Vene­zue­la­ri buruz­ko San­che­zen gezu­rrak

Marc Gar­cia, Ita­ca Herrial­de Kata­la­ne­ta­ko era­kun­de iter­na­zio­na­lis­tako mili­tan­te­ak, Gober­nu espai­nia­rrak Guai­dó kol­pis­ta pre­si­den­te aitor­tu iza­na­ren hari­ra idatzia. Arti­ku­lua l’Accent aldiz­ka­ri digi­ta­lak argi­ta­ra­tu du.

Bela­rrian entzun­gai­lu bat dut eta esa­ta­riak elka­rriz­ke­ta ete­ten du Pedro Sán­chez Espai­nia­ko pre­si­den­tea­ren pren­tsau­rre­koa jar­tze­ko. Pape­ra eta arkatz bat har­tu eta hitz egin aha­la aipatzen dituen hitz gako batzuk idaz­tea­ri ekin diot: «Guai­dó hau­tes­kun­deek legi­ti­matzen dute», «Espai­nia aldea­niz­ta­su­na­ren alde dago», «Espai­nia Euro­pa­ko gehien­goa­re­kin bat dator», «kon­tsen­tsuak», «vene­zo­la­rren intere­sak babes­tu», «haus­kun­de egiaz­ta­ga­rriak», «lagun­tza huma­ni­ta­rioa», «espai­niar enpre­sak Vene­zue­lan»… korri­ka eta pre­sa­ka, txio bidez­ko eran­tzu­na ema­ten saiatzen naiz, bai­na orain pau­sa­tua­go, hobe­to argu­dia­tu deza­ket.

Izan ere, Espai­nia­ko pre­si­den­tea harro­putza iza­teaz harro egon dai­te­ke bai­na ezer gutxia­goz. Sán­chez Gober­nu espai­nia­rre­ko pre­si­den­te iza­te­ra hau­tes­ton­tzie­ta­tik iga­ro gabe hel­du zen, eta hala ere, zile­giz­koa da orde­na­men­du juri­di­koak hala bai­men­tzen due­la­ko. Izan ere, Espai­nia­ko pre­si­den­tea par­la­men­tuak izen­datzen du ez bai­ta hau­tes­kun­de pre­si­den­tzia­lik edo­ta bes­te­la­ko meka­nis­mo­rik, edo Vene­zue­lan orain ger­ta­tu beza­la, AEBe­ta­ko momen­tu­ko pre­si­den­teor­deak pla­za publi­ko batean izen­da­tu­ta­ko auto-izen­da­pe­nik. Txantxa bat diru­di. Guai­dók bere burua Vene­zue­la­ko pre­si­den­te izen­datze­ko Vene­zue­la­ko Kons­ti­tu­zio­ko arti­ku­lu batean oina­rri­tu da, ber­tan age­ri diren egoe­re­ta­ko bat bera ere bete gabe. Batzar Nazio­na­la­ren ize­nean har­tu zuen kar­gu bozen %19ak hau­ta­tu­ta ‑Madu­ro hau­tes­kun­de pre­si­den­tzia­le­tan bozen %31,7arekin hau­ta­tu zute­la­rik- eta gai­ne­ra Mike Pen­ce-k eska­tu­ta­ko momen­tuan.

Sán­che­zek gezu­rra dio eta gezu­rra asko­tan eta era narratsean, gai­ne­ra. Gezu­rra dio aldea­niz­ta­su­na­ren alde egi­ten due­la dio­nean alde hauen aniz­ta­sun horiek zein­tzuk diren aipatze­ko gai ere ez denean… hau­tes­kun­deak deitze­ko 90 egu­ne­ko epea ema­ten zuen EBa­ren aldeak ote dira? Edo ados­ta­su­na bila­tu nahi duen Lima­ko Tal­de­ko gober­nu eskuin­da­rren aldeak ote? Edo agian, bat ote dator? Sán­che­zek ez du ez aldea­niz­ta­su­nik ez eta kon­tsen­tsu­rik nahi, Colón eta Pin­zón gisa­koen logi­ka inpe­ria­lis­ta­ren eta Rep­sol, BBVA eta Tele­fó­ni­ca­ren logi­ka neo­ko­lo­nia­la­ren bai­tan segi­tu nahi du. Lati­noa­me­ri­ka Euro­pa­ko metro­po­lien intere­se­ta­ra­ko ustiatze­ko abe­ras­ta­sun itu­rri zen garaie­ta­ra itzu­li nahi du. Espai­nia Vene­zue­lan biga­rren inber­titzai­le nagu­sia da, Her­behe­reen atze­tik: 72 filial ditu, horie­ta­ko gehie­nek IBEX35arekin lotu­ra dute­la­rik.

Beraz, kon­trae­san­ko­rra da esa­tea Espai­niak vene­zo­la­rren intere­sak defen­da­tu nahi ditue­la eta era berean, Vene­zue­lan dau­den enpre­sen intere­sak babes­tu nahi ditue­la esa­tea; hau­rren esku­bi­deak defen­da­tu nahi iza­tea eta era berean Cons­ta­tí apai­za­ren, Mon­tse­rra­te­ko esko­la­nia­ren edo nire auzo­ko Maris­ten zain­tza­pean uztea beza­la­xe litza­te­ke. IBE­Xe­ko enpre­sak Vene­zue­la­ra nego­zioak egi­te­ra doaz, ber­ta­ko lan eskua ustiatze­ra, bar­ne mer­ka­tuan pro­duk­tuak sal­tze­ra eta Euro­pa­ko kapi­ta­la­ren­tzat plus­ba­lioa ate­ratze­ra. Non egi­ten dute bat bi interes hauek? Nola­tan izan dai­te­ke Siria­ren esti­lo­ko bar­ne gerra bat sor deza­keen esta­tu kol­pe bat babes­teak vene­zo­la­rren intere­sen alde egin deza­kee­nik?

Izan ere, Sán­che­zen­tzat demo­kra­zia dena­ren gai­ne­tik dago eta hau­tes­kun­de egiaz­ta­ga­rriak nahi­taez­koak dira. Eta hor­tan ados gau­de. Izan ere, Sán­chez, ni neu eta Espai­nia­ko pre­si­den­te ohi Zapa­te­ro bat gatoz horre­tan. Azken honek Madu­ro pre­si­den­tetzat berretsi zuen hau­tes­kun­de pro­ze­sua balioz­ta­tu zuen eta «Vene­zue­la­ren gai­nean aurrei­ritziak egon badau­de­la» adie­ra­zi zuen. Sán­che­zek berak omen dituen aurrei­ritziak, izan ere, ez bai­ti­tu Madu­ro pre­si­den­tetza­ra era­man zituen hau­tes­kun­de pro­ze­suen errea­li­ta­tea eza­gutzen. Espai­nia­ko pre­si­den­te ohiak, lerro hauek idatzi dituen honek eta bai­ta Jimmy Car­ter AEBe­ta­ko pre­si­den­te ohiak bat egi­ten dugu, azken honek adie­ra­zi zue­na­re­kin «Vene­zue­la­ko hau­tes­kun­de sis­te­ma mun­du­ko one­na dela» adie­ra­zi baitzuen.

Azken finean, argu­dioa hau­tes­kun­de iru­zu­rra denean, vene­zo­la­rren intere­sak ezbaian gel­ditzen dira; aldea­niz­ta­su­na eta kon­tsen­tsua Euro­pa­ko, AEBe­ta­ko eta Latio­na­me­ri­ka­ko eskui­na­re­na den guz­tie­tan lagun­tza huma­ni­ta­rioa­ren kar­ta ager­tzen zai­gu: gosea­ren eta sen­da­gaien ize­nean kan­po esku har­tzea eta gutxi barru, komu­nis­moak jan­da­ko hau­rrak badi­re­la entzun­go dugu.

Eta egia da Vene­zue­lan hor­ni­kun­tza ara­zoak dau­de­la, egia da. ekoiz­le eta banatzai­le enpre­sa han­dien esku­tik. Horien artean, adi­bi­dez, Loren­zo Men­do­za faxis­ta­ren Polar enpre­sa. Mer­ka­tua hus­tutzen dute pro­duk­tu hauen pre­zioak igotze­ra behar­tuz, gero­ra tan­ta­ka esku­ratze­ko auke­ra ema­ten dute, biz­tan­le­ria izu­ga­rriz­ko pre­zioe­tan eros­te­ra derri­gor­tzen dituz­te­la­rik. Segi­dan, mer­ka­tu bel­tzean edo­ta «Bachaquero»etan eskain­tza one­nean berriz sal­du­ko dituz­te. Hone­taz gain, asko­ta­ri­ko sabo­taiak eta eli­ka­gaien den­da edo­ta far­ma­ziak erretzea oso ohi­koa iza­ten da. Lagun­tza huma­ni­ta­rioa dei­tu­ri­koa sus­ta­tu nahi duen egoe­ra pre­ka­rioa, hain zuzen.

Pun­tu hone­ta­ra aile­ga­tu­ta, lehe­nik eta behin, Nazioar­te­ko Gurutze Gorriaren posi­zo­na­men­dua kon­tu­tan izan behar dugu: lagun­tza hori herrial­dean soi­lik Gober­nua­ren oni­ritzia­re­kin sar­tu dai­te­kee­la iriz­ten dio eta era­kun­de huma­ni­ta­rioak adie­ra­zi du ez due­la AEBek babes­tu­ta­ko lider kol­pis­ta pre­si­den­te gisa aitor­tzen. Izan ere, lagun­tza huma­ni­ta­rioa aitza­kia soi­la izan­go da Kolon­bia eta Bra­si­len, Duque eta Bol­so­na­ro­ren arma­den babes­pean, ire­ki­ko dituz­ten korri­do­re huma­ni­ta­rioe­ta­tik aipa­tu­ta­ko pro­duk­tu horiek gil­tza­rri diren hirie­ta­ra aile­gatze­ko. Horre­la, opo­si­zioak siriar eske­ma erre­pi­katze­ko auke­ra izan­go luke, hiri­bu­rutza bikoitz bat ezar­tze­ko (Damasko/​Alepo) gero­ra ber­ta­tik mer­tze­na­rio eta para­mi­li­tar kolon­biar zein bra­sil­da­rrak hor­nitze­ko – buru­za­gi sozialak edo ezke­rre­ko zine­gotziak hil­tzen dituz­te­nak- AEBen babe­sa­re­kin Arma­da­ri lurrak borro­katze­ko.

Izan ere, gerra guz­tie­tan gutxie­ne­ko 4 nego­zio bai­tau­de. Gerrak dirauen bitar­tean armen sal­men­ta­re­kin eta migra­zioa­ren mafie­kin egi­ten dena. Tokia­ren berrai­kun­tza­ra­ko IBEX35eko kon­tra­tis­ta han­die­kin egi­ten den gero­ko nego­zioa. Berre­rai­kun­tza­ri lotu­ta­ko ban­ka zorra­ren nego­zioa. Eta azke­nik, desa­rro­llis­mo fran­kis­ta edo Pino­che­ten garai­ko Txi­le­ko Chica­go boys-en mira­ku­luak ahal­bi­detzen dituen lan esku mer­kea­ren nego­zioa, nagu­si­ke­ria guz­ti horrek lan­gi­le kla­sea­ren intere­sen aur­ka­ko ondo­rioak izan ditzan. Eta Sán­che­zek eran­tzun­ki­zu­na kon­par­ti­tu nahi du.

Aska­pe­na

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *