Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua anti­fa­xis­ten alde /​El Movi­mien­to Pro Amnis­tía a favor de lxs anti­fas­cis­tas

[EUS]

Atzo Bilbon jazotako gertakari larrien harira faxismoaren komunikabideek Herri Norte Taldearen aurka gauzatzen ari diren kriminalizazioaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

Ehunka nazi errusiar etorri dira aste honetan Euskal Herrira, Gasteizera eta Bilbora hain zuzen ere, Athletic eta Moskuko Spartak taldeen arteko futbol partida
aitzakia hartuta. Gure herrira etorri dira beldurra eta inposizioa zabaltzera, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta biolentzia faxista hedatzera. Naziak Euskal Herriko kaleetan barrena ibili dira herria iraintzen, mehatxatzen eta jipoitzen.

Horren aurrean, Euskal Herriko antifaxistak antolatu egin dira gure kaleetan faxismoa onartzeko prest ez gaudela argi eta garbi erakusteko, herriaren autodefentsa eskubideari helduz. Gehiengoa ezkutatzen zen bitartean eta instituzioetatik jendeari naziei aurre ez egiteko mezua helarazten zioten bitartean, antifaxistek kaleak herriarentzat berreskuratzeko lana egin dute.

Aurrekari hauekin eta polizia baten heriotza eta gero, Herri Norte Taldearen kriminalizazioari ekin diote komunikabideek eta politikariek, faxisten eta antifaxisten arteko konparazio onartezina eginez, eta larriena dena, errepresioaren fokua betikoen gainean jarriz: antifaxisten gainean alegia.

Aipatzen dugun errepresioaren fokua etorkizunari begira jarritakoa da pertsona jakin batzuen jarduera antifaxista (gure iritziz guztiz beharrezkoa dena) baldintzatzeko asmoz, baina baita atzoko zenbait atxiloketa justifikatzeko asmoz. Izan ere eta egunetan zehar liskarrak sortu eta gehiegikeriak gauzatu dituztenak naziak izan diren arren, bederatzi atxilotuetatik bost antifaxistak baitira. Berehala eta kargurik gabe aske utz ditzatela galdegiten dugu.

Biolentziaren inguruko irakurketa aseptiko eta distantziakide horren atzean alderdi instituzionalek faxismoarekiko duten permisibitatea eta antifaxismoarekiko duten erasokortasuna ezkutatzen dira benetan. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak argiki esan nahi du antifaxistek Bilbon izandako jarrera txalotzen duela eta faxismoari aurre egiteko orduan herriak duen autodefentsarako eskubidea defendatuko duela beti.

Era berean, gure mugimenduak babesa agertu nahi die Herri Norte zein atzo Bilbon egondako gainontzeko antifaxista guztiei ere. Komunikabide faxistek zuen aurka burutzen ari diren kriminalizazio kanpainaren aurrean alboan edukiko gaituzue. Faxismoari egurra!

Euskal Herria, 2018ko otsailaren 23a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

[ES]

Ante la criminalización contra Herri Norte Taldea que tras los graves incidentes acaecidos ayer en Bilbo están llevando a cabo los medios de cominucación del fascismo, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Repressión quiere expresar lo siguiente:

Esta semana han venido cientos de nazis rusos a Euskal Herria, exactamente a Gastiz y a Bilbo, poniendo como excusa el partido de fútbol entre el Athletic y el Spartak de Moscú. Han venido a nuestro pueblo a extender el miedo y la imposición, a expandir el racismo, el machismo, la homofobia y la violencia fascista. Los nazis han andado por las calles de Euskal Herria insultando, amenazando y apaleando al pueblo.

Ante esto, lxs antifascistas vascxs se han organizado para dejar claro que no estamos dispuestxs a aceptar el fascismo en nuestras calles, haciendo uso del derecho de autodefensa del que dispone el pueblo. Mientras la mayoría se escondía y mintras desde las instituciones hacían un llamamiento a que la gente no se enfrentara a los nazis, lxs antifascistas han hecho el trabajo de recuperar las calles para el pueblo.

Con estos antecedentes y tras la muerte de un policía, los medios de comunicación y los políticos han emprendido una campaña de criminalización contra Herri Norte Taldea haciendo una inacptable comparación entre fascistas y antifascistas y, lo que es más grave, poniendo el foco de la represión sobre lxs mismxs de siempre, es decir, sobre lxs antifascistas.

Ese foco represivo al que nos referimos tiene consecuencias de futuro ya que lo que busca es condicionar la actividad antifascista (actividad consideramos absolutamnte necesaria) de determinadas personas, pero también para justificar algunas de las detenciones de ayer. No en vano y a pesar de que quienes durante días han causado incidenetes y practicado abusos son los nazis, de las nueve personas detenidas ayer, cinco son antifascistas. Exigimos que sean inmediatamente liberados sin cargos.

Lo que se esconde detrás de esa lectura aséptica y equidistante sobre la violencia, es en realidad la permisividad que tienen hacia el fascismo y la agresividad que tienen hacia el antifascismo. El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Reprsesión quiere expresar con claridad que aplaude la actitud mantenida por lxs antifascistas en Bilbo y que defenderá siempre el derecho que tiene el pueblo a hacer frente al fascismo.

Asimismo, nuestro movimiento quiere mostrar su apoyo tanto a Herri Norte como al resto de antifascistas que estuvieron ayer en Bilbo. Nos tendréis a vuestro lado ante la campaña de criminalización que los medios de comuniacación fascistas están llevando a cabo contra vosotrxs. ¡Leña al fascismo!

En Euskal Herria, a 23 de febrero de 2018.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *