Sin­di­ca­to de Estu­dian­te­sek Aza­roa­ren 14rako dei­tu­ri­ko Gre­ba­ren aurrean

Sin­di­ca­to de estu­dian­tes anto­la­kun­deak aza­roa­ren 14an egin duen ikas­le gre­ba oro­ko­rre­ra­ko deial­dia ez dugu ontzat har­tzen Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dean, eta beraz ez babes­te­ko deia egi­ten die­gu ikas­leei, ondo­ren­go lerroe­tan azal­du­ko ditu­gun arra­zoiak dire­la eta.

Sin­di­ca­to de Estu­dian­te­sek, zara­ta ate­ratzen saiatze­ko egi­ten duen bes­te aha­le­gin bat bes­te­rik ez dela uler­tzen dugu, dato­rren asteaz­ke­nean espai­niar esta­tuan zehar egin duen mobi­li­zatze­ko deial­dia. Izan ere, azken bola­da luzean ohi­tu­ta gai­tuz­ten beza­la, edo­zein aitza­kia apro­betxatzen saiatzen dira euren izen eta sina­du­rak ohiar­tzun pix­ka bat iza­te­ko hel­bu­rua­re­kin, mobi­li­za­zioak anto­latze­ko.

Aku­sa­zio gogo­rra badi­ru­di ere, iku­si bes­te­rik ez dago esa­te­ra­ko, pasa­den ikas­tur­te­ko urrian Kata­lu­nia­ko auzia gori-goria zegoe­nean «erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea­ren alde»ko gre­ba deial­dia edo maiatzean Mana­da­ko bortxatzai­leen sen­ten­tzia­ren aur­ka «jus­ti­zia patriar­ka­la­ren aur­ka­ko» ize­nean anto­la­tu zute­na. Aipa­tu­ta­ko adi­bi­de haue­tan zein eto­rri­ko diren mobi­li­za­zio berrie­tan par­te har­tu­ko duten ikas­le zein bes­te­la­ko per­tso­nen boron­da­te on zein pres­tu­ta­su­na ez dugu inolaz ere zalan­tzan jar­tzen, hare gehia­go, txa­lotze­koa bezain beha­rrez­koa dela uste dugu hone­la­ko kasuen aurrean mobi­li­zatze­ko hau­tua egin iza­na. Mobi­li­zatzeak soi­lik ordea, ez du zer­tan alda­rri­ka­pe­nen gau­za­pe­na eka­rri, eta hori da Sin­di­ca­to de Estu­dian­te­si aur­pe­gi­ratzen dio­gu­na hain zuzen ere. Borro­ka egi­ten dute­na­ren pin‑a jarri nahi iza­tea ikas­leen aurrean, bene­ta­ko prak­ti­ka poli­ti­ko­rik izan gabe.

Salatzen dituz­ten «injus­ti­zien» aur­ka­ko prak­ti­ka poli­ti­ko erreal eta jarrai­ko­rrik ez dute, eta soi­lik sen­tsi­bli­ta­te han­dia sor­tzen duten gai jakin batzuk apro­betxatzen dituz­te euren pan­kar­ta kale­ra ate­ra eta hauen aur­ka­ko borro­ka egi­ten dute­la itxu­ra egi­te­ko.

Ildo honen jarrai­pen bat bes­te­rik ez da asteaz­ke­ne­ko mobi­li­za­zioa, gene­ro zapal­kun­tza­ren aur­ka­ko borro­kak azken urtee­tan har­tu dituen dimen­tsio eta inda­rra apro­betxa­tu nahi dute­la­ko euren ize­na eza­gu­ta­raz­te­ra era­ma­te­ko. Feno­meno hau ordea ez da berria, lan­gi­le mugi­men­duak urte luze­tan bizi duen gaitz bat da, opor­tu­nis­moa beza­la eza­gutzen dugu­na eta iraul­tzai­leon egin beha­rra dena berau borro­katzea.

Horre­ga­tik, oso larria zein kez­ka­ga­rria iza­teaz­gain, gene­ro aska­pe­na serio­ta­su­nez har­tzen dugun kolek­ti­bo zein nor­ba­na­ko bakoitza­ren­tzat izu­ga­rriz­ko erres­pe­tu fal­ta dela uste dugu, «matxis­moa ikas­ge­la­ta­tik ate­ratze­ko» gre­ba deial­di hau. Lan­gi­le­ria guz­tia­ren eman­tzi­pa­zioa hel­bu­ru dau­ka­gu­non­tzat sin­di­ka­tu hau beza­la­ko era­gi­leen exis­ten­tzia bera den beza­la­xe. Izan ere, alda­rri­ka­pen hauen leji­ti­mi­ta­tea inolaz ere zalan­tzan jarri gabe, eta berau boron­da­te onez bul­tzatzen ari diren ikas­le zein nor­ba­na­ko edo kolek­ti­boe­ki­ko erres­pe­tu osoz, uste dugu gene­ro aska­pe­na­ren bide luze eta kora­pi­latsu hone­tan ekar­pe­na egin ordez, tra­ba bes­te­rik ez dire­la gisa hone­ta­ra­ko deial­diak.

Ema­ku­meon aska­pe­na lor­tze­ko borro­ka eta matxis­moa­ren erra­di­ka­zioa ez da bate­re erra­za eta hare gutxia­go egun pun­tua­le­tan egin­da­ko mani­fes­ta­zioz lor­tu­ko dugun zer­bait, egue­ro­ko lan eta borro­ka mili­tan­tea behar duen erron­ka his­to­ri­koa da, zapal­kun­tza guz­tien gain­di­pe­na eta zapal­du guz­tion aska­pen inte­gra­la hel­bu­ru duen estra­te­gia­ren gara­pe­na­ren bitar­tez soi­lik erdietsi deza­ke­gu­na. Horre­ga­tik uste dugu, gre­ba deial­di honek ez dio­la mese­de­rik egi­ten erron­ka his­to­ri­ko honi, itxu­ra­ke­ria hut­sa dela­ko bate­tik, eta ez doa­la­ko aska­pen errea­la hel­bu­ru duen estra­te­gia bati eran­tzu­nez jar­du­ten duen prak­ti­ka poli­ti­koa­ren bai­tan, bes­te­tik.

Honi jarrai­ki, deial­di bere­zia luzatzen die­gu matxis­moa­ren erra­di­ka­zioa eta ema­ku­meon aska­pe­na­ren alde­ko borro­ka serio­ta­su­nez har­tzen duten Eus­kal Herri­ko ikas­leei, erron­ka honek eskatzen diz­ki­gun mai­la­ko prak­ti­ka poli­ti­koa garatzen duten, eta hezi­gu­ne ezber­di­ne­tan anto­la­tu­ta dau­den ema­ku­me tal­de, auto­de­fen­t­sa sare edo bes­te­la­ko dina­mi­ken par­te iza­te­ko.

Ema­ku­meok jasa­ten dugun zapal­kun­tza eta era­so eten­ga­beei aurre egi­te­ko meka­nis­moak garatzen ari gara Eus­kal Herri­ko zen­bait ikas­tetxe­tan, matxis­moa­ri espa­zio geroz eta gehia­go ira­ba­zi eta ema­ku­me lan­gi­leon egoe­ra hobetze­ko hel­bu­rua duen auto­de­fen­t­sa anto­la­tuz. Matxis­moa ikas­ge­la­ta­tik ate­ra eta ema­ku­meon­tza­ko espa­zio segu­ruak sor­tzea­ren ber­me baka­rra anto­la­kun­tza kolek­ti­boa eta kon­pro­mi­soa da, egu­ne­ro­ko lan mili­tan­tea. Ez gaitza­te­la engai­na­tu, ez dago for­mu­la magi­ko edo «bide azka­rrik»!

Ikas­le Aber­tza­leak

2018ko aza­roak 12an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *