Lenin egu­ne­ko mani­fes­tu inter­na­zio­na­lis­ta /​Mani­fies­to inter­na­cio­na­lis­ta con moti­vo del Lenin eguna

&nsbp;

[EUS] Iraul­tza Boltxe­bi­keak inter­na­zio­na­lis­mo pro­le­ta­rioa­ren eta iraul­tza­ra­ko bidea­ren beha­rra adie­raz­ten digu

Urri­ko iraul­tza­tik 100 urte eta Che Gue­va­ra­ren erail­ke­ta­tik 50 urte pasa dire­nean, Kapi­ta­la idatzi zene­tik 150 urte pasa dire­la ahaz­tu gabe, 2017ko Lenin Egun honetan
herrion eta zapal­du­ta­ko kla­seon aska­pe­ne­ra­ko kon­pro­mi­soan berres­ten gara; zapal­kun­tza hiru­koitza pai­ratzen dugun ema­ku­meon aska­pe­nean eta eko­lo­gis­mo eta inter­na­zio­na­lis­mo pro­le­ta­rioan berres­ten garen moduan.

Com­pos­te­la­ko Mani­fes­tu Inter­na­zio­na­lis­ta osatzen dugun kolek­ti­book sor­tze-agi­ria publi­ko egin genue­ne­tik lau hila­be­te iga­ro dira. Ber­tan kapi­ta­lis­moa berritzea ezi­nez­koa zela baiez­tatzen genuen; penin­tsu­la­ko Esta­tu bur­ge­sen bai­tan, edo­zein herrial­de kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan edo Euro­par Bata­su­nean edo NATOn lan­gi­leok eta herriok ez dau­ka­gu etor­ki­zu­nik. Lan­gi­le kla­sea pro­ze­sua­ren lehen lerroan egon, bide erre­for­mis­tak eta elek­to­ra­lis­tak gain­di­tu eta aurrean dau­kan erron­ka­ren gor­din­ta­su­na bere gain har­tu behar due­la ere adie­raz­ten genuen.

Gure etor­ki­zu­na sozia­lis­moa­ren erai­kun­tza egi­ka­ritze­ko herrion auto­de­ter­mi­na­zioan datza; eko­sis­te­ma iraun dezan eko­lo­gia bat prak­ti­kan martxan jar­tzean eta sis­te­ma patriar­ka­la­re­kin buka­tu­ko duen ema­ku­meon eman­tzi­pa­zioan datzan bezala.

Kapi­ta­lak ezar­tzen diz­ki­gun esplo­ta­zioa­ren aurre­ra­pau­soen aurrean, hel­bu­ru hauen beha­rrean eta urgen­tzian berres­ten gara.

Azken hila­be­teo­tan ere­mu batzue­tan borro­kak ber­piz­ten eta kasu batzue­tan gai­nez­ka egi­ten ari dire­la iku­si ahal izan dugu. Pro­ze­sua gidatzen duen frak­zio bur­ge­sa­ren aurrei­kus­pe­nak gain­di­tu dituen bere inde­pen­den­tzia­ren bide­ra­ko herri kata­la­na­ren borro­kak era­kus­ten du auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea­ren era­bi­le­ran interes gehien due­nak herri­tar kla­seak, kata­lan herri lan­gi­lea dela. Era berean, inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren erai­kun­tza­ren gaur­ko­ta­su­na egiaz­tatzen du.

Mani­fes­tu hone­ta­tik Cata­lun­ya­ko Erre­pu­bli­ka ain­tzat har­tzeaz gain, Cata­lun­ya­ko aska­pen borro­ka aurre­ra dara­ma­ten kata­lan herri lan­gi­lea, erre­pu­bli­ka­ren defen­t­sa komi­teak (CDR) eta lan­gi­le, ikas­le eta herri­tar era­kun­de guz­tiak ain­tza­tetsi nahi ditu­gu. Euren borro­ka gurea da.

Era berean, kata­lan herri lan­gi­lea­re­ki­ko beha­rrez­ko inter­na­zio­na­lis­moa­ren gai­ne­tik espai­niar proiek­tu inpe­ria­lis­ta defen­datzea nahia­go izan duten «ezker» chau­vi­nis­ta guz­ti horiek sala­tu nahi ditu­gu. Esta­tu bor­bo­ni­koa­re­kin bukatze­ko herri­tar borro­kak piz­tu beha­rrean, herrion eta lan­gi­le kla­seon kar­tze­la­ko barro­teak defen­datzea auke­ra­tu dute; herriok ukatzen gai­tuen eta esplo­ta­zio sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­pean gau­den lan­gi­leon ustia­pen maxi­moa ahal­bi­detzen duen kartzela.

Esta­tu espai­no­lak, bes­te behin ere, bere auto­ri­ta­rio izae­ra bor­titza age­rian utzi du Cata­lun­yan 155. arti­ku­lua eza­rriz, erre­pre­sio basa­tia zabal­duz eta Esta­tu espai­no­lean nagu­sia den oli­gar­kia­ren intere­se­kin apur­tze­ko edo­zein bide gala­raz­te­ko faxis­moa ber­piz­tuz; kapi­ta­lis­moa­ren intere­sak defen­datzen dituen Euro­par Bata­su­na­ren par­te den oli­gar­kia; herrioi eta lan­gi­le kla­seoi behin eta berriz biz­ka­rra ema­ten digu­na, euren moz­ki­nak pitin bat ere ez jaitsi ez daitezen.

Herriok eta zapal­du­ta­ko kla­seok Esta­tu kapi­ta­lis­ten bor­tiz­ke­ria eza­gutzen genuen eta pai­ra­tu izan dugu; hamar­ka­de­tan pre­so poli­ti­koak ego­tea; tor­tu­ra­ren era­bi­le­ra; heda­bi­deen itxie­rak eta herri­tar zerren­den ile­ga­li­za­zioak… Orain, meto­do guz­ti hauek era inten­tsi­boa­go batean ezar­tzen dira herrion eman­tzi­pa­zioa gala­raz­te­ko; kata­lan herria­re­na lehen­bi­zi, bai­na argi izan­da Esta­tu espai­no­lak zapal­tzen dituen bes­te herrioi ere bal­din­tza ber­di­nak datozkigula.

Gure mai­ta­su­na eta elkar­ta­su­na eta amnis­tia­ren exijen­tzia pre­so poli­ti­ko guz­tien­tza­ko; azken asteo­tan batu dire­nen­tza­ko (kata­lan Govern-aren par­te bat); twi­ter bidez iritziak publi­ko egi­tea­ga­tik, gre­be­tan par­te har­tzea­ga­tik eta rap-ak idaz­tea­ga­tik atxi­lo­tu­ta­koen­tza­ko eta kon­de­na­tu­ta­koen­tza­ko; eta nos­ki, hamar­ka­de­tan kar­tze­la espai­no­lak jasa­ten dituz­ten erre­pre­sa­lia­tu­ta­ko mili­tan­te iraultzaileentzako.

Anto­la­kun­tza inter­na­zio­na­lis­tan aurre­ra egi­te­ko beha­rra argi dugu eta lehe­nen­go pau­sue­tan bal­din bagau­de ere, gure koor­di­na­zioan eta jar­due­ran aurre­ra­pau­soak eman ditu­gu. Espa­zio berri honen erai­kun­tzan berres­ten gara eta ber­tan lanean jarrai­tu­ko dugu.

Bakoitzak gure nazioe­tan tal­de sozia­lak eta haus­tu­ra­ra­ko alter­na­ti­ba iraul­tzai­leak arti­ku­latzea da gure lana eta horre­tan jarrai­tu behar dugu; izae­ra anti­ka­pi­ta­lis­ta eta sozia­lis­ta, anti­pa­triar­ka­la eta eko­lo­gis­ta eta pers­pek­ti­ba inter­na­zio­na­lis­ta izan­go dituz­ten alternatibak.

Bukatze­ko, gure ome­nal­dia esplo­ta­zioa­re­kin bukatze­ko eta giza eman­tzi­pa­zioa lor­tze­ko borro­ka­tu zuten lan­gi­le guz­tiei; orain dela ehun urte eta edo­zein garai­tan eta mun­du­ko edo­zein toki­tan borro­ka­tu zutenei.

Borro­ka da bide bakarra.

Eus­kal Herrian, 2017ko aza­roa­ren 9an.

Agora Gali­za [Gali­za]

Boltxe [Eus­kal Herria]

Comu­nis­tas de Cas­ti­lla [Castilla]

CUP [Paï­sos Catalans]

Inicia­ti­va Comu­nis­ta [Esta­do español]

Nación Anda­lu­za [Anda­lu­cía]

Pla­ta­for­ma Labo­ral e Popu­lar [Por­tu­gal]

[ES] La Revo­lu­ción Bol­che­vi­que nos mar­ca el camino en la nece­si­dad del inter­na­cio­na­lis­mo pro­le­ta­rio y de la vía revolucionaria

A cien años de la Revo­lu­ción de Octu­bre, a cin­cuen­ta años del ase­si­na­to del Che Gue­va­ra, sin olvi­dar que hace 150 años que se escri­bió El Capi­tal, que­re­mos reafir­mar­nos en este Lenin Egu­na 2017 en nues­tro com­pro­mi­so con la libe­ra­ción de los pue­blos y cla­ses opri­mi­das, con la libe­ra­ción de las muje­res que sufren la tri­ple opre­sión, con el eco­lo­gis­mo y con el inter­na­cio­na­lis­mo proletario.

Han pasa­do cua­tro meses des­de que los colec­ti­vos que con­for­ma­mos el Mani­fies­to Inter­na­cio­nalista de Com­pos­te­la hici­mos públi­co el docu­men­to fun­da­cio­nal. En él afir­má­ba­mos que el capi­ta­lis­mo no pue­de ser refor­ma­do, que las tra­ba­ja­do­ras y los pue­blos no tene­mos futu­ro den­tro de los Esta­dos bur­gue­ses de la penín­su­la, ni den­tro de cual­quier país capi­ta­lis­ta, de la Unión Euro­pea o de la OTAN. En él afir­má­ba­mos tam­bién que la cla­se obre­ra debe cami­nar al fren­te del pro­ce­so, supe­rar las vías refor­mis­tas y elec­to­ra­lis­tas, y asu­mir la cru­de­za del reto que tie­ne por delante.

Nues­tro futu­ro se encuen­tra en la auto­de­ter­mi­na­ción de los pue­blos para la cons­truc­ción del socia­lis­mo, en la pues­ta en prác­ti­ca de una eco­lo­gía que per­mi­ta per­du­rar el eco­sis­te­ma y en la eman­ci­pa­ción de las muje­res aca­ban­do con el sis­te­ma patriarcal.

Ante los avan­ces en la explo­ta­ción a la que nos some­te el capi­tal nos reafir­ma­mos en la nece­si­dad y urgen­cia de estos objetivos.

En estos últi­mos meses hemos vis­to cómo en algu­nos ámbi­tos las luchas comien­zan a reac­ti­var­se, inclu­so lle­gan­do a des­bor­dar­se. La lucha del pue­blo cata­lán, que ha des­bor­da­do las pre­vi­sio­nes de la frac­ción bur­gue­sa que diri­ge el pro­ce­so, hacia su inde­pen­den­cia demues­tra que quién tie­ne mayor inte­rés en el ejer­ci­cio del dere­cho de auto­de­ter­mi­na­ción son las cla­ses popu­la­res, el pue­blo tra­ba­ja­dor cata­lán y con­fir­ma, al mis­mo tiem­po, la actua­li­dad de la cons­truc­ción de la inde­pen­den­cia y el socialismo.

Des­de este Mani­fies­to que­re­mos reco­no­cer no solo la Repú­bli­ca de Cata­lun­ya sino tam­bién la lucha del pue­blo tra­ba­ja­dor cata­lán, a los comi­tés de defen­sa de la repú­bli­ca (CDR) y a todas las orga­ni­za­cio­nes obre­ras, estu­dian­ti­les y popu­la­res que están lle­van­do ade­lan­te la lucha por la libe­ra­ción de Cata­lun­ya. Su lucha es la nuestra.

A su vez que­re­mos denun­ciar a todas esas «izquier­das» chau­vi­nis­tas que han pre­fe­ri­do defen­der el pro­yec­to impe­ria­lis­ta espa­ñol por enci­ma del nece­sa­rio inter­na­cio­na­lis­mo con el pue­blo tra­ba­ja­dor cata­lán. Han esco­gi­do defen­der los barro­tes de la cár­cel de pue­blos y de las cla­ses tra­ba­ja­do­ras en vez de acti­var las luchas popu­la­res para aca­bar con el Esta­do bor­bó­ni­co, que no solo nie­ga a los pue­blos sino que expri­me al máxi­mo a los tra­ba­ja­do­res some­ti­dos al sis­te­ma de explo­ta­ción capitalista.

El Esta­do espa­ñol ha des­ta­pa­do, nue­va­men­te, su vio­len­ta natu­ra­le­za auto­ri­ta­ria apli­can­do el artícu­lo 155 en Cata­lun­ya, lle­van­do a cabo una bru­tal repre­sión y reac­ti­van­do el fas­cis­mo para impe­dir que Cata­lun­ya tome cual­quier camino que rom­pa con los intere­ses de la oli­gar­quía que impe­ra en el Esta­do espa­ñol, que for­ma par­te de esa Unión Euro­pea que defien­de los intere­ses del capi­ta­lis­mo. La mis­ma que da la espal­da una y otra vez a los pue­blos y cla­ses tra­ba­ja­do­ras para que no dis­mi­nu­ya, ni un ápi­ce, su beneficio.

Los pue­blos y cla­ses opri­mi­das ya cono­cía­mos y había­mos sufri­do la extre­ma vio­len­cia de los Esta­dos capi­ta­lis­tas, la exis­ten­cia duran­te déca­das de pre­sos y pre­sas polí­ti­cas, el uso de la tor­tu­ra, el cie­rre de medios de comu­ni­ca­ción y la ile­ga­li­za­ción de can­di­da­tu­ras popu­la­res… aho­ra se apli­can todos estos méto­dos de mane­ra más inten­si­va para impe­dir la eman­ci­pa­ción de los pue­blos, pri­me­ro del cata­lán, pero sien­do cons­cien­tes que al res­to de pue­blos opri­mi­dos por el Esta­do espa­ñol nos espe­ran las mis­mas condiciones.

Nues­tro cari­ño y soli­da­ri­dad, nues­tra exi­gen­cia de amnis­tía para todas las pre­sas y pre­sos polí­ti­cos, para los que se han suma­do en las últi­mas sema­nas, par­te del Govern cata­lán, los dete­ni­dos y con­de­na­dos por publi­car opi­nio­nes en twi­ter, por par­ti­ci­par en huel­gas, escri­bir raps y, por supues­to, para todos los y las mili­tan­tes revo­lu­cio­na­rias repre­sa­lia­das que des­de hace déca­das sufren las cár­ce­les españolas.

Tene­mos cla­ra la nece­si­dad de avan­zar en la orga­ni­za­ción inter­na­cio­na­lis­ta y aun­que este­mos en los pri­me­ros pasos hemos avan­za­do en nues­tra coor­di­na­ción y acti­vi­dad. Reafir­ma­mos nues­tro com­pro­mi­so con la cons­truc­ción de este nue­vo espa­cio en el que segui­re­mos trabajando.

Arti­cu­lar en nues­tras res­pec­ti­vas nacio­nes for­ma­cio­nes socia­les, alter­na­ti­vas rup­tu­ris­tas revo­lu­cio­na­rias, de genuino carác­ter anti­ca­pi­ta­lis­ta y socia­lis­ta, anti­pa­triar­ca­les y eco­lo­gis­tas y con pers­pec­ti­va inter­na­cio­na­lis­ta, es la tarea en la que esta­mos inmer­sos y en ella hemos de continuar.

Para ter­mi­nar, nues­tro home­na­je a todas las tra­ba­ja­do­ras y tra­ba­ja­do­res que lucha­ron, no solo hace cien años, en cual­quier eta­pa y en cual­quier par­te el mun­do para aca­bar con la explo­ta­ción y con­se­guir la eman­ci­pa­ción humana.

La lucha es el úni­co camino.

Eus­kal Herria, 9 de noviem­bre de 2017

Agora Gali­za [Gali­za]

Boltxe [Eus­kal Herria]

Comu­nis­tas de Cas­ti­lla [Castilla]

CUP [Paï­sos Catalans]

Inicia­ti­va Comu­nis­ta [Esta­do español]

Nación Anda­lu­za [Anda­lu­cía]

Pla­ta­for­ma Labo­ral e Popu­lar [Por­tu­gal]

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Una respuesta

  1. Eske­rrik asko ! Inter­na­zio­na­lis­moa gil­tza­rri askatzai­le guz­tiz beha­rrez­koa da gure aska­pen pro­ze­suan. Gora gu ta gutarrak!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *