Gas­teiz 1976

M1Eginek gaur, martxoak 3, 1976an izan­da­ko gre­ba gogo­ra eka­rri nahi du. Gre­ba har­tan Lan­gi­le Kla­seak bi hila­be­te luzez erre­ji­me­na estu­ta­su­nean jarri zuen. Eta bere­zi­ki gogoan izan nahi ditu­gu due­la 43 urte­ko martxoa­ren 3an poli­zia faxis­tak erail­da­ko 5 per­tso­nak. Ger­tae­ra esan­gu­ratsua da bere bai­tan. Gas­teiz­ko Zara­ma­ga auzo­ko San Fran­tzis­ko Asis eli­zan asan­bla­da egi­ten ari ziren gre­ba oro­ko­rra­ren hari­ra. Poli­zia espai­no­lak eli­za gas negar-era­gi­leen bidez des­alo­jatzea era­ba­ki zuen eta 1.000 tiro­tik gora bota zituz­ten erai­ki­ne­tik irtetzen zire­nen kon­tra. 5 hil­da­ko eta 100 zau­ri­tu­tik gora­koa izan zen emaitza.

Erail­da­koez hitz egi­ten dugu, eta ez bik­ti­mez, ez dugu­la­ko memo­ria (borro­ka­ren gure memo­ria) des­po­li­ti­za­tu eta leun­du nahi. Egun har­tan erail­da­koak ez ziren poli­zia bor­tiz­ke­ria­ren bik­ti­ma erru­ga­beak. Bur­ge­sia faxis­ta­ren kon­tra­ko Lan­gi­le Kla­sea­ren borro­ka­ren pro­ta­go­nis­ta eta sub­jek­tu izan ziren. Horre­xe­ga­tik ez ditu­gu «bik­ti­ma» lez gogo­ra­tu nahi. Izan ere, moral bur­ge­sak hitz horren esa­nahia aspal­di hus­tu zuen. Kla­seen arte­ko gerran hil­da­koen moduan gogo­ra­tu nahi ditu­gu, beraien esku­bi­deen­ga­tik eta gure kla­sea­ren duin­ta­su­na­ga­tik borro­kan erail­da­koen moduan. Ira­gan­da­ko borro­ka­ren hil­da­koak, egun­go borro­kan gure ipar dire­nak. Pedro María Mar­tí­nez Ocio, Fran­cis­co Aznar Cle­men­te, Romual­do Barro­so Cha­pa­rro, José Cas­ti­llo eta Bien­ve­ni­do Perea­ren ize­nak gogo­ra ekar­tzen ditu­gu­nean, ez gara soi­lik beraiek omen­tzen ari. Memo­ria kolek­ti­boa bizi­rik man­ten­tzen ari gara. Memo­ria -gure memo­ria kolek­ti­bo eta matxi­noa- ez da ira­ga­na­ren oroitza­pen hut­sa. Borro­ka­ra­ko arma bat da ahanz­tu­ra­ren kon­tra, erre­bi­sio­nis­moa­ren kon­tra eta his­to­rio­gra­fia bur­ge­sa­ren His­to­ria lineal eta pro­gre­si­boa­ren kon­tra. Gure ira­ga­ne­ko eta orai­ne­ko borro­kak harre­man­tzen dituen hari gorria da. Ira­ga­ne­ra­ko begi­ra­da da memo­ria, orai­na­ren kon­tra borro­katze­ko eta etor­ki­zu­ne­rantz ibil­tze­ko balio digun ipa­rro­rratza.

Bil­bon, Biz­kaian eta Eus­kal Herrian Gas­teiz­ko ger­tae­rak gogo­ratze­ko arra­zoi asko dau­de­la uste dugu. Bere­zi­ki, sarras­kia­ren ondo­ren­go eran­tzu­na ez zela­ko Gas­tei­ze­ra muga­tu, Eus­kal Herri­ko Lan­gi­le Kla­se osoa­ren par­te har­tzea izan zuen eran­tzu­na izan zela­ko bai­zik. Martxoa­ren 3an ber­tan Biz­kaian 35.000 gizon-ema­ku­me lan­gi­le baino gehia­gok beraien lan jar­due­ra gel­di­tu zuten eta martxoa­ren 8rako gre­ba oro­ko­rra dei­tu zuten. Lan­gi­le Kla­sea modu masi­boan lotu zitzaion gre­ba­ri (150.000 per­tso­na­tik gora). Ekin­tza eta mani­fes­ta­zio uga­ri izan ziren Eus­kal Herri osoan zehar. Horie­ta­ko baten Vicen­te Antón Ferre­ro lan­gi­lea erail zuten Basau­rin, «martxoa­ren 3ko sei­ga­rren hil­da­koa».

Ordu­tik, martxoa­ren 3an («Eus­kal Herri­ko maiatza­ren batean»), Lan­gi­le Kla­sea­ren altxa­men­du hura oroitzen dugu gure hil­da­koen eta duin­ta­sun borro­ka hura aurre­ra era­man zuten gizon-ema­ku­meen egun gisa. Borro­ka haren ere­dua Gas­teiz­tik kan­po ere gogo­ra­tu behar dugu­la uste dugu, ez lan alda­rri­ka­pen huts moduan soi­lik, gure herria­ren aska­pen borro­ka­ren sin­bo­lo beza­la bai­zik, eta bere pro­ta­go­nis­tak his­to­ria komun bate­ko seme-ala­bak beza­la bai­zik. Zapal­du­ta­ko Eus­kal Herri matxino eta iraul­tzai­lea­ren his­to­ria, lur haue­ta­ko kla­se borro­ka­ren his­to­ria, des­ja­be­tu­ta­ko kla­seen his­to­ria eta memo­ria kolek­ti­boa, hain zuzen ere.

Hori guz­tia dela eta, hasie­ran esan beza­la, idatzi honek ez du soi­lik ome­nal­dia izan nahi. Borro­ka­ra­ko deia izan nahi du, martxoa­ren 3a ez dadin ira­ga­ne­ko argaz­kia izan, orai­ne­ra­ko arma bai­zik. Atzo­ko ere­duak gure egun­go borro­ke­tan bizi­rik jarrai dezan. Izan ere, gure hil­da­koak gogo­ratze­ko eta men­de­katze­ko modu­rik one­na ez bai­ta urtean behin ome­nal­dia egi­tea, egu­ne­ro borro­katzea da. Horre­ga­tik, Bil­bo eta Eus­kal Herri­ko herri eta Lan­gi­le Kla­sea ani­ma­tu nahi dugu lanean eta lurral­dee­tan kla­se borro­ka bul­tzatzen jarraitze­ra. Kapi­ta­la­ren kon­tra, sol­da­ta­pe­ko lana­ren kon­tra eta domi­na­zio bur­ge­sa­ren kon­tra borro­katze­ra. Etxe­ko lan­gi­leen borro­ka, Biz­kai­bu­se­koa, Huer­tas de Peral­ta­koa, man­te­roe­na eta abar, harre­man­du behar ditu­gu auzoe­tan gen­tri­fi­ka­zioa­ren kon­tra, espe­ku­la­zioa­ren kon­tra eta bes­te modu baten bizitzea­ren alde ema­ten ari diren borro­ke­kin. Gure ustez, etsai bera­ren (Kapi­ta­la­ren) kon­tra­ko (kla­se) gerra bera inter­pre­tatze­ko modu des­ber­di­nak baino ez dira.

Amaitze­ko, M1Egineko kideok aur­ten­go maiatza­ren bate­ko deial­dian par­te har­tze­ko deia luza­tu nahi dizue­gu. Azken urteo­tan beza­la mani­fes­ta­zioa dei­tu­ko dugu egun hori borro­ka egun izan dadin. Hori dela eta, aur­ten piz­tia­ren erraie­ta­tik abia­tu­ko gara. Gure gor­putzak Kapi­ta­la­ren mese­dee­tan esplo­tatze­ko baino nahi ez dituz­te­neei gure mes­pretxu­rik sako­ne­na era­kutsi­ko die­gu. Gure gorro­toa iraul­tza­ren hazi bihur­tu­ko dugu. Kalee­tan elkar iku­si­ko dugu.

AKABA DITZAGUN KAPITALISMOA ETA BERE ESPLOTAZIO MOLDE GUZTIAK!

GORA LANGILE KLASEAREN BORROKA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *