EPPK-Ren era­ba­kia­ren ingu­ruan /​Sobre la deci­sión del EPPK

[EUS]

Sarre­ra

Pre­soen ingu­ru­ko urratsei dago­kie­nez pre­soek eurek eman behar dituz­ten era­ba­kien jabe izan behar dute­la onar­tu­ta, EPPK-ren Zuzen­da­ritzak uztai­lean argi­ta­ra­tu­ta­ko txos­te­na­ren ingu­ruan Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak egi­ten duen ira­kur­ke­ta poli­ti­koa da honakoa.

Ira­kur­ke­ta hau egi­tea beha­rrez­koa ikus­ten dugu, bate­tik, EPPK haus­nar­ke­ta publi­koak egi­ten dituen era­gi­le poli­ti­koa den hei­nean eta gurea erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen gaia lan­tze­ko sor­tu­ta­ko mugi­men­dua denez, har­tu­ta­ko era­ba­kia­ren aurrean gure jarre­ra poli­ti­koa eza­gutze­ra ema­te­ko. Bes­te­tik, eta EPPK-ren txos­te­nak dioen beza­la, pre­soak borro­ka­ren erre­fe­ren­te nagu­sie­ta­koa iza­nik eta Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren sorre­rak aipa­tu­ta­ko borro­ka horre­tan ditue­nez sus­traiak, zuze­nean era­gi­ten digulako.

Hone­kin bate­ra, gure ana­li­sien ara­be­ra amnis­tia lor­tze­ko eman beha­rre­ko pasuak labur­bil­tzen dituen estra­te­gia­ra­ko bide orria atxi­kitzen dugu (aur­ten­go maiatzean buru­tu genuen Batzar Nazio­na­lean onar­tu­ta­koa, ira­kur­tze­ko saka­tu hemen).

Dato­zen lerroen xedea egoe­ra poli­ti­ko baten ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta egi­tea denez, bera­ri egi­ten zaiz­kion kri­ti­kak ere, alde­koak zein kon­tra­koak, ikus­pun­tu poli­ti­ko bate­tik egin­da­koak iza­tea espe­ro dugu.

Koka­pe­na

Eus­kal pre­so poli­ti­koak gure herriak Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko Esta­tue­kin man­ten­tzen duen gataz­ka­ren ondo­rioz­ko erre­pre­sioa­ren emaitza min­ga­rrie­ne­ta­koa dira, ihes­la­ri, depor­ta­tu eta borro­ka egi­ten bizitza gal­du duten edo lapur­tu die­ten mili­tan­te­ekin bate­ra. Erre­pre­sioa­ren emaitza bal­din badi­ra, zalan­tza­rik gabe baiez­ta deza­ke­gu borro­ka­ren ondo­rio ere badi­re­la, Esta­tuen erre­pre­sioa hauek topatzen duten erre­sis­ten­tzia­re­ki­ko pro­por­tzio­na­la bai­ta, eta hala iza­ten da alde bie­ta­ko batek, kon­fron­ta­zioak era­gi­ten diz­kion kos­tuen ondo­rioz, hain­bat jarre­re­tan ala guz­tie­tan amo­re ema­ten duen arte.

Logi­ka horri jarrai­ki, Eus­kal Herria­ren aska­pen borro­kan mur­gil­du­ta egon diren mili­tan­te­ek beti uler­tu izan dute kar­tze­lak hus­te­ko bi modu dau­de­la: bata, zapal­tzai­leen aurre­ko erre­sis­ten­tzia-borro­ka apal­tzea mini­mo demo­kra­ti­koak lor­tzea­ri uko egi­nez; bes­tea, erre­sis­ten­tzia-borro­kak etsaia­ri era­gin­da­ko kal­teei esker lor­tu­ta­ko mini­mo demo­kra­ti­koak esku­ra­tuz, hots, gataz­ka­ren oina­rrian dau­den arra­zoiak kon­pon­duz, nahiz eta horre­ta­ra­ko lehe­na­go kar­tze­lak borro­ka­la­riz bete.

Erre­sis­ten­tzia­ri buruz hitz egi­ten dugu­la­rik, azpi­ma­rratze­koa da azken sei urtee­tan kon­tzep­tu hori Eus­kal Herrian pai­ratzen ari den lai­doz­tatze kan­pai­na, «erre­sis­ten­tzia­ren fase­tik erai­kitze fase­ra» pasa­tu behar dugu­na­ren gisa­ko esal­dien bitar­tez. Ez da soi­lik erre­sis­ten­tzia eta jarre­ra erai­kitzai­leak ez dau­de­la kon­tra­ja­rri­ta, bai­zik eta erre­sis­ten­tzia­rik gabe ez dagoe­la ezer erai­kitze­rik. Kon­tzep­tu fisi­koa eta poli­ti­koa da eta bizitza­ren espa­rru guz­tie­tan dago erre­sis­ten­tzia, hain­bes­te­raino gra­bi­ta­tea­ren inda­rra­ri erre­sis­ten­tzia­rik jarri gabe gu geu ere ezin­go gina­te­kee­la lurre­tik altxa­tu. Erre­sis­ten­tzia zapal­tzai­lea­ren aurrean altxatzen garen une berean has­ten da.

Kar­tze­le­ta­ko erre­sis­ten­tzia fron­te­ra iga­roz, nabar­men­tze­koa da honi esker eta borro­ka­ren bitar­tez uga­ri izan dire­la erre­pre­sioa­ri ira­ba­zi­ta­ko espa­zioak. Kar­tze­le­ta­ko bizi bal­din­tzak hobetzea ez zen izan Esta­tuek opa­ri­tu­ta­ko ezer, bai­zik eta izer­diz eta odo­lez esku­ra­tu­ta­ko esku­bi­deak, bai­ta borro­kan jarraitzea­ren ondo­rioz sor­tu­ta­ko pre­so berriei utzi­ta­ko onda­rea ere.

Bes­te­tik, egia da EPPK-ren dina­mi­ka beti bat eto­rri izan dela inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde aritzen ziren anto­la­kun­deen estra­te­gia­re­kin eta, bere jarre­ra, kalean aurre­ra era­man­da­ko borro­ka­ren­tzat bul­tza­ga­rria izan dela. Egia da ere mili­tan­te hauek pre­so izan aurre­tik egin­da­ko borro­ka eta kar­tze­le­ta­tik babes­ten eta bul­tzatzen zena, orain ez beza­la, bat zeto­ze­la orduan.

Ondo­rioen txos­te­nean, EPPK-k hala dio: «Kolek­ti­boa aska­pen pro­ze­suan ari diren era­gi­le eta tal­deen zer­bitzu­ra egon­go da» eta «Pre­so poli­ti­kook aska­pen pro­ze­sua­ren aldi berrian Eus­kal Herri­ko era­gi­leek bul­tza­tu­ta­ko eki­me­nen babes­le, lagun­tzai­le eta lan­ki­de izan­go gara». Alta, his­to­ria­ko lehe­nen­go aldia izan­go da EPPK-k bul­tzatzen duen estra­te­gia, Sor­tu­re­na ale­gia, mili­tan­te hauek kar­tze­la­ra era­man zituen borro­ka­re­kin guz­tiz bate­ra­ezi­na dela.

Aipa­tu­ta­ko estra­te­gia­ri babe­sa ema­teak bada­kar, ondo­rioz, EH Bil­du­ren «Bake­ra­ko Eus­kal Bidea»-ren hari­tik eto­rri diren eki­men guz­tiei babe­sa ema­tea, bes­teak bes­te ETAk hil­da­ko per­tso­nei lore eskain­tza egi­tea eta eki­me­ne­tan Indar Arma­tuen ordez­ka­rie­kin bate­ra par­te har­tzea­ri (mila­ka mili­tan­te zin­tzo tor­tu­ra­tu dituz­te­ne­kin, edo­ta Altsa­su­ko gaz­teak espetxe­ra bida­li zituz­ten ber­be­re­kin), ero­ri­ta­ko guda­rien oroi­ga­rriak ken­tzen dituen Ore­re­ta­ko alka­teak gure etsaiei eskai­ni­ta­ko ome­nal­dia­ri, Espai­nia­ko Kon­gre­suan Bar­tze­lo­na­ko era­so yiha­dis­ta eta gero «Esta­tu­ko Segur­ta­sun Inda­rrei» babe­sa ema­tea­ri edo­ta ETA era­kun­dea eta, ondo­rioz, kar­tze­lan dituen mili­tan­te guz­tiak terro­ris­tatzat har­tzen dituz­ten dekla­ra­zio ins­ti­tu­zio­na­lei babe­sa ema­tea ere bai.

Aipa­tu ditu­gun adi­bi­de hauek ez dira ger­ta litez­keen gau­zak, dagoe­ne­ko ger­tatzen ari dire­nak bai­zik. Horre­ga­tik, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak ezin du ados­ta­su­nik era­kutsi ezta sikie­ra uler­tu ere EPPK-k ildo horri bere babes poli­ti­koa ema­tea, are gutxia­go bere kideen artean horre­ta­ra­ko kohe­sio mini­moa ez dau­ka­nean, publi­ko egin dituz­ten ezta­bai­da­ren emaitzek argi era­kus­ten duten moduan.

EPPK-ren ondo­rio txos­te­na­ren aurrean alder­di ins­ti­tu­zio­nal guz­tiek egin­da­ko dekla­ra­zioek, bakoitzak bere ñabar­du­re­kin, era­kus­ten digu­te EPPK-k har­tu­ta­ko bidea Esta­tuek urte luzez eza­rri nahi izan dio­te­na dela. Guz­tiek posi­ti­bo­ki balo­ra­tu egin dute EPPK-k ira­ga­rri­ta­ko ibil­bi­de orria, izan ere horrek pre­soen des­po­li­ti­za­zioa eta «bir­gi­zar­te­ratze» poli­ti­ken zile­gitzea baitakar.

Egoe­ra hone­tan, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak pre­so bakoitza­ri elkar­ta­su­na adie­ra­zi ahal izan­go dio erre­pre­sioa­ren aurrean, guz­tiok topatzen bai­tu­gu etsai aman­ko­mu­na zapal­tzen gai­tuz­te­nen­gan, bai­na era­gi­le moduan, EPPK-k ez du gure babes poli­ti­koa izango.

Aurre­ka­riak

EPPK-k har­tu­ta­ko era­ba­kia ez dator bat-batean ezta kar­tze­lan dau­de­nek egin­da­ko haus­nar­ke­ta hutse­tik ere. 2004. urtean EPPK-ren kon­tro­la Bata­su­na­ren esku gel­di­tu zen eta, 2009an Ezker Aber­tza­lea­ren sek­to­re erre­for­mis­tak «esta­tu-kol­pea» eman zue­ne­tik, bul­tza­tu duen jarre­ra izan da, urte horre­tan egin­da­ko Altsa­su­ko Adie­raz­pe­ne­tik hasi­ta, zei­nean Mit­chell Sena­ta­ria­ren prin­tzi­pioak onar­tu zituz­ten Ezker Aber­tza­le osoa­ren ize­nean bai­na Ezker Aber­tza­lea­ren ados­ta­su­nik gabe. Horre­ta­ra­ko, Sor­tuk bere bote­re media­ti­ko, ins­ti­tu­zio­nal eta eko­no­mi­ko osoa era­bi­li du, ados­ta­su­nik gabe­ko urratsak ema­nez eta «egin­tza buru­tuen» poli­ti­ka aurre­ra era­ma­nez: «lehe­nen­go nik era­ba­ki, eta jarraian har­tze­ko utzi die­gun bide baka­rra gai­non­tze­koe­kin «ados­tu»».

Hala, 2012an EPPK ate­ra­bi­de indi­bi­dua­lak ez zitue­la onar­tu­ko zioen txos­te­na argi­ta­ratzear zegoe­nean, Sor­tu­ko boze­ra­mai­leak komu­ni­ka­bi­dee­tan hasi ziren esa­ten poz­te­koa litza­te­kee­la EPPK-k ate­ra­bi­de indi­bi­dua­lak onar­tzea, modu horre­tan pre­soen­ga­na­ko pre­sio kan­pai­na hasiz. 2013ko aben­duan eto­rri ziren ate­ra­bi­de indi­bi­dua­lak jorra­tu­ko zitue­la zioen EPPK-ren dekla­ra­zioa eta ate­ra­bi­de hauek bul­tzatzen zituen Foro Sozia­la­ren sorre­ra, eta 2015ean EH Bil­duk Bake­ra­ko Eus­kal Bidea publi­ka­tu zuen, txos­te­nak pre­soei hona­koa pro­po­satzen zie­la­rik: «Etxe­ratze pro­ze­sua lege balia­bi­deak era­bi­liz eta bakar­ka­ko apli­ka­zioa­re­kin egi­tea bul­tza­tu­ko da, horre­ta­ra­ko ‘bal­din­tza­pe­ko aska­ta­sun aurre­ra­tu­ra­ko’ kale­ratze pro­gra­ma bat abian jarriz. Pro­gra­ma horrek bere bai­tan jaso­ko luke eus­kal pre­soek Eus­kal Herrian ire­ki­ta­ko ager­to­ki poli­ti­ko berria­re­ki­ko kon­pro­mi­soa era­kus­tea eta indar­ke­riaz­ko bideei uko egi­tea, eta beren jar­due­ra­ren ondo­rioz era­gin­da­ko mina aitortzea.»

2016ko urta­rri­lean Rufi Etxe­be­rriak eta Josu Beau­mon­tek, Sor­tu­ren ize­nean egin­da­ko age­rral­di publi­koan, pre­soei «haus­nar­tu» zeza­ten eska­tu zie­ten eta man­ten­tzen zuten jarre­ra «bes­te garai bate­koa» zela esan zie­ten, «bir­gi­zar­te­ratze pro­ze­sua bide lega­le­ta­tik eta bana­ka­ko apli­ka­zioa­ren bitar­tez» egi­tea onar zeza­ten eskatzen zietelarik.

Hone­kin bate­ra Amnis­tia­ren Nora­bi­dean eta geroa­go Kale­ra Kale­ra dina­mi­kak jarri zituz­ten martxan Sor­tu­ren bai­tan anto­la­tu­ta dau­den pre­so poli­ti­ko ohiek. «Gora EPPK» eta «Mai­te zai­tuz­te­gu» leloen atzean bene­tan egon dena pre­soen era­ba­kiak bal­din­tzatze­ko estra­te­gia bat izan da. Horre­ta­ra­ko mani­fes­ta­zioak eta espetxee­ta­ra martxak anto­la­tu dituz­te EPPK-ren boz­ke­ta pro­ze­suak iraun duen bitar­tean, pre­soei adie­raz­te­ko zein zen eskatzen zie­ten jarre­ra: aurre­ko urtee­tan egin­da­ko pre­sioei segi­da ema­nez, pre­soei har­tzen zituz­ten era­ba­kiak babes­tu­ko zituz­te­la adie­ra­zi zie­ten… bal­din eta era­ba­kiak Sor­tuk mar­ka­tu­ta­ko bide­tik bal­din bazihoa­zen, nos­ki. Eki­men haue­ta­ko bakoitzean ira­ku­rri­ta­ko dis­kur­tsoan, dina­mi­ka hauen bul­tzatzai­leek argi adie­ra­zi dute zein zen EPPK-k har­tu beha­rre­ko bidea.

Gai hone­kin bukatze­ko, beha­rrez­koa da gogo­ra ekar­tzea pre­so poli­ti­koei ez die­te­la estra­te­gia­ri buruz ezta­bai­datze­ko eta are gutxia­go era­ba­kitze­ko inola­ko espa­rru­rik eskai­ni, eta dena Abian pro­ze­suan (aldi berean aldez aurre­tik ados­ta­su­nik gabe har­tu­ta­ko era­ba­kiak zalan­tzan jar­tze­ko balio­ga­rria ez zena) era­ba­ki­ta­ko para­me­troen bar­nean koka­tu behar zela. Gure mugi­men­dua­ren iritziz, ez da pre­soen izae­ra poli­ti­koa erres­pe­ta­tu eta table­roan mugi­tu beha­rre­ko pie­zak bai­li­ran tra­ta­tu dituzte.

Gra­du aurre­ra­pe­nen aurrean eus­kal pre­so poli­ti­koen jarre­ra historikoa

His­to­ri­ko­ki, eus­kal pre­so poli­ti­koek gra­duan aurre­ra egi­te­ko eskae­ra­rik ez gau­zatze­ko jarre­ra man­ten­du dute, uler­tzen baitzu­ten, alde bate­tik, kar­tze­lak ez zeu­ka­la haien por­ta­era balo­ratze­ko inola­ko zile­gi­ta­su­nik eta, bes­te­tik, uler­tzen zute­la­ko kar­tze­lak mar­katzen zuen jokoan sar­tzeak pre­so poli­ti­koen arte­ko bata­su­na­ren eta elkar­ta­su­na­ren haus­tu­ra zekarrela.

Esta­tuek bahi­tu­ta man­ten­tzen dituz­ten mili­tan­te poli­ti­koek beti uler­tu dute kar­tze­lan egon­da Eus­kal Herria­ren aska­pen borro­ka­ri egin zie­zaio­ke­ten ekar­pe­nik han­die­na zela erre­pre­sioa haien boron­da­tea maku­rra­raz­te­ko ezta gure herria­ren borro­ka bal­din­tzatze­ko ere nahi­koa ez dela erakustea.

Erre­sis­ten­tzia jarre­ra hau izan da, hain zuzen ere, hamar­ka­de­tan zehar eta Esta­tuen eten­ga­be­ko mehatxuen gai­ne­tik, belau­nal­di berriak borro­ka­ra batzen jarraitze­ko bul­tza­ga­rri­rik handiena.

Ala­bai­na, eta egoe­ra pun­tua­len aurrean, gai­xo­ta­sun larriak pai­ratzen dituz­te­nen kasu, lehen­ta­su­na beti izan da mili­tan­te hauek etxe­ra eta bizi­rik buel­tatzea, beraien­tzat gai­non­tze­koe­ki­ko ate­ra­bi­de ezber­di­na bilatzea onar­tu dela­rik. Kasu mota hauen aurrean kideek era­kutsi­ta­ko mal­gu­ta­su­na eta uler­kor­ta­su­na esku­za­bal­ta­sun iraul­tzai­le­ren isla izan dira.

Espetxe lege­dia­ren onar­pe­na­ren ondorioak

Espetxe lege­dia onar­tzeaz min­tzo gare­nean ez gara ari espetxe arau­diak pre­soei onar­tzen diz­kien esku­bi­deen era­bi­le­ra egi­tea­ri buruz. Esku­bi­de hauek lor­tu badi­ra, kasu guz­tie­tan izan da kar­tze­le­tan buru­tu­ta­ko hamar­ka­de­ta­ko borro­ka­ri esker, eta honek posi­ble egin du gaur egun kar­tze­la sufri­tu behar dute­nek beraien aurre­ti­koek baino bal­din­tza hobea­goe­tan iga­ro ahal izatea.

Espetxe lege­dia onar­tzeaz min­tzo gare­nean ez gara ari, beraz, esku­bi­deei hel­tzeaz, zen­bait onu­ra esku­ratze­ko inpo­satzen dituz­ten obli­ga­zioak betetzea­ri buruz bai­zik. Hementxe da txan­ta­jea has­ten denean, zei­na­ren ara­be­ra kar­tze­lak zer­bait eskain­tzen dion pre­soa­ri pre­soak kar­tze­la­ri zer­bait ema­tea­ren tru­ke, eus­kal pre­so poli­ti­koen kasuan euren mili­tan­tzia poli­ti­koaz arne­gatzea­re­kin eta pre­so man­ten­tzen dituen sis­te­ma­ren onar­pe­na­re­kin tru­kea egi­tea bilatzen duelarik.

Bes­tal­de, batzuek onu­ra hauei hel­tzea bes­te batzuek kar­tze­la­re­ki­ko kon­fron­ta­zio jarre­ra man­ten­tzen duten bitar­tean, lehe­nen­goek Esta­tuek biga­rre­nen kon­tra man­ten­tzen duten erre­pre­sioa indar­tzea eka­rri­ko luke.

Eus­kal pre­so poli­ti­koek pai­ratzen dute­na beza­la­ko logi­ka erre­pre­si­bo gor­di­nean, batzuen ate­ra­bi­de indi­bi­dua­lek «bir­gi­zar­te­ratzea­ren bidea» ontzat ema­tea supo­satzen du, neu­rri erre­pre­si­bo hauen arra­kas­ta eta, ondo­rioz, txan­ta­je hori ez onar­tzea­ren alde­ko hau­tua egi­ten duten mili­tan­te poli­ti­koen egoe­ra­ren larria­gotzea ekarriz.

EPPK-tik kan­po dau­den eus­kal pre­so politikoak

Lau dira EPPK-tik kan­po eta Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren babes­pean dau­den eus­kal pre­so poli­ti­koak. Lau pre­so hauek ez dute zeri­ku­si­rik Lan­graitz Bidea dei­tu­ri­koa har­tu zute­ne­kin eta, ez hori baka­rrik, bai­zik eta Lan­graitze­koek har­tu­ta­ko kon­tra­ko aldean dagoen ate­tik irten dire­la Kolek­ti­bo­tik, etsaia­ren aurrean buruak tin­ko era­man­da eta euren mili­tan­tziaz arro.

Lau pre­so hauek gure mugi­men­dua­ren elkar­ta­su­naz gain, bere babes humano eta poli­ti­ko osoa dau­ka­te. Zen­tzu horre­tan eta jarre­ra oro­ko­rra izan ez den arren, ez dugu onar­tu­ko inork pre­so hauen izae­ra poli­ti­koa zalan­tzan jar­tzea EPPK-tik kan­po ego­te­ga­tik, kasu batzue­tan egin izan den beza­la. Pun­tu hone­tan posi­ti­bo­ki balo­ra­tu behar dugu EPPK-ren doku­men­tuak pre­so horiei izae­ra poli­ti­koa ukatze­ko nor ez dela onar­tu izana.

Pre­so hauek gure artean izan behar duten pre­sen­tzia­ri dago­kio­nez, mugi­men­du honen zere­gi­na da haien aur­pe­giak iraun­kor­ki kalean dau­de­la ber­matzea. Bes­te batzuek haien argaz­kiak des­age­rra­ra­zi egin dituz­te, kasu batzue­tan modu uler­ga­rrian, haie­kin des­ber­din­ta­sun ideo­lo­gi­ko argiak man­ten­tzen dituz­ten egoitza poli­ti­koe­ta­tik ken­du egin dituz­te­la­ko. Bes­te­tan modu tamal­ga­rrian (ustez jarre­ra zaba­la­goa duten seni­deen era­kun­deak, jaie­ta­ko kon­par­tsak eta abar), kasu hone­tan lau pre­so hauen jarre­ra poli­ti­koa zigor­tzea bila­tu dela uler­tzen dugu­la­ko, kasu batzue­tan gai­non­tze­ko pre­soe­ki­ko eskatzen den giza uler­kor­ta­su­na bes­te lau hauei uka­tuz. Horre­ga­tik, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak desore­ka argia egin­go du lau pre­so hauen defen­tsan eta haien esta­tus poli­ti­koa­ren aldarrikapenean.

Ezin aipa­tu gabe utzi EPPK-ko kide izan­da ere publi­ko­ki gure mugi­men­dua­ri babe­sa era­kutsi dio­ten bes­te bost pre­so poli­ti­koak. Pre­sio media­ti­koa­ri aurre egi­nez egin dute gure alde, eta horrek era­gin du, kasu­ren batean, bar­ne pre­sioa­ri ere aurre egin behar iza­tea. Pre­so hauen aur­ka­ko inola­ko era­so eta pre­sio­rik ez dugu onar­tu­ko. Gure mugi­men­duak zinez esker­tzen die eman digu­ten babesa.

Pre­so poli­ti­koa­ren kontzeptua

Azken pun­tu beza­la, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak pre­so poli­ti­koa­ren kon­tzep­tua uler­tze­ko duen era­ren defi­ni­zioa egin nahi du.
Bere mili­tan­tzia poli­ti­koa­ren ondo­rioz espetxean ego­teaz gain, bere esta­tu­sa­ri uko egi­ten ez dion eta bere espetxe ibil­bi­dea­re­kin gai­non­tze­ko kideak kal­tetzen ez dituen per­tso­na oro da pre­so politikoa.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Eus­kal Herria, 2017ko irailean

[ES]

Intro­duc­ción

Reco­no­cien­do que en lo que res­pec­ta a los pasos que deben dar los pre­sos son ellos y ellas quie­nes deben ser due­ñas de sus deci­sio­nes, ésta es la lec­tu­ra polí­ti­ca que el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión hace en rela­ción al dosier publi­ca­do en julio por la Direc­ción del EPPK.

Vemos nece­sa­rio hacer esta lec­tu­ra, por un lado, en la medi­da en la que el EPPK es un agen­te polí­ti­co que hace refle­xio­nes públi­cas y el nues­tro es un movi­mien­to crea­do para tra­ba­jar la cues­tión de los repre­sa­lia­dos y repre­sa­lia­das polí­ti­cas, para dar a cono­cer nues­tra posi­ción polí­ti­ca ante la deci­sión que han toma­do. Por otro lado, y como dice el dosier del EPPK, por­que sien­do el EPPK uno de los prin­ci­pa­les refe­ren­tes de la lucha y tenien­do el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión sus raí­ces en dicha lucha, nos afec­ta directamente.

Jun­to a este escri­to, adjun­ta­mos la hoja de ruta de la estra­te­gia que resu­me, según nues­tros aná­li­sis, los pasos a dar para la con­se­cu­ción de la amnis­tía (apro­ba­da en la Asam­blea Nacio­nal que lle­va­mos a cabo en mayo de este año, para ver pin­cha aquí).

Como el obje­ti­vo de las siguien­tes líneas es hacer una refle­xión sobre una situa­ción polí­ti­ca, espe­ra­mos que las crí­ti­cas que se le hagan a dicha refle­xión, tan­to a favor como en con­tra, se reali­cen tam­bién des­de un pun­to de vis­ta político.

Situa­ción

Los pre­sos y pre­sas polí­ti­cas vas­cas son, jun­to con los hui­dos, depor­ta­dos y quie­nes per­die­ron o les roba­ron la vida mien­tras lucha­ban, uno de los resul­ta­dos más dolo­ro­sos de la repre­sión deve­ni­da del con­flic­to que nues­tro pue­blo man­tie­ne con los Esta­dos de Espa­ña y Fran­cia. Si son resul­ta­do de la repre­sión, pode­mos afir­mar sin nin­gu­na duda que tam­bién son con­se­cuen­cia de la lucha, ya que la repre­sión de los Esta­dos es pro­por­cio­nal a la resis­ten­cia que estos encuen­tran, y sigue sien­do así has­ta que una de las par­tes, por efec­to de los cos­tes que le ori­gi­na la con­fron­ta­ción, cede en varias o en todas sus posturas.

En base a esa lógi­ca, los mili­tan­tes que han esta­do envuel­tos en la lucha por la libe­ra­ción de Eus­kal Herria siem­pre han enten­di­do que hay dos mane­ras de vaciar las cár­ce­les: una, reba­jar la lucha de resis­ten­cia con­tra los opre­so­res renun­cian­do a lograr los míni­mos demo­crá­ti­cos; la otra, ganan­do los míni­mos demo­crá­ti­cos, es decir, solu­cio­nan­do las razo­nes que están en la base del con­flic­to, gra­cias a los per­jui­cios gene­ra­dos al enemi­go por la lucha de resis­ten­cia, aun­que para ello pri­me­ro haya que lle­nar de lucha­do­ras las cárceles.

Al hablar de resis­ten­cia, hay que des­ta­car la cam­pa­ña para denos­tar este con­cep­to que duran­te los últi­mos seis años se está lle­van­do a cabo en Eus­kal Herria, por medio de fra­ses del tipo de «hay que pasar de la fase de resis­ten­cia a la fase de cons­truc­ción». No es sólo que la resis­ten­cia y las acti­tu­des de cons­truc­ción no estén con­tra­pues­tas, sino que sin resis­ten­cia no es posi­ble cons­truir nada. La resis­ten­cia es un con­cep­to físi­co y polí­ti­co y está en todos los ámbi­tos de la vida, has­ta tal pun­to que sin ofre­cer resis­ten­cia a la gra­ve­dad no podría­mos ni levan­tar­nos del sue­lo. La resis­ten­cia comien­za des­de el mis­mo momen­to en el que nos alza­mos fren­te al enemigo.

Pasan­do al fren­te de resis­ten­cia en las cár­ce­les, hay que des­ta­car que gra­cias a ésta y por medio de la lucha son múl­ti­ples los espa­cios gana­dos a la repre­sión. La mejo­ra de las con­di­cio­nes de vida de las cár­ce­les no fue un rega­lo de los Esta­dos, sino dere­chos adqui­ri­dos a base de sudor y san­gre, así como un lega­do cedi­do a los nue­vos pre­sos gene­ra­dos como con­se­cuen­cia de seguir la lucha.

Por otro lado, es cier­to que la diná­mi­ca del EPPK siem­pre se ha corres­pon­di­do con la estra­te­gia de las orga­ni­za­cio­nes que tra­ba­ja­ban a favor de la inde­pen­den­cia y el socia­lis­mo y que, su acti­tud, ha sido un revul­si­vo para la lucha lle­va­da a cabo en la calle. Tam­bién es ver­dad que la lucha rea­li­za­da por estas mili­tan­tes antes de estar en pri­sión y la que impul­sa­ban des­de la cár­cel, al con­tra­rio que aho­ra, tam­bién se correspondían.

En el dosier de con­clu­sio­nes, el EPPK dice lo siguien­te: «El Colec­ti­vo esta­rá al ser­vi­cio de los agen­tes y gru­pos que tra­ba­jan en el pro­ce­so de libe­ra­ción» y «Los pre­sos polí­ti­cos en la nue­va era del pro­ce­so de libe­ra­ción sere­mos pro­tec­to­res, ayu­dan­tes y com­pa­ñe­ros de tra­ba­jo de las ini­cia­ti­vas impul­sa­das por los agen­tes de Eus­kal Herria». Sin embar­go, por pri­me­ra vez en la his­to­ria la estra­te­gia impul­sa­da por el EPPK, en este caso la de Sor­tu, será abso­lu­ta­men­te incom­pa­ti­ble con la lucha que lle­vó a estos mili­tan­tes a la cárcel.

Apo­yar dicha estra­te­gia aca­rrea, por lo tan­to, dar apo­yo a todas las ini­cia­ti­vas deri­va­das de la «Vía Vas­ca para la Paz» de EH Bil­du, entre otras, a par­ti­ci­par en ofren­das flo­ra­les a per­so­nas a las que mató ETA jun­to a repre­sen­tan­tes de las Fuer­zas Arma­das (con quie­nes han tor­tu­ra­do a miles de hones­tos mili­tan­tes, o con los mis­mos que man­da­ron a la cár­cel a los jóve­nes de Altsa­su), a los home­na­jes dedi­ca­dos a nues­tros enemi­gos por ese alcal­de de Ore­re­ta que reti­ra pla­cas de recuer­do a guda­ris caí­dos, a apo­yar en el Con­gre­so espa­ñol a las «Fuer­zas de Segu­ri­dad del Esta­do» tras el ata­que yiha­dis­ta de Bar­ce­lo­na, o a apo­yar las decla­ra­cio­nes ins­ti­tu­cio­na­les que til­dan de terro­ris­ta a la orga­ni­za­ción ETA y, por lo tan­to, tam­bién a todos sus mili­tan­tes encarcelados.

Los ejem­plos que hemos men­cio­na­do no son cosas que pue­den suce­der, sino que ya están pasan­do. Por eso, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión no pue­de estar de acuer­do, ni tan siquie­ra enten­der, que el EPPK dé apo­yo a esa línea polí­ti­ca, y menos aún cuan­do entre sus miem­bros no tie­ne una cohe­sión míni­ma para ello, como demues­tran cla­ra­men­te los resul­ta­dos que han hecho públi­cos sobre el debate.

Las decla­ra­cio­nes rea­li­za­das por todos los par­ti­dos ins­ti­tu­cio­na­les sobre el dosier de con­clu­sio­nes del EPPK, cada uno con sus mati­ces, mues­tran que el camino toma­do por el EPPK es el que los Esta­dos le han que­ri­do impo­ner duran­te lar­gos años. Todos han valo­ra­do posi­ti­va­men­te la hoja de ruta anun­cia­da por el EPPK, ya que trae con­si­go la des­po­li­ti­za­ción de los pre­sos y la legi­ti­ma­ción de las polí­ti­cas de «rein­ser­ción».

En esta situa­ción, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión podrá expre­sar su soli­da­ri­dad ante la repre­sión a cada pre­so y cada pre­sa, ya que todos y todas encon­tra­mos un enemi­go común en quie­nes nos opri­men, pero como agen­te, el EPPK no ten­drá nues­tro apo­yo político.

Ante­ce­den­tes

La deci­sión toma­da por el EPPK no vie­ne de repen­te ni por la mera refle­xión de quie­nes están en la cár­cel. En el año 2004 el con­trol del EPPK pasó a manos de Bata­su­na, y ha sido una pos­tu­ra que ha impul­sa­do el sec­tor refor­mis­ta de la Izquier­da Aber­tza­le des­de que en 2009 dio el «gol­pe de esta­do», empe­zan­do por la Decla­ra­ción de Altsa­su rea­li­za­da ese mis­mo año, en la que acep­ta­ron los prin­ci­pios del Sena­dor Mit­chell en nom­bre de toda la Izquier­da Aber­tza­le, pero sin el acuer­do de la Izquier­da Aber­tza­le. Para ello, Sor­tu ha uti­li­za­do todo su poder mediá­ti­co, ins­ti­tu­cio­nal y eco­nó­mi­co, dan­do pasos no acor­da­dos y lle­van­do a cabo la «polí­ti­ca de hechos con­su­ma­dos»: «pri­me­ro deci­do yo, y des­pués «acor­da­ré» con el res­to el úni­co camino que les hemos deja­do para escoger».

Así, cuan­do en 2012 el EPPK esta­ba a pun­to de publi­car el dosier en el que decía que no acep­ta­ría sali­das indi­vi­dua­les, los por­ta­vo­ces de Sor­tu empe­za­ron a decir en los medios de comu­ni­ca­ción que sería posi­ti­vo que los pre­sos y pre­sas acep­ta­ran las sali­das indi­vi­dua­les, comen­zan­do la cam­pa­ña de pre­sión hacia los pre­sos. En diciem­bre de 2013 vinie­ron la decla­ra­ción del EPPK en la que afir­ma­ba que tra­ba­ja­ría las sali­das indi­vi­dua­les y la crea­ción del Foro Social que pro­po­nía este tipo de sali­das, y en 2015 EH Bil­du publi­có la Vía Vas­ca para la Paz, en la que pro­po­nía lo siguien­te a los pre­sos: «El pro­ce­so de rein­te­gra­ción de las y los pre­sos vas­cos se rea­li­za­rá por medio de cau­ces lega­les y con una apli­ca­ción indi­vi­dua­li­za­da, para lo cual será nece­sa­rio poner en mar­cha un plan de «excar­ce­la­ción con­di­cio­nal anti­ci­pa­da». Ese pro­gra­ma reque­ri­rá por par­te de los pre­sos y pre­sas vas­cas mos­trar su com­pro­mi­so con el nue­vo esce­na­rio abier­to en Eus­kal Herria y renun­ciar a las vías vio­len­tas y así mis­mo, debe­rá haber por su par­te un reco­no­ci­mien­to del daño cau­sa­do como con­se­cuen­cia de su actuación».

En enero de 2016 Rufi Etxe­be­rria y Josu Beau­mont, en una com­pa­re­cen­cia públi­ca rea­li­za­da en nom­bre de Sor­tu, pidie­ron a los pre­sos y pre­sas que «refle­xio­nen» y les dije­ron que las pos­tu­ras que man­te­nían eran «de otra épo­ca», mien­tras les pedían que «el pro­ce­so de rein­te­gra­ción de las y los pre­sos vas­cos» se rea­li­za­ra «por medio de cau­ces lega­les y con una apli­ca­ción individualizada».

Jun­to a esto, los ex pre­sos polí­ti­cos que se orga­ni­zan en el seno de Sor­tu pusie­ron en mar­cha las diná­mi­cas Amnis­tia­ren Nora­bi­dean y pos­te­rior­men­te Kale­ra Kale­ra. Lo que real­men­te ha habi­do tras los lemas «Gora EPPK» y «Mai­te zai­tuz­te­gu» ha sido una estra­te­gia para con­di­cio­nar las deci­sio­nes de los pre­sos. Para ello han orga­ni­za­do mani­fes­ta­cio­nes y mar­chas a las cár­ce­les mien­tras ha dura­do el pro­ce­so de vota­ción del EPPK, para decir a los pre­sos y pre­sas cuál era la posi­ción que les pedían: dan­do con­ti­nua­ción a las pre­sio­nes rea­li­za­das duran­te los años ante­rio­res, les expre­sa­ron que res­pe­ta­rían sus deci­sio­nes… siem­pre y cuan­do éstas fue­ran por el camino mar­ca­do por Sor­tu, cla­ro. En el dis­cur­so leí­do en cada una de estas ini­cia­ti­vas, los impul­so­res de estas diná­mi­cas han deja­do cla­ro cuál era el camino que el EPPK debía tomar.

Para ter­mi­nar con este asun­to, es nece­sa­rio recor­dar que a los pre­sos y pre­sas no les han ofre­ci­do nin­gún mar­co para deba­tir sobre la estra­te­gia y mucho menos para deci­dir sobre ella, y que todo debía situar­se en los pará­me­tros de lo deci­di­do en el pro­ce­so Abian (que al mis­mo tiem­po no era váli­do para poner en duda las deci­sio­nes toma­das sin acuer­do pre­vio). En opi­nión de nues­tro movi­mien­to, no se ha res­pe­ta­do el carác­ter polí­ti­co de los pre­sos y pre­sas y han sido tra­ta­das como si fue­ran pie­zas que mover sobre el tablero.

Acti­tud his­tó­ri­ca de los pre­sos y pre­sas polí­ti­cas vas­cas ante las pro­gre­sio­nes de grado

His­tó­ri­ca­men­te los pre­sos y pre­sas polí­ti­cas vas­cas han man­te­ni­do la acti­tud de no soli­ci­tar pro­gre­sio­nes de gra­do, por un lado, por enten­der que la cár­cel no tenía nin­gu­na legi­ti­mi­dad para valo­rar su com­por­ta­mien­to , y por otro, por enten­der que entrar en el jue­go que mar­ca la cár­cel aca­rrea­ba la rup­tu­ra de la uni­dad y la soli­da­ri­dad entre los pre­sos políticos.

Los mili­tan­tes polí­ti­cos a los que los Esta­dos man­tie­nen como rehe­nes siem­pre han enten­di­do que la mejor apor­ta­ción que des­de la cár­cel se pue­de hacer a la lucha de libe­ra­ción de Eus­kal Herria es la de demos­trar que la repre­sión no es sufi­cien­te para doble­gar su volun­tad ni para con­di­cio­nar la lucha de nues­tro pueblo.

Esta acti­tud de resis­ten­cia ha sido, pre­ci­sa­men­te, el mayor revul­si­vo para que nue­vas gene­ra­cio­nes se hayan segui­do suman­do a la lucha duran­te déca­das, a pesar de las cons­tan­tes ame­na­zas por par­te de los Estados.

Sin embar­go y ante casos pun­tua­les, como es el de quie­nes sufren enfer­me­da­des gra­ves, siem­pre se ha enten­di­do que la prio­ri­dad debía ser que estos mili­tan­tes vol­vie­ran a casa vivos, acep­tan­do que se bus­ca­ra para ellos una sali­da dife­ren­te a la del res­to. La fle­xi­bi­li­dad y la com­pren­sión ante este tipo de casos por par­te de sus com­pa­ñe­ros y com­pa­ñe­ras ha sido refle­jo de gene­ro­si­dad revolucionaria.

Con­se­cuen­cias de la acep­ta­ción de la lega­li­dad penitenciaria

Cuan­do habla­mos de acep­tar la lega­li­dad peni­ten­cia­ria, no nos refe­ri­mos a hacer uso de los dere­chos que el regla­men­to peni­ten­cia­rio reco­no­ce a los pre­sos y pre­sas. Estos dere­chos se han logra­do en todos los casos gra­cias a déca­das de dura lucha que han per­mi­ti­do que quie­nes hoy en día sufren la cár­cel pasen por ella en con­di­cio­nes mejo­res que sus predecesores.

Cuan­do habla­mos de acep­tar la lega­li­dad peni­ten­cia­ria no nos refe­ri­mos, por tan­to, a aco­ger­se a dere­chos, sino a las obli­ga­cio­nes impues­tas para acce­der a deter­mi­na­dos bene­fi­cios. Es aquí don­de entra el chan­ta­je por el cual la cár­cel ofre­ce algo al pre­so a cam­bio de que el pre­so entre­gue algo a la cár­cel, que en el caso de los pre­sos y pre­sas polí­ti­cas vas­cas no es otra cosa que la renun­cia a su mili­tan­cia polí­ti­ca y la acep­ta­ción del sis­te­ma que les man­tie­ne en prisión.

Por otra par­te, el hecho de que algu­nos se aco­gie­ran a estos bene­fi­cios mien­tras otros se man­tie­nen en su pos­tu­ra de con­fron­ta­ción con la cár­cel, supon­dría que los pri­me­ros esta­rían for­ta­le­cien­do la opre­sión que los Esta­dos man­tie­nen con­tra los segundos.

En una lógi­ca repre­si­va tan cru­da como la que viven los pre­sos y pre­sas polí­ti­cas vas­cas, las sali­das indi­vi­dua­les de algu­nos pue­den supo­ner el dar por bue­na la «vía de la rein­ser­ción», tra­yen­do la con­se­cuen­cia del éxi­to de estas medi­das repre­si­vas y por lo tan­to el agra­va­mien­to de la situa­ción de los y las mili­tan­tes polí­ti­cas que opten por no acep­tar este chan­ta­je. A pesar de que el dosier de con­clu­sio­nes del EPPK reco­ge las pala­bras «uni­dad» y «soli­da­ri­dad», el camino empren­di­do difi­cul­ta­rá enor­me­men­te que esos con­cep­tos sean una realidad.

Pre­sos polí­ti­cos vas­cos que están fue­ra del EPPK

Son cua­tro los pre­sos polí­ti­cos vas­cos que están fue­ra del EPPK y a los que ampa­ra el Movi­mien­to pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión. Estos cua­tro pre­sos no tie­nen nada que ver con los que toma­ron la deno­mi­na­da Vía Nan­cla­res y, no sólo eso, sino que han sali­do del Colec­ti­vo por la puer­ta opues­ta a la que toma­ron los de Nan­cla­res, con la cabe­za alta fren­te al enemi­go y orgu­llo­sos de su militancia.

Estos cua­tro pre­sos tie­nen, ade­más de la soli­da­ri­dad de nues­tro movi­mien­to, todo nues­tro apo­yo humano y polí­ti­co. En ese sen­ti­do y aun­que no es una acti­tud gene­ral, no per­mi­ti­re­mos que nadie pon­ga en duda el carác­ter polí­ti­co de estos pre­sos por el hecho de estar fue­ra del EPPK, como en algu­nos casos se ha hecho. En este pun­to que­re­mos valo­rar posi­ti­va­men­te que el docu­men­to del EPPK haya reco­no­ci­do que no es nadie para negar su carác­ter polí­ti­co a esos presos.

Res­pec­to a la pre­sen­cia que estos pre­sos deben tener entre noso­tros y noso­tras, es el come­ti­do de este movi­mien­to garan­ti­zar que sus caras están de mane­ra cons­tan­te en la calle. Otros han hecho des­apa­re­cer sus fotos, en algu­nos casos de mane­ra enten­di­ble por­que las han qui­ta­do de sedes con las que man­tie­nen dife­ren­cias ideo­ló­gi­cas cla­ras. Otras veces de mane­ra lamen­ta­ble (orga­ni­za­cio­nes de fami­lia­res, com­par­sas etcé­te­ra, que supues­ta­men­te man­tie­nen posi­cio­nes más abier­tas), ya que en estos casos enten­de­mos que se ha bus­ca­do cas­ti­gar las posi­cio­nes polí­ti­cas que man­tie­nen estos pre­sos, negán­do­les la com­pren­sión huma­na que se pide hacia el res­to. Es por ello que el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión hará un des­equi­li­brio cla­ro hacia la defen­sa de estos cua­tro pre­sos y en la rei­vin­di­ca­ción de su esta­tus político.

No pode­mos dejar de hacer men­ción a los otros cin­co pre­sos y pre­sas polí­ti­cas que a pesar de ser miem­bros del EPPK han mos­tra­do su apo­yo a nues­tro movi­mien­to de mane­ra públi­ca. Han apos­ta­do por noso­tros hacién­do­le fren­te a la pre­sión mediá­ti­ca y eso ha ori­gi­na­do, en algún caso, que tam­bién hayan teni­do que hacer fren­te a la pre­sión inter­na. No vamos a acep­tar nin­gún tipo de ata­que ni pre­sión con­tra estos pre­sos. Nues­tro movi­mien­to les agra­de­ce sin­ce­ra­men­te su apoyo.

El con­cep­to del pre­so y la pre­sa política

Como últi­mo pun­to, el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión quie­re hacer la defi­ni­ción del modo que tie­ne de enten­der el con­cep­to del pre­so político.

Es pre­so o pre­sa polí­ti­ca toda aque­lla per­so­na que ade­más de encon­trar­se en pri­sión como con­se­cuen­cia de su mili­tan­cia polí­ti­ca, no renun­cia a su esta­tus ni per­ju­di­ca con su reco­rri­do peni­ten­cia­rio al res­to de com­pa­ñe­ros y compañeras.

Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Represión

Eus­kal Herria, sep­tiem­bre de 2017

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *