Erra­ki, gune auto­ges­tio­na­tuen babes sarea aur­kez­tu da

Des­kar­gak /​Des­car­gas (410 aldiz/​veces)

Archi­voAcción
[PDF] A4Des­car­gar 
[PDF] A5Des­car­gar 
[PDF] Let­terDes­car­gar 
[ePub]Des­car­gar 
[mobi] Kind­leDes­car­gar 

Garai zai­lak bizi ditu­gu egun domi­na­zio bur­ge­sak bahi­tu­ta dituen Eus­kal lurre­tan. Kri­sial­di kapi­ta­lis­tak lan­gi­le kla­sean geroz eta gor­di­na­goa den pro­le­ta­ri­za­zioa eka­rri du. Geroz eta gehia­go dira legea­ren eta orde­na sozia­la­ren dog­ma zibi­koa gain­di­tu eta hala­beha­rrez euren burua lege­di bur­ge­se­tik at pen­tsatze­ra behar­tu­ta dau­den lan­gi­le sek­to­reak. Izan ere, jabe­go eza pro­le­tar­goak gizar­te kapi­ta­lis­tan berez­ko duen bal­din­tza sozia­la da, legea­ren eta lan­gi­le kla­sea­ren beha­rren arte­ko bate­ra­ezin­ta­su­na­ren isla.

Modu horre­tan, auto­an­to­la­kun­tza gure beha­rri­zan mate­rial zein poli­ti­koak asetze­ko ezin­bes­te­ko bitar­te­ko gisa age­ri zai­gu lan­gi­leoi, eta Eus­kal Herrian horren adi­bi­de uga­ri aur­ki ditza­ke­gu. Gaz­tetxeak, etxe­bi­zitza oku­pa­tuak, komu­ni­ta­te poli­ti­koak, eta aba­rrak ter­mino haue­tan kokatzen ditu­gun espe­rien­tzia anta­go­ni­koak dira, eta, ondo­rioz, etsaiak meka­nis­mo erre­pre­si­boen bitar­tez kol­patzen ditu eten­ga­be zaur­ga­rri­ta­sun egoe­ra­ra kon­de­na­tuz. Guretza­ko egu­ne­ro­ko ogia dira des­alo­joak, argi eta ur moz­ke­tak jar­due­ra ezber­di­nak aurre­ra era­ma­te­ko tra­bak, mehatxuak, isu­nak, kri­mi­na­li­za­zioa eta abar luze bat.

Gure aur­ka­ko era­so bakoitzean gero eta gehia­go nabar­men­tzen zai­gu elkar babes­te­ko beha­rra. Elka­rre­ki­ko lehian oina­rritzen den gizar­te sis­te­man hil ala bizi­koa zai­gu kla­se elkar­ta­su­na ardatz izan­go duten babes sare era­gin­ko­rrak martxan jar­tzea. Bur­ge­siak ezar­tzen diz­ki­gun bizi bal­din­tza mise­ra­blee­ta­tik babes­tea. Gune auto­ges­tio­na­tu bat era­sotzen dute­nean lan­gi­le­ria kol­patzen dute­la­ko bere oso­ta­su­nean.

ERRAKI pau­so bat gehia­go da nora­bi­de horre­tan, lan­gi­leon auto­an­to­la­ke­ta ardatz duen erre­min­ta poli­ti­ko bat. Hel­bu­rua, gune auto­ges­tio­na­tuek modu iso­la­tuan aur­kitzen dituz­ten mugak gain­ditzea eta kla­se elkar­ta­su­naz euren burua defen­datze­ko meka­nis­mo ezber­di­nez hor­nitzea da. Lan lerro ezber­di­nak gara­tu­ko ditu gune auto­ges­tio­na­tuek izan ditza­ke­ten beha­rrei eran­tzu­te­ko, euren burua zen­tzu guz­tie­tan bir­pro­du­zitze­ko, balia­bi­de ezber­di­nak esku­ratze­ko, etsaia­ren olda­rral­die­ta­tik babes­te­ko.

Lege­di bur­ge­sak ezar­tzen digun ahul­ta­sun egoe­ra estruk­tu­ra­la­ren aurrean, des­ja­be­tuoi kolek­ti­bo­ki gure burua­ren kar­gu egi­tea bes­te­rik ez zai­gu gel­ditzen. Mise­ria era­gi­ten duen bizi for­ma­tik hara­ta­go gure burua pen­tsatzea dagold­gu. Etsaiak gure txo­ko bat era­sotzen duen bakoitzean hor egon­go gara, gal­ta­sun ezber­di­nak meta­tuz, elka­rre­kin indar­tuz, ezin­ta­su­na­re­kin hautsiz.

Elkar babe­sa anto­latze­ko garaia da.

BATU BORROKARA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *