Sen­ten­tzien aurrean /​Ante las últi­mas sen­ten­cias

[EUS]

Gaur Audien­tzia Nazio­nal espai­no­lak argi­ta­ra­tu­ta­ko bi sen­ten­tzia­ren berri izan dugu. Hauen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die zigor­tuak izan diren 12 gaz­teei, eta hona­ko ira­kur­ke­ta poli­ti­koa pla­za­ra­tu nahi du:

Altsa­su­ko auzia

Zer espe­ro lite­ke epai­le faxis­ten­gan­dik, eta batez ere kon­tuan izan­da sala­ko pre­si­den­tea, Guar­dia Zibil baten emaz­tea iza­nik, epai­leaz gain par­tea dela. Gure mugi­men­duak hasie­ra­tik esan du auzi hau poli­ti­koa zela, eta jen­de askok hori argi izan ez duen arren, gure herria­ren etsaiek inoiz ez dute zalan­tza­rik iza­ten zigor poli­ti­koak ezar­tze­ko, eta hala­xe izan da hona­koan ere.

Behin eta berriz erre­pi­ka­tu dugu auzi honen atzean bene­tan zegoe­na indar oku­patzai­leen jarre­ra kolo­ni­zatzai­lea eta faxis­ta zela. Esta­tu espai­no­lak Eus­kal Herrian inda­rrean man­ten­tzen duen izu estra­te­gia­ren bar­nean uler­tu behar dugu zer­bitzuz kan­po dau­de­nean ere indar oku­patzai­lee­ta­ko kideek herria­ren aur­ka (bere­zi­ki sek­to­re zehatz baten aur­ka) era­kus­ten duten jarre­ra, aisial­di unee­tan ere jen­dea­ri nork agin­tzen duen era­kutsi nahi die­te­la­rik. Txa­ku­rren antze­ra, gus­tuz har­tzen ez dituz­ten lekue­tan ere txi­za utziz.

Jaki­na da ere gure mugi­men­duak ez due­la kon­par­titzen Altsa­su­ko gaz­te hauen aska­ta­su­na­ren alde­ko kan­pai­nan egin izan den ira­kur­ke­ta poli­ti­koa, eta nahi­ta nahiez horren ingu­ruan gure iritzia ema­te­ra gatoz. Des­po­li­ti­za­zioak ez du inoiz balio izan mai­la judi­zia­lean eta are gutxia­go mai­la poli­ti­koan, epai­leek etsaia­ren zuzen­bi­de pena­la apli­katzen jarrai­tu­ko dute­la­ko, eta poli­ti­ko­ki ere­muak opa­ritzea daka­rre­la­ko.

Zer esa­nik ez “Altsa­su ez da terro­ris­moa” beza­la­ko kan­pai­nei dago­kie­nez, erre­pre­sa­lia­tuen arte­ko ezber­din­ta­su­nak sor­tzeaz gain (bes­te batzuk terro­ris­tak izan dai­tez­kee­la uler­ta­ra­ziz), ez due­la­ko epai­leen gupi­da­rik ira­baz­ten. Gaur­ko epaiak Altsa­su­koa ez dela terro­ris­moa onar­tzen du, eta hala ere kar­tze­la zigor luzeak eza­rri ditu gaz­teen­tzat, oku­patzai­leen lege­dia­ri “jus­ti­zia” eskatzea­ren antzu­ta­su­na age­rian utziz.

Berriz ere berretsi behar dugu guretzat amnis­tiak, hau gataz­ka­ren kon­pon­ke­ta beza­la uler­tu­ta, baino ez due­la ziur­ta­tu­ko pre­so poli­ti­ko berri­rik ez dela sor­tu­ko. Borro­kak poli­ti­koa izan behar du, eta seku­la ez ter­mino huma­ni­ta­rio soi­le­tan plan­te­atu.

Iru­ñe­ko isti­luen auzia

Honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak epai­ke­ta­ren hasie­ra­ren hari­ra esan­da­koa erre­pi­ka­tu­ko du:

  • Ber­tsio ofi­zia­la gezu­rra izan ohi da, eta kasu hone­tan ere hala da. Poli­ziak era guz­tie­ta­ko mani­pu­la­zioak era­bi­li ditu gaz­te hauek eta, hone­kin bate­ra, dina­mi­ka oso bat epai­tu eta zigor­tze­ko.
  • Erre­pre­sioa­ri aurre egi­tea zile­gi da eta ez dugu inolaz ere onar­tzen Esta­tuak bio­len­tzia era­bil­tze­ko man­ten­du nahi duen mono­po­li­oa. Inda­rrez man­ten­tzen gai­tuz­te zapal­du­ta eta beraiek bake deitzen dio­te­na­ri guk sumi­sioa deitzen dio­gu.
  • Poli­ziak esan du 4 gaz­te hauek Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­ko kideak dire­la (beraiek ATA deitzen dio­te kri­mi­na­li­zatze­ko izen ego­kia­goa iru­ditzen zaie­la­ko). Guk ez dio­gu poli­zia­ri inola­ko azal­pe­nik zor, bai ordea Eus­kal Herria­ri. Gure mili­tan­teen jar­due­ra poli­ti­koa publi­koa da, eta jar­due­ra horien bul­tzatzai­leen artean ez dau­de gaz­te hauek.
  • Ez da egia egun horre­ta­koa Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren mani­fes­ta­zio bat zenik. Deitzai­le ezber­di­nen artean bes­te bat baino ez zen mugi­men­du hau. Hala ere, argi eta gar­bi defen­da­tu nahi dugu mani­fes­ta­zio horren zile­gi­ta­su­na eta herriak poli­zia­ren era­soa­ren aurrean eman­da­ko eran­tzun ere­du­ga­rria.
  • Isti­luak ez ziren sor­tu komu­ni­ka­tu gabe­ko mani­fes­ta­zioa zela­ko. Herria­ri komu­ni­ka­tu egin zitzaion eta publi­koa zen aurre­ra era­man­go zela. Espai­niak Nafa­rroan duen Dele­ga­zioa­ri ez zitzaion komu­ni­ka­tu, hori egia da, bes­te batzue­tan Dele­ga­zioa­ri komu­ni­ka­tu diz­kio­ten mobi­li­za­zioak debe­ka­tu izan dituz­te­la egia den modu berean.
  • Ohi­tu­ta gau­de entzu­ten epai­ke­ta ezber­di­ne­tan zigor­tu nahi dituz­ten per­tso­nak libre utzi behar dituz­te­la «ez dela­ko egia lepo­ratzen die­te­na». Guk esan nahi dugu ber­din zai­gu­la lepo­ratzen die­te­na egia den ala ez, hori defen­t­sa juri­di­koa­ren esku bai­ta­go, bai­na mai­la poli­ti­koan argi­ki esan nahi dugu egin izan balu­te ere haien aska­ta­su­na gal­de­gi­ten jarrai­tu­ko genu­kee­la, hemen dau­den bik­ti­ma baka­rrak Eus­kal Herria eta bere lan­gi­le­ria bai­ti­ra, eta bik­ti­ma­rioak Fran­tzia eta Espai­nia­ko Esta­tuak eta haien sukur­tsal auto­no­mi­koak.

Eus­kal Herria, 2018ko ekai­na­ren 1a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

[ES]

Hoy hemos teni­do noti­cia de las dos sen­ten­cias hechas públi­cas por la Audien­cia Nacio­nal espa­ño­la. Ante estas, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión quie­re mos­trar su soli­da­ri­dad hacia lxs 12 jóve­nes con­de­nadxs, y quie­re hacer la siguien­te lec­tu­ra polí­ti­ca:

Sen­ten­cia sobre Altsa­su

Qué se podía espe­rar de los jue­ces fas­cis­tas, y sobre todo tenien­do en cuen­ta que la pre­si­den­ta de sala, sien­do la mujer de un Guar­dia Civil, ade­más de juez es par­te. Nues­tro movi­mien­to dijo des­de el prin­ci­pio que este era un caso polí­ti­co, y aun­que mucha gen­te no ha teni­do esto cla­ro, los enemi­gos de nues­tro pue­blo nun­ca han duda­do en apli­car­nos con­de­nas polí­ti­cas, y así ha sido en este caso tam­bién.

Hemos repe­ti­do que lo que de ver­dad había detrás de este caso era la acti­tud colo­ni­za­do­ra y fas­cis­ta de las fuer­zas de ocu­pa­ción. Debe­mos enten­der como par­te de la estra­te­gia del mie­do que el Esta­do espa­ñol man­tie­ne en Eus­kal Herria, la acti­tud que los miem­bros de los cuer­pos e ocu­pa­ción man­tie­nen con­tra el pue­blo (espe­cial­men­te con­tra un sec­tor con­cre­to), que­rien­do demos­trar a la gen­te has­ta en las zonas de ocio quién es el que man­da. Como hacen los perros, echan la mea­di­ta inclu­so don­de no les reci­ben con gus­to.

Es sabi­do que nues­tro movi­mien­to no com­par­te la lec­tu­ra polí­ti­ca que se ha hecho en la cam­pa­ña por la liber­tad de estos jóve­nes, y debe­mos dar nues­tra opi­nión al res­pec­to. La des­po­li­ti­za­ción nun­ca ha ser­vi­do ha nivel judi­cial y menos aún a nivel polí­ti­co, por­que los jue­ces van a seguir apli­can­do el dere­cho penal del enemi­go, y ade­más esto trae con­si­go rega­lar el terreno polí­ti­co.

Ni qué decir sobre cam­pa­ñas como la de “Altsa­su no es terro­ris­mo”, que ade­más de crear dife­ren­cias entre repre­sa­liadxs (dan­do a enten­der que otrxs sí pue­den ser terro­ris­tas), no sir­ven para ganar la com­pa­sión de los jue­ces. La sen­ten­cia de hoy reco­no­ce que lo de Altsa­su no es terro­ris­mo, y aún así ha impues­to lar­gas con­de­nas de cár­cel para lxs jóve­nes, dejan­do en evi­den­cia lo inú­til de pedir “jus­ti­cia” a la lega­li­dad de los ocu­pan­tes.

Debe­mos afir­mar otra vez que para noso­tros es la amnis­tía, enten­di­da esta como la solu­ción del con­flic­to, la úni­ca que podrá ase­gu­rar que no se vuel­van a pro­du­cir presxs polí­ticxs. La lucha tie­ne que ser polí­ti­ca, y no úni­ca­men­te en tér­mi­nos huma­ni­ta­rios.

Sen­ten­cia sobre los inci­den­tes de Iru­ñea

Ante esta, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión repe­ti­rá lo que dijo al hilo del comien­zo del jui­cio:

  • La ver­sión ofi­cial sue­le ser men­ti­ra, y tam­bién en este caso lo es. La poli­cía ha uti­li­za­do todo tipo de mani­pu­la­cio­nes para juz­gar y con­de­nar a estos jóve­nes y, jun­to a ellos, a toda una diná­mi­ca.
  • Hacer fren­te a la repre­sión es legí­ti­mo y no acep­ta­mos de nin­gu­na mane­ra el mono­po­lio que el Esta­do quie­re man­te­ner para uti­li­zar la vio­len­cia. Nos man­tie­nen opri­mi­dos por la fuer­za y a lo que ellos lla­man paz noso­tros le lla­ma­mos sumi­sión.
  • La poli­cía ha dicho que estos 4 jóve­nes son miem­bros del Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión (ellos nos lla­man ATA por­que les pare­ce un nom­bre más ade­cua­do para cri­mi­na­li­zar­nos). Noso­tros no le debe­mos nin­gu­na expli­ca­ción a la poli­cía, sí en cam­bio a Eus­kal Herria. La acti­vi­dad polí­ti­ca de nuestrxs mili­tan­tes es públi­ca, y entre los impul­so­res de esas acti­vi­da­des no se encuen­tran estos jóve­nes.
  • No es ver­dad que la de aquel día fue­ra una mani­fes­ta­ción del Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión. Este movi­mien­to solo era uno más entre dife­ren­tes con­vo­can­tes. Aún así, que­re­mos defen­der con cla­ri­dad la legi­ti­mi­dad de aque­lla mani­fes­ta­ción y la res­pues­ta modé­li­ca que el pue­blo dio ante el ata­que de la poli­cía.
  • Los inci­den­tes no se pro­du­je­ron por­que era una mani­fes­ta­ción no comu­ni­ca­da. Se le comu­ni­có al pue­blo y era públi­co que se lle­va­ría a cabo. No se le comu­ni­có a la Dele­ga­ción espa­ño­la en Nafa­rroa, eso es cier­to, como tam­bién es cier­to que otras veces han prohi­bi­do las mani­fes­ta­cio­nes comu­ni­ca­das a la Dele­ga­ción.
  • Esta­mos acos­tum­bradxs a escu­char que deben dejar libres a las per­so­nas a las que quie­ren cas­ti­gar en los dis­tin­tos jui­cios por­que «las acu­sa­cio­nes no son cier­tas». Nosotrxs que­re­mos decir que nos da igual si es cier­to o no lo que se les impu­ta, ya que eso que­da en manos de la defen­sa jurí­di­ca, pero a nivel polí­ti­co y sin lugar a dudas, si hubie­ran sido ellos exi­gi­ría­mos igual­men­te su liber­tad, por­que las úni­cas víc­ti­mas que hay aquí son Eus­kal Herria y su cla­se tra­ba­ja­do­ra, y los vic­ti­ma­rios son los Esta­dos espa­ñol y fran­cés y sus sucur­sa­les auto­nó­mi­cas.
  • En Eus­kal Herria, a 1 de junio de 2018.

    Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *