«Jai­ki» ize­ne­ko tal­de poli­ti­ko berria sor­tu da Arrasaten

«Alder­di poli­ti­koe­ta­tik at herri­gin­tza borro­ka­la­ria bul­tzatze­ko» asmoz jaio den tal­dea da. Herri­ko gaz­te batzuk dau­de eki­me­na­ren atzean, eta «inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa, femi­nis­moa eta eus­kal­tza­le­ta­su­na izan­go dituz­te» ardatz.

Ez dute zehaz­tu, nor­tzuk dau­den tal­de poli­ti­ko honen atzean, ezta ere hau­tes­kun­dee­ta­ra aur­kez­te­ko asmo­rik duten.

Hona hemen Jai­ki­ko kideen tal­dea­ren sorre­ra­ri buruz igo­rri duten oha­rra, bere osotasunean:

Arra­sa­te­ko gaz­te batzuek, den­bo­ra luzez haus­nar­tu ostean, espa­zio berri baten beha­rra iku­si dugu gure herrian poli­ti­ko­ki era­gi­te­ko; haus­nar­ke­ta horren emaitza da Jai­ki. Inde­pen­den­tzia, Sozia­lis­moa, Femi­nis­moa eta eus­kal­tza­le­ta­su­na izan­go ditu ardatz ideo­lo­gi­ko nagu­si, eta herri­ta­rren akti­ba­zioa nahiz for­ma­zio poli­ti­koa bul­tzatzea izan­go du lan ildotzat.

Beha­rrez­ko iku­si dugu espa­zio akti­bo berri bat sor­tzea, alder­di poli­ti­koen dina­mi­ke­ta­tik hara­go jar­dun­go due­na, gaur­ko eta etor­ki­zu­ne­ko borro­kak herri mai­lan haus­po­tu­ko ditue­na, lan­gi­le kla­se kon­tzien­tzia hedatzen lagun­du­ko due­na, eta gure herri­ko pro­ble­ma­ti­ken ingu­ru­ko ira­kur­ke­ta pro­pioak pla­za­ra­tu­ko dituena.

Gure lana­ri apal­ta­su­nez ekin­go dio­gu, elkar­la­na­ren bila, kla­se kon­tzien­tzia nazio­na­la­ren iriz­pi­dea kon­par­titzen duen edo­no­re­kin lan egi­nez, nahiz gataz­kan dau­den lan­gi­le eta ikas­lee­kin lerro­ka­tuz. Azken finean, gure herri­tik Eus­kal Herri­ko aska­pen borro­ka­ri gure ekar­pe­na egin nahi dio­gu. Kalean, lan­to­kian, esko­le­tan eta borro­kan iku­si­ko dugu elkar.

Aurre­ra bolie!

Xabi Goros­ti­di

2018ko urria­ren 03a

Itu­rria: https://​www​.argia​.eus/​a​l​b​i​s​t​e​a​/​j​a​i​k​i​-​i​z​e​n​e​k​o​-​t​a​l​d​e​-​p​o​l​i​t​i​k​o​-​b​e​r​r​i​a​-​s​o​r​t​u​-​d​a​-​a​r​r​a​s​a​ten

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *