Iru­ñea­ko isti­luen epaiketa

Gaur 4 gipuz­koa­rren aur­ka­ko epai­ke­ta hasi da Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lean, 2017ko martxoa­ren 11n «Erre­pre­sioa­ren aurrean auto­de­fen­t­sa» dina­mi­kak anto­la­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioa hasi eta bereha­la poli­ziak era­gin­da­ko isti­lue­tan era­sotzai­leei aurre egi­tea lepo­ra­tu­ta. Gaz­te haue­ta­ko bakoitza­ren­tzat 7 urte­ko kar­tze­la zigo­rra eskatzen du fiskalak.

Honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:
  1. Ber­tsio ofi­zia­la gezu­rra izan ohi da, eta kasu hone­tan ere hala da. Poli­ziak era guz­tie­ta­ko mani­pu­la­zioak era­bi­li ditu gaz­te hauek eta, hone­kin bate­ra, dina­mi­ka oso bat epai­tu eta zigortzeko. 
  2. Erre­pre­sioa­ri aurre egi­tea zile­gi da eta ez dugu inolaz ere onar­tzen Esta­tuak bio­len­tzia era­bil­tze­ko man­ten­du nahi duen mono­po­li­oa. Inda­rrez man­ten­tzen gai­tuz­te zapal­du­ta eta beraiek bake deitzen dio­te­na­ri guk sumi­sioa deitzen diogu. 
  3. Poli­ziak esan du 4 gaz­te hauek Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­ko kideak dire­la (beraiek ATA deitzen dio­te kri­mi­na­li­zatze­ko izen ego­kia­goa iru­ditzen zaie­la­ko). Guk ez dio­gu poli­zia­ri inola­ko azal­pe­nik zor, bai ordea Eus­kal Herria­ri. Gure mili­tan­teen jar­due­ra poli­ti­koa publi­koa da, eta jar­due­ra horien bul­tzatzai­leen artean ez dau­de gaz­te hauek. 
  4. Ez da egia egun horre­ta­koa Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren mani­fes­ta­zio bat zenik. Deitzai­le ezber­di­nen artean bes­te bat baino ez zen mugi­men­du hau. Hala ere, argi eta gar­bi defen­da­tu nahi dugu mani­fes­ta­zio horren zile­gi­ta­su­na eta herriak poli­zia­ren era­soa­ren aurrean eman­da­ko eran­tzun eredugarria. 
  5. Isti­luak ez ziren sor­tu komu­ni­ka­tu gabe­ko mani­fes­ta­zioa zela­ko. Herria­ri komu­ni­ka­tu egin zitzaion eta publi­koa zen aurre­ra era­man­go zela. Espai­niak Nafa­rroan duen Dele­ga­zioa­ri ez zitzaion komu­ni­ka­tu, hori egia da, bes­te batzue­tan Dele­ga­zioa­ri komu­ni­ka­tu diz­kio­ten mobi­li­za­zioak debe­ka­tu izan dituz­te­la egia den modu berean. 
  6. Ohi­tu­ta gau­de entzu­ten epai­ke­ta ezber­di­ne­tan zigor­tu nahi dituz­ten per­tso­nak libre utzi behar dituz­te­la «ez dela­ko egia lepo­ratzen die­te­na». Guk esan nahi dugu ber­din zai­gu­la lepo­ratzen die­te­na egia den ala ez, hori defen­t­sa juri­di­koa­ren esku bai­ta­go, bai­na mai­la poli­ti­koan argi­ki esan nahi dugu egin izan balu­te ere haien aska­ta­su­na gal­de­gi­ten jarrai­tu­ko genu­kee­la, hemen dau­den bik­ti­ma baka­rrak Eus­kal Herria eta bere lan­gi­le­ria bai­ti­ra, eta bik­ti­ma­rioak Fran­tzia eta Espai­nia­ko Esta­tuak eta haien sukur­tsal autonomikoak. 

Eus­kal Herrian, 2018ko maiatza­ren 21ean

<em>Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua</em>

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *