ka anto­latzea. Hamai­ka izan dira geu­re bai­tan sufri­tu­ta­ko latze­riei aurre egi­te­ko asmo­tan gara­tu ditu­gun borro­kak.

Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­na­ren bidez, uni­ber­tsi­ta­te espa­rruan beha­rrez­koak ikus­ten diren alda­rri­ka­pen eta alda­ke­ta modu bate­ra­tuan gau­za­tu­ko ditu­gu. Zapal­kun­tzak pai­ratzen ditu­gun sub­jek­tuon­tzat, hots, uni­ber­tsi­ta­tee­ta­ko lan­gi­le sek­to­re zaba­len­tzat, beha­rrez­koak zaiz­ki­gun bal­din­tzen hobe­kun­tzak gau­zatzen joan­go gara, eta horre­ta­ra­ko gu guz­tion bata­su­na beha­rrez­koa izan­go dugu. Inda­rrak batuz, gai­ta­su­nak bider­ka­tu da gure lema, eta hori­xe da gure pro­po­sa­me­na. Oro­ta­ri­ko zapal­kun­tzak jasa­ten ditu­gu­non inda­rrak batuz gero, gure egoe­ra iraul­tze­ko eta gure alda­rri­ka­pen eta exijen­tziak gau­zatze­ko gai­ta­sun han­dia­goa izan­go dugu. Beraz, anto­la­kun­tza tres­na honen bitar­tez, gure ikas zein lan bal­din­tzak hobetze­ra gatoz, modu hone­ta­ra lor­tu­ko bai­ti­tu­go hain beha­rrez­ko ditu­gun garai­pe­nak eta hobe­kun­tzak.

Ez gatoz, ordea, hobe­kun­tzen gora­za­rre abs­trak­tu bat egi­te­ra. UIB uni­ber­tsi­ta­te­ko lan­gi­leon hobe­kun­tza mate­rial eta zehatzak erdies­te­ko jaio da, eta alda­rri­ka­pen kon­kre­tu bate­kin gatoz.

Izan ere, pren­tsau­rre­ko hau UIBren aur­kez­pe­naz hara­go, gure lehe­nen­go dina­mi­ka­ren berri ema­te­ko anto­la­tu dugu. Gure ipa­rro­ratza den ikas bal­din­tzen hobe­kun­tza­ri jarrai­ki, EHU­ko lege­dia­ren 12. arti­ku­lu­ko 2. pun­tua ken­tzea­ren alde­ko dina­mi­ka jarri dugu martxan.

Argi dago gaur inda­rrean dagoen eba­lua­zio arau­te­giak ikas­leen intere­sak era­bat mugatzen ditue­la. Zehaz­ki eba­lua­zio arau­te­giak, ikas­leak etor­ki­zu­ne­ko lanean beha­rrez­ko izan­go dituen joka­mol­de eta ohi­tu­rak bar­ne­ratze­ko egi­na dago, hau da, lana­ren bana­ke­tak exi­gitzen dituen for­ma berrie­ta­ra ego­kitze­ko egi­na: dizi­pli­na­men­dua, errit­mo azka­rrak, kon­pen­ten­tziak ikas­leon artean, nagu­sia­ren behar eta nahia­ren ara­be­ra zure bizia mol­da­tu beha­rra une oro. Honek guz­tiak era­gin zuze­na du gure egoe­ra ani­mi­koan, ikas­gai guz­tie­ta­ra iritsi ezi­nak, ikas­leon artean dugun kon­pe­ti­ti­bi­ta­teak, azter­ke­tak ez gain­ditzeak… frus­ta­zio­ra eta ego­ne­zi­ne­ra era­ma­ten gai­tuz­te­la­rik zuzen- zuze­nean. 12. 2 arti­ku­lua eta gure alda­rri­ka­pe­na ere zen­tzu hone­tan uler­tu behar dugu.

Horre­la dio arau­diak:

12. arti­ku­lua – Deial­dia­ri uko egi­tea.

2.- Eten­ga­be­ko eba­lua­zioa­ren kasuan, deial­dia­ri uko egin nahi dio­ten ikas­leek kasuan kasu­ko ira­kas­gaia­ren ira­kas­kun­tza aldia buka­tu baino, gutxie­nez, hila­be­te lehe­na­go egin behar­ko dute eska­ria. Eska­ri hori idatziz aur­kez­tu behar­ko zaio ira­kas­gaia­ren ardu­ra duen ira­kas­lea­ri.

12.2 arti­ku­lua ira­ku­rri­ta hona­ko ondo­rioa ate­ratzen dugu: ira­kas­gaia­ren ira­kas­kun­tza aldia buka­tu baino hila­be­te lehe­na­go, ikas­le­ria­ri zail egi­ten zai­gu­la zehaz­ki ikas­gai bakoitza­re­kin zer eta nola lan egin behar dugun era­ba­kitzea. Eta beraz, hila­be­te lehe­na­go auke­ra­ke­ta bat egi­teak gure ikas­ke­ta pro­ze­sua era­bat bal­din­tzatzen due­la. Hona­koa da gure alda­rri­ka­pen zehatza: 12. 2 arti­ku­lua ber­tan behe­ra uztea. Eten­ga­be­ko eba­lua­zioa hau­ta­tuz gero, ikas­leok deial­dia­ri uko egi­te­ko auke­ra izan deza­gun kasuan kasu­ko ira­kas­gaia­ren ira­kas­kun­tza aldia buka­tu arte.

Alda­rri­ka­pen hau gau­za­tu ahal iza­te­ko, alde bate­tik ezin­bes­te­koa ikus­ten dugu errek­to­retza­ren pape­ra. Jaki­na bai­ta, errek­to­retzak horre­la­ko era­ba­ki eta alda­ke­te­tan duen esku­men eta era­ba­ki­me­na. Eta bes­te alde bate­tik, Gra­du Batzor­dea­ri ardu­raz jokatze­ko eskatzen dio­gu, eta alda­rri­ka­pen hau aurre­ra era­ma­te­ko dituen balia­bi­de guz­tiak martxan jar ditzan eskatzen dio­gu. Ikas­le­ra­rien behar eta intere­se­ta­ra ego­ki­tua egon­go den eba­lua­zio arau­te­gia­ren bidean, gaur gaur­koz, alda­ke­ta hau gau­zatzea eskatzen dugu, eta alda­ke­ta hau aha­lik eta azka­rren onar dadin eskatzen dugu.

Guk bien bitar­tean, alda­rri­ka­pen hau gau­zatze­ra bidean, dina­mi­ka bat martxan jarri dugu. Has­te­ko eta behin, martxoak 12tik aurre­ra, fir­ma bil­ke­ta gau­zatzen ari gara EHU­ko Cam­pus guz­tie­tan, errek­to­retzak jakin dezan ikas­le­ria­ren gehien­goa­ren behar eta nahia dela 12.2 arti­ku­lua aldatzea.

Aipa­tu­ta­ko guz­tia­ga­tik, uni­ber­tsi­ta­te­ko ikas­leei eta oro­ko­rrean lan­gi­le sek­to­re ezber­di­nei dei egi­ten dio­gu dina­mi­ka honen par­te izan eta ikas bal­din­tzen hobe­kun­tzan pau­su bat ema­te­ra. Indar bata­su­na­ren bidez lor­tu­ko dugu ikas eta lan bal­din­tzen hobe­kun­tzak erdies­tea. Orain 12.2 arti­ku­lua ken­tzea­ren alde, honen ondo­ren pau­su han­dia­go eta indar­tsua­goa.

12.2 ALDATU, ERABAKIA EDONOIZ!

Gora lan­gi­leon borro­ka!

Gora UIB!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

One Response

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: