Pre­so bat babe­sean har­tu /​Apa­dri­na un preso


[EUS]

Eduar­do Galeano idaz­le uru­guaia­rra zena­ren ara­be­ra, «hori­zon­ta­la den eta ber­din­ta­su­ne­tik jar­du­ten den elkar­ta­su­na­re­kin ger­tatzen dena­ren kon­tra, kari­ta­tea goi­tik behe­ra gau­zatzen da, jasotzen due­na umi­liatzen du eta inoiz ez du ezta pix­katxo bat ere bote­re harre­ma­na aldatzen». Che Gue­va­rak ere bi kon­tzep­tu hauen artean ezber­din­du zuen: «Gaur hemen aurre­ra era­man behar dugu­na, elkar­ta­su­na da. Ez dugu herria­ren­ga­na hur­bil­du behar zera esa­te­ra: “hemen gau­de, gure pre­sen­tzia­ren kari­ta­tea zuri ema­te­ra gatoz, gure pre­sen­tzia­re­kin ira­kas­te­ra, gure zien­tzia­re­kin ira­kas­te­ra, zure akatsak, zure jakin­ta­sun eza, dau­ka­zun jakin­tza ele­men­ta­len gabe­zia age­rian uztera”».

Gabo­ne­tan gau­de, garai haue­tan jen­dea­ren bihotzak bigun­tzen dira eta gehia­go­tan gogo­ratzen gara gu baino egoe­ra oke­rra­go batean dau­de­ne­kin, eta herrial­de txi­roe­ta­ko umeak euro baten tru­ke babe­sean har­tze­ko kan­pai­nak bider­katzen dira, ez ordea injus­ti­zia egoe­ra horiek iraul­tze­ko eki­me­nak. Horre­kin bate­ra eta sis­te­mak ezar­tzen diz­ki­gun balo­re kato­li­koen era­gi­nez, gure kari­ta­te ekin­tzek gora egi­ten dute, nahiz eta ez gure kon­tsu­mis­moa bezain beste. 

Erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen egoe­ra, ordea, urte osoan zehar dago herri honen­tzat pre­sen­te, nahiz eta iru­ditzen zai­dan azken urtee­tan egin dugu­na urte oso­ko borro­ka poli­ti­koa­ren egu­te­gia 12 hila­be­te­ko gabo­ne­ta­ko kari­ta­tea­ga­tik tru­katzea izan dela. Ez naiz erre­pre­sa­lia­tue­kin edo­zein lotu­ra poli­ti­ko edo­ta fami­lia­rra duen inoren sen­ti­men­duei buruz hitz egi­ten ari, bai­zik eta niretzat guz­tiz oke­rra den gai honi hel­tze­ko ikus­pe­gi poli­ti­ko hegemonikoaz.

Garai batean harro­ta­su­na zena orain limos­na eskatzea­ren oso antze­ko zer­bait bihur­tu dugu, erre­pre­sioak era­gi­ten diz­ki­gun minak azpi­ma­rra­tuz eta gure borro­ka­ren zer­ga­tia esta­liz; oina­rrian dau­den arra­zoiei hel­du ordez gure egoe­ra­ren ondo­rioak azal­duz jen­dea­ri pena eman nahian gabil­tza, sen­ti­be­ra­ta­su­na­ri tira egi­tea erra­za­goa dela­ko gure jarre­ra poli­ti­koak azal­tzea baino.

Gataz­ka­ren ondo­rioen kon­pon­ke­tan zen­tratzea berau sor­tzen duten arra­zoie­ta­tik berei­ziz, gaur egu­ne­ko egoe­ra beti­kotze­ko modu­rik one­na da eta, ondo­rioz, herri eta kla­se moduan pai­ratzen dugun erre­pre­sioa beti­kotze­koa ere bai. Horrek ez du esan nahi hel­bu­ruak lor­tu bitar­tean ez dugu­nik egoe­ra latze­nei irten­bi­de bat ema­ten saia­tu behar, bai­na betie­re pro­ze­su poli­ti­ko sako­na­go baten pers­pek­ti­ba gal­du gabe. Horra hor adi­bi­dea, «Eus­kal Pre­soak Eus­kal Herri­ra» kan­pai­na­ren fin­katzea 90eko hamar­ka­dan izan zen, gataz­ka bere gor­di­ne­nean zegoe­nean, eta amnis­tia eta auto­de­ter­mi­na­zioa­ren hel­bu­ru tak­ti­koei uko egin gabe gau­za­tu zen. 

Nor­bai­tek esan­go dit batze­ko garaia dela, sen­tsi­bi­li­ta­te ezber­di­ne­ta­ko per­tso­nak jarri behar ditu­gu­la erre­pre­sa­lia­tuen auzian lanean, ez dau­ka­gu­la indar nahi­ko­rik eta bes­te era bate­ra saia­tu behar dugu­la… bai­na, bene­tan bes­te era bate­ra egi­te­ko modu­rik ba al dago? Nik esan­go nuke ezetz, ez behin­tzat pro­po­satzen digu­ten alter­na­ti­ba baka­rra­ren ondo­rioa hau guz­tia hasi zene­ko baino pun­tu oke­rra­go bate­ra itzul­tzea bal­din bada.

Esan nahi dut, ba al dau­ka logi­ka­rik hain­bes­te urte eta gero egoe­ra hasie­ra­ko pun­tu bere­ra era­ma­tea bai­na gai­ne­ra bide­tik utzi dugun guz­tia gal­du­ta eta hain­bes­te erre­pre­sa­lia­tu­re­kin? Ba hori da, hain zuzen ere, giza esku­bi­deen defen­tsa­ren aitza­kia­pean azken urte/​urteetan pre­soen esku­bi­deen defen­tsa­ra batu dire­ne­ta­ko batzuen hel­bu­rua. Gai­ne­ra sari bikoitza lor­tu­ko dute, Jain­koa­ren aurrean ez dute­la­ko ari­ma zuri­tu­ko, bai­na bai iritzi publi­koa­ren aurrean, erre­pre­sio­rik gogo­rre­na apli­katzen dute­nen eta orain gutxi arte gataz­ka hone­tan haien alia­tuak zire­nen­gan­dik bereiziz.

Esa­ten ari nai­ze­na­ren adi­bi­de argia utzi zigun Baio­na­ko Alka­te Jean-René Etche­ga­rayk baiez­ta­tu zue­nean Gober­nua­ri pre­soen hur­bil­ke­ta eta gai­xo­rik dau­de­nen aska­ta­su­na eska­tu­ko zio­te­la, «ez ahaz­te­ko, bai­zik eta pre­so arrun­ta gisa har­tuak izan daitezen». 

Era berean, Eneko Etxe­ga­raik Vin­cent Bru La Répu­bli­que en mar­che (Erre­pu­bli­ka Martxa­ko) dipu­tatua­ri Berrian egin­da­ko elka­rriz­ke­tan, oso zehatzak diren bi gal­de­ra egin ziz­kion. Réau espetxean dau­den EPPK­ko min­tzai­dee­kin Bruk izan­da­ko batza­rra eta gero, hauek entre­ga­tu­ta­ko doku­men­tuan gataz­ka ez erre­pi­katze­ko «modu baka­rra» era­gin duten «arra­zoiei hel­tzea» dela adie­ra­zi zuten pun­tua­ri buruz gal­de­tu zion: «[…] des­ar­matzea­ren ondo­ren, ahal bezain fite bik­ti­men eta pre­soen gal­de­ra tra­ta­tu behar da. Hori da garran­tzitsua, horre­tan zen­tra­tu behar dugu, eta ez da saia­tu behar gau­zen gibe­la­raz­ten, kon­pli­katzen», eran­tzun zuen Bruk. Gataz­ka kon­pon­tzeaz ez du txin­tik ere entzun nahi, hori gau­zak kon­pli­katzea baita. 

Kaze­ta­ria­ren hurren­go gal­de­ra: «Ara­la­rrek ere api­ri­la­ren 8aren biha­ra­mu­nean zioen “bakea erai­kitze­ko esku­bi­de demo­kra­ti­koak onar­tu” behar dire­la, ETA “arra­zoi poli­ti­koen­ga­tik” sor­tu baitzen, haren ara­be­ra». Bru­ren eran­tzu­na: «Hori borro­ka poli­ti­koa da; beren ideiak defen­datzen dituz­ten alder­diak dira; bes­te alder­di batzuek ez dituz­te ideia berak defen­datzen. Gizar­te demo­kra­ti­ko hone­tan, herriak du hitza eta era­ba­kia, ez da ere­du demo­kra­ti­ko bat inpo­satze­rik». Bru­ren­tzat esku­bi­de demo­kra­ti­koen onar­pe­na inpo­si­zioak omen dira.

Ana­li­si dia­lek­ti­ko bate­tik ezin dio­gu bakoitza­ren jarre­ra­ri modu asep­ti­koan begi­ra­tu, ideo­lo­gia edu­ki­ko ez balu­te beza­la, era­gi­le ezber­di­nek izan ditza­ke­ten interes poli­ti­koak alde bate­ra utzi­ta, baka­rrik fak­to­re hauek kon­tu­tan har­tu­ta ondo­rioz­ta­tu ahal izan­go dugu­la­ko «boron­da­te ezber­di­nen» batu­ke­ta horre­tan bene­tan gure hel­bu­ruen alde ari garen ala etsaia­ren mesedetan.

Aski eza­gu­na da ez dela gau­za bera bakea eta pazi­fi­ka­zioa, lehe­nen­goa jus­ti­zian oina­rritzen den bitar­tean, biga­rre­nak inpe­ria­lis­moa­ren­tzat bio­len­tzia­ren era­bi­le­ra­ren mono­po­li­oa ber­matzea hel­bu­ru due­la­ko. Eta Eus­kal Herriak Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko esta­tue­kin man­ten­tzen duen gataz­ka­ren une hone­tan, asi­mi­la­zio kul­tu­ra­la eta sozia­la­ren arris­kua inoiz baino han­dia­goa da. 

Kari­ta­tea­re­kin ger­tatzen den beza­la, zei­nean putre pilo ibil­tzen den ingu­ruan txi­roa­ren zori­gaitze­tik ete­ki­na ate­ra nahian, iru­ditzen zait erre­pre­sa­lia­tuen ingu­ru­ra ere sarras­ki­ja­le gehie­gi hur­bil­tzen ari dela azken garaie­tan hauen sufri­men­du­tik ete­kin poli­ti­koa lor­tu asmoz. Ez harri­tu las­ter pre­so bat babe­sean har deza­gun eskatzen has­ten bazaiz­ki­gu men­de­bal­de­ko jen­de ona­ren gisa­ra pen­tsatzen ira­kats die­zaie­gun, bir­gi­zar­te­ra dai­te­zen. Dagoe­ne­ko pre­soen etsai his­to­ri­koak izan diren hain­bat poli­ti­ka­ri bihur­tu da haien esku­bi­deen «borro­ka­ren» alde­ko erre­fe­ren­te nagu­sie­ta­koa. Zer­ta­ra­ko? Eli­za kato­li­koak kari­ta­tea­ren bidez egi­ten duen beza­la, ara­zoa­ren ondo­rioe­tan zen­tra­tuz ara­zoa bera ahaz­tu deza­gun, arre­ta giza esku­bi­dee­tan jarriz gataz­ka des­po­li­ti­za­tu dezagun.

Bada garaia argi hitz egin deza­gun denok, bada garaia azal­tze­ko gure ezin­ta­su­na­ren aurrean hel­bu­ruak lor­tzea­ri uko egin dio­gun eta horre­ga­tik «gutxie­ne­ko gaitza­ren» teo­ria prak­ti­katzen dugun, ala bes­tal­de borro­kan jarrai­tu nahi dugun bide zail hori ibil­tzea aska­ta­su­na lor­tze­ko modu baka­rra dela uler­tzen dugu­la­ko, argi­pen hori egi­ten dugun momen­tuan ezta­bai­da bes­te para­me­tro batzue­tan koka­tu­ko dela­ko, borro­ka egi­tea mere­zi duen ala mere­zi ez due­ne­koe­tan zehazki. 

Sen­doa Jura­do, pre­so poli­ti­ko ohia

2017ko aben­dua­ren 26an

[ES]

Según el que fue­ra el escri­tor uru­gua­yo Eduar­do Galeano, «a dife­ren­cia de la soli­da­ri­dad, que es hori­zon­tal y se ejer­ce de igual a igual, la cari­dad se prac­ti­ca de arri­ba a aba­jo, humi­lla a quien la reci­be y jamás alte­ra ni un poqui­to las rela­cio­nes de poder». El Che Gue­va­ra tam­bién dis­tin­guió entre estos dos con­cep­tos y dijo: «Lo que noso­tros tene­mos que prac­ti­car hoy, es la soli­da­ri­dad. No debe­mos acer­car­nos al pue­blo a decir: “Acá esta­mos, veni­mos a dar­te la cari­dad de nues­tra pre­sen­cia, a ense­ñar­te con nues­tra pre­sen­cia, a ense­ñar­te con nues­tra cien­cia, a demos­trar­te tus erro­res, tu incul­tu­ra, tu fal­ta de cono­ci­mien­tos elementales”».

Esta­mos en Navi­dad, en estas fechas los cora­zo­nes de la gen­te se ablan­dan y nos acor­da­mos más veces de quie­nes están en peor situa­ción que noso­tros, y las cam­pa­ñas para que apa­dri­ne­mos por un euro a niños de paí­ses pobres se mul­ti­pli­can, no así las ini­cia­ti­vas para dar la vuel­ta a esas situa­cio­nes de injus­ti­cia. Jun­to a eso y como con­se­cuen­cia de los valo­res cató­li­cos que nos impo­ne el sis­te­ma, nues­tras accio­nes de cari­dad aumen­tan, aun­que no tan­to como nues­tro consumismo.

La situa­ción de los repre­sa­lia­dos y las repre­sa­lia­das, en cam­bio, está pre­sen­te para este pue­blo duran­te todo el año, aun­que me pare­ce que lo que hemos hecho en los últi­mos años ha sido cam­biar el calen­da­rio de lucha de todo un año por la cari­dad de una Navi­dad de doce meses. No me estoy refi­rien­do a los sen­ti­mien­tos de nadie que ten­ga nin­gún víncu­lo polí­ti­co ni fami­liar con las repre­sa­lia­das, sino a la pers­pec­ti­va polí­ti­ca hege­mó­ni­ca a la hora de abor­dar este tema, que en mi opi­nión es abso­lu­ta­men­te errónea.

Lo que en otra épo­ca era orgu­llo lo hemos con­ver­ti­do en algo muy pare­ci­do a pedir limos­na, des­ta­can­do el dolor que la repre­sión nos pro­vo­ca y tapan­do el moti­vo de nues­tra lucha; expli­can­do las con­se­cuen­cias de nues­tra situa­ción en lugar de abor­dar las razo­nes que están en la base esta­mos tra­tan­do de dar lás­ti­ma, por­que es más fácil tirar de sen­ti­men­ta­lis­mo que expli­car nues­tras razo­nes políticas.

Cen­trar­se en resol­ver las con­se­cuen­cias del con­flic­to des­li­gán­do­las de las cau­sas que lo ori­gi­nan es la mejor for­ma de per­pe­tuar el actual esta­do de las cosas y, por lo tan­to, la opre­sión que sufri­mos como pue­blo y como cla­se. Eso no quie­re decir que mien­tras con­se­gui­mos esos obje­ti­vos no deba­mos inten­tar dar una sali­da a las situa­cio­nes más duras, pero siem­pre sin per­der la pers­pec­ti­va de un pro­ce­so polí­ti­co más pro­fun­do. Como ejem­plo, la con­so­li­da­ción de la cam­pa­ña «Eus­kal Pre­soak Eus­kal Herri­ra» se pro­du­jo en la déca­da de los 90, cuan­do el con­flic­to esta­ba en lo más cru­do, y se hizo sin dejar de lado los obje­ti­vos tác­ti­cos de la amnis­tía y la autodeterminación.

Alguien me dirá que es tiem­po de sumar, que tene­mos que poner a tra­ba­jar en el tema de los repre­sa­lia­dos y las repre­sa­lia­das a per­so­nas de dife­ren­te sen­si­bi­li­dad, que no tene­mos fuer­za sufi­cien­te y que hay que hacer­lo de otra mane­ra… pero, ¿de ver­dad que hay otra mane­ra de hacer­lo? Yo diría que no, no al menos si la con­se­cuen­cia de la úni­ca alter­na­ti­va que nos pro­po­nen es la de vol­ver a un pun­to peor que cuan­do empe­zó todo esto.

Es decir, ¿tie­ne algu­na lógi­ca des­pués de tan­tos años lle­var la situa­ción al pun­to de par­ti­da pero con todo lo que nos hemos deja­do por el camino y con tan­tos repre­sa­lia­dos? Pues ese es, pre­ci­sa­men­te, el obje­ti­vo de algu­nos de los que en el últi­mo o últi­mos años se han suma­do a la defen­sa de los dere­chos de los pre­sos bajo el pre­tex­to de la defen­sa de los dere­chos huma­nos. Ade­más obten­drán un pre­mio doble, por­que no lim­pia­rán su alma ante Dios, pero sí ante la opi­nión públi­ca, dife­ren­cián­do­se de los que uti­li­zan la repre­sión más seve­ra y que has­ta hace poco eran sus alia­dos en este conflicto.

Un cla­ro ejem­plo de lo que estoy dicien­do nos lo dejó el Alcal­de de Baio­na, Jean-René Etche­ga­ray, cuan­do afir­mó que le pedi­rían al Gobierno el acer­ca­mien­to de los pre­sos y la liber­tad de los enfer­mos, «no para olvi­dar, sino para que sean tra­ta­dos como pre­sos comu­nes».

Asi­mis­mo, en la entre­vis­ta rea­li­za­da por Eneko Etxe­ga­rai al dipu­tado de La Répu­bli­que en mar­che (La Repú­bli­ca en Mar­cha), Vin­cent Bru, en el dia­rio Berria, el perio­dis­ta le hizo dos pre­gun­tas muy pre­ci­sas. Le pre­gun­tó por el pun­to del docu­men­to entre­ga­do por los inter­lo­cu­to­res del EPPK que están en la cár­cel de Réau, tras la reu­nión que estos tuvie­ron con Bru, en el cuál expo­nían que «la úni­ca mane­ra» de que no se repi­tie­ra el con­flic­to era que «se abor­da­ran las razo­nes» que lo ori­gi­na­ron. Bru res­pon­dió que «[…] tras el desar­me, hay que tra­tar lo antes posi­ble la cues­tión de las víc­ti­mas y de los pre­sos. Eso es lo impor­tan­te, en eso nos tene­mos que cen­trar, y no hay que tra­tar de atra­sar las cosas, com­pli­car­las». De resol­ver el con­flic­to no quie­re ni oír hablar, por­que eso es com­pli­car las cosas.

Siguien­te pre­gun­ta del perio­dis­ta: «Ara­lar tam­bién decía al día siguien­te del 8 de abril que “para cons­truir la paz hay que reco­no­cer los dere­chos demo­crá­ti­cos” por­que, a su enten­der, ETA sur­gió “por razo­nes polí­ti­cas”». Res­pues­ta de Bru: «Eso es lucha polí­ti­ca; son par­ti­dos que defien­den sus ideas; otros par­ti­dos no defien­den las mis­mas ideas. En esta socie­dad demo­crá­ti­ca, el pue­blo tie­ne la pala­bra y la deci­sión, no se pue­de impo­ner un mode­lo demo­crá­ti­co». Pare­ce ser que para Bru el reco­no­ci­mien­to de dere­chos demo­crá­ti­cos son imposiciones. 

Des­de un aná­li­sis dia­léc­ti­co no pode­mos mirar la acti­tud de cada uno de una mane­ra asép­ti­ca, como si no tuvie­ran ideo­lo­gía, dejan­do de lado los intere­ses polí­ti­cos que cada agen­te pue­da tener, por­que sólo tenien­do en cuen­ta estos fac­to­res podre­mos con­cluir si, en esa suma de «dife­ren­tes volun­ta­des», real­men­te esta­mos actuan­do en pro de nues­tros obje­ti­vos o a favor de los del enemigo.

De sobra es sabi­do que no es lo mis­mo paz que paci­fi­ca­ción, que mien­tras que la pri­me­ra se basa en la jus­ti­cia, la segun­da tie­ne como obje­ti­vo garan­ti­zar el mono­po­lio del uso de la vio­len­cia para el impe­ria­lis­mo. Y en este momen­to del con­flic­to que Eus­kal Herria man­tie­ne con los Esta­dos de Espa­ña y Fran­cia, el ries­go de asi­mi­la­ción cul­tu­ral y social es mayor que nunca.

Al igual que ocu­rre con la cari­dad, en la que sue­le haber un mon­tón de bui­tres inten­tan­do sacar pro­ve­cho de la des­gra­cia del pobre, me pare­ce que tam­bién alre­de­dor de los repre­sa­lia­dos y las repre­sa­lia­das se están amon­to­nan­do dema­sia­dos carro­ñe­ros en los últi­mos tiem­pos con el pro­pó­si­to de sacar taja­da polí­ti­ca del sufri­mien­to de estas. No os sor­pren­dáis si pron­to nos empie­zan a pedir que apa­dri­ne­mos a un pre­so para que les ense­ñe­mos a pen­sar como la gen­te de bien de occi­den­te, para que se rein­ser­ten. Algu­nos de los enemi­gos his­tó­ri­cos de los pre­sos ya se han con­ver­ti­do en refe­ren­tes prin­ci­pa­les de la «lucha» por sus dere­chos. ¿Para qué? Para que, como hace la igle­sia cató­li­ca por medio de la cari­dad, nos olvi­de­mos del pro­ble­ma cen­trán­do­nos en sus con­se­cuen­cias, para que ponien­do la aten­ción en los dere­chos huma­nos des­po­li­ti­ce­mos el conflicto.

Sen­doa Jura­do, expre­so político

26 de diciem­bre de 2017

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *