Bada­tor Gedar Lan­gi­le Kaze­ta, lan­gi­le kla­sea­ren alda­rria

Hila­be­te­ta­ko lana­ren emaitza da Gedar Lan­gi­le Kaze­ta; bai­na ez Gedar osatzen dugun kideon lana­re­na soi­lik. Proiek­tu hau ezi­nez­koa izan­go litza­te­ke Eus­kal Herri­ko lan­gi­le kla­seak, bere aska­pe­na­ren bidean, auto­an­to­la­ke­ta­ri ekin izan ez balio, borro­ka­ri eutsi ordez amo­re eman izan balu. Gedar goranz­ko joe­ra duen borro­ka horren emaitza da, ezbai­rik gabe.

Borro­ka­tik jaioa eta borro­ka­ra­ko jaioa. Lan­gi­le kla­sea­ren­tzat tres­na poli­ti­koa iza­te­ko hel­bu­rua­re­kin ekin dio­gu Lan­gi­le Kaze­ta­ren erai­kun­tza­ri. Heda­pen poli­ti­ko­ra­ko kaze­ta da Gedar, bada; lan­gi­le kla­se iraul­tzai­lea­ren ikus­pun­tua zabal­du­ko due­na. Zen­tzu horre­tan, ez dio­gu errea­li­ta­tea­ri itxu­raz­ko inpar­tzial­ta­sun eta neu­tral­ta­sun bate­tik hel­du­ko. Ez dugu objek­ti­bo­ta­su­na­ren ize­nean egia abs­trak­tu­rik alda­rri­ka­tu­ko. Kon­tra­ra, kla­se zapal­dua­ren egia alda­rri­ka­tu­ko dugu; kon­tzien­te­ki poli­ti­koa den tres­na da Gedar Lan­gi­le Kaze­ta.

Posi­zio horre­kin kohe­ren­tziaz, kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­sa­nek egu­ne­ro­koan sor­tzen dituz­ten ondo­rioak ausaz­koak uler­tu ordez, oso­ta­su­na­re­kin duten erla­zioa­ren ara­be­ra azter­tu­ko ditu­gu, haien ezin­bes­te­ko­ta­su­nean. Izan ere, albis­teen for­man aur­kez­tu­ta­ko infor­ma­zioa­ren atzean ere kla­se baten ikus­pun­tua age­ri bai­ta: infor­ma­zioa­ren hau­ta­ke­tan, berau egi­tu­ratze­ko modue­tan, era­bi­li­ta­ko kon­tzep­tue­tan… guz­tie­tan errea­li­ta­tea inter­pre­tatzen duen sub­jek­tuak aurre­tik erai­ki­ta­ko eta jaso­ta­ko gai­ta­sun eta tres­nen ara­be­ra burutzen bai­tu bere jar­du­na.

Bide horre­tan, zen­tzu per­for­ma­ti­boan lan egin­go dugu. Hau da, errea­li­ta­tea uler­tze­ko balia­ga­rriak izan­go zaiz­ki­gun kate­go­riak arti­ku­la­tu­ko ditu­gu, errea­li­ta­tean ber­tan era­gin asmoz. Kate­go­ria horien erai­kun­tza kon­trae­san­ko­rra izan­go da; hala, lan­gi­le kla­sea­ren gara­pen dina­mi­koa kon­tatze­ko eta bere poten­tzia poli­ti­koa proiek­tatze­ko gai­ta­su­na izan­go dute, tes­tuin­gu­rua­ren mugak eta muga horiek sor­tzen dituz­ten auke­rak aza­le­ra­tuz.

Adie­ra­zi­ta­ko hel­bu­ruei eran­tzu­te­ko atal des­ber­di­ne­tan egi­tu­ra­tu­ko da Gedar.

  • Aktua­li­ta­tean lan­gi­le kla­sea­ren anto­la­kun­tza espre­sio ezber­di­nen ingu­ru­ko eta hauen aur­ka­ko era­soen ingu­ru­ko albis­teak ira­kur­tze­ko auke­ra egon­go da;
  • Ikus­pun­tuan lan­gi­le kla­se­ko kide des­ber­di­nek egin­go dituz­ten ana­li­si poli­ti­ko zorrotzak aur­ki­tu ahal­ko dira, eta
  • Lan­gi­le Zien­tzian iker­ke­ta teo­ri­koa eskatzen duten auzi poli­ti­koen ingu­ru­ko lanak.

Gure jar­du­na bitar­te­ko hauek eskai­niz hasi­ko dugun arren, dato­zen hila­be­tee­ta­ko bide orria mar­ka­tu­ta dau­ka­gu jada. Auke­ra guz­tiak garatze­ko, bai­na, proiek­tua­ren zuta­rri den indar mili­tan­te­az gain ezin­bes­te­koa izan­go dugu jaso deza­ke­gun ekar­pen oro.

Beraz, Lan­gi­le Kaze­ta eli­katzen lagun­du nahi bagai­tu­zu, auke­ra des­ber­di­nak izan­go ditu­zu: www​.gedar​.eus bisi­tatzea eta bere edu­kia hedatzea, bono lagun­tza esku­ratzea, balia­ga­rriak izan ahal zaiz­ki­gun bitar­te­koak eskain­tzea edo­ta aurre­ra­go gure jar­du­nean lagun­tze­ko jarri­ko ditu­gun auke­ra des­ber­di­nak baliatzea.

Bidean iku­si­ko gara. Las­ter arte!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *