Gaur­koa ez da lehen armagabetzea

Esal­di aski higa­tua da Egun his­to­ri­koa gaur­koa, erruz era­bi­lia. Asko­tan entzun izan ditu­gu hitzok; bai­na gaur­koan era­bi­li litez­ke, topi­koe­tan jau­si gabe. Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na arma­ga­be­tu egin da. Egun his­to­ri­koa da gaur­koa, zalan­tza­rik gabe, muga­rria geu­re herria­ren ibil­bi­dean. Zile­gi da hala­ko egu­ne­tan atze­ra begi­ra­ko erre­pa­so bat egi­tea; izan ere, gaur­koa ez bai­ta lehen armagabetzea.

ETA PM (VII)

1982ko otsai­lean Mia­rritzen egi­ni­ko bile­ra batean borro­ka arma­tua­re­kin jarraitzea­ren ingu­ru­ko ezta­bai­dan zati­tu egin zen ETA (pm) era­kun­de arma­tua. Gehie­nek (%73) jarraitzea­ren alde egin bazu­ten ere, zaz­pi­ga­rre­ne­koak ize­na har­tu­ko zuen sek­to­reak borro­ka arma­tua ber­tan behe­ra utzi zuen. 1982ko udaz­ke­nean ETA Poli­ti­ko Mili­ta­rre­ko VII. Asan­bla­dak bere diso­lu­zioa­ren berri eman zuen Mia­rritzen, pren­tsa­ren aitzi­nean eta aur­pe­gia esta­li gabe. Horie­ta­ko askok Eus­ka­di­ko Ezke­rran amai­tu zuten.

Egia da ez zute­la arma­rik entre­ga­tu; bai­na zen­bait hila­be­te lehe­na­go poli­ziak poli­mi­lien artse­nal nagu­sia atze­man zuen Eran­dio­tik hur­bil, bost tona­koa, era­kun­de hark zeu­kan arma­te­gia­ren zati zinez esan­gu­ratsua. Bi hipo­te­si dau­de gaia­ren ingu­ruanBi hipo­te­si dau­de gaia­ren ingu­ruan: bat, poli­ziak bere lana oso ondo egin eta artse­na­la topa­tu zuen; bi, ezta­bai­da poli­ti­koa beren alde posi­zio­na­tu nahi zute­nek bil­te­gia­ren koka­pe­na­ren berri eman zie­ten poliziei.

San­to­ña­ko hitzarmena

1937ko abuz­tua­ren 24an Gurie­zon, San­to­ña­tik ger­tu, Euz­ko Alder­di Jel­tza­le­ko eta Cor­po Trup­pe Volon­ta­rie­ko ita­liar faxis­ten buru­za­giek hitzar­men bat sina­tu zuten.

Bil­bo gal­du eta Kan­ta­bria­ra pasa ondo­ren guda­ri askok ez zuten Eus­ka­di­tik kan­po borro­kan jarrai­tu nahi. Dena den, Biz­kaia­ren aur­ka­ko era­soal­di betean, EAJ­ko buruek ego­kitzat jo zuten Ita­lia­ko diplo­ma­ti­koen bitar­tez bake-erren­di­zioa­ren bidea azter­tzea. Bil­bo ero­ri baino lehen hasi ziren har­tu-ema­nak, eta elka­rriz­ke­ta haie­tan paper garran­tzitsua joka­tu zuen Ajuriagerrak.

Elka­rriz­ke­ten ondo­rioz hona­ko hitzar­me­ne­ta­ra iritsi ziren: eus­ko guda­riek ez zuten erre­sis­ten­tzia­rik egi­nen eta Ita­lia­ko legio­na­rioei San­to­ña-Lare­do eskual­deaz jabetzen utzi­ko zie­ten. Ita­lia­ko ordez­ka­ri mili­ta­rrek erren­di­tu­ri­ko sol­da­du guz­tien bizitzaz ardu­ra­tu­ko ziren, gerra­ko egin­behar guz­tie­ta­tik lan­da laga, eta agin­ta­riak erbes­te­ra joa­te­ko bai­me­na iza­nen zute­la hitzar­tu zuten. Guda­riek, nos­ki, gai­nean zera­matza­ten armak entre­ga­tu behar­ko zituz­ten.

Gau­zak ez ziren nahi beza­la ate­ra ordea. Guda­riak eta agin­ta­riak erbes­te­ratze­ko asmoz Eus­ko Jaur­la­ritzak alo­ka­tu zituen 14 bar­kue­ta­tik bi baino ez iritsi ziren por­tu­ra. Dagoe­ne­ko des­ar­ma­tu­rik zeu­den guda­rien bar­ku­ratzea era­goz­te­ko, ita­lia­rrek arti­lle­ria­ren bate­riak itsa­son­tzien aurrean jarri zituz­ten, eta San­to­ña­ko kaie­tan zeu­de­nak kon­tu­ratzen hasi ziren hitzar­me­na betetzea zai­la iza­nen zela. Erren­di­tu­ta­ko sol­da­duak babes­te­ko hitza ordu gutxi­ko kon­tua izan zen, eta babes hori El Due­so­ko espetxean eta Lare­do­ko kon­tzen­tra­zio zelaian eman ziren; bai­na oke­rre­na hel­tzear zegoen. Ita­liar sol­da­duen men­pe zeu­den espa­rru horie­tan zain­da­rien txan­da­katzea egin zen, eta espai­niar faxis­tak sartu.

Gau­zak ez ziren nahi beza­la ate­ra ordea

*Gaur egun bi eus­kal pre­so poli­ti­ko dau­de orain­dik ere espetxe horre­tan: Ima­nol Vicen­te eta Rafa Diez.

Zor­notza­ko ituna

Zor­notza­ko itu­na Hiru­ga­rren Gerra Kar­lis­ta­ri amaie­ra ema­te­ko asmoz Zor­notzan 1872ko maiatza­ren 24an sina­tu zen hitzar­me­na izan zen, kar­lis­tek Oro­kie­ta­ko gudua gal­du ondoren.Liberalen par­te­tik, ordu­ra arte Espai­nia­ko gober­nua­ren pre­si­den­te zen Fran­cis­co Serrano jene­ra­lak sina­tu zuen; kar­lis­ten alde­tik Biz­kai­ko Foru Aldun­dia­ren ordez­ka­ri ziren Faus­to Urki­zu eta Juan E. Orue izan ziren sinatzai­leak, beren ize­nean eta Anto­nio Argin­zo­niz jau­na­ren ize­nean. Serra­nok amnis­tia ema­te­ko kon­pro­mi­soa har­tu zuen Eus­kal Herri­ko kar­lis­tek armak uzten bazituzten.

Sina­tu sina­tu zen, bai­na ez libe­ra­lek ez kar­lis­tek ez zuten onar­tu itun hau. Sinatzai­leak trai­do­retzat jo zituz­ten bi aldeek, eta gerrak jarrai­tu egin zuen 1876 arte.

Ber­ga­ra­ko besarkada

Ber­ga­ra­ko besar­ka­da Esta­tu Nagu­si­ko buru­za­gia zen Maro­to jene­ra­lak eta Espar­te­ro jene­ral libe­ra­lak Ber­ga­ran sina­tu­ta­ko hitzar­me­na­ren aur­kez­pen sin­bo­li­koa da, 1839koabuztuaren 31n. Lehen Kar­lis­tal­dia 1833. urtean hasi zen. Gerra­tean zehar kar­lis­ten tal­dean bi mul­tzo ager­tu ziren: bate­tik gerrak gehie­gi iraun zue­la uste zute­nak; bes­te­tik amo­re­gaitze­koak. Rafael Maro­to (espai­nia­rra) jene­ra­la lehen tal­de­koa zen, eta bes­te iritzi bat zeu­ka­ten lagun asko fusi­la­tu ostean, bidea ire­ki zuen libe­ra­le­kin elka­rriz­ke­tak abiatzeko.

Hona­ko pun­tuak bar­ne­bil­tzen zituen hitzarmenak:

  • 1. arti­ku­lua: Espar­te­rok gober­nua­ri gor­teek foruak onar edo alda zitza­ten gomen­datze­ko akor­dioa har­tu zuen.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. arti­ku­luak: Kar­lis­ta arma­dan par­te har­tu zute­nen intsig­niak, lan­bi­deak eta gra­duak onar­tzen ziren. Kar­lis­tei arma­da libe­ra­lean sar­tze­ko auke­ra ema­ten zitzaien.
  • 7. arti­ku­lua: Nafa­rroa­ko eta Ara­ba­ko arma­deei aurre­ko arti­ku­luak zabal­tze­ko auke­ra ema­ten zitzaien hitzar­tu­ta­koa onar­tzen bazuten.
  • 8. arti­ku­lua: Kar­lis­ten armak, jan­tzi­te­giak eta bizi­gaiak Espar­te­ro­ren men­pe jar­tzen ziren.
  • 9. arti­ku­lua: Gati­buei, hitzar­tu­ta­koa onar­tzen bazu­ten, aske geratze­ko auke­ra ema­ten zitzaien.
  • 10. arti­ku­lua: Espar­te­rok gober­nua­ri –honek gor­teei eskatze­ko- alar­gu­nak eta ume­zur­tzak bere gai har zitzan eskatze­ko akor­dioa har­tzen zuen.

1841. urtean, hitzar­tu­ta­koa­ren aur­ka, Espar­te­rok (ordu­ra­ko Espai­nia­ko erre­geor­de), foruak deu­sez­tatze­ko eki­me­na egin zuen dekre­tu bidez. Hala ere, 1844an, Espar­te­ro­ren erre­geor­detza­ren amaie­ra­re­kin, foruak man­ten­du ziren.

Gure herria­ri gataz­ka gor­di­na eza­rri zaio, eta katra­mi­la­ren kora­pi­loak ez dira aska­tu oraino, ezta gutxia­go­rik ere. Eus­kal Herriak joe­ra bere­zi­tua man­ten­du du men­dee­tan, izan erre­su­ma, foru edo erre­pu­bli­ka baten xer­ka: bere burua gober­natze­ko desira irmoa.

Gaur­ko arma­ga­betzeak badi­tu zen­bait bere­zi­ta­sun: nabar­me­ne­na, eus­kal herri­ta­rrek eus­kal herri­ta­rrei entre­ga­tu diz­kie­la armak, etsaia­re­kin akor­dio­rik egin gabe, eta ira­kur­ke­ta poli­ti­ko baten ondo­rioz. Alde­ba­kar­ta­su­nez. Ber­ga­ra, Zor­notza, San­to­ña, Mia­rritze eta Baio­na­ren arte­ko ezber­din­ta­su­nak han­diak diren arren lotzen dituen hari­mu­tu­rra gar­bia da, ene idu­ri­ko: gerran jarraitzen dugu. Poli­se­ta­ko poli­ti­ko poli­tak nahi dute­na erran deza­te­la, diplo­ma­ti­ko diplo­do­kus diplo­ma­du­nak jarraitze­ko antzer­kia egi­ten, hitzak hits: gerran gau­de, kito. Parez-pare dauz­ka­gun bi esta­tuak aha­le­gi­nak eta bi egin dituz­te his­to­rian zehar gu des­ager­ta­raz­te­ko, eta horre­tan dirau­te. Herri hone­tan gehien­goak sor­tu eta horri aurre egi­tea tokatzen zai­gu, ez dago besterik.

Ziur naiz inork gutxik pen­tsa­tu­ko due­la, bai­na badaez­pa­da: arma­ga­betzea eta bakea ez dira sino­ni­mo. His­to­ria eta egu­ne­ro­ko­ta­su­na testigu.

Beñat Hach Emba­rek /​Zuzeu

8 de abril de 2017

Fuen­te: https://​borro​ka​ga​raia​.word​press​.com/​2​0​1​7​/​0​4​/​0​8​/​g​a​u​r​k​o​a​-​e​z​-​d​a​-​l​e​h​e​n​-​a​r​m​a​g​a​b​e​t​z​ea/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *