Azken aste­ko erre­pre­sioa­ren ingu­ru­ko irakurketa/​Lectura sobre la repre­sión de la últi­ma sema­na


[EUS]

Ustez­ko eta­ki­deen atxi­lo­ke­ta Ale­ma­nian

Urria­ren 27an Ale­ma­nia­ko Poli­ziak Iñi­go Guli­na eta Mikel Barrios nafa­rrak atxi­lo­tu zituen. Iñi­go Guli­na lehe­na­go ere pre­so egon­da­koa da eta Mikel Barrio­sek 2008an sare­ka­da poli­zial bati ihes egin zion.

Atxi­lo­ke­ta hauek argi­ki era­kus­ten dute zein den «Nazioar­te­ko Komu­ni­ta­tea» deritzan horrek man­ten­tzen duen jarre­ra Eus­kal Herriak Fran­tzia eta Espai­nia­ko Esta­tue­kin bizi duen gataz­ka­ren aurrean, aipa­tu­ta­ko bi Esta­tu horien erre­pre­sioa­re­kin bat egi­te­koa, ale­gia.

Ez deza­gun ahaz­tu Euro­par Bata­su­na elkar­te kapi­ta­lis­ta dela eta bera osatzen duten Esta­tu guz­tiek interes eko­no­mi­ko eta, ondo­rioz, poli­ti­ko aman­ko­mu­nak dituz­te­la. Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia­ren alde­ko borro­ka eta iraul­tza sozia­lis­ta­ren alde­koa bat eta baka­rra izan behar­ko dute nahi­ta nahiez.

Hori dela eta, soi­lik amnis­tia poli­ti­koa­ren gau­za­pen osoak, herri honen aska­ta­sun demo­kra­ti­ko mini­moen lor­pen gisa uler­tu­ta, ber­ma­tu­ko du gure herria­ren alde borro­ka egi­tea­ga­tik bes­te inor ez atxi­lotzea. Lor­pen horren ezean mili­tan­te poli­ti­ko hauen aur­ka­ko jazar­pe­na bizi oso­ra­koa izan­go da.

12 gaz­te Audien­tzia Nazio­nal espai­no­la­ren aurrean

Urria­ren 30ean 12 gaz­tek sal­bues­pen epai­te­gia­ren aurrean dekla­ra­tu behar izan zuten martxoa­ren 11n Iru­ñean jazo­ta­ko isti­lue­tan par­te har­tzea lepo­ra­tu­ta. Guz­ti­ra 21 dira «iker­tu­ta­ko» gaz­teak, horie­ta­ko hiruk kar­tze­lan dau­de­la­rik ordu­tik (garaian hona­ko ira­kur­ke­ta egin genuen poli­ziak era­gin­da­ko isti­luen ingu­ruan: http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​7​/​0​3​/​p​o​l​i​z​i​a​k​-​i​r​u​n​e​a​n​-​s​o​r​t​u​t​a​k​o​-​i​s​t​i​l​u​e​n​.​h​tml).

Nola ez, gure elkar­ta­su­na eta babe­sa 21 gaz­te hauei, eta gurea bai zin­tzoa eta bal­din­tza­rik gabe­koa. Bal­din­tza­rik gabe­ko elkar­ta­su­na adie­raz­ten dio beti gure mugi­men­duak erre­pre­sioa pai­ratzen due­na­ri, defen­datzen dituz­ten dina­mi­ke­kin ados ez gau­de­nean ere. Hau esan beha­rra dugu, ez lepo­ratzen die­ten dina­mi­ka­tik alden­tzen gare­la­ko (gu dina­mi­ka horren par­te izan gare­la­ko, inolaz ere haren dina­mi­zatzai­lea kri­mi­na­li­za­tu nahi gai­tuz­te­nek eten­ga­be adie­raz­ten duten beza­la), bai­zik eta bes­te batzuek, eta Sor­tu alder­dia­ri buruz ari gara, erre­pre­sio hau gure mugi­men­dua­ri era­so egi­te­ko era­bil­tzen ari dire­la­ko martxoa­ren 11tik ber­ta­tik.

Auzi­pe­ratze hauen aurrean Sor­tuk bere jarre­ra adie­raz­te­ko ate­ra zuen oha­rrak lau pun­tu zituen, horie­ta­tik luzee­na martxoa­ren 11ko mani­fes­ta­zioa­ri kri­ti­ka egi­ten dio­na. Horre­la­ko dina­mi­kak erre­pre­sioa­ri aurre egi­te­ko orduan era­gin­ko­rrak ez dire­la dio eta Kata­lu­nia­ko pro­ze­sua jar­tzen du ere­dutzat, horrek dagoe­ne­ko 10 pre­so poli­ti­ko era­gin ditue­la (eta Sor­tu­ren jarre­ra des­obe­dien­tea iza­te­tik oso urrun dagoe­la) alde bate­ra utziz.

Lehe­nen­goz eta behin esan beha­rra dugu erre­pre­sa­lia­tuen mili­tan­tzia ere­dua­ri era­sotze­ko erre­pre­sioa baliatzea jarre­ra guz­tiz zita­la dela, eta elkar­ta­su­na bal­din­tza­rik gabe­koa izan ezean ez dela elkar­ta­su­na izan­go, opor­tu­nis­mo poli­ti­koa bai­zik.

Gure mugi­men­duak ez du Sor­tu­ren aur­ka era­bi­li Maja­re­na­sen eta Troi­ti­ño­ren kasue­tan epai­te­gien aurrean sina­tu­ta­ko doku­men­tuek ez dute­la balio izan hauek aske gel­ditze­ko, ezta pre­so gai­xoe­ki­ko eska­tu den kalee­ta­ko zein kar­tze­le­ta­ko borro­ka ezak ez due­la pre­so gai­xo bakar bat ere ate­ratze­ko balio­ga­rria izan, bai­zik eta aska­pen borro­ka lokar­tze­ko balio izan due­la. Gure mugi­men­duak ez du era­bi­li @erreharriaren espetxe­ratzea epai­te­gie­ta­ko akor­dioak beti ez dire­la balio­ga­rriak era­kus­te­ko, eta ez du orain arte esan Ore­re­ta­ko gaz­teen gura­soek herri bio­len­tzia­ren aur­ka egin­da­ko adie­raz­pe­nek ez zute­la balio izan haien semeak espetxe­tik ate­ratze­ko, ezta Altsa­su­koen des­po­li­ti­za­zioak eta «pro­por­tzio­nal­ta­sun» eskae­rek ere ez dute­la balio izan 60 urte­ra­ino­ko espetxe eska­riak eki­di­te­ko.

Erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koek gure elkar­ta­su­na dute gure babes poli­ti­koa ez dute­nean ere, eta defen­datzen jarrai­tu­ko dugu erre­pre­sioa saihes­te­ko modu­rik desego­ki eta kal­te­ga­rrie­na etsaia­ren jokoan sar­tzea dela.

Kata­lu­nia­ren kon­tra­ko erre­pre­sioa

Aste honek Kata­lu­nia­ko Erre­pu­bli­ka­ko Gober­nu­ko 8 kide­ren espetxe­ratzea utzi digu Paï­sos Cata­lans-en zati baten inde­pen­den­tzia alda­rri­katzea lepo­ra­tu­ta. Lehen adie­ra­zi dugun moduan, erre­pre­sioa­ren aurrean elkar­ta­su­na eta pre­so poli­ti­ko hauen aska­ta­su­na­ren gal­de­gi­tea, gai­non­tze­ko pre­so poli­ti­koe­na beza­la­xe.

Espetxe­ratze hauek modu gor­di­nean utzi dute age­rian Espai­nia­ren proiek­tua indar­ke­rian oina­rritzen dela. Indar­ke­ria­ren bitar­tez sor­tu zuten Espai­nia eta indar­ke­ria­ren bitar­tez man­ten­tzen dute. Era berean age­rian gel­di­tu da aska­ta­su­na ez dela arra­zoi kon­tu bat, indar kon­tu bat bai­zik, eta pazi­fis­mo bur­ge­sa­ren pen­tsae­ra hege­mo­ni­koa iza­ten jarraitzen duen bitar­tean herri zapal­duen boron­da­tea­ren muga zapal­tzai­lea­ren bote­tan egon­go dela beti. Alter­na­ti­ba iraul­tzai­le­rik gabe ez dago urru­na­go aile­gatze­rik.

Bes­te­tik, adie­raz­ga­rria izan da PDe­Cat eta ERC beza­la­ko alder­diek amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na egin iza­na. Alda­rri­ka­pen honi hel­du iza­nak poz­ten gai­tu, eta zalan­tza­rik ez dugu erre­pre­sio oro­ko­rra­ren tes­tuin­gu­ru hone­tan gero eta gehia­go izan­go dire­la amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­ne­ra batu­ko diren sek­to­reak. Ala­bai­na, gure mugi­men­duak azpi­ma­rra­tu beha­rra dau­ka pre­so poli­ti­koen exis­ten­tzia zaha­rra dela Esta­tu espai­no­lean. Komu­nis­tak, anar­kis­tak edo­ta eus­kal inde­pen­den­tis­tak, bai­na ehun­ka dira Esta­tu espai­no­lak bahi­tu­ta man­ten­tzen dituen pre­so poli­ti­koak. Ez dugu onar­tu­ko Govern-eko kideak espetxe­ra­tu dituen sis­te­ma­ren aur­ka gehien arris­ka­tu dute­nak terro­ris­tak dire­la esa­tea bio­len­tzia era­bi­li dute­na­ren aitza­kia­pean.

Gure mugi­men­duak amnis­tia­ren alde aza­roa­ren 18an buru­tu­ko duen mani­fes­ta­zio nazio­na­lean par­te har­tze­ko gon­bi­tea luza­tu nahi dio aska­ta­sun osoa­ren alde­koa eta faxis­moa­ren kon­tra­koa sen­titzen den oro­ri.

Rape­roen aur­ka­ko epai­ke­ta

Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­nal faxis­tak 12 rape­ro epai­tu zituen aza­roa­ren 1ean haien abes­tie­tan «terro­ris­moa­ren gora­za­rrea» egi­tea lepo­ra­tu­ta. Haie­ta­ko bakoitza­ren­tzat 2 urte­ko kar­tze­la zigo­rra eskatzen du fis­ka­lak.

Eus­kal Herria­ri hain­ba­te­tan elkar­ta­su­na adie­ra­zi dio­ten artis­tak dira orain­goan erre­pre­sioa pai­ratzen ari dire­nak, kasu hone­tan komu­nis­moa defen­datzea­ga­tik, poli­zia­ren gehie­gi­ke­riak salatzea­ga­tik, sozial­de­mo­kra­zia kri­ti­katzea­ga­tik edo­ta «tran­tsi­zioa» dela­koa­ren iru­zu­rra­ren aur­ka kan­tatzea­ga­tik.

Ez dugu ahaz­tu nahi Esta­tu espai­no­la­ren dik­ta­du­ra­pean bizi den lan­gi­le­ria osoak, bizi den herrian bizi dela­rik, pai­ratzen due­la erre­pre­sioa. Gure elkar­ta­sun osoa Eus­kal Herri­tik.

Erreha­rria­ren espetxe­ratzea eta Berri­rohe­me­nen zigo­rra­ren berres­pe­na

Alfre­do Remí­rez (@erreharria) urte­be­te­ra­ko espetxe­ra­tu duten egun berean, Ande­ka Jura­dok (@berrirohemen) jakin du Audien­tzia Nazio­na­lak eza­rri­ta­ko urte­be­te eta sei hila­be­te­ko zigo­rra berretsi dio­la Epai­te­gi Gore­nak.

Alfre­do­ren kasuan, Amu­rrio­ko jaie­tan bi pre­so poli­ti­ko­ren argaz­kia ordez­katzen zuten pan­pi­nak era­kus­tea­ga­tik urte­be­tez kar­tze­la­ra­tu dute. Elkar­ta­su­na deli­tua da faxis­ten­tzat. Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak bat egi­ten dut Alfre­dok pre­soen alde egin zuen alda­rri­ka­pe­na­re­kin eta bere elkar­ta­su­na eta babe­sa adie­ra­zi nahi dio.

Bes­te­tik, Ande­ka zigor­tu egin dute Iosu Uri­betxe­be­rria zena­ri sare sozia­le­tan «Agur eta oho­re» esal­dia eskain­tzea­ga­tik. Iosu espetxean gaiz­ki arta­tu­ta­ko gai­xo­ta­sun larri baten ondo­rioz hil zen, kar­tze­lak hil zuen. Ande­kak egin­da­ko ome­nal­di xumea berea egi­ten du mugi­men­du honek eta epai­ke­tan era­kutsi­ta­ko jarre­ra dui­na azpi­ma­rra­tu nahi dugu (hona hemen epai­ke­ta­ren kro­ni­ka: http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​6​/​1​2​/​a​k​u​s​a​t​u​-​b​a​t​e​k​-​t​o​r​t​u​r​a​r​e​n​-​i​n​p​u​n​i​t​a​t​e​a​.​h​tml).

Alfre­do eta Ande­ka­ren kasuak erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen ingu­ruan ezar­tzen duten zen­tsu­ra­ren adie­raz­ga­rri argiak dira. Honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak ozto­po guz­tien gai­ne­tik erre­pre­sa­lia­tuen alde lanean jarraitze­ko deia egin nahi du. Ez gai­tuz­te isil­du­ko!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du

Eus­kal Herria, 2017ko aza­roa­ren 5a

[EUS]

Deten­ción de pre­sun­tos miem­bros de ETA en Ale­ma­nia

El 27 de octu­bre la Poli­cía ale­ma­na detu­vo a los nava­rros Iñi­go Guli­na y Mikel Barrios. Iñi­go Guli­na estu­vo pre­so ante­rior­men­te y Mikel Barrios huyó de una reda­da poli­cial en 2008.

Estas deten­cio­nes demues­tran cla­ra­men­te cuál es la acti­tud que la lla­ma­da «Comu­ni­dad Inter­na­cio­nal» man­tie­ne ante el con­flic­to que vive Eus­kal Herria con los Esta­dos de Espa­ña y Fran­cia, que es la de ali­near­se con la repre­sión de estos.

No olvi­de­mos que la Unión Euro­pea es una aso­cia­ción capi­ta­lis­ta y que todos los esta­dos que la con­for­man tie­nen intere­ses eco­nó­mi­cos y, por lo tan­to, tam­bién intere­ses polí­ti­cos comu­nes. La lucha por la inde­pen­den­cia de Eus­kal Herria y la lucha por la revo­lu­ción socia­lis­ta debe­rán ser una mis­ma obli­ga­to­ria­men­te.

Por ello, sólo la con­se­cu­ción de la amnis­tía polí­ti­ca total, enten­di­da como la con­se­cu­ción de las liber­ta­des demo­crá­ti­cas míni­mas, garan­ti­za­rá que no se vuel­va a dete­ner a nadie por luchar por nues­tro pue­blo. Sin ella, la per­se­cu­ción con­tra estxs mili­tan­tes polítcxs será de por vida.

12 jóve­nes ante la Audien­cia Nacio­nal espa­ño­la

El 30 de octu­bre 12 jóve­nes tuvie­ron que decla­rar ante el tri­bu­nal de excep­ción acu­sa­dos de par­ti­ci­par en los inci­den­tes del 11 de mar­zo en Iru­ñea. En total son 21 los jóve­nes «inves­ti­ga­dos», per­ma­ne­cien­do en pri­sión des­de aquel día tres de ellos (enton­ces hici­mos esta lec­tu­ra polí­ti­ca sobre los inci­den­tes pro­vo­ca­dos por la poli­cía: http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​7​/​0​3​/​a​n​t​e​-​l​o​s​-​i​n​c​i​d​e​n​t​e​s​-​p​r​o​v​o​c​a​d​o​s​-​p​o​r​-​l​a​.​h​tml).

Cómo no, nues­tra soli­da­ri­dad y apo­yo a estos 21 jóve­nes y, ade­más, la nues­tra es una soli­da­ri­dad sin­ce­ra e incon­di­cio­nal. Nues­tro movi­mien­to siem­pre mues­tra su soli­da­ri­dad incon­di­cio­nal a quien sufre la repre­sión, aún cuan­do no esta­mos de acuer­do con las diná­mi­cas que defien­den. Debe­mos decir esto, no por­que nos des­mar­que­mos de las diná­mi­cas de las que les acu­san (ya que hemos sido par­te de esa diná­mi­ca, de nin­gu­na de las mane­ra dina­mi­za­do­res de ella como quie­nes nos quie­ren cri­mi­na­li­zar ase­gu­ran cons­tan­te­men­te), sino por­que otros, y nos esta­mos refi­rien­do al par­ti­do Sor­tu, están uti­li­zan­do esta repre­sión para ata­car a nues­tro movi­mien­to des­de el mis­mo 11 de mar­zo.

La nota publi­ca­da por Sor­tu para mar­car su posi­ción ante estas cita­cio­nes tenía cua­tro pun­tos, el más lar­go de ellos para cri­ti­car la mani­fes­ta­ción del 11 de mar­zo. Dice que diná­mi­cas como esa no son efi­ca­ces para hacer fren­te a la repre­sión, y pone como mode­lo el pro­ce­so de Cata­lun­ya obvian­do que éste ya se ha cobra­do 10 pre­sos polí­ti­cos (y que la acti­tud de Sor­tu dis­ta mucho de ser des­obe­dien­te).

En pri­mer lugar debe­mos decir que valer­se de la repre­sión para ata­car al mode­lo de mili­tan­cia de los repri­mi­dos es una acti­tud abso­lu­ta­men­te mez­qui­na y que, si la soli­da­ri­dad no es incon­di­cio­nal, no será soli­da­ri­dad sino opor­tu­nis­mo polí­ti­co.

Nues­tro movi­mien­to no ha uti­li­za­do con­tra Sor­tu que, en los casos de Maja­re­nas y Troi­ti­ño, los docu­men­tos fir­ma­dos ante los tri­bu­na­les no han ser­vi­do para que estos que­da­sen libres, ni que la inac­ción pedi­da a la calle y a las cár­ce­les res­pec­to a lxs presxs enfermxs no ha ser­vi­do para libe­rar ni a unx solo de ellxs, sino para ador­me­cer la lucha de libe­ra­ción. Nues­tro movi­mien­to no ha uti­li­za­do el encar­ce­la­mien­to de @erreharria para demos­trar que los acuer­dos judi­cia­les no siem­pre son váli­dos, y has­ta aho­ra no ha dicho que las decla­ra­cio­nes de los padres y madres de los de Ore­re­ta en con­tra de la vio­len­cia no sir­vie­ron para sacar a sus hijos de la cár­cel, ni que la des­po­li­ti­za­ción de los de Altsa­su y las peti­cio­nes de «pro­por­cio­na­li­dad» no han ser­vi­do para evi­tar peti­cio­nes de cár­cel de has­ta 60 años.

Lxs repre­sa­liadxs polí­ticxs tie­nen nues­tra soli­da­ri­dad inclu­so cuan­do no tie­nen nues­tro apo­yo polí­ti­co, y segui­re­mos defen­dien­do que el modo más inade­cua­do y per­ju­di­cial para evi­tar la repre­sión es entrar en el jue­go del enemi­go.

Repre­sión con­tra Cata­lun­ya

Esta sema­na nos ha deja­do el encar­ce­la­mien­to de 8 miem­bros del Gobierno de la Repú­bli­ca de Cata­lun­ya por decla­rar la inde­pen­den­cia de una par­te de los Paï­sos Cata­lans. Como decía­mos ante­rior­men­te, soli­da­ri­dad ante la repre­sión y la exi­gen­cia de que libe­ren tan­to a estxs como al res­to de presxs polí­ticxs.

Estos encar­ce­la­mien­tos han deja­do al des­cu­bier­to de una mane­ra cru­da que el pro­yec­to de Espa­ña se basa en la vio­len­cia. Median­te la vio­len­cia crea­ron Espa­ña y median­te la vio­len­cia la man­tie­nen. Asi­mis­mo, ha que­da­do al des­cu­bier­to que la liber­tad no es un asun­to de razón, sino de fuer­za, y que mien­tras el paci­fis­mo bur­gués siga sien­do el pen­sa­mien­to hege­mó­ni­co, el lími­te de la volun­tad de los pue­blos opri­mi­dos segui­rá para siem­pre en las botas del opre­sor. Sin alter­na­ti­va revo­lu­cio­na­ria no hay posi­bi­li­dad de lle­gar más lejos.

Por otro lado, es sig­ni­fi­ca­ti­vo que par­ti­dos como PDe­Cat y ERC hayan rei­vin­di­ca­do la amnis­tía. Que hayan hecho suya esta rei­vin­di­ca­ción nos ale­gra, y no tene­mos duda de que en este con­tex­to de repre­sión gene­ral cada vez serán más los sec­to­res que se suma­rán a la rei­vin­di­ca­ción de la amnis­tía. Sin embar­go, nues­tro movi­mien­to debe des­ta­car que la exis­ten­cia de presxs polí­ticxs es vie­ja en el Esta­do espa­ñol. Comu­nis­tas, anar­quis­tas o inde­pen­den­tis­tas vascxs, pero son cien­tos lxs presxs polí­ticxs que el Esta­do espa­ñol man­tie­ne secues­tradxs. No acep­ta­re­mos que se lla­me terro­ris­tas bajo la excu­sa de que han uti­li­za­do la vio­len­cia a quie­nes más han arries­ga­do con­tra el sis­te­ma que ha encar­ce­la­do al Govern.

Nues­tro movi­mien­to quie­re hacer una invi­ta­ción a par­ti­ci­par en la mani­fes­ta­ción que lle­va­rá a cabo a favor de la amnis­tía el 18 de noviem­bre, a toda per­so­na que se sien­ta favo­ra­ble a la liber­tad ple­na y con­tra­ria al fas­cis­mo.

Jui­cio con­tra los rape­ros

La fas­cis­ta Audien­cia Nacio­nal espa­ño­la juz­go el 1 de noviem­bre a 12 rape­ros bajo la acu­sa­ción de hacer «apo­lo­gía del terro­ris­mo» en sus can­cio­nes. El fis­cal soli­ci­ta para cada uno de ellos 2 años de cár­cel.

Quie­nes aho­ra están sufrien­do la repre­sión son los artis­tas que tan­tas veces han mos­tra­do su soli­da­ri­dad con Eus­kal Herria, en este caso por defen­der el comu­nis­mo, por denun­ciar los abu­sos poli­cia­les, por cri­ti­car a la social­de­mo­cra­cia o por can­tar en con­tra de ese frau­de lla­ma­do «tran­si­ción».

No que­re­mos olvi­dar que toda la cla­se tra­ba­ja­do­ra que vive bajo la dic­ta­du­ra del esta­do espa­ñol, viva en el pue­blo que viva, sufre la repre­sión. Toda nues­tra soli­da­ri­dad des­de Eus­kal Herria.

Encar­ce­la­mien­to de Ereha­rria y con­fir­ma­ción de con­de­na a Berri­rohe­men

El mis­mo día que han encar­ce­la­do a Alfre­do Remí­rez (@erreharria), Ande­ka Jura­do (@berrirohemen) ha sabi­do que el Tri­bu­nal Supre­mo ha rati­fi­ca­do la con­de­na de un año y seis meses que la Audien­cia nacio­nal le impu­so.

En el caso de Alfre­do, le han encar­ce­la­do para un año por mos­trar en fies­tas de Amu­rrio dos muñe­cos que repre­sen­ta­ban la foto de dos pre­sos polí­ti­cos. La soli­da­ri­dad es deli­to para los fas­cis­tas. El Movi­mien­to Pro Amnis­tía hace suya la rei­vin­di­ca­ción que Alfre­do hizo a favor de los pre­sos y quie­re mos­trar­le su soli­da­ri­dad y su apo­yo.

Por otra par­te, han con­de­na­do a Ande­ka por dedi­car la fra­se Agur eta oho­re (Salud y honor) en las redes socia­les al falle­ci­do Iosu Uri­betxe­be­rria. Iosu falle­ció como con­se­cuen­cia de una enfer­me­dad con­traí­da y mal tra­ta­da en pri­sión, a Iosu lo mató la cár­cel. Este movi­mien­to hace suyo el humil­de home­na­je que Ande­ka le brin­dó a Iosu y quie­re des­ta­car la acti­tud dig­na que man­tu­vo en el jui­cio (aquí la cró­ni­ca del jui­cio: http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​6​/​1​2​/​u​n​-​a​c​u​s​a​d​o​-​d​e​n​u​n​c​i​a​-​e​n​-​l​a​-​a​u​d​i​e​n​c​i​a​.​h​tml).

Los casos de Alfre­do y de Ande­ka son fie­les ejem­plos de la cen­su­ra que se apli­ca sobre lxs repre­sa­liadxs polí­ticxs. Ante ello, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía lla­ma a seguir tra­ba­jan­do a favor de estxs repre­sa­liadxs por enci­ma de todos los obs­tácu­los. ¡No nos calla­rán!

Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión

En Eus­kal Herria, a 5 de noviem­bre de 2017

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *