[gedar​.eus] Zer­ga­tik Lan­gi­le Kaze­ta?

Oihua, alda­rria da Gedar. Ez, ordea, demo­kra­zia­ren prin­tzi­pioak zain­tze alde­ra hutsu­ne infor­ma­ti­boa betetze­ra dato­rren alda­rri­ka­pe­na. Ez. Gedar Lan­gi­le Kaze­tak ez du soi­lik baz­te­rrean dau­de­nak erdi­gu­ne­ra ekar­tze­ko xedea, ahaz­tu­ta­koak oroitzea; ezta oro­ko­rrean ger­tatzen ari dena kon­tatze­koa ere. Horiek baino hel­bu­ru han­dia­goak ezar­tzen diz­kio­gu lan­gi­le kla­sea­ren tres­na poli­ti­ko honi: ez modu pasi­bo bate­tan errea­li­ta­tea­ren jakin­tza par­tzia­la eta zati­ka­tua jasotze­ko auke­ra eskain­tzea, bai­zik eta estra­te­gia poli­ti­ko iraul­tzai­lea eli­katzea eta inpli­ka­zioa xaxatzea. Modu horre­tan, baz­te­rrean utzi­ta­koen poten­tzia poli­ti­koa askatze­ko eta alda­rri­katze­ko tres­na da Gedar.

Hau ez da proiek­tu komu­ni­ka­ti­bo bat, beraz; hemen agin­tzen duen unea ez bai­ta infor­matze­ko boron­da­te soi­la, lan­gi­le kla­sea­ren eman­tzi­pa­zioa xede duen poli­ti­ka­ren arti­ku­la­zioan muga­rri iza­tea bai­zik. Tres­na komu­ni­ka­ti­boa­ren for­ma, eta ez nola­nahi­ko tres­na­re­na, ez da, bada, ardatz poli­ti­ko men­de­ratzai­leak une his­to­ri­ko hone­tan eskatzen duen espre­sioa baino. Hor­taz, behar estra­te­gi­ko bati eran­tzu­ten dio Gedar Lan­gi­le Kaze­tak eta soi­lik horre­kin kone­xioan du iza­te­rik.

Aipa­tu­ta­koak ondo­rio des­ber­di­nak izan­go ditu. Aktua­li­ta­tea lan­tzea ez da izan­go azken ordu­ko ger­ta­ka­rien kon­pe­ten­tzian mugitzea, ezta edu­kia­ren esklu­si­bo­ta­su­na­re­nean ere. For­ma hori komu­ni­ka­bi­de bur­ge­sei dago­kio, zei­nak kon­tsu­mitze­ko modu bati, hots, lan­gi­le kla­sea ekoiz­te­ko modu bati, ideo­lo­gia men­de­ratzai­lea­ren erre­pro­duk­zioa­ri eta ete­kin eko­no­mi­koa­ri bide­ra­tu­ta dau­den. Azken finean, guz­tia­ren aurre­tik sor­tu duten enpre­sa­ren bizi­rau­pe­na bai­tu­te ardatz.

Gedar Lan­gi­le Kaze­tak bere ekin­bi­dean iner­tzia horiek gain­ditzea izan­go du hel­bu­ru: albis­teen kon­tzep­zio heda­tua­ren aur­ka, hila­be­teak atze­ra ger­ta­tu­ta­koek ere lan­gi­le kla­sea­ren aktua­li­ta­tea­re­kin duten kone­xioa aza­le­ratzea, horra erron­ka. Izan ere, lan­gi­le kla­sea­ren beha­rren erdi­gu­nean ez dago mun­duan ger­tatzen ari dire­nen ingu­ru­ko datu jasotze masi­bo bat, errea­li­ta­tea argi­tu baino berau gero eta gehia­go lau­sotzen due­na. Kon­tra­ra, kla­se zapal­dua­ren errea­li­ta­tea­ren zen­troan pro­ze­su sozia­lis­ta­ren beha­rra kokatzen da, horrek aktua­li­ta­tea ipar estra­te­gi­ko horre­ki­ko men­pe­ko­ta­su­nean for­mu­latze­ra era­ma­ten due­la­rik.

Geda­rrek errea­li­ta­tea uler­tze­ko tres­nak eskai­ni­ko ditu, bur­ge­sia­ren komu­ni­ka­bi­deek -modu des­or­de­na­tu eta par­tzia­lean bere­ga­na­tu­ta­ko errea­li­ta­tea­ren espre­sio bereha­la­koe­na dire­nak- sor­tzen duten ana­ba­saz­ko infor­ma­zio mor­doa ger­ta­ki­zu­nen bar­ne kone­xioen aza­le­ratzea­ren bitar­tez orde­na iraul­tzai­le­ra eka­rri ahal iza­te­ko. Guretzat lan­gi­le kla­seak pai­ratzen dituen era­soak –eta haiei eman­da­ko eran­tzu­nak- ez dire­la­ko kasua­li­ta­te hut­sa, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren kon­trae­sa­nen ezin­bes­te­ko ondo­rioak bai­zik. Horri eran­tzun efek­ti­boak, jaki­na, sala­ke­ta­ren for­ma ohi­koaz gain­di, lan­gi­le kla­se iraul­tzai­lea­ren anto­la­kun­tza­ren beha­rra gal­de­gi­ten du.

Beraz, Gedar Lan­gi­le Kaze­ta errea­li­ta­tea aza­lean ager­tzen den beza­la eta ger­ta­ka­rien bat-bate­ko­ta­su­nak inpo­sa­tu­ta­ko errit­mo eta orde­nan kon­tatze­ra baino, errea­li­ta­tea bera anto­latze­ra dator. Horri deitzen dio­gu lan­gi­le kla­sea­ren egia arti­ku­latzea: soi­lik lan­gi­le kla­seak, kla­se borro­kan mur­gil­du­ta, gau­za­tu deza­keen pro­ze­su his­to­ri­koa­ren egi­ka­ritzea­ri.

Horrek denak egi­ten du proiek­tu hau Lan­gi­le Kaze­ta iza­tea, eta ez soi­lik lan­gi­leon kaze­ta. Hau da, ez lan­gi­leen ekin­bi­dez aurre­ra ate­ra­ta­ko kaze­ta iza­tea, ikus­pe­gi estra­te­gi­ko iraul­tzai­lez hor­ni­tu­ta­ko tres­na poli­ti­koa bai­zik.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *