1969ko urta­rri­la­ren 24an Fran­co­ren gober­nuak sal­bues­pen egoe­ra eza­rri zuen esta­tu­ko lurral­de osoan

Fran­co­ren gober­nuak sal­­bue­s­­pen-egoe­­ra eza­rri zuen esta­tu­ko lurral­de osoan, lehe­nen­goz 1936 – 1939ko gerra iraul­tzai­leaz geroz­tik. Ika­s­­le-mobi­­li­­za­­zio han­diak (batik bat, Bar­tze­lo­nan eta Madri­len) eta Biz­kai­ko Labe Garaie­ta­ko gre­ba gogo­rrak izan ziren Fran­co­ren erre­ji­men faxis­tak eman zituen arra­zoiak. Urta­rri­la­ren 20an Enri­que Ruano erail zuten Bri­ga­da Poli­­ti­­ko-Sozia­­la­­ren Madril­go egoitzan. Fra­ga Iri­bar­ne­ren ara­be­ra «sal­­bue­s­­pen-egoe­­ra eza­rri zen espai­niar bakea azto­ratze alde­ra burututako […]