Ema­ku­me lan­gi­lea iraul­tza­ra­ko prest! dina­mi­ka­ren jato­rria

Dagoe­ne­ko jaki­na­ra­zi dugun beza­la, martxoak 8ari begi­ra hain­bat eskual­de­ta­ko ema­ku­meok batu eta jar­du­nal­di batzuk anto­la­tu ditu­gu. Due­la hila­be­te pare komu­nean genuen kez­ka batek elkar­tu gin­tuen: nola jarri martxan ema­ku­me lan­gi­leon aska­pen pro­ze­su era­gin­kor bat? Zen­tzu horre­tan, bada, eta gal­de­ra horrek pla­za­ratzen diz­ki­gun kora­pi­loak askatzen aha­le­gin­tzea­rren, dato­zen egu­ne­tan hain­bat hitzor­du izan­go dugu Oar­soal­dea, Bida­soal­dea, Donos­tial­dea eta Burun­tzal­dean.
Horre­la, Ema­ku­me Lan­gi­lea­ren Nazioar­te­ko egu­nak sor­tzen duen tes­tuin­gu­rua balia­tu nahi­ko genu­ke, iner­tzia soi­le­tik hara­ta­go, martxoak 8aren sorre­ra ahal­bi­de­tu zuten kez­ka eta borro­ken ingu­ruan haus­nar­tze­ko, berauen gaur­ko­ta­su­na mahai­gai­ne­ra­tuz. Horre­la, jar­du­nal­di hauek ema­ku­me lan­gi­lea erdi­gu­nean izan­go duten tres­na bihur­tu­ko ditu­gu, egun garran­tzitsu honen ins­ti­tu­zio­na­li­za­zioa­ren eta apro­pia­zio saia­ke­ra­ren aurrean. Zen­tzu hone­tan, gure­kin batze­ko, par­te har­tze­ko eta ezta­bai­da­ra­ko gon­bi­da­pe­na luzatzen dio­gu borro­ka­ra­ko gri­na duen oro­ri.
GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA! JTK!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *