Gezu­rrak eta bur­ges meto­do­lo­gia: erre­bi­sio­nis­moa­ren porro­ta. Eneko Com­pain­si eran­tzu­na

Des­kar­gak /​Des­car­gas (435 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] A4Des­car­gar 
[PDF] A5Des­car­gar 
[PDF] Let­terDes­car­gar 
[ePub]Des­car­gar 
[mobi] Kind­leDes­car­gar 

Azken egu­no­ta­ko ger­ta­ka­rien hari­ra, ildo komu­nis­ta­re­ki­ko ahotsak indar­tu egin dira berau sun­tsitze­ko deter­mi­na­zioa ager­tu duten ordez­ka­ri des­ber­di­nen par­te­tik. Izan ere, haiek kri­ti­ka poli­ti­koa zer­bait «natu­ral» gisa aur­kez­ten saiatzen badi­ra ere, haien esen­tzia­lis­mo dog­ma­ti­koa­ren lehen ager­ka­ria, jarre­ra horien guz­tien atzean den­bo­ra luzez sis­te­ma­ti­ko­ki erre­pi­katzen ari den zapal­kun­tza eta zan­pa­ke­ta estra­te­gia aur­kitzen da. Harri­ga­rria egi­ten zait haien tres­na buro­kra­ti­ko guz­tiak era­bi­li­ta, gezu­rrak eta mani­pu­la­zioa hedatzea­ri kri­ti­ka poli­ti­koa deitzea, eta, gai­ne­ra, haien ardu­ra eta ardu­ra­ga­be­ke­ria guz­tia estal­tzen saiatzea horri «natu­ra­la» iritzi­ta. Bar­ka­tu­ko dida­zu, Eneko Com­pains, bai­na hemen ez dago ezta­bai­da­rik, buro­kra­zia itsu baten kon­trol nahi ase­gaitza bai­zik; ezin bai­ta ezta­bai­da­rik egon errea­li­ta­tea­ren jakin­tza eza­ren atzean ezku­tatzen diren aku­sa­zioe­tan: 1) orain­dik ere komu­nis­moa­ren non­dik nora­koen ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta egin ez duzue­la­ko, edo 2) egin­da ere nahi­ta mani­pu­latzea era­ba­ki duzue­la­ko, bes­te interes batzuei jarrai­ki. Ez batak ez bes­teak, ez zai­tuz­te zuen ardu­raz libratzen ezta objek­ti­bo­ki betetzen ari zare­ten fun­tzioaz ere: etor­ki­zu­ne­ko belau­nal­dien gai­ne­ko jarrai­pen eta jazar­pen mafio­soa. Edo­no­la ere, zuen aku­sa­zioen fal­tsu­ta­su­na eta haiek gidatzen dituz­ten ideo­lo­gia eta meto­do­lo­gia­ren ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta egi­te­ra dator arti­ku­lu hau. Bere­zi­ki hona­ko aku­sa­zioak zerren­datzen ditut:

  1. dog­ma­tis­moa
  2. obre­ris­moa,
  3. ezker­ke­ria,
  4. ana­zio­nal­ta­su­na.

Arti­ku­lu honen hel­bu­rua ez da soi­lik hauen fal­tsu­ta­su­na aur­kitzea, aku­sa­zioen egi­lee­tan ezau­ga­rri horiek iden­ti­fi­katzea bai­zik. Izan ere, hauek jaur­titzen dituz­te­nean, mugi­men­du komu­nis­ta baino haien burua des­kri­batzen ari dire­la defen­datze­ra nator.

Bur­ges meto­do­lo­gia eta dog­ma­tis­moa

Eneko Com­pain­sek sare sozia­le­tan jaur­ti­ta­ko mezue­tan nabar­me­nak dira haren posi­zioa jus­ti­fi­ka­tu asmoz inon­go iriz­pi­de­rik gabe kopiatzen dituen Leni­nen zitak. Hemen zitatze­ko bi modu des­ber­din­du behar dira. Alde bate­tik, prin­tzi­pio teo­ri­ko esen­tzia­lak dau­de, zei­nak euren kon­tzep­tua­li­za­zioan his­to­ri­zi­ta­te bat aur­kez­ten duten. Hau da, garai his­to­ri­ko bate­tan kon­den­tsatzen diren jakin­tzen sin­te­si teo­ri­koak, zei­nak deter­mi­na­zio anitzen zehaz­ta­pen meto­do­lo­gi­koak diren. Bes­te alde­tik, ordea, tak­ti­ka iriz­pi­deak dire­nak teo­ria­ren ele­men­tu esen­tzia­le­ra igotze­ko baliatzen diren zitak aur­kitzen dira.
Lehe­nen­goak meto­do­lo­gia mar­xis­ta­ri dago­kio: feno­meno bakoitza bere garai his­to­ri­koa­ren zehar lerro agin­ta­rie­kin kone­xioan jar­tzea. Biga­rre­nak, ordea, meto­do­lo­gia bur­ge­sa­ri: feno­me­noa akri­ti­ko­ki sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren gai­na­za­lean ager­tzen den beza­la har­tu, haren bar­ne deter­mi­na­zioak eta kone­xioak azter­tu gabe; hots, feno­meno hori esen­tzia­ren ezin­bes­te­ko mani­fes­ta­zioa dela kon­tze­bi­tu gabe. Hemen jaiotzen da dog­ma­tis­moa.
Leni­nen obrak ira­ku­rri ditue­nak jakin­go due­nez, tak­ti­ka­ren mai­sua izan­da­koak kon­ple­xu­rik ez zuen, estra­te­gia­re­kin eza­rri­ta­ko kone­xio anitzen ara­be­ra, tak­ti­ka egun bate­tik bes­te­ra aldatze­ko. Eza­gu­nak dira haren hitzak tak­ti­ka­re­ki­ko izan beha­rre­ko mal­gu­ta­su­na­ri dago­kio­nez; ez ordea prin­tzi­pio estra­te­gi­koe­ki­ko. Azken finean, Com­pain­sen tak­ti­zis­moa­ren atzean, hots, tak­ti­ka­ren kon­tzep­zio kosi­fi­ka­tua teo­ria prin­tzi­pio­ra igotze­ko ekin­bi­dea­ren atzean, estra­te­gia­ren hutsu­nea betetze­ra dato­rren tri­ki­mai­lua baino ez da ezku­tatzen.
Era­ba­ki tak­ti­koak haien tes­tuin­gu­ru­tik kan­po, hau da, estra­te­giak bal­din­tza kon­kre­tuen ara­be­ra lur har­tzen duen pro­ze­sua­re­ki­ko kone­xio eza­tik azter­tzea erre­bi­sio­nis­moa­ren oina­rriz­ko meto­do­lo­gia bur­ge­sa­ren egi­ka­ritzea da. Leni­nen zita bat meto­do hori balia­tu­ta, Leni­nek defen­datzen ez zue­na defen­datze­ko auke­ra ema­ten du; mani­pu­la­zio his­to­ri­koa xede duen meto­do­lo­gia da erre­bi­sio­nis­moa­re­na. Gau­zak horre­la, meto­do horri jarrai­ki, esan gene­za­ke Leni­nek sobie­tek bote­rea ez har­tzea­ren gai­ne­ko kon­tsig­na zabal­du zue­la otsai­le­ko iraul­tza­tik urri­ra­ko iraul­tza­ra­ko tar­te bate­tan. Horren zer­ga­tia azter­tu­ta, ordea, meto­do­lo­gia bur­ge­sa­ri mani­pu­la­zio­ra­ko oina­rriak eza­batzen diz­kio­gu. Leni­nek kon­tsig­na hori zabal­du zuen sobie­ten bote­rea­ren alde­ko kon­tsig­nak berak zen­tzua gal­du zuen une his­to­ri­koan. Izan ere, sobie­ten gehien­goa mentxe­bi­ke eta ese­ris­ta zen, denek sobie­ta bil­tzar kons­ti­tu­zio­gi­le bur­ge­sa­ren ber­mea izan­go zen organo par­la­men­ta­rioan bila­ka­tu nahi zute­la­rik.
Bada, Com­pain­sek mar­xis­moa­re­ki­ko kon­trae­sa­nean dau­den prin­tzi­pioak babes­te­ko era­bil­tzen duen meto­doa erre­bi­sio­nis­moa­ri dago­kio, ez mugi­men­du iraul­tzai­lea­ri, eta dog­ma­tis­moa­ren itu­rria da. Desitxu­ra­ke­ta horre­ta­tik eta meto­do mar­xis­ta­ren ustel­tze­tik erai­ki ahal izan zuen esta­li­nis­moak leni­nis­moa­ren far­t­sa.
Hala ere, meto­do­lo­gia bur­ge­sa ez da soi­lik adie­raz­ten aipa­tu­ta­ko zita­zio for­me­tan. Eneko Com­pain­sek berak, egun batzuk lehe­na­go, Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ri egotzi zitzaion nazio auzia­ren baz­ter­tzea­ren hari­ra zabal­du nituen mezuei eran­tzu­na ema­nez, hona­koa esan zuen:

Sines­kaitza badi­ru­di ere, inde­pen­den­tzia­ra inde­pen­den­tis­mo­rik gabe hel­du gai­tez­kee­la uste dute batzuk. Obre­ris­ta berriak dira. Hemen adi­bi­de bat PS: gene­ro ber­din­ta­su­ne­ra femi­nis­mo­rik gabe hel gai­tez­kee­la dio­ten ber­di­nak dire­la­koan nago.

Obre­ris­ta bat obre­ris­ta dei­ka

Aipa­tu­ta­ko zitan, obre­ris­moa­ren fal­tsu­ta­su­na aza­le­ratzen du. Meto­doa­ri dago­kio­nez, berriz ere mar­xis­moa­ren fal­tsutzea­ren aurrean aur­kitzen gara. Izan ere, Mar­xek Eko­no­mia Poli­ti­koa­ren Kri­ti­ka­ren bidez arti­ku­la­tu­ta­ko kate­go­ria-sis­te­ma­ri kan­po­tik era­to­rri­ta­ko eta arrotzak zaiz­kion zien­tzia bur­ge­sa­ren jakin­tza for­mak txer­ta­tu nahi diz­kio Com­pain­sek. Horre­ga­tik, GKSk bere sorre­ra komu­ni­ka­tuan egin­da­ko sin­te­sia­ri, zei­nak oso­ta­su­na­ren prin­tzi­pioa bar­ne­bil­tzen duen, hutsu­neak aur­kitzen diz­kio. Ez kate­go­ria-sis­te­ma­ren hedatzea fal­tan bota due­la­ko –komu­ni­ka­tu bate­tan ezi­nez­koa dena bai­na kri­ti­ka zile­gia izan zitekeena‑, bai­zik eta fal­tan botatzen dio­la­ko, Mar­xen kate­go­ria-sis­te­ma­ri, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren gai­na­za­lean ger­tatzen diren feno­me­noen ingu­ru­ko azter­ke­ta gai­ta­su­na, horre­kin bate­ra Mar­xek erai­ki­ta­ko meto­doa bera deu­sez­ta­tuz, sin­te­si prin­tzi­pio ezin­bes­te­koa bai­tu oso­ta­su­na­ren arti­ku­la­zio kon­kre­tua. Hori oina­rri izan­da alda­rri­katzen du meto­do­lo­gia mar­xis­ta­ri kan­po­tik txer­ta­tu­ta­ko meto­do­lo­gia arrotza (Eus­kal Erre­pu­bli­ka, bur­ge­sa ezin­bes­tean, nazio auzia­ren solu­zio; ber­din­ta­sun bur­ge­sa gene­ro auzia­re­na), Eko­no­mia Poli­ti­koa­ren Kri­ti­ka­ren kate­go­riak modu uni­la­te­ra­lean uler­tzen ditue­la­ko, hots, zien­tzia sis­te­ma bur­ge­sa­ren uler­ke­ra­tik kate­go­ria eko­no­mi­ko gisa har­tzen ditue­la­ko eta ez kate­go­ria his­to­ri­ko-sozial gisa.
Obre­ris­moa­ren gaitza, bada, Com­pain­sen kon­tzep­zioan ber­tan aur­kitzen da. Izan ere, horren erdi­gu­nean lan­gi­le kla­sea feno­meno eko­no­mi­ko uni­la­te­ra­le­ra mugatzen duen uler­ke­ra aur­kitzen da. Zen­tzu horre­tan, obre­ris­moa objek­ti­bis­mo meka­ni­zis­ta bate­tan sos­ten­gatzen da. Hau da, lan­gi­le kla­sea lana­ren espa­rru­ra mugatzen den feno­me­noa iza­ki, bere alda­rri­ka­pen eta zehaz­ta­pe­nek ezin dute lana­ren mar­ko bur­ge­sa gain­di­tu, ezin dira kla­se borro­ka iraul­tzai­lea­ren mai­la­ra igo. Horre­ga­tik, sub­jek­tu iraul­tzai­lea­ren arti­ku­la­zioa­ren ezi­na­ren aurrean, lan­gi­le kla­sea sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren fata­lis­mo­ra katea­tu­ta geratzen da, meka­ni­zis­mo­tik irten ezi­nean. Poli­ti­ka­ren ezi­na da, beraz, eta harri­ga­rria da gaz­te anto­la­kun­de iraul­tzai­lea jaiotzen den momen­tuan hala­ko aku­sa­zioak jaur­titzea, hain jus­tu anto­la­kun­de poli­ti­ko batek adie­raz­pen des­ber­di­nen ezin­ta­sun poli­ti­koa­ri eran­tzu­te­ko xedea due­nean. Harri­ga­rria.

Ezker­ke­ria: erre­bi­sio­nis­moa­ren mamua

Aipa­tu fal­tsutzee­kin nahi­koa ez izan­da, Com­pain­sek bere teo­ria lurre­ra bota­ko duen biga­rren ele­men­tua gehitzen du, obre­ris­moa­ren aku­sa­zioa deu­sez­tatzen due­na: ezker­ke­ria.
Ezker­ke­ria­ren fun­da­men­tuak ezar­tze­ko, bes­te behin, erre­bi­sio­nis­moak Leni­nen zite­ta­ra jotzen du, meto­do­lo­gia bur­ge­sa era­bi­li­ta iriz­pi­de tak­ti­ko kon­kre­tuak teo­rian bila­katze­ko: hots, feno­me­noa zien­tzia bur­ge­sa­ren ara­be­ra kate­go­ri­zatze­ko. Ezker­ke­ria ezin da teo­ri­za­tu, ordea, prin­tzi­pio tak­ti­koen gehitze kuan­ti­ta­ti­boa­ren bide­tik. Kon­tra­ra, Leni­nek borro­ka­tu­ta­ko posi­zio his­to­ri­koak haien tes­tuin­gu­rua­ren azter­ke­ta­tik soi­lik uler­tu dai­tez­ke. Egia kon­kre­tua da eta kon­kre­tua zehaz­te­ko deter­mi­na­zio teo­ri­ko his­to­ri­koak behar ditu­gu, ez abs­trak­zio for­mal idea­lis­tak.
Leni­nek ezker­ke­ria errea­li­ta­te objek­ti­boa­re­kin kone­xioan jaiotzen ez den sub­jek­tua­re­kin lotzen zuen. Hau da, idea­lis­moa­ren adie­raz­pen den sub­jek­ti­bis­mo bolun­ta­ris­ta­re­kin. Izan ere, ezker­ke­riak objek­tua eta sub­jek­tua, soi­lik teo­ri­ko­ki banan­du dai­tez­keen bi deter­mi­na­zio, harre­man meka­ni­koan jar­tzen zituen, sub­jek­tua idea­li­za­tuz eta hare­kin bate­ra errea­li­ta­tea­re­ki­ko uto­pia-harre­ma­nean zehaz­tuz.
Erre­bi­sio­nis­moak eten­ga­be astin­tzen du ezker­ke­ria­ren mamua mugi­men­du komu­nis­ta­ren aur­ka egi­te­ko. Har­ta­ra­ko bes­te tes­tuin­gu­ru his­to­ri­ko bate­tan for­mu­la­tu­ta­ko iriz­pi­de tak­ti­koak abso­lu­ti­za­tu eta akri­ti­ko­ki bes­te garai bate­tan txer­tatzen ditu, kan­po­tik, meto­do­lo­gia bur­ges idea­lis­ta balia­tu­ta. Jada ez da bere iza­te objek­ti­boak muga­tu­ta­ko sub­jek­tua­ren gara­pe­na ema­ten; errea­li­ta­te horren gai­ne­tik eza­rri­ta­ko sub­jek­tu idea­lis­tak agin­tzen du.
Beraz, argi da erre­bi­sio­nis­moa­ren gaitza dela ezker­ke­ria: Lenin eta gure garaia­ren arte­ko des­ber­din­ta­su­nak azter­tu beha­rrean, bai­ta geo­gra­fia­ren ara­be­ra­ko gara­pe­na baz­ter­tu­ta, haren iriz­pi­de tak­ti­koen bidez saiatzen dira iriz­pi­de horiei ez dago­kien errea­li­ta­te bate­tan ekin­bi­de bat jus­ti­fi­katzen. Bai­na ez hori baka­rrik. Ezker­ke­ria­ren ezau­ga­rria uto­pis­moa bada, ezker­ke­ria bera erre­bi­sio­nis­moa­ren ager­tze for­me­ta­ko bat den erre­for­mis­moa­ren nukleoan ager­tzen da: hauek denek lan­gi­le kla­sea­ren «ara­zoak» kon­pon­du nahi dituz­te nola eta etsaia­ren tres­na abso­lu­ti­za­tuz, Eus­kal Erre­pu­bli­ka sor­tuz, kapi­ta­la­ren gai­ne­ko teo­ria oro baz­ter­tuz eta kla­se borro­ka inter­kla­sis­moa­re­kin ordez­ka­tuz!
Hortxe, bada, ezker­ke­ria­ren adie­raz­pen diren uto­pis­moa eta bolun­ta­ris­mo idea­lis­ta, bur­ge­sia­ren agin­te for­mak neu­tra­lak uler­tu eta beraue­tan alda­ke­ta alda­rri­katzea.
Leni­nek Erru­sia­ko iraul­tza­ren bero­ta­su­nean auke­ra des­ber­di­nak azter­tu zituen. Bi garai berei­zi, gai­ne­ra:

  1. lan­gi­le eta neka­za­rien dik­ta­du­ra demo­kra­ti­koa eta
  2. pro­le­tal­goa­ren dik­ta­du­ra.

Biak esen­tzial­ki bereiz­ten zituen, eta Erru­sia­ko garai­ko bal­din­tze­kin kone­xioan.
Lan­gi­le eta neka­za­rien dik­ta­du­ra demo­kra­ti­koak iraul­tza bur­ge­sa­ren amai­tu gabe­ko egin­beha­rrei eran­tzu­ten zion. Izan ere, Leni­nek jakin baze­kien neka­zal­goa gehien­go han­dia zen gizar­tean ezin­bes­te­koa zela hor­tik eta pro­le­tal­goa­ren dik­ta­du­ra artean gara­pen objek­ti­bo bat gau­zatzea. Neka­zal iraul­tza­ren pro­gra­mak, gero­ra Poli­ti­ka Eko­no­mi­ko Berria­re­kin (PEB) zehaz­tu eta bir­for­mu­la­tu zue­na, tran­tsi­zio aro horri eran­tzu­ten zion. Beraz, pro­gra­ma his­to­ri­ko baten gau­zatzea­ri eran­tzu­ten zion iraul­tza demo­kra­ti­ko horrek. Hala­ko bal­din­tza objek­ti­boen gabe­zian, Eus­kal Herrian pro­ze­su demo­kra­ti­koa­ren alda­rri­ka­pe­nak ez dio, har­ta­koan beza­la, lan­gi­le kla­sea­ren bete­behar his­to­ri­koa­ri eran­tzu­ten. Kon­tra­ra, demo­kra­zia eta ber­din­ta­sun bur­ge­sa­ren pro­gra­ma lan­gi­le aris­to­kra­zia eta bur­ge­sia txi­kia­ren pro­gra­mak dira; haie­ki­ko subor­di­na­zioan nahi dute, erre­bi­sio­nis­tek, lan­gi­le kla­sea bera. Tri­ki­mai­lu bat baino ez da lan­gi­le kla­sea bere horre­tan man­ten­du eta kri­si kapi­ta­lis­tak kol­pa­tu­ta­ko lan­gi­le aris­to­kra­zia­ren eta bur­ge­sia txi­kia­ren bal­din­tzei eutsi ahal iza­te­ko. Uto­pia hut­sa auke­ra errea­lean bila­ka­tu­ta, kapi­ta­lis­moa­ren lege objek­ti­boen eza­gutza fal­tan edo haien mani­pu­la­zio kon­tzien­tean sos­ten­ga­tu­ta.
Edo­no­la ere, dena nahas­tu eta mugi­men­du komu­nis­ta­ren gara­pe­na eten nahian dabil­tzan ordez­ka­ri horien enega­rren baiez­ta­pe­na gezur hut­sa da, bes­te behin: mugi­men­du komu­nis­tak ez dio inoiz modu abso­lu­tu bate­tan eran­tzun ins­ti­tu­zio bur­ge­sen auzia­ri. Mugi­men­du komu­nis­ta ez da ins­ti­tu­zio bur­ge­se­kin hitzar­me­na egi­tea­ren aur­ka­koa; ez dio uko egi­ten modu abso­lu­tu bate­tan ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan par­te har­tzea­ri. Kon­tra­ra, mugi­men­du komu­nis­tak auzi horiek guz­tiak estra­te­gia­re­kin harre­ma­nean ebaz­ten ditu eta estra­te­gia­ren beha­rren ara­be­ra eran­tzu­ten ditu. Argi, bai­na: mugi­men­du iraul­tzai­lea ez dago, uneo­tan, kapi­ta­la­ren ins­ti­tu­zioe­tan, ez behin­tzat Eus­kal Herrian. Abs­ten­tzioa­ren alde egi­ten dute­nek, beraz, ez dute euren ildo estra­te­gi­koa defi­nitzen, tak­ti­zis­tek ondo­rioz­ta­tu beza­la, ins­ti­tu­zioe­tan dagoen errea­li­ta­te bati eran­tzun bai­zik. Era berean, mugi­men­du iraul­tzai­leak, ins­ti­tu­zioe­tan egon­go balitz, haie­tan egin­go lukeen lana tak­ti­zis­ta erre­bi­sio­nis­tek egi­ten dute­na­re­kin alde­ra­tu­ta bes­te­la­koa izan­go litza­te­ke. Leni­nek egin­da­koa­ren bide­tik, ez luke­te ber­tan par­te har­tu­ko ins­ti­tu­zioak legi­ti­matze­ko (alda­ke­ta­ren gober­nua), bai­zik eta haien bene­ta­ko esen­tzia era­kus­te­ko, hots, mugi­men­du iraul­tzai­lea­ren alde­ko prak­ti­ka gau­zatze­ko.
Gau­za bera ger­tatzen da zuzen­bi­de bur­ge­sa­ren espa­rruan eman dai­tez­keen borro­ke­kin. Sol­da­ta­ren espa­rruan ema­ten diren borro­kei ez die uko egi­ten mugi­men­du komu­nis­tak. Erre­bi­sio­nis­moak ez beza­la, estra­te­gia iraul­tzai­lea­re­ki­ko kone­xioan jar­tzen ditu, ordea. Erre­bi­sio­nis­moak, lan­gi­le aris­to­kra­zia­ren eta bur­ge­sia txi­kia­ren ideo­lo­gia poli­ti­koak, sol­da­ta mini­moa eskatzen duen bitar­tean, hau da, lan­gi­le­ria­ren bar­ne haus­tu­ra erre­pro­du­zitzen duen bitar­tean, ‑fun­tzio poli­ti­ko hori bai­tu sol­da­tak, kapi­ta­la­ren ber­mea iza­tea lan­gi­le kla­sea­ren zati­ke­ta gau­za­tuz, bes­teak bes­te- mugi­men­du iraul­tzai­leak sol­da­ta­ren alde­ko borro­ka behar estra­te­gi­koen ara­be­ra for­mu­latzen du: esa­te bate­ra­ko, ez sol­da­ta mini­moa eskatzen, hau da, bar­ne haus­tu­ra indar­tzen, sol­da­ta ber­din­ta­su­na­ren alde anto­latzen bai­zik. Horiek, bur­ge­sia­ren sis­te­man ber­tan ema­ten diren borro­ka espon­ta­neo­ak, lan­gi­le kla­sea­ren bata­su­na­ri begi­ra, hau da, lan­gi­le kla­sea bata­su­na­ren bidean hez­te­ra begi­ra arti­ku­latzen diren borro­kak dira; sol­da­ta mini­moa­ren borro­ka beza­la, for­maz kate­go­ria bur­ge­sen ara­be­ra anto­la­tuak bai­na zen­tzu des­ber­di­nean gau­za­tu­ta. Azken finean, Leni­nek auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea­ren ebaz­pen bur­ge­sean defen­da­tu beza­la, esku­bi­deen alda­rri­ka­pe­nean ere lan­gi­le kla­sea bata­su­na­ren alde hezi dai­te­kee­la­ko.
Beraz, ez nahas­tu giroa: hasie­ran esan beza­la, honen guz­tia­ren atzean ez dago ezta­bai­da­ra­ko boron­da­tea, gezu­rra, mani­pu­la­zioa eta sofis­mak era­bi­li­ta mugi­men­du iraul­tzai­lea­ren gara­pe­na­ren ete­te eta zapal­tze saia­ke­ra mafio­soa bai­zik. Bai­na, buro­kra­zia­ren ekin­bi­de itsua dela eta, argi geratzen denez, jarre­ra horiek kon­tra­koa lor­tzen ari dira.
Ez naiz Com­pain­sek egi­ten dituen gai­ne­ra­ko baiez­ta­pen zehatze­tan sar­tu­ko, haien atzean dagoen kla­se ikus­pe­gia eta meto­do­lo­gia azter­tu­ta argi geratzen bai­ta, lan­gi­le kla­se iraul­tzai­lea­ren estra­te­gia­ren zen­tzuan baka­rrean asma­tu izan balu ere, kasua­li­ta­tea­ren emaitza izan­go litza­te­kee­la. Are gehia­go, ez diot ebi­den­tzia­ri ere eran­tzun­go: irri­ga­rria deritzot egin­beha­rren ingu­ruan gal­detzea­ri, iraul­tza­ren ingu­ruan duen kon­tzep­zio bur­ge­sa­ri (jako­bi­nis­moa: egun han­diaz gal­dez­ka, nore­kin ari den hiz­ke­tan, zeri egi­ten dion kri­ti­ka ez dakie­na­ren sei­na­le, edo mani­pu­la­zioa­re­na)… fun­da­men­tu­rik ez duten eta elkar deu­sez­tatzen duten aku­sa­zioak dira denak, mani­pu­la­zioa eta gogo txa­rra mahai gai­ne­ratzen dute­nak. Irri­ga­rria deritzot gal­dez­ka etor­tzea­ri, Eus­kal Erre­pu­bli­ka­ren estra­te­gia­ren (eza­ren) fal­tsu­ta­su­na begien aurrean jarri denean Kata­lu­nian ger­ta­tu­ta­koa­ren hari­ra. Alde­ba­kar­ta­su­na­ren fal­tsu­ta­su­na eta gezu­rra den­bo­ra luzez sal­du ondo­ren, argi geratzen bai­ta zein den har­tu duten bidea: bur­ge­sia inter­na­zio­na­la­re­kin hitzar­me­na sinatzea, haien Erre­pu­bli­ka askatzai­le hori kon­kis­tatze­ko. Zein pre­zio­tan ordain­du behar­ko du eus­kal lan­gi­le kla­seak tamai­na sal­du­ke­ria?

Eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea: Eus­kal Komu­na Sozia­lis­ta­ren defen­t­sa

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta aur­kez­tu zuten eta erre­bi­sio­nis­ten alar­mak bereha­la piz­tu ere: ez du jasotzen nazio auzia­ren ingu­ru­ko aipa­me­nik. Nik kon­tra­ra esan­go nuke: ez du jasotzen nazio auzia­ren ebaz­pen bur­ge­sak har­tzen duen for­ma. Eran­tzu­ten dio, ordea, ez nazioa­ren kon­tzep­zio abs­trak­tua­ri, lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ri bai­zik, zei­na for­maz eta edu­kiz zeha­ro des­ber­di­na den Eus­kal Erre­pu­bli­ka­ren nazio kon­tzep­zio bur­ge­sa­re­ki­ko.
Nazio auzian nahas­me­na nahi­ko heda­tua dela esan­go nuke. Nazioa­ren momen­tu deter­mi­nan­teen ebaz­pe­na egin­behar garran­tzitsua dela iru­ditzen zait. Nik, oro har, bi osa­gai nagu­si uler­tzen ditut eus­kal nazioa­ren arti­ku­la­zio his­to­ri­koan: alde bate­tik, osa­gai poli­ti­ko-sozia­la eta bes­te­tik hiz­kun­tza-kul­tu­ra ardatza. Nazio for­ma­ren deter­mi­na­zio his­to­ri­koa­ren ardatz men­de­ratzai­lea poli­ti­ko-sozia­la da. Hau da, eus­kal nazioa borro­ka­ren emaitza da; hiz­kun­tza-kul­tu­ra ardatzak borro­ka horren ara­be­ra­ko for­mu­la­zioa izan du. Bada, auzi poli­ti­koak edo kla­se sozia­len auziak soi­lik argi­tu deza­ke nazioa­ren bera­ren izae­ra, hiz­kun­tza eta kul­tu­ra horren heda­pe­na­ren gai­ta­su­nei lotu­ta ager­tzen dire­la­rik. Bes­te­la esa­tea­rren: eus­kal kul­tu­ra eta eus­ka­ra­ren arti­ku­la­zioa eta bizi­rau­pe­na, his­to­ri­ko­ki, nazioa­ren ardatz nagu­sie­na den kla­se bote­rea­ren men­pe­ko­ta­su­nean gara­tu dira beti, nahiz eta gai­na­za­lean sarri feno­meno auto­no­moen itxu­ra har­tu. Ez da hiz­kun­tza ezta kul­tu­ra­rik ere komu­ni­ta­tea desegi­ten bada, komu­ni­ta­tea eratzen duten kone­xioak desegi­ten badi­ra.
Oina­rri horre­ta­tik abia­tu­ta, beraz, bada des­ager­tzen ari den eus­kal nazio bat, for­ma bur­ge­sa duen nazioa; bai­na bada, bes­te bat, ordea, lan­gi­leen bote­rea­ren komu­ni­ta­te anto­la­tua­ri eran­tzu­ten dio­na. Azke­ne­ko hau da, azken finean, Eus­kal Komu­na Sozia­lis­ta.
Eus­kal nazioa­ren for­ma bur­ge­sa­ren desin­te­gra­zioa, eta horri aurre egin ezean eus­ka­ra­ren bera­ren des­ager­pe­na, ezin da uler­tu, beraz, Eus­kal Erre­pu­bli­ka­ren gabe­zia­ren zen­tzu­tik. Eus­kal esta­tu bur­ges batek ezin­ta­su­na ager­tu­ko lio­ke admi­nis­tra­zio bur­ge­sa­ren inpo­si­zio poli­ti­koa­ren emaitza hut­sa ez den ten­den­tzia objek­ti­boa­ri. Hau da, kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zio beha­rrek, eta are gehia­go, aku­mu­la­zio behar horien ondo­rioz bur­ge­siak lan­gi­le kla­sea banatze­ko abia­tu­ta­ko ofen­tsi­bak, lan­gi­leen komu­ni­ta­te for­ma guz­tiak deu­sez­tatzea dute hel­bu­ru, kla­se bata­su­na txi­kitzea, horie­kin bate­ra nazioa­ren ele­men­tu des­ber­di­nak desegi­te­ko joe­ra eza­rriz: eus­ka­ra­ren ten­den­tzia ez da ausaz­ko lege ins­ti­tu­zio­na­len men­pe­koa, mun­du mai­la­ko kapi­ta­la­ren beha­rren ara­be­ra­ko arti­ku­la­zio poli­ti­ko-sozia­la­re­ki­koa bai­zik.
Honek inpli­ka­zio sako­nak ditu. Alde bate­tik, nazioa­ren defen­datzai­le gisa ager­tzen diren erre­bi­sio­nis­tak dago­kien lekuan jar­tzen ditu: eus­kal nazioa­ren desin­te­gra­zio bor­titza­ren zurrun­bi­loan mur­gil­du­ta dau­de, eus­kal lan­gi­le kla­sea­ri auke­ra iraul­tzai­le guz­tiak eza­ba­tuz. Hau da, argi eta gar­bi: Eus­kal Erre­pu­bli­ka nazio ara­zoa­ri eran­tzu­te­ko solu­zio gisa aur­kez­ten bada ere, errea­li­ta­tean jus­tu kon­tra­koa da: horre­tan sakon­tze­ko ara­zoa, hots, eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren auke­rak eza­batze­ko estra­te­gia fal­tsua da Eus­kal Erre­pu­bli­ka­re­na edo inde­pen­den­tis­mo bur­ge­sa­re­na. Eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren arti­ku­la­zioa soi­lik lan­gi­le bote­rea­ren para­me­troe­ta­tik gau­za­tu dai­te­ke. Beraz, mani­pu­la­zioa­ren ordez­ka­ri horiek mal­tzur­ke­riaz ari dira, eta ezin­ta­sun osoz, haien gezu­rrak zabal­tzen dituz­te­nean.
Esan beza­la, ordea, lan­gi­le kla­sea­ren komu­ni­ta­te for­ma eta bur­ge­sia­re­na zeha­ro des­ber­di­nak dira, bai­ta auzi poli­ti­koa­ri dago­kio­nez. Bur­ge­sia­ren nazio for­ma esta­tu inde­pen­den­tean egi­ka­ritzen da, esta­tu inde­pen­den­te horiek oli­gar­kia zehatzen intere­sak defen­datze­ko tres­nak dire­la­rik; hots, kon­fron­ta­zio inter­ka­pi­ta­lis­ta, eta ondo­rioz, lan­gi­le kla­sea­ren zapal­kun­tza erre­pro­du­zitzen duten for­mak dira. Horrek eran­tzu­ten dio, oro har, inde­pen­den­tis­moa­ren kon­tzep­zio erre­bi­sio­nis­ta hege­mo­ni­koa­ri. Horre­ga­tik ere, uler­tzen dut, inde­pen­den­tzia modu abs­trak­tu bate­tan aipatzea­ri uko egi­tea mugi­men­du iraul­tzai­leak: hain zuzen ere bur­ge­siak inde­pen­den­tzia­re­ki­ko duen kon­tzep­zioa lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa­re­ki­ko harre­man anta­go­ni­koan ager­tzen dela­ko.
Horren kon­tra, lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea lan­gi­le kla­sea­ren bata­sun inter­na­zio­na­la gau­zatze­ko (eta gau­za­tu iza­na­ren) emaitza da. Izan ere, ezi­nez­koa da lehe­na­ren arti­ku­la­zioa ez bal­din bada lan­gi­le­ria kla­se inter­na­zio­nal bila­ka­tu, hau da, ez badu ofen­tsi­ba inter­na­zio­na­la gau­zatzen. Media­zio momen­tuan aur­kitzen da, beraz, hemen Mar­xek aipa­tu zuen egoe­ra: lan­gi­le­ria kla­se agin­ta­ri nazio­na­lean bila­katzea. Hori da inter­na­zio­nal bila­katze­ko ezin­bes­te­ko­ta­su­na, inter­na­zio­nal bila­katzea lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren ber­mea den neu­rri berean.
Horre­ga­tik, des­ko­ne­xio osoan eta zati­ke­tan oina­rritzen den inde­pen­den­tis­mo bur­ge­sa­ren ordez lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa alda­rri­ka­tu behar da, nazio-komu­ni­ta­te for­man gau­za­tu bere bote­re inter­na­zio­na­la­ren terri­to­ria­li­za­zioa.
Fal­tsua da, beraz, mugi­men­du iraul­tzai­lea­ri egoz­ten zaio­na: apa­rien­tzien uler­ke­ra meto­do­lo­gi­ko bur­ge­sa­ri aurre egi­nez, Eus­kal Komu­na Sozia­lis­ta da, ezbai­rik gabe, eus­kal lan­gi­le kla­sea­ren nazio-komu­ni­ta­tea­ren bizi­rau­pe­na­ren ber­me baka­rra, mun­du mai­la­ko komu­nis­moa­ren zuta­rria. Ez da, beraz, ildo komu­nis­ta iraul­tzai­lea ana­zio­na­la. Kon­tra­ra, lehe­nen­go aldiz kon­tzien­te bila­katzen du komu­ni­ta­te baten gai­ne­ko kone­xioen kon­tro­la. Komu­ni­ta­tea jada ez da izan­go kapi­ta­la­ren beha­rren ara­be­ra sor­tu eta disol­batzen den for­ma liki­doa, hots, diruak arti­ku­la­tu­ta­ko komu­ni­ta­te for­ma, boron­da­te kon­tzien­tez anto­la­tu­ta­ko erla­zio sozial askeen egi­ka­ritzea bai­zik, bai­ta poli­ti­ka­ren diso­lu­zioa, hots, nazioa­ren auzi poli­ti­koa disol­batzen denean ere.
Ez Eneko Com­pains, komu­ni­ka­tuan ez dituz­te gau­za asko aipatzen. Ez zait serioa iru­ditzen aipa­men hutsak hutsu­nea bete deza­kee­na­ren kon­tzep­zio poli­ti­ko bur­ge­sa. Hau ez da botoa edo­ta hege­mo­nis­mo bur­ge­sa esku­ratze­ra bide­ra­tu­ta­ko agi­ta­zioa bezain sin­plis­ta. Honek inpli­ka­zio han­dia­goa eskatzen du.

Orratza

2019/​02/​25

Itu­rria: https://​bur​dinhe​sia​.word​press​.com/​2​0​1​9​/​0​2​/​2​5​/​g​e​z​u​r​r​a​k​-​e​t​a​-​b​u​r​g​e​s​-​m​e​t​o​d​o​l​o​g​i​a​-​e​r​r​e​b​i​s​i​o​n​i​s​m​o​a​r​e​n​-​p​o​r​r​o​t​a​-​e​n​e​k​o​-​c​o​m​p​a​i​n​s​i​-​e​r​a​n​t​z​u​na/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *