Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta sor­tu da, gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren auzia­ri kla­se pers­pek­ti­ba­tik eran­tzu­te­ko

Gas­teiz­ko Auzo­la­na fron­to­ian egin dute aur­kez­pe­na. Ber­tan Eus­kal Herri­ko baz­ter des­ber­di­ne­ta­tik hur­bil­du­ta­ko gaz­teak elkar­tu dira Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ren sorre­ra­ri babe­sa ema­te­ko.

Aur­kez­pe­na­ri ildo poli­ti­ko baten alda­rri­ka­pe­na eta defen­tsa­re­kin eman dio­te hasie­ra. Izan ere, koor­di­na­do­ra osatzen duten gaz­te­tak batzen dituen hau­tua sozia­lis­moa­ren defen­t­sa dela baiez­ta­tu dute. Hel­bu­rua domi­na­zio bur­ge­sa eta zapal­kun­tza for­ma ezber­di­nak gain­ditzea dela aipa­tu dute.

Gogoan izan dituz­te sis­te­ma kapi­ta­lis­tak zapal­du­ta­koak eta bere­zi­ki gorai­pa­tu zuzen­ga­be­ke­ria horren aurrean altxatzen dire­nak. Hala, Eus­kal Herrian zehar sor­tzen ari diren adie­raz­pen poli­ti­ko sozia­lis­te­kin itxa­ro­pen­tsu ager­tu dira. Zehaz­ki, gaz­tetxeen borro­ka espe­rien­tzia ere­du­ga­rriak, ikas­leen borro­kak, kla­se femi­nis­moa­ren gora­ka­da eta teo­ria iraul­tzai­lea­ren lan­ke­ta eta heda­pe­na aipa­tu dituz­te.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta espe­rien­tzia horie­tan guz­tie­tan hezi­ta­ko eta hazi­ta­ko mili­tan­teen emaitza dela azal­du dute, horiek denak indar­tze­ko hel­bu­rua­re­kin jaiotzen dena. Har­ta­ra­ko, aipa­tu­ta­ko gai­ta­sun eta espre­sioek aur­kitzen dituz­ten mugak gain­ditze­ko bal­din­tzak jarri nahi dituz­te.

Zail­ta­su­nez jaki­tun, hel­bu­ruak erdies­te­ko ezin­bes­te­koa ikus­ten dute kla­se bata­su­na­ren egi­ka­ritzea. Hori lor­tze­ko lan­gi­le kla­sea­ren inde­pen­den­tzia poli­ti­koa ber­ma­tu­ko duten anto­la­kun­de poli­ti­ko pro­pioak beha­rrez­koa dire­la uste dute.

Gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren auzia­ri dago­kio­nez, eta hau kla­se pro­ble­ma­ti­ka­ri hel­du gabe ebatzi ezin den auzia dela aitor­tu­ta, haren lan­ke­ta poli­ti­koa egi­tea eta kul­tu­ra eta ildo sozia­lis­ta garatze­ko lan­gi­le ins­ti­tu­zioak sor­tzea jarri dituz­te egin­behar nagu­sien artean. Bai­ta aipa­tu­ta­ko egin­beha­rrek lan­gi­le kla­sea­ren defen­tsa­ri eta lan­gi­le bote­rea­ren ekoiz­pe­na­ri eran­tzu­ten dio­te­la nabar­men­du ere.

Buka­tu aurre­tik, horri guz­tia­ri zehaz­ta­pe­na gehi­tu dio­te: beha­rrez­koa iku­si dute harre­man ere­du komu­nis­ten gara­pe­na, borro­ka komu­ni­ta­tea­ren indar­tzea, izae­ra kri­ti­koa eta sakon­ta­su­na lan­tzea, pro­le­tar­goa­ren defen­t­sa eta babe­sa egi­tea, kul­tu­ra sozia­lis­ta ber­piz­tea, ins­ti­tu­zio pro­le­ta­rioak hedatzea, teo­ria iraul­tzai­lea lan­tzea, intsu­mi­sioa gau­zatzea edo­ta ospa­ki­zun ere­du poli­ti­ko berria sor­tzea, bes­teak bes­te.

Hala, borro­ka­ra­ko deia luza­tu dute, egun­go mise­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean bote­re sozia­lis­ta eratzea­ren beha­rrean berretsiz.

Ira­kur­ke­ta osoa ira­kur­gai:

Gaur hemen elkar­tu gara, Gas­teiz­ko Auzo­la­na fron­to­ian, Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ren sorre­ra­ren berri ema­te­ko, eta Eus­kal Herri­ko leku des­ber­di­ne­ta­tik eto­rri gara bera­ri babe­sa adie­raz­te­ra. Horre­kin bate­ra, ildo poli­ti­ko baten alda­rri­ka­pe­na eta defen­t­sa egi­te­ra ere eto­rri gara. Izan ere, guz­tiok batzen gai­tuen hau­tua sozia­lis­moa­ren defen­t­sa da. Gizar­te bur­ge­sa­ren aurrean bide poli­ti­ko baka­rra sozia­lis­moa­ren bidea dela pen­tsatzen eta defen­datzen dugu­la­ko batu gara hemen. Gizar­te bur­ge­sa­ren eta berak sor­tzen duen mise­ria­ren aurrean altxatzen gara, gure hel­bu­rua domi­na­zio bur­ge­sa eta zapal­kun­tza for­ma ezber­di­nak gain­ditzea dela­ko.

Orain­dik harro paseatzen da zuzen­ga­be­ke­ria gure kalee­ta­tik: fami­lia pobreak etxee­ta­tik botatzen ditu, lan­gi­leak hil­tzen ditu, gaz­te­ria kri­mi­na­li­zatzen du. Bai­na egu­ne­ro­ko­ta­su­ne­ko basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean Eus­kal Herri­ko txo­ko ezber­di­ne­tan sor­tzen ari diren adie­raz­pen poli­ti­ko sozia­lis­ten exis­ten­tziak gure bihotzak piz­ten eta puz­ten ditu. Itxa­ro­pen­tsu bizi dugu azken urtee­tan indar­tzen doan ten­den­tzia poli­ti­ko sozia­lis­ta­ren gara­pe­na: gaz­tetxeen borro­ka espe­rien­tzia ere­du­ga­rriak, ikas­leen borro­kak, kla­se femi­nis­moa­ren gora­ka­da, teo­ria iraul­tzai­lea­ren lan­ke­ta eta heda­pe­na. Gizar­te bur­ge­sa­ri kon­tra­jar­tzen zaiz­kion adie­raz­pen sozia­lis­tak dira guz­tiak, mise­ria garaio­tan duin­ta­su­na­ren dis­di­ra dire­nak. Duin­ta­su­na lan­gi­le­ria­ren indar poli­ti­koan dago eta ezin da ter­mino eko­no­mi­koen bidez neur­tu. Duin­ta­su­na pro­le­tar­goa­ren bihotzean bizi da eta boron­da­te iraul­tzai­leaz eli­katzen da.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta errea­li­ta­te horre­ta­tik jaio da. Koor­di­na­do­ra hone­ta­ko mili­tan­te­ok adie­raz­pen poli­ti­ko sozia­lis­ta horie­tan hezi­ta­ko eta hazi­ta­ko milin­ta­teak gara. Adie­raz­pen sozia­lis­ta horien fal­tan ez gina­te­ke hemen egon­go. Eta gaur hemen GKS aur­kez­ten bada, mai­la loka­le­ko espre­sio zein gai­ta­sun sozia­lis­ta horiek indar­tze­ko baino ez da. Gure hel­bu­rua gai­ta­sun eta espre­sio horiek aur­kitzen dituz­ten mugak gain­ditze­ko bal­din­tzak jar­tzea da. Sozia­lis­moa­ren bidea eli­katze­ko ekar­pen xume bat baino ez da gurea eta, aldi berean, hori guz­tia.

Bai­na zai­la da inda­rrak bider­katzea bata­su­nik gabe. Bote­re bur­ge­sak sor­tzen duen bana­ke­ta eta ato­mi­za­zioa­ren aurrean, guk kla­se bata­su­na­ren alde­ko alda­rri­ka­pen ozen eta argia egi­ten dugu. Kla­se eta borro­ken bata­su­ne­ra iris­te­ko bidea ire­ki beha­rra dago eta bide hori lan­gi­le kla­seak bere orga­ni­za­zio poli­ti­koen bitar­tez egin behar due­la­koan gau­de. Bata­su­na eta inde­pen­den­tzia poli­ti­koa bote­re sozia­lis­ta indar­tze­ko beha­rrez­ko arma poli­ti­koak dira. Horiek dira lan­gi­le mugi­men­dua­ren espe­rien­tziak ira­katsi diz­ki­gun eta gure egi­ten ditu­gun prin­tzi­pioak.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren auzia­ri kla­se pers­pek­ti­ba­tik eran­tzu­te­ko sor­tu da, bada­ki­gu­la­ko gaz­te pro­ble­ma­ti­ka ezin dela ebatzi kla­se pro­ble­ma­ti­ka ebatzi gabe. Horre­ta­ra­ko ezin­bes­te­koa zai­gu, alde bate­tik, gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren lan­ke­ta poli­ti­koa egi­tea. Gaz­te lan­gi­leok pai­ratzen dugun zapal­kun­tza gizar­te bur­ge­sa­ren fun­tzio­na­men­du oro­ko­rra­ren men­pe uler­tu behar dugu, gaz­te­ri lan­gi­leak bote­re bur­ge­sa­ren­tzat betetzen dituen fun­tzioak iden­ti­fi­ka­tu eta ihauek borro­katze­ko. Bes­te­tik, ezin­bes­te­koa zai­gu kul­tu­ra eta ildo poli­ti­ko sozia­lis­ta garatze­ko lan­gi­le ins­ti­tu­zioak sor­tzea. Gure burua defen­da­tu eta indar­tze­ko, kla­se elkar­ta­su­na­re­kin bate­ra lan­gi­le bote­rea erai­ki behar dugu.

Horrek guz­tiak, bes­teak bes­te, ondo­ren­goa esan nahi du: beha­rrez­koa zai­gu­la gizar­te kapi­ta­lis­tak sor­tzen duen harre­man ere­du frag­men­ta­rioa­ren aurrean prin­tzi­pio eti­ko eta harre­man ere­du komu­nis­tak garatzea; beha­rrez­koa zai­gu­la borro­ka komu­ni­ta­tea indartzea;beharrezkoa zai­gu­la izae­ra kri­ti­koa eta sakon­ta­su­na lan­tzen joa­tea; beha­rrez­koa zai­gu­la gehien kol­pa­tu­ta dagoen estra­tua­ren defen­t­sa eta babe­sa gure egi­tea; kul­tu­ra sozia­lis­ta ber­piz­tea; ins­ti­tu­zio­pro­le­ta­rioak hedatzen joa­tea; teo­ria iraul­tzai­lea lan­tzea; ins­ti­tu­zio dis­zi­pli­na­rioak intsu­mitzea; gure ospa­ki­zun ere­du poli­ti­koa sor­tzea. Finean, lan­gi­le bote­rea gor­puz­tea dago­ki­gu.

Batek zioen diru zaka­rrak ez due­la bihotzik, eta egia da; egu­ne­ro fro­gatzen dugu hori gure bizitze­kin. Deka­den­tzian eta ofen­tsi­ban dagoen gizar­te bur­ge­sa­ren aurrean des­ja­be­tuon eta sozia­lis­moa­ren defen­t­sa egi­tea dago­ki­gu mili­tan­te­oi. Gure bihotzak, diru zaka­rra­ren ordez, bur­ki­deon boron­da­te eta grin iraul­tzai­leaz eli­katzen dira. Mise­ria garaio­tan sor­tzen ari den grin eta boron­da­te iraul­tzai­le guz­tia nora­bi­de poli­ti­ko iraul­tzai­lean lerro­ka­tu behar dugu borro­ka ehun­du behar dugu. Borro­ka­ra eto­rri gara!

Gora Eukal Herria Aska­ta­tu­ta!

Gora Iraul­tza Sozia­lis­ta!

Gas­tei­zen, 2019ko otsai­la­ren 17an.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *