Azaroak 17. 30 urtez borrokan heziak!

Ome­nal­di eta aitor­tza egu­na da 2018. urte­ko Aza­roa­ren 17a. Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak 30 urte betetzen dituen egu­na denez, bate­tik urtee­tan anto­la­kun­de honen par­te izan diren belau­nal­di guz­tie­ta­ko mila­ka kideen­ga­na­ko aitor­tza eta ome­nal­di egu­na da. Neur­tzea ezi­nez­koa den urtee­ta­ko lan eta kon­pro­mi­so mili­tan­te­ari esker aur­kitzen gare­la­ko gau­den leku eta egoe­ran, eske­rrik asko bihotz- bihotzez anto­la­kun­de honen par­te eta babes izan zare­ten guz­tioi, zorio­nak zuei!

Aitor­tza eta ome­nal­di egu­na iza­teaz gain, begi­ra­da atze­ra bota eta gaur arte izan dugun ibil­bi­dea­ri zin­tzo­ta­sun zein kri­ti­ko­ta­su­nez erre­pa­ratze­ko egu­na ere bada bes­te­tik aza­roa­ren 17 bere­zi hau. Azkar esa­ten bada ere, ez da maka­la 30 urte­ta­ko ibil­bi­dea, honek bera­re­kin daka­rren lan, garai­pen, atse­ka­be, zorion­ta­sun, buru-haus­te, ezta­bai­da, ira­kas­pen, erron­ka eta abar luze bate­kin.

Gure anto­la­kun­dea­ri erre­pa­so his­to­ri­ko bat eman ahal iza­te­ko, ezin­bes­te­koa da lehe­nen­go begi­ra­da 1983. urtean jar­tzea, zehaz­ki Jarrai anto­la­kun­dea­ren II.Kongresuan. Izan ere, ber­tan eman ziren ezta­bai­da eta har­tu ziren era­ba­kiek marraz­tu­ko dituz­te gero­ra Ikas­le Aber­tza­leak izan­go dena­ren lehen zuta­be eta oina­rriak.

Aipa­tu­ta­ko kon­gre­suan ondo­rioz­ta­tu zen Eus­kal Nazio Aska­pen Mugi­men­dua­ren (ENAM) beha­rrei eran­tzu­te­ko era­kun­de baten beha­rra zegoe­la hez­kun­tza espa­rruan (zehaz­ki LH, biga­rren hez­kun­tza eta uni­ber­tsi­ta­te­tan), eta beraz, beha­rrez­koa zela ENAM eli­ka­tu­ko zuten mili­tan­te berriak lor­tze­ko ikas­le masa era­kun­de bat sor­tzea. Masa era­kun­dea zio­ten, Jarraik aban­guar­dia poli­ti­koa­ren pape­ra betetzen zue­nez eta kua­dro anto­la­kun­de moduan defi­nitzen zenez, eus­kal lan­gi­le kla­se­ko gaz­te sek­to­re kon­tzien­tzia­tu gabeen eta Jarrai­ren arte­ko zubi lana egin­go zuen ikas­le era­kun­dea iza­tea zue­la­ko hel­bu­ru. Prin­tzi­pio ideo­lo­gi­ko eta anto­la­kun­tza ere­du lau­soa­goa­re­kin eta kon­tzien­tzian gara­pen han­dia ez zuten ikas­leen­tzat, prak­ti­ka­ren bitar­tez kon­tzien­tzia hau gara­tu eta ENAM-ren par­te iza­te­ra pasatze­ko hel­bu­rua hain zuzen ere.

Honen onar­pen eta urtee­ta­ko gara­pe­na­ren bai­tan uler­tu beha­rra dau­ka­gu gure sorre­ra. 1988. Urte­ko Aza­roa­ren 17an sor­tu zen ofi­zial­ki Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea. Hasie­ra batean hez­kun­tza­ra­ko pro­gra­ma zehatz-mehatz egi­tu­ra­tu­rik ez bage­nuen ere, urtee­tan zehar garatzen joan garen erron­ka izan da. Bide horre­tan lehe­nen­go kon­gre­sua­ren bai­tan sal­to nabar­me­na ema­tea lor­tu genuen, ber­tan hel­bu­ru estra­te­gi­koa ados­tu bai­ke­nuen. Hau da, Eus­kal Herri aske eta sozia­lis­ta­ren hez­kun­tza ere­dua bar­ne­bil­tze­ko kon­tzep­tua defi­ni­tu genuen, urte gutxi­ra Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren ize­na har­tu­ko zue­na.

Erron­ka han­di hori jopun­tuan iza­nik jarrai­tu genion bidea­ri lehe­nen­go kon­gre­su­tik aurre­ra. Pix­ka­na­ka defi­nitzen eta sakon­tzen joan garen proiek­tu estra­te­gi­koa izan da Eus­kal Esko­la Nazio­na­la beraz, eta belau­nal­di bakoitza­ri, beren garai his­to­ri­koa­ri eran­tzu­nez, horren lor­pe­ne­ra­ko pau­su eta ibil­bi­deak marraz­tea ego­ki­tu zaio. Ildo hone­tan, badi­ra gaur arte gara­tu diren eki­men eta dina­mi­kak: Herri esko­lak, jai egun arrotzei intsu­mi­sioa egi­te­ko eta bes­te­la­ko hez­kun­tza ere­du baten erai­kun­tzan aurre­ra pau­soak ema­te­ko proiek­tua dire­la­rik gaur-gaur­koz, edo «Ekin eus­kal­dun­tzea­ri» kan­pai­nak abia­ra­zi zuen eus­kal­dun­tzea­ren alde­ko borro­ka kasu. Bai­na badi­ra ere epe jakin bate­ra­ko sor­tu ziren edo agor­tu ziren dina­mi­ka edo erron­ka tak­ti­koak. Guz­tiak, ordea, bizi­ta­ko garai eta tes­tuin­gu­ru anitzei eran­tzu­te­ko anto­la­kun­deak har­tu dituen era­ba­ki eta jarre­rak izan dira, nora­bi­de bera iza­naz ipar: Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren erai­kun­tza.

Plan edo erron­ka tak­ti­koei dago­kio­nez aipatze­koa da bere­zi­ki, anto­la­kun­dea­ren IV. Kon­gre­suan ados­tu genuen Eus­kal Esku­bi­deen Kar­ta, ikas­leon 9 esku­bi­de­re­kin osa­tua zegoe­na. Men­de berrian sar­tu eta hor­tik gutxi­ra martxan jarri genuen berau, anto­la­kun­dea­ren bai­tan eman­da­ko ezin­bes­te­ko pau­su modu­ra iden­ti­fi­katzen dugu­la­rik gaur-gaur­koz. Ikas­leok, hez­kun­tza espa­rruan jasa­ten ditu­gun zapal­kun­tza eta era­soen indar­tze eta gogor­tze modu­ra uler­tzen genuen ere Bolog­na pro­ze­sua bera. Eta horren aur­ka abia­tu genuen dina­mi­ka, ildo hone­tan eman genuen borro­ka nagu­siee­ne­ta­koa litza­te­ke. Borro­ka honek, urtee­ta­ko dimen­tsioak har­tu zituen ‑honek bera­re­kin daka­rren guz­tia­re­kin- eta plan honen inpo­sa­ke­ta­ren ondo­rioak arlo aka­de­mi­koan orain­dik ere jasa­ten ditu­gu, bai­ta arlo mili­tan­tean sen­ti­tu ere.

Ondo­rio horie­ta­tik era­to­rri ziren ondo­ren egin geni­tuen plan tak­ti­koa­ren bir­mol­da­ke­ta eta ego­kitza­pe­nak. Izan ere, hurren­go kon­gre­suan (V. Kon­gre­sua) era­ba­ki genuen Eus­kal Esko­la Nazio­na­la ahal­bi­de­tu­ko zigu­ten proiek­tu zehatzak martxan jar­tze­ko garaia zela. Eta era­ba­ki hone­ta­tik abia­tu­ko dira esa­te­ra­ko, Eus­kal Curri­cu­lu­ma edo Eus­kal Uni­ber­tsi­ta­tea alda­rri iza­te­tik proiek­tu erreal iza­te­ko kon­pro­mi­soa aurre­na, eta Herri Uni­ber­tsi­ta­tea edo Tal­de Kri­ti­koak beza­la­ko proiek­tuen sorre­ra geroa­go. Izan ere, V. Kon­gre­suan har­tu genuen kon­pro­mi­soa­ren berres­pen eta sakon­tze bat izan zen sei­ga­rre­na. «Bihar­ko egu­na­ren edo inoren zain egon gabe, ikas­leok bes­te esko­la ere­du baten alde­ko erai­kun­tza­ko prak­ti­ka errea­lak martxan jar­tzen» has­tea zela lehen­ta­su­na genion azken kon­gre­suan. Eta bai­ta egin ere, apus­tu estra­te­gi­ko honen ondo­rio izan dire­la­ko (ez baka­rrik) egun Herri Uni­ber­tsi­ta­te eta Tal­de Kri­ti­koak dau­ka­ten indar eta gai­ta­sun mai­la.

Hamai­ka dira hemen aipa­me­na mere­zi duten bai­na espa­zio fal­ta­ga­tik aipa­tu ezin ditu­gun borro­ka, dina­mi­ka, era­ba­ki eta ira­kas­pe­nak. Esan beza­la 30 urte­ta­ko ibil­bi­deak asko­ra­ko ema­ten du eta akats bat izan­go litza­te­ke aipa­tu­ta­ko guz­tia modu lineal eta jarrai­kor batean uler­tu­ko bage­nu. Ikas­le Anto­la­kun­deak bere gora-behe­rak eta fase ezber­di­nak bizi izan ditu, eta inolaz ere ez da izan modu lineal batean aurre­ra egin duen bidea. Hone­tan zeri­ku­sia han­dia izan du etsaiak nos­ki. Mai­la inter­na­zio­na­lean, esta­tu zapal­tzai­leen bidez edo Eus­kal Herrian ber­tan eten­ga­bea­koa izan dela­ko etsaia­ren ofen­tsi­ba, honek bera­re­kin daka­rre­la­ko gure mise­ria, sufri­men­du eta zapal­kun­tza­ra kon­de­natzea. Finean bere­ga­na­ko depen­den­tzia­ra eta sumi­sioa. Horre­la uler­tzen ditu­gu bate­tik, egin dituen hez­kun­tza mugi­men­du guz­tiak, izan plan estra­te­gi­koak, erre­for­mak edo ego­kitza­pen tak­ti­koak. Eta bai­ta ere, zuze­nean gure anto­la­kun­deak edo ikas­le mugi­men­duak bizi izan dituen era­so erre­pre­si­bo guz­tiak.

Ez dago duda­rik ibil­bi­de kora­pi­latsu eta zai­la izan dela, bere momen­tu eta ondo­rio guz­tie­kin bate­ra uler­tu behar dugu­na gai­ne­ra. Horre­ga­tik, guri dago­ki­gu orain urtee­ta­ko borro­ka­ren oinor­de­kotzak eskatzen duen mai­lan jar­du­tea. Orain arte egin beza­la, Eus­kal Esko­la Nazio­na­la hel­bu­ru eta ipar iza­nik, tes­tuin­gu­ru eta koiun­tu­rak eskatzen digu­ten berre­go­kitza­pen eta pro­po­sa­men tak­ti­koak garatzea dago­ki­gu, Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren proiek­tua geroz eta gau­za­ga­rria­go eta errea­la­go bihur­tze­ko hel­bu­ru­ra­re­kin.

Bide horre­tan eta hurren­go ziklo poli­ti­ko­ra begi­ra, ezin­bes­te­koa izan­go zai­gu hezi­gu­nez-hezi­gu­ne, etsaia­ren ofen­tsi­ba eten­ga­be horri aurre egi­te­ko gai­ta­su­nak erdietsi­ko dituen mugi­men­du zabal baten arti­ku­la­zioan buru-bela­rri jar­du­tea. Koiun­tu­ra oro­ko­rra­ri erre­pa­ra­tu­ta, etsaia­ren ofen­tsi­bak ez du amaie­ra ira­ga­rri­rik, eta ez dago ber­me­rik lan­gi­le kla­se­ko ikas­leon bal­din­tzak one­ra egin­go dute­la pen­tsatze­ko. Horre­ga­tik, ikas­leon zein hez­kun­tza espa­rru­ko bes­te hain­bat sek­to­reen pro­ble­ma­ti­ka eta bizi bal­din­tze­tan aurre­ra­pau­soak ema­te­ko eta masa mobi­li­zatze­ko gai­ta­su­na izan­go duen mugi­men­du edo blo­ke poli­ti­koa erai­kitze­ko beha­rrez­koa izan­go zai­gu sen­tsi­bli­ta­te des­ber­di­nen arti­ku­la­zioa, erres­pe­tuz­ko inter­lo­ku­zio eta elkar­la­na oina­rri har­tu­ta. Hau da, garai batean Eus­kal Esku­bi­deen Kar­tak betetzen zuen erron­ka tak­ti­koa­ren bir­for­mu­la­zioa eta egun­go garai his­to­ri­koa­ri ego­ki­tu­ta­ko plan tak­ti­ko baten osa­ke­ta izan­go da dato­rren ziklo poli­ti­ko­ra­ko erron­ka nagu­sia.

Etsaia­ren aurrean defen­t­sa anto­latzeaz gain ordea, beha­rrez­koa zai­gu pasa diren bi kon­gre­sue­tan azpi­ma­rra­tu eta berretsi­ta dugun, «proiek­tu zehatzen erai­kun­tza» filo­so­fian sakon­tzea. Horre­ga­tik guri dago­ki­gu filo­so­fia honen bai­tan aurre­ra­pa­soak ema­tea, geroz eta indar gehia­go arti­ku­la­tuz Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren oina­rri izan­go diren ins­ti­tu­zioak erai­ki eta indar­tzea, hain zuzen ere. Honen bai­tan bere­zi­ki Herri Uni­ber­tsi­ta­te eta Tal­de Kri­ti­koek osatzen duten Esko­la Kolek­ti­boen proiek­tuan sakon­tzea bate­tik, eta Herri Esko­len gara­pe­na, bes­te­tik.

Gehia­go luzatze­ko asmo­rik gabe, agur eta besar­ka­da bere­zi bana bida­li nahi die­gu, anto­la­kun­de honen par­te edo babes izan diren bur­ki­deei eta bahi­tu­ta edo ihe­sean dituz­te­la­ko, gaur­koan behar beza­la ospa­tu ezin dute­nei. Doha­kie beraiei gure indar, babes eta besar­ka­da­rik beroe­na!

Gure ibil­bi­de osoaz harro gau­de eta ber­ta­tik ikas­tea dago­ki­gu orain. Garaiak eta oinor­de­kotza indar­tsu honek eskatzen duen mai­la eta eran­tzu­ki­zu­naz jaki­tun, lanean jarraitze­ko prest gau­de. V. Kon­gre­suan Altsa­sun esan genuen beza­la: «…ikas­le borro­kak honaino eka­rri gai­tu eta orain aurre­ra begi­ratze­ko garaia da. Burua altxa­tu eta gure bide nekae­zi­na­ren ozto­po­ak eta auke­rak begiz­tatzen ditu­gu, jorra­tu beha­rre­ko bidea marraz­te­ko garaia da…».

Gora urtee­ta­ko lan eta borro­ka mili­tan­tea!
Gora Ikas­le Aber­tza­leak!

Ikas­le Aber­tza­leak, 2018ko aza­roa­ren 17an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Leave a comment

Iruzkina idatzi / Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: